“Es un asesino”

Es un asesino –

Horrela zioen aurreko igandean Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Justizi sailburuak, euskal preso politiko Unai Paroti buruz, Elgoibarko Zirardamendin, 1937an Askatasunaren alde hil ziren gudarien oroimenez eginiko ekitaldian.

Es un asesino
Arg: Julen Iriondo, GOIENA

Bere hitzaldirako aukeratu zuen nolakotasun adjektibo horrek 31 urte preso dagoen abertzale batentzat desegokia izatetik at gaitzespena dakarkio esaten duenari, ez baitu Unai Parot ezagutzen, eta are gutxiago bere izanaren nolakotasuna. Gainera, arreta sortu dit 1936ko gudariaz hitz egitean, eta zegoen lekuan egonda, aurreko egunean Arrasaten faxisten agerraldiari buruz zipitzik esan gabe lasai alde egitea.

Adierazpen Askatasuna oinarrizko eskubidea dugu elkarkidetza sanoa lortzeko; elkarrenganako errespetuan, ezinbestekoa. Eta, errespetu hori adierazpen askatasuna jorratzerakoan ez dut inondik inora ikusi Artolazabal anderearen hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, alegia.

PNV salatzen dut ozen eta publikoki azkenaldiko jardueretan  euskal presoei dagokien arloan daraman bidea ikusirik.

Dirudienez, bizi osoko espetxe zigorra zuzena da 7/2003ko legearen alde baitago; ultra eskuindarrei bidea irekitzea, eta haien jarrera hauspotzea ere normaltzat jotzen du; EITB irrati eta telebistak izurtzen dituzten gezur, edota erdi-egiak nahasmena sortu nahian punta-puntako prentsaren zeregina da… Eta, hori guztia 70 pertsona euskaldun, abertzale, ezkertiar preso daudenen aurka, baina ez hori soilik, baita milaka pertsona abertzale eta ezkertiar ala ez, garenon aurka ere.

Urkullu jauna, hor goian zaudena, hemen behean nagoen honek honela dizu: hain zaila al da “DANA EMAN BEHAR YAKO MAITE DEN ASKATASUNARI” ulertzea?

Es un asesino

Ezker Abertzaleko militantea