Zure esku dago (honakoa, bai)

Zure esku dago (honakoa, bai) –

Katalunian gertatutakoaren harira, badakigu gure esku ez daudela nahi beste kontu.

Baina badira hautua egiteko guneak. Benetan gure aukera egin dezakegun horiek. Horiek bai, gure esku daude. Zure esku, zehatz mehatz.

Zure esku dago (honakoa, bai)
Gaztelaniaz konfiguratua baduzu, espainolen zakuan zaude. Google-en datu basean, madrildar baten toki bera duzu. Behin euskaratua, euskaldunon taldera salto egingo duzu. Erabaki hori, bai, ZURE esku dago.

Zoritxarrez, utzikeria handia nabari dugu hainbat arlotan. Onartezina da kalean euskararen alde aldarrikatu, edo euskara irakasle izan, eta norberaren bizitzan euskarari ez eustea. Inolako garrantzirik ez ematea.

Oraingo honetan, zure GMAIL euskaraz konfiguratzeko kanpaina abian dugu. Zergatik da hain garrantzitsua GMAIL euskaraz erabiltzea?

GMAIL zerbitzua Google-ena da. Eta Google-ek, gustatu ala ez, botere handia duen enpresa da. Baina enpresa izaki, bezeroek eskatzen duena kontuan hartzen du.

Estimazioek diote Euskal Herritarrek 1.500.000 Google kontu sortu dituztela. Horietatik, euskaldun-oso 700.000 inguru dira. Baina zenbatek dute euskaraz konfiguratua? 40.000 inguru izan daitezke.

Zein da honen ondorioa? Ba, Google-ek euskararekiko eman behar dituen pausuak motel eta ahulago izatea: produktuak itzuli, ahots errekonozimendua garatu, Google Maps-en euskararen presentzia, YouTube-ko azpitutuluak, AdWords (publizitatea)… Horiek guztiak ez ditu egingo gure kaleko aldarrikapenen arabera, erabiltzaile kopuruaren arabera baizik. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta azkarrago mugituko dira. Eta beste enpresa, erakunde eta norbanako, Google-ek egiten duena erreferentziatzat dute. Google-ek euskaraz aritzen bada, euskarari prestigio ematen dio.

  • Enpresa edo erakunde pribatuentzat, hizkuntzak ez dira berdinak. Erabiltzaile kopuruaren arabera sailkatzen dituzte.
Zure esku dago (honakoa, bai)
Sakatu irudian, handiago ikusteko.

Epe laburrean, 50.000 kontu euskaratzea lortu behar dugu.

Eta erronka nagusia, hauxe: 500.000ra heltzea.

Google-ek uste baino eragin handiagoa du gizartean. Hori dela eta, zure Gmail kontua euskaratzea eskatzen dizugu. Baita zure ingurukoak berdin egitera bultzatu ere (Partekatu!). Bere produktu guztiak (YouTube, Drive, AdWords…) euskaraz erabil ditzazun. Eta informazioa bilatzen duzunean, euskaraz bila dezazun ere.


euskaragara.net-en ikasleekin egiten dugu egunero. Alegia, eurei ariketa bezala planteatzen diegu hainbat tresna euskaraz konfiguratzea. Eguneroko tresnak direnez, modu eraginkorra da ikuspegi pedagogikotik. Ikasi, ikusi eta barneratzeko oso egokiak.

Ikasle horiek normalean B2 maila edo gorago dabiltzanak dira. Gazte zein nagusi, euskaldunzahar zein euskaldunberri. Ikasle mota ezberdinekin egin dugu ariketa hau. Egia da, horietako asko, gaztelerara jotzen dutela berriro; eurentzat deseroso izateagatik edo euskararekiko benetako atxikimendurik ez izateagatik. Baina, beste askok eta askok ordutik ez dute aldatu!! (ni neu, urtean zehar 100 kontu inguru euskaratzen ditut, baina hori hutsaren hurrena da, denok gauza bera egiten ez badugu)

Hori bai, aldaketa hori denboran manten dadin, ez da nahikoa besterik gabe hizkuntza aldatzearekin. Ezinbesteko da eurek konfiantza eta segurtasuna edukitzea. Hori dela eta, tresna horietan topatuko duten hiztegia landu behar da (hemen klik eginez, PDF ariketa bat topatuko dugu).

Gainontzeko Posta Zerbitzu nagusien artean, garrantzitsuena HOTMAIL (edo OUTLOOK) da. Microsoft-ena da. Berau euskaratzeko:

Zure esku dago (honakoa, bai)
HOTMAIL kontua euskaratzea erraza da, baina zaila da topatzea non. Sakatu irudia hobeto ikusteko eta PDFa begiratu.

 

Yahoo-k ez du zerbitzua euskaraz eskaintzen.

Zure esku dago (honakoa, bai)

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.

10 pentsamendu “Zure esku dago (honakoa, bai)”-ri buruz

  • Internet negozioa da, eta datuak aberastasuna dira. Zenbaki huts garen horretan euskarari eskainitako arreta euskarazko kontsumoaren ainakoa izango da, ez gehiago ez gutxiago. Ituan jo duzu, euskararen balio handiena hiztun aktiboak dira, hizkuntzari balioa (baita ekonomikoa ere) ematen diotenak

  • Ba honekin lotuta badago garrantzitsua iruditzen zaidan arazo bat.

    Google euskaraz jartzen dugunean, Calendar-era sartzeko botoia desagertzen da goiko app-menu horretatik.

    Lanean GSuite erabiltzen dugu eta lankide asko ez dira gai Calendar-era sartzeko botoi hori gabe. Ondorioz beste hizkuntza bat aukeratzen dute.

    Google-ra reportatu nuen arazo hau duela urte batzuk, baina erantzuna beti berdin: Calendar ez dago euskaratua eta ondorioz menuan ez gehitzea erabaki dute.

    • Xabi, normalean, horrelako gauzak itzulita ez badaude, ingelesez edo zuk hautatutako 2. hizkuntza alternatiboan agertzen da.

      Nire kontuko hizkuntza aldatu dut (ingelesez jarriz), Calendar delako hori bilatzeko eta arrazoi duzu, euskaraz konfiguratuz ez da agertzen.

      Google berari eta ELEBIDEra bideratuko dugu eskaera. Ez dakit kasurik egingo duten, baina tira, saiatuko bai, behintzat. [Betiko kontua, gutxi bagara, ez digute putokasorik egingo.]

      Mila esker zure ekarpenagatik!!

    • Barkatu Xabi, nola erreportatu zenuen arazoa? Zein helbidetara/Webgunean bidali duzu eskaera?

      • Telefono eta email bitartez egin nuen, GSuite (lehen Google Apps izenarekin ezaguna) zerbitzurako soportean, 2014ean.

        Saiatuko naiz ni ere berriro eskaera egiten.

        Mila esker zuei

  • Live.com (hotmail bezala da?). Saiatu naz baino ez dakit nola aldatu. Nola egin al da?

  • […] Zure esku dago (honakoa, bai) […]

  • “Calendar” hori euskaratua dago, duela urte batzuk uste dut.
    Kontua euskaraz jarrita ere, Calendar ez da desagertzen. Kasuaren arabera, erdaraz egongo da. Baina euskaraz jarri daiteke.