Leiçarraga 2021 epub dohainic

Leiçarraga 2021 epub dohainic –

Joannes Leiçarragaren 450. urtheurrena dela eta, haren obra escaini nahi dugu formato differentetan.

Leiçarraga 2021 epub dohainic

Gaurcoan obra guztien e-liburua dohainic escaini nahi derauçuegu, bai EPUB, bai PDF modura:

Eta halaber paperezco berreditionea:

 

 

Adeitassunez

Leiçarraga 2021 epub dohainic

NAFFARRERA

21 pentsamendu “Leiçarraga 2021 epub dohainic”-ri buruz

  • Mundu anglophonoan 1611.eco King James Version bibliarequin guerthatzen den beçala, hala nahi nuque neuc guertha ere ledila 1571.eco Leiçarragaren obrequin ere, euscal etche bakoitzean ale bat eta era berean smartphone bakoitzean berce bat.

  • 19,76 € da Amazoneco precioa, igorce gastuac barne. Escaera niri çucenduric:

    josulavin@gmail.com

    elkarte eta particularrei 14 eurotan, nahi beçaimberce ale. Liburudenda eta souvenir dendetan 20 euro içanen da dathorren urthean.
    Anhitz esquer!

    .

  • Bittor Hidalgo 2020-07-04 10:44

    Eskerrik asko hire ekimenagatik!

  • Anhitz esquer, Bittor!

  • Plencia eta Laudioco liburudenda banatan salgai dago Leiçarraga 20 eurotan. Adisquide batec han utzi ditu ale batzuc.

  • Eskerrik asko hartutako lanagatik, Josu.

    Azaltzen ahal duzu, laburki, bertsio honen eta Leizarragarenaren artean zein alde den?

    Ortografian soilik? Edeki edo gehitu zaion edukirik bada? Ortografian zer alde du?

    Ale fisikoaren argazkirik inon edireten ahal da?

  • Ander,
    https://www.dropbox.com/sh/bllt0i3h5m6r2xg/AAAB5OK68KvJIC01BT8C2CKya?dl=0
    Leku honetan liburuari berari eguinico bi argazqui ikusten ahal dituçu. Din A4, 402 orrialde.
    f dirudien s altuaren ordez s eçarri dut honela iracurterraçagoa delacotz. Vocalen gaineco circumflexua n edo m bilhacaraci dut.
    1571co editioneari fidel fidela içan natzaio neholaco aldaqueta personalic gabe.
    Errore ttipiac çucendu:
    hetheric = > betheric
    porputz = > gorputz
    crearura = > creatura
    etc.

  • Lagun batec erranic:
    Gaur egun ere, Leiçarraga dugu euscaldunic modernoena.

  • Leiçarraga
    Baina othoitz eguiten duanean, sar adi eure gamberatchoan, eta eure borthá ertsiric, othoitz eguióc eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian.

    Naffarrera
    Baina othoitz eguiten duanean, sar hadi heure gambaratchoan, eta heure bortha hersiric, othoitz eguioc heure Aita secretuan denari: eta heure Aita secretuan dakussanac rendaturen derauc aguerrian.

    Batuera
    Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.

  • 70 ale banatu ditugu orain arte.

  • Nire Leiçarraga imprimatuaren bidaia:
    Polonian imprimatzen dute, handic Alemaniarat doa, hemendic Barcelonarat. Barcelonatic Bizcaico Trapaga herrirat eta azquenic nire etcherat Algortan.
    Iruñerat joaiteco, ordea, Barcelonatic gabe, Madriletic passatzen da.

  • Eskerrik asko Josu, zure erantzunagatik, eta barka nire erantzunaren berandutzea.

  • Goacen bada segurançarequin gratiazco thronora, misericordia ardiets eta gratia eriden deçagunçát aiuta behar demboraco.

    HEBREARREI 4:16 BHNT
    https://bible.com/bible/25/heb.4.16.BHNT

  • Eta Iesusec erran cieçón, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz. Haur duc manamendu lehena eta handia. Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.

    MATEO 22:37?-?39 BHNT
    https://bible.com/bible/25/mat.22.37-39.BHNT

    Ikusten ahal denez, 1571co editionearen arauera da Leiçarragaren nire berreditionea.

  • Eta erran vkan draut, Asco duc ene gratiáz ecen ene puissançá infirmitatean acabatzen duc. Beraz guciz gogotic lehen gloriaturen naiz neure infirmitatetan, Christen puissançá nitan habita dadinçát.

    2 KORINTOARREI 12:9 BHNT
    https://bible.com/bible/25/2co.12.9.BHNT

  • Zuk jarritakoa ez da besterik gabe “batuera”. Egungo bertsioa da, egungo itzulpena (jatorrizkotik egina), Elizen Arteko Bibliakoa. Leizarragarena protestantea da, zehazki XVI. mendeko frantses itzulpen protestantearen itzulpena.

    Konparatzeko, nahi izanez gero, erraz jarri liteke batuan, aldaketa gutxirekin (aditz laguntzaile bat, gaur egun erabiltzen ez diren hitz ordenak eta, jakina, grafia aldatuta):

    Leiçarraga
    Baina othoitz eguiten duanean, sar adi eure gamberatchoan, eta eure borthá ertsiric, othoitz eguióc eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian.

    Batuera
    Baina otoitz egiten duanean, sar hadi heure ganberatxoan, eta heure borta hetsirik, otoitz egiok sekretuan den heure Aitari: eta sekretuan dakusan heure Aitak agerian errendatuko dik (ordaina).

  • Anhitz esquer!

  • Peru_Gabiriko 2020-08-04 13:52

    Josu, mesede bat eskatu behar diat.

    Guztiz galdu diat ALPHONSA RODRIGUEZen liburuko esteka. Bazakiat hik behin hemen ZUZEUn erantsi izan huela. Arren-eta, berriz hona ekarriko al huke?

    Mila esker,

  • Arratsalde on, Peru

    https://www.dropbox.com/sh/j663eur2vnvotyr/AAAxtWuWb_kYcLPd1Ag88Rcca?dl=0

    Bigarren PDFa Gallicacoa duc.
    On deguiala!

  • Peru_Gabiriko 2020-08-04 17:36

    Hoi duc eta, adichkidia

    Esquerric hanitch dereyat