Irailac 24

Irailac 24 –

Egun, irailaren edota buruilaren 24ean 450 urthe bethetzen dira Joannes Leiçarragac eta bere laur lanquideec Testamentu Berria eta berce obra ttipiago batzuc arguitarat eman cituztela.

Obrac hemen

Irailac 24

Irudi hau Irkus Robles-Arangiz artista bicainarena da. Obra cinez ejerra, cein ikussi ahal baita Berascoitzeco Udaletchean.

Ephemeride honi segurasqui ez derauqueote importanciaric emanen ez Euskaltzaindico web orrian, ez berce nehon. Aiphatu ere ez duquete eguinen, harçaz orhoitzen ez baitira.

Naffarroa independenteco semea dugu Leiçarraga euscalduna, cein naffar jaio eta ia 100 urtherequin naffar hil baitzen, seculan ez espainol ez eta frances içan gaberic.

Goian bego Leiçarraga.

Goian beude haren laur lagunçaileac.

Gure spirituan eta gogoan bethi iraunen haiz, magistruá!

Irailac 24

NAFFARRERA

7 pentsamendu “Irailac 24”-ri buruz

  • “Obrac hemen” esteca horretan lorcen ahal dira dohainic obra guztiac epub edo pdf moduan.

    Euskaltzaindiaren berreditionea aspaldi dago agorturic. Espero dut berriz ere arguitaratuco dutela, baina seguru ez bainengoen, Amazon plattaformac dohainic nire berreditionea eguiteco possibilitatea eman cerautan, eta honembercez paperean ere lorcen ahal da 20 bat eurotan.
    Neuc etchean baditut ale batzuc 20 eurotan (igorce gastuac barne) saldu ahal içaitecotz.
    On deguiçuela!
    josulavin@gmail.com

  • Maite Ugarte Olano 2021-09-24 13:33

    Goian bego Leizarraga jauna, nafar askea!
    Geure askatasun indibiduala eta nafarra egunaro aldarrikatuten jarraitu dagigun, geure hizkuntzak, hainbeste maite dogun kulturak edota historiak bizirik iraun dagien!

  • Maite maitea!
    Esquerric asco emon behar deutsudaz ceure verba ederrongaitic.
    Etchean jaquin dogu buztartuten bizcaierea eta naffarrerea. Norc berean da hoberena. Neuc ascotan batuerarança lerratzen naz, baina jaquiçu batueraren hoberena naffarrera hutsa dala. Bizcaierea bera ere naffar consideretan dodan modura. Naffarrerea eta eusquerea bat bera direalaco.
    Gura neuque bizcaierea içan leitela Bizcaian iracascunçaco euscal hizcunça, ez daquidalaco cer pintetan dauen Beterrico (halacoa dinoe dala batuerea) eusquerac Bizcaico Jaurerrian.
    Imaginatuten dogu bizcaierea içatea Maule, Iruñe edo Donibane Garacico iracascunçaco tresnea? Arrarotchoa, ezta? Halan da hamen jaçoten dana batua deithu gura daben euscalqui horregaz.

  • Leiçarraga: Jaincoari hica eguiten ausartu den euscaldun bakarra.

  • Joanes Leizarragak euskaratu Testamendu Berria liburua atera zen orain dela 450 urte, 1571ko Irailaren 24ean

    https://www.francebleu.fr/emissions/le-magazine-en-basque-euskal-magazina/pays-basque/joanes-leizarragak-euskaratu-testamendu-berria-liburua-atera-zen-orain-dela-450-urte-1571ko

    Anhitz esquer, Oliber Foix adisquide hori!

  • Bizkaian, oraindik bizkaiera ibiltzen zen lekuetan bederen, haurrei bizkaieraz eskolak ez ematea huts ikaragarria izan zen eta da.
    Huts hori, erdal herrietan gelaz gela umeak sakabanatzea, euskaraz gaizki egiten duten irakasleak haur ttikienakin jartzea… Horrekako okerrekin nola eginen dugu aitzina? Gauzak ongi eginez ere badugu nahiko lan eta horrela jokatuz… heriotza seguru

  • A,
    Guztiz çucen çaude.
    Oraindic garaiz gaude gauça hauec çucencecotz.
    Bizcaiera da Bizcaico hizcunça naturala. Cergatic classeac eman behar dira hemen Guipuzcoaco hizquera camouflatu batean?
    Hori da Catalunyan edo Portugalen, adibidez, gaztelaniaz iracastea beçalacoa. Gainera, gaztelania aurkezturic forma national modura.
    Bizcaieraren eta batueraren arteco differenciac (ahoz beferen) handiagoac dira hizcunça romanico horien artecoac baino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude