Arte[faktua] 130: Aritz Galarraga, aste honetako saioan protagonista

Arte[faktua] 130: Aritz Galarraga –

Aritz Galarraga izango da ‘Artefaktua’ saioko aste honetako gonbidatu nagusia. ‘Gogoan dut’ da bere azken lana, Pamiela etxearekin kaleratu duena. Memoria ariketa bat da, paragrafo laburrez sortua eta guztiak formula berbera erabiliz hasten dituena: ‘gogoan dut…’ Irungo Carlos Blanco Aguinaga liburutegian elkartuko dira Galarraga eta Yolanda Mendiola.

Ibon RG musikaria batuko da beste bien arteko solasaldira. Galarraga eta RG elkarrekin ibili dira ‘Gogoan dut’ liburuaren aurkezpen musikatuak egiten; izan ere, idazleak musikariaren aipamen berezia dakar bere azken ‘artefaktu’ horretan.

Saioko atalei dagokienez, Maria Erostarbe irakurle zumarragarrak Miren Amurizaren ‘Basa’ liburua gomendatuko digu.

Bestalde, Gaizka Zabartearte egilea’ zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu: “zerk inspiratzen zaitu?”

Eta amaitzeko, La Salle San Luis ikastetxeko Aritz Lersundik ‘Maitasuna zailegia da’ liburuaren inguruko booktubea eskainiko digu.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 11:20an, ETB1en.

Arte[faktua] 130: Aritz Galarraga, aste honetako saian protagonista
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 130: Aritz Galarraga

Arte[faktua] literatur saioa ETBn