«Genero ezberdinkeriaren eragina inguru digitaletan» topaketa

«Genero ezberdinkeriaren eragina inguru digitaletan» topaketa –

«Genero ezberdinkeriaren eragina inguru digitaletan» topaketaInternetek eta teknologia berriek aurrerakuntza handia ekarri dute gure gizartean; hainbesterainokoa, non ez baitakigu haiek gabe bizitzen. Dena den, berekin ekarri dute egoera berri bat, eta honetara ere emakumeen aurkako askotariko indarkeriak heldu dira. Hori guztia lantzeko, urriaren 20an eta 21ean Astigarragan (Gipuzkoa) Pentsamendu Feministaren Topaketaren seigarren edizioa egingo da, Matazak Indarkeria Sexistaren Aurka elkarteak sustatutakoa.

«Genero ezberdinkeriaren eragina inguru digitaletan», hori da edizio honen izenburua, eta bertan bi egunez landuko dira genero-arrakala digitalak ezberdinkeria handitzean duen eragina, ikusarazi egingo dira inguru digitaletan emakumeen jasaten dituzten indarkeriak, eta oinarriak ezarriko dira sareetan gune seguruak sortzeko.

Jardunaldia doakoa da, eta online parte har daiteke, eta aurrez aurre ere bai, Erribera Kulturgunean (Kontxa Etxeberria plaza 1, Astigarraga, Gipuzkoa). Interesdunek encuentrofeministamadejas@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, izena eta abizenak emanez eta adieraziz online edo aurrez aurre parte hartuko duten.

Jardunaldiaren amaieran, Matazaken V. Sari Feminista emango da. Jorratutako gaiari buruzko lanak eta Nobel Run jokoa zozkatuko dira, gainera.

topaketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude