EKAN aditza
EKAN aditza –
EKAN aditza
daka
+ t k n gu zu zue te
dakatza
+ t k n gu zu zue te
…
zekan-n
zekatza-n
+ ten
…
naka
+ k n zu zue te
nindaka-n
+ an nan zun zuen ten
nenkan= tartekoa
nekan
nekatzan
…
haka
+ t gu te
hindaka-n
+ dan gun ten
henkan = tartekoa
hekan
hekatzan
…
gakatza
+ k n zu zue te
gindakatza-n
+ an, nan, zun, zuen, ten
genkatzan = tartekoa
genekatzan
genekan
…
zakatza
+ t gu te
zindakatza-n
+ dan gun ten
zenkatzan = tartekoa
zenekatzan
zenekan
…
zakatza-te
+ da gu te
zindakatza-ten
+ da gu te
zenkatzaten = tartekoa
zenekatzaten
zenekaten
…
OHARRAK:
TZA pluralgilea bezain ona ZKI da, eta halaber Z hutsa:
dakatzazu = dakazkizu = dakazuz
Z normalean adizkiaren bukaeran joaten da, baina hikakoetan ez:
dakatzak = > dakazak eta ez *dakaaz
dakatzan = > dakazan eta ez *dakanaz
TE pluralgilea E modura esaten (eta idazten) da leku askotan.
+ NORI 1. KI-dunak. TZA + KI = ZKI
kit/kida kik/kia kin/kina kio
kigu kizu kizue kie
daka + kio = dakakio
dakatza + kio = dakazkio
dakatzagu + kie = dakazkiegu
genekatzan + kie = genekazkien
NORI 2. TSI-dunak. TZA = > Z bukaeran
st/sta sk/sa sn/sna tso/tsa
sku tsu tsue tse
daka + tso/tsa = dakatso / dakatsa
dakatza + tso = dakatsoz / dakatsaz
dakatzagu + tse = dakatsez
genekatzan + tse = genekatsezan
NORI 3. KI-gabeak. TZA = > Z
t/ta k/a n/na ko/ka
gu zu zue te
zt/zta zk/za zn/zna zko/zka/tza
zku tzu tzue zte/tze
daka + ko/ka = dakako / dakaka
dakatza + ko/ka = dakazko / dakazka / dakatza
dakatzagu + te = dakaztegu / dakatzegu
genekatzan + te = genekazten = genekatzen
+ KE
TZA + KE = ZKE
dakatza + ke = dakazke
+ BA
+ BAIT
+ AIT Alegiazkoetan bakarrik:
ait + geneka = aikeneka
= ai bageneka = oxala bageneka
+ eN
+ eLA
Adeitsuki
Egun on Josu
Ederki orai badakigu ekan aditza jokatzen baina nehun ez da argi ageri zer erran nahi duen ekan aditz horrek.
Hona hemen, Beñat, dakazu adizkia, adibidez:
https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=lema&h1=dakazu&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0
Zer esaten didazu?
Ematen du ekarri edo eduki adierak dituela.
Edo agian hau:?
ekandu, ekandu, ekantzen
1 da/du ad. Bizk. Ohitu.
2 da/du ad. Bizk. Abereez mintzatuz, etxekotu.
Adeitsuki
Eta harc erran ciecen, Ekaztaçue huna.
Mattheo 14:18 Leiçarraga
Eta Jesusek: —Ekarri hona.
Mateo 14:18 Batua
https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=lema&h1=zakaz&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0
zakaz & zakazte
Adeitsuki
Bai eta beharbada ekarri eduki baino gehiago.
Tipitan entzun ohi nuen : ekazu hau hunat!
Pentsatzen nuen “ekar ezazu” ren desformazionea baizik ez zela.
“Ekan” ekarri-ren aldaera ez ote da?
Baina aitzitik erran behar da Bizkaian “deko” erraiten dla dauka erran beharrean. Beraz…
Eguerdi on, Beñat.
Mila esker zure iruzkinengatik.
Mendebaldean:
ekak ekan ekazu ekazue
adizkiak erabiltzen dira EMAN esannahiaz:
EKAK adibidez ez da “ekar iezadak”, baizik eta “eman iezadak”.
EKAN aditzak, edo nahiago bada, *EKAN aditzak hiru esannahi ditu gutienez: ekarri, eduki, eman.
Eta “egin” ere, oker ez banago.
Honexegatik hautatu dut aditzen jokabidearen eredutzat.
Adeitsuki
Seguraz ere, zaharrek “Ekazu hau hunat!” erraiten ziguten ekar eta eman zentzu bikoitzean, zikinkeria bat lurrean bildu ginuelako.
Beñat,
Ekazu gure literaturan:
https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=lema&h1=ekazu&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0
Mendebaldetik ekialderaino erabilia!
Egungo bizkaieraz “ekarzu” eta idazten dute, batuitis gaixotasuna dela eta.
Entzun diezegun zaharrei!
“Seguraz ere, zaharrek “Ekazu hau hunat!” erraiten ziguten ekar eta eman zentzu bikoitzean, zikinkeria bat lurrean bildu ginuelako”.
Baiki!
Adeitsuki
Iraganaldiko hirugarren pertsonako adizki hauetarik:
ZE
zekan, zekaten
zekatzan, zekatzaten (edo zekazten)
imperativoko formak lortzen dira erraz. ZEren ordez, BE jarririk:
beka, bekate
bekatza, bekatzate (bekazte)
Eta halaber optativo edota alegiazko formak ere. ZEren ordez LE jarririk.
leka, lekate
lekatza, lekatzate (lekazte)
Lehenengo eta bigarren pertsonetan aski da bukaerako eN (aN, N) atzizkia kentzearekin.
KE partikula EKAN aditzeko, hau da, edozein aditzetako adizki guzti guztiekin konbinatzem ahal da.
Adeitsuki
Aurrizkien esannahia hirugarren pertsonetan:
DA = da, dago
ZE = zen, zegoen
BE = biz, bego
LE = litz, lego
Euskal aditza berez pasivoa zen sortzez. Forma aldetik, alegia.
daka = dago ekaten
zekan = zegoen ekaten
beka = bego ekaten
(ba)leka = (ba)lego ekaten
BArekin argiago edo.
Adeitasunez
EKAN aditza
Orainaldia: HURA-NORK
daka
+ t k n gu zu zue te
Garatzen badugu eskema hau, ondokoak lortzen ditugu.
dakat, dakak, dakan, [daka], dakagu, dakazue, dakate
Eta “daka” hirugarren tipoko NORI atzizkiekin konbinaturik:
NORI 3. KI-gabeak. TZA = > Z
t/ta k/a n/na ko/ka
gu zu zue te
adizki berberak lortzen ditugu:
dakat dakak dakan [dakako/dakaka]
dakagu dakazu dakazue dakate
Singularreko hirugarren personan ko/ka agertzen zaizkigu, zeinak agertzen baitira aditz bakar batzuetan [dauka/dauko].
Egun NORK atzizkiak direnak lehen NORI atzizkiak ziren, egokitu egin direnak.
Adibidez DAKART (hura-nik) lehen zen DAKART ( = dakarkit: hura-niri).
Esan dezadan gaur egun ere dakarkit izan daitekeela bi gauza leku askotan:
1 dakarkit = dakart (hura-nik)
eta
2 dakarkit (hura niri hark)
Adeitsuki
Bermeoko euskaran EKAU erabiltzen da ‘eman iezadazu’ zentzuarekin.
Egun on Gilen, nola esplikatzen ekau hori? ekatu?
Gilen,
Azkueren Hiztegian baino ez da agertzen:
Ekau (B-b-i-m), dame, donne-moi. (Contr. de EKARRI-EIZU?.)
Mundakan ere erabiltzen da.
Orotarikoan ez dager, beraz ia ia orotarikoa da hiztegi handi hori.
*EKAN aditz honen adizkia da, nire ustez, ekak, ekan, ekazu esannahiaz.
ERDU adizkiaren modura -U bukaeran. Bitxia.
Adeitsuki
EKATZU ere topatu dut Orotarikotik ibilki. Itxuraz plurala emaiten du, baina ekazu edo ekau adizkien sinonimoa besterik ez da.
EKAN: ekarri, eduki, eman, egin…
Ongi hautatu nuen aditz trinkoen eredutzat.
Adeitsuki
Beñat,
Begoña Bilbao zenak honela esplikatu zuen:
ekar eidazu ? ekardazu ? ekadazu ? ekazu ? ekau
Bitxia da ekarri -> ekazu egotea eta ez atzarri -> atzazu, ezarri -> ezazu, igarri -> igazu, igorri -> igozu, irakurri -> irakuzu, jarri -> jazu, etab.
Beharbada ekazu “eka ezazu” (ekan)etik datorrelako ez eta ekar edo ekarri-tik
Horren alde badira zenbait paralelo: eman -> emazu, erran -> errazu, edan -> edazu
ekazu ez dator ekar eidazu-tik.
emazu eman eidazu-tik ez datorren bezala.
Leizarragak erabilitako “ekaztazue” ez dator “ekar ietzadazue” aditz perifrastikotik. Are gutiago ekar iezazkidazue batetik.
Traktatzen ditugun hauek imperativo trinkoak dira:
ekau = ekarzu, emazu
egizu eta ezazu ere trinkoak dira.
Adeitsuki
Nik beti pentsatu izan dut emazu = ema(n) + -zu
Bestetik, esango nuke emadazu eta emaidazu (Euskaltzaindiak gaitzetsia) ez daudela era berean formatuta:
emadazu = ema(n) + -da- + -zu
emaidazu = ema(n) (eg)idazu
Eta orobat:
emozu = em(an) + -o- + -zu
emaiozu = ema(n) + (eg)iozu
Gilen,
Zurekin bat nator bete betean.
Adeitsuki
Gure eskeman ondokoa ikusten dugu:
zakatza
+ t gu te
zindakatza-n
+ dan gun ten
zenkatzan = tartekoa
zenekatzan
zenekan
Eta beherago oharño hau:
Lehenengo oharra:
TZA pluralgilea bezain ona ZKI da, eta halaber Z hutsa.
Beraz, zakatza bezain ona zakazki eta zakaz lirateke.
ZAKAZ
Azkue. Latsibi (c. 1920, 1989)
XXV. Izkaldi-osteragoan
– Zer dakazu edo zek zakaz Bilbora, Arraitz? – Agustin Ereñoztik esango leukean kaso konplikadu batek nakar.
XVII. Epiko ta Jupiter ta erube ta sapaburuak
Zapartadan yagi, atorra-iduna lotu, txartesa ertsita, uleak ezkerraz legunduaz, atea zabaldu eutsanean, etsandreak ekarren argiari begiak zabaldu ezinik ” Zek zakaz? – zirautsan.
ZAKAZ bi aldiz Azkue jaunaren obra honetan.
Argi dago hemen ZAKAZ honen esannahia ZAKARZ dela, hau da, ZAKARTZA (hark zu).
Adeitsuki
Imaginazioa lauhazka ari zait beharbada, baina iduritzen zait “eka” bezalako erro polisemiko eta laburrak beharbada biziki zaharrak izan litezkeela, hiztegia eta sintaxa oraindik urri ziren garaiekoak.
Beraz, R bat gehiturik oinarrizko eskematik EKARRI aditz jokoa lortzen dugu. Adibidez:
zakartza
+ t gu te
zindakartza-n
+ dan gun ten
zenkartzan = tartekoa
zenekartzan
zenekarren (zenekan + R)
Ikus dezagun:
ZU beti da plural itxurakoa, hala baitzen ZUEK agertu arte.
zakartza (+ zakartzat, zakartzagu, zakartzate)
eta zindakartzan (+ zindakartzadan, zindakartzagun, zindakartzaten)
NOR-NORK motakoak dira, eta azken biak, ordea, NORK-NOR motakoak.
Tarteko adizkiaren bidez, zindakartzan adizkia zenekartzan bilakatzen da:
zindakartzan = > zenkartzan = > zenekartzan
Eta zenekartzan adizkitik zenekarren ateratzen dugu NOR singularra dela adierazteko.
Adeitasunez
Beñat Castorene,
Euskarak liluraturik naduka. Beti eduki nau hamabost urterekin, 1975. urtean, ikasten hasi nintzenetik. Bi urtetan ikasi nuen nire kabuz, eta honetara magisterio ikasketak euskaraz egin ahal izan nituen. 18 bat urterekin jada banekien lapurtera klasikoa Krutwigen laguntzari esker, zeinaren ikasle eta adiskide min bilakatu bainitzen, bera hil zen arte.
Beraren Vasconia liburuak euskal mundura ekarri ninduen 15 urterekin irakurri nuenean. Nire jaioterria Vasconia barruan kokatzen zuelakotz. Egun hori ez da erabakiorra, baina denbora hartan bai.
Kantabrian jaioa naiz eta hiru urte eta erdirekin Basaurira ekarri ninduten. Aitak oparitu zidan lehen hiztegitxoa, euskara-gaztelania.
Aitak soldadutza Igantzi, Etxalar eta Lesaka inguru horretan egin zuen hiru urtez. 1924. urtean jaioa zen.
Beti kontatzen zidan ezen han bertakoak euskaraz mintzatzen zirela beti konplexurik edo beldurrik gabe. Libertatean nolabait ere.
Aitak ez, anaia nagusiek ez, amak irakatsi zidan erdaraz hitzegiten, bere erdara berezian. Amak eta Basauriko txikitako lagunek.
Amaren hitzegiteko formari esker dakit nik hitz bat edo aditz bat ongi jakiteko 2000 bat bider entzun beharra dagoela. Agian 1000 aski litzateke, ez nago seguru.
Esaldiak egiteko amak ez zituen hitzak konbinatzen. Esaldiak errepikatzen zituen. Esaldi osoak.
Jaio nintzen herrian denek egiten zuten modura. Egoera baten aurrean zer esango zuten asmatzen nekien aurretiaz.
Udako oporretan konprobatzen nuen etengabe. Entzundako esaldien errepikatzaileak ziren. Gainera, sistema hau kutsakorra zen. Herritik bueltan nire burua esaldi zurrunbilo hartan murgildua zen, eta zenbait egun behar izaten nuen “deskutxatzeko” eta lagunen modura hitzegiteko berriz ere.
Zerbait bitxia zen. Nire ustez.
Ageri da euskarak liluratu zaituela
EKAU
Badirudi adizki honek bere baitan esannahi hauek dauzkala:
eman iezadazu
eman ietzadazu
eman iezadazue
eman ietzadazue
+
ekak
ekan
ekazu
ekazue
Bermeokoren bat mintza liteke puntu hauek argiagotzekotz.
Adeitsuki
Oraintxe informatu naute ekau = emon egidazu. Besteetarako: emoiztazuz, emoiztazuez…
Gilen,
Mila esker!
Begira Labayruk nola dakarren:
https://hiztegia.labayru.eus/bilatu/LH/all/ekau?locale=es
ekau
1ad. defek., ad. da
¡tráe(me)lo!; ¡traéd(me)lo!
Aginterazko formea.
Ekau hori eskura!
Adeitsuki
Beste ekarpen bat:
“Fosil bat da eta hitano usaina du.
Bestela ekazu izango litzateke eta Z interbokalikoa galtzea arraroa da”.
Zeren ekagu-tik ez baitatorke, ezta?
Pertsona helduekin ere erabiltzen da.
Mila esker
Ekagu-tik badator, hasierako esanahia galdu du.
Bai, Gilen, lapsus bat içan da.
Aditz baten jokoa lortzeko identifikatu behar ditugu adizkirik oinarrizkoenak, eta beraz, zaharrenak.
Hasiera batetan aditz guztiak ziren NOR motakoak. Gero NORI atzizkiak erantsi zitzaizkion eta azkenik NORK atzizkiak, zeinak ez baitira NORI atzizkien egokitzapena baizik.
Nire ustez NORI eta NORK sintagmak existitzen ziren. Adibidez:
gizonei
neskek
…
baina ez zuten aditza eraldatzen. Ez zegoen konkordantziarik. Adibidez:
Oparia dakar neskek gizonei
: el regalo está siendo traído (es traído) a los hombres por las chicas.
esan beharrean
Neskek gizonei oparia dakarkiete
: Las chicas traen el regalo a los hombres
-K atzizkiari ergativo deritzo egun. Lehen subjektu agentea baino ez zen.
KA-ren ordez, beste edozein aditz erro jar daiteke (etor, bil, ekar, rama…)
Hauek lirateke nori eta nork gabeko adizkiak:
daka
dakatza
…
zekan
zekatzan
…
…
naka
haka
–
gakatza
zakatza
zakatzate
–
…
nindakan
hindakan
–
gindakatzan
zindakatzan
zindakatzaten
–
…
DAKA erroari R/RR gehiturik EKARRI aditz jokoa lortzen dugu:
ni nakar
hi hakar
hura DAKAR
gu gakartza
zu zakartza
zuek zakartzate
haiek DAKARTZA
…
ni nindakarren
hi hindakarren
hura ZEKARREN
gu gindakartzan
zu zindakartzan
zuek zindakartzaten
haiek ZEKARTZATEN
Oharrak:
rr + -eN = rren
ZU: plural itxura dauka beti.
zuek ZU gainean dago eraikirik. Hasieran ZU plurala zen eta HI singularra.
DAKAR adizkia dago klarki integraturik adizki hauetan:
DAKARtza, ninDAKARren, hinDAKARren, ginDAKARtzan, zinDAKARtzan eta zinDAKARtzaten
Adeitsuki
Aditz jokorik aberatsena eta joriena XIV. mendekoa da. Aldaketa handirik gabe XXI. mendera arte heldu zaikuna.
Argi dago aurreko mendeetan euskaldunen artean oso persona inteligenteak egon zirela euskal aditza sortu ahal izateko.
Orainaldiko hirugarren personak (da dago, dator, dabil, doa, dakar, darama, darabil, dantzu, etc.) dira aditz eskemetan figura klavea.
Bigarren garrantzitsuena aurrekoaren pluralak (dira, dagoz, datoz, dabiltza, doaz, dakartza, daramatza, darabiltza, dantzuzki, etc.).
Hau da, aditz guztietan:
DA + ERROA
eta
DA + ERROA + TZA (= Z = ZKI)
jakinik DA dela IZAN aditzaren hirugarren persona, zeinaren balio edo esannahia DA edo DAGO baita.
Seguraski momentu batean, duela hiru mila edo bi mila eta bostehun bat urte, BI ziren euskal aditz baten adizki kopurua:
dator & datortza / datoz
Eta agian bi hauen iraganaldiak:
zetorren & zetortzan / zetozen.
Azken hauen esannahia gaur eguneko adizkiekin azaldurik:
1 imperfektua: etortzen zen & ziren
eta
2 aoristoa: etorri zen & ziren
Adeitsuki
Jesus Kristoren garaian ez bada duela 1000 urte euskaldunek bazekiketen nator, hator, dator, gatortza, zatortza eta datortza esaten.
Ez bakarrik oinarrizko dator eta datortza plurala
Bai eta nindatorren, hindatorren, zetorren, gindatortzan, zindatortzan eta zetortzan.
Trinko guztietan, esan nahi dut.
ZUEK geroxeago: zatortzate eta zindatortzaten.
Adeitassunez
Adizki hauek gutxienez mila urte daukakete:
nago
hago
dago
gagotza = gagoz
zagotza = zagoz
dagotza = dagoz
nindagoen
hindagoen
zegoen
gindagotzan = gindagozen
zindagotzan = zindagozen
zegotzan = zegozen
Baten batek pentsatzen al du mila urte baino gutxiago daukatela?
To be continued
Aurreko iruzkinean esaten dena oker dago. Bon, edo ez dago guztiz zuzen.
Leizarragak eta Etxeparek (nori hartu baitiogu “zaude” adizkia) hola osatzen dute EGON aditza.
nago
ago
dago
gaude / gaudez
çaude
çaudete
daude / daudez
Eta hauek dira bi idazle hauen textuetan agertzen diren hitanozko adizkiak:
niagoC
diagoC / diaoC // diagoN
giaudeC
diaudeC
Ander izeneko adiskide batek komentatu dit gaur ezen Z pluralgilea DEtik etor litekeela:
gagode = > gagod = > gagoz
eta izan litekeela adierazi diot. Bon, gaudez eta daudez aldaerak ere agertzen zaizkigu goikoetan. Beraz, orain ez dut uste hala denik.
DE hori gehiago lotzen dut TE eta E-rekin.
Berridazten dut duela mila bat urteko EGON aditza:
nago
hago
dago
gagoz = gaude
zagoz = zaude
–
dagoz = daude
Eta iraganaldian:
nindagoen
hindagoen
zegoen
gindagozen = gindauden
zindagozen = zindauden
–
zegozen = zeuden
Zer deritzozue?
Adeitsuki
Leizarragaren bi adizki edder:
dagoka & dagozka
dago + hari = dagoka
dagoz + hari = dagozka
Gure literatur tradizioan “dagozka” adizkiaren sinonimo modura “dagotza” daukagu:
dagoka
dagozka = dagotza
Hiru hauek ere mila urte dauzkate gutienez.
Literatur tradizioan NOR-NORI modura eta NOR-NORK modura ere ikusiak ditugu:
dagoka = daduka ( = dauka)
dagozka = daduzka ( = dauzka)
*dagotza = dadutza ( = dauzka)
GO = DU
egon = edun
Adeitsuki
GO = DU
egon = edun
Etxeparek eta Leizarragak badaukate adizki bat oso garrantzitsua:
DAUT. Jatorria:
1 dagot, dagokit
2 dadut, daut, dot, dut
“Aditu”ek 1.aren alde daude.
Ni ere bai, 1.aren alde, baina baita 2.aren alde ere.
Ikusten dugu gaude, zaude eta daude adizkietan GO = > U bihurturik. Duela bost mende!
DADUT = daut, dot, dut
Baina DADUT-etik ere ZAUT eta ZAIT datoz.
diadut = çaut = çait
Afirmatzen dut kategorikoki ezen IZAN, EGON, EDUN (ukan) eta EDUKI guztiz sinonimoak zirela duela 2000 bat urte NOR-NORI oraino zirenean:
jat = zait = zaut = dagot = jagot = dagokit = dadut = dot = dut = dadukat = dagokat = daukat
Adeitsuki
Ikusi genuen atzo:
DADUT = daut, dot, dut
Baina DADUT-etik ere ZAUT eta ZAIT datoz.
diadut = çaut = çait
Dakusagun gaur Oihenarten atsotitz hau:
Seroretara sautan gogoa, esteietara
aiseac naroa.
zeina Orotarikoan honetara agertzen baitzaiku:
Seroretara zautan gogoa, / ezteietara aizeak naroa. Oih. 530
«J’avois mon inclination aux Religieuses, mais le vent m’emporte aux noces»
Itzulpen neuronalak:
“Tenía mi inclinación por las monjas, pero el viento me lleva a las bodas”
“Mojen aldeko joera nuen, baina haizeak ezteietara narama”
Oihenarten atsotitz honetan:
ZAUTAN = ZAITAN (nor-nori)
Batuan: zitzaidan
Mendebaldean: jatan
Goiko zautan orainalditik dator:
ZAUT + eN = ZAUTAN
[Mendebaldeko JAT/JATAN eraikia da DA gainean: DA = > DIA = > JA]
Zaut eta dut hain elkarturik daude esannahi aldetik nola zautan eta nuen.
[nuen da ninduen adizkiaren bikakaera: ninduen = > nenduen = > neuen => nuen]
ZAUTAN nor-nori, nor-nork bezala itzulpenean.
ZAUTAN gaur egun ere ZERAUTAN (zidan) adizkiaren laburpena da, DAUT adizkia DERAUT (dit) adizkiarena den bezala.
Azaldu naizelakoan.
Adeitasunez
Ohar hau jarri dut aurreko iruzkinean:
[nuen da ninduen adizkiaren bikakaera: ninduen = > nenduen = > neuen => nuen]
Refranes y sentencias:
419. Perrau neuen gogoa, axeak bestera naroa RS. 419
Itzulpen honekin dator:
«Hermitaño tuue el pensamiento, a otra parte me lleua el viento»
Egun: “Ermitaño tuve el pensamiento, a otra parte me lleva el viento”.
perrau (edo parrau) hori ermitaua da.
NEUEN ( = NUEN) preterito indefinitua (tuve) modura dago itzulirik, eta ez preterito imperfektua (tenía) modura.
Aoristo hitz grekoak indefinitua edo indeterminatua esan nahi du. Exaktuki berdina (preterito indefinitua).
Gure aditz trinkoen kasuan iraganaldia imperfektu modura interpretatzen dugu gaur egun:
nentorren = etortzen nintzen
eta indefinitua esateko “etorri nintzen” erabiltzen dugu egun.
Aditz perifrastikoak eduki baino lehen nola esaten genituen hiru hauek? Honetara:
etorri nintzen = nentorren
etortzen nintzen = nentorren
etorriko nintzen = nentorkeen
Eta paraleloki eta logikoki orainaldian holako zerbait genuke:
etorri naiz = nator
etortzen naiz = nator
etorriko naiz = natorke
“Euskal Filologo Aditu”ek esaten dute aditz perifrastikoak inguruko erdarazkoekin batera sortu zirela, eta berauen eraginez edo.
Ni ezin natorke bat haiekin, ez, ezin naizateke etorri bat. Kitto.
Adeitsuki
Iruzkinen jarraipena hemen:
https://zuzeu.eus/euskara/irulegiko-eskuaz/
Adeitasunez
Kaixo Josu, ‘ekatzu’ (ekar ezazu zentzuarekin) barra-barra erabiltzen da Oiartzun-Orereta-Lezo-Irun-Hondarribia… aieka horretan. Eta hika formetan, ‘ekatzak’ eta ‘ekatzan’.
Intxixua,
Mila esker datu interesgarri hauek bidaltzeagatik.
Oso baliogarriak zauzkit!
Adeitsuki