Europako Estatu Batuak

Europako Estatu Batuak –

Familia sareak gero eta txikiagoak dira. Lehen, 6 seme-alaba edukitzen zirenean, anaia-arreba-ahizpa-neba, izeko-osaba, lehengusu-lehengusina pila egoten ziren. Gaur egun, ordea, ume 1 edo 2 edukitzen dira. Horrek esan nahi du gure familia sarea oso estua dala.

Ondorioz, ume bat edukitzen denean, umea zaintzeko laguntza, familia aldetik, eskasagoa izaten da. Hau da, izeko edo osaba gutxiago daude bere ilobak zaintzen laguntzeko. Gainera, gaur egun, umeak nagusiagoak garenean izaten ditugu (33 urterekin lehenengo umea). Hortaz, umetxoaren aitite-amamak oso zaharrak dira laguntzeko edo batzuetan hilda daude dagoeneko.

Aurreko guztiari gehitu behar badiogu jendearen mugikortasuna. Familia sarea oso dispertso geratzen da. Gurasoak Donostian bizi dira, baina seme bat Alemanian eta alaba Bartzelonan.

Egoera hauek gero eta ohikoagoak dira. Hortaz, familiek ume gutxiago dituzte eta horrek aldi berean, eragiten du hurrengo belaunaldietan ume gutxiago egotea.

Agintariek Estatu Batuetako modelua Europan kopiatu nahi dute.

Estatu Batuetan langileen mugikortasuna erabatekoa da. Eta familiak oso sakabanatuta daude. Langileak ohituta daude lanez aldatzera $ gehiago kobratuko badute, nahiz eta milaka kilometrora mugitu behar. Han, hizkuntza ez da arazoa. Ingelesa da hizkuntza bakarra (nahiz eta ofizialki hizkuntza ofizialik ez egon). Lege aldetik ere ez, ez baita baimenik edo bisaturik eskatu behar. Eta azkenik, alokairuan jende asko bizi denez, errazagoa da mugitzea.

Europan modelu hau kopiatu nahi dute. Kapitalismoaren eredu horretan, kapitalak, ondasunak, finantzak, pertsonak… denak mugarik gabe mugitu daitezke. Baina eredu hori kopiatzeko traba handiena hizkuntza da. Adibidez: Donostiako bat Madrilen lan egiteko proposatzen badiote, hizkuntza ez da traba izango. Alemaniara joatea proposatzen badiote, ordea, hizkuntza arrazoi garrantzitsua izan daiteke eskaintzari uko egiteko. Ingelesaren nagusitzearekin, nagusiek traba hau gainditu nahi dute. Baina oraindik oztopo izaten jarraitzen du.

Gainera, badago beste arrazoi bat hain erraz ez mugitzeko: hemen jendeak hipotekak hartzen ditu. Lurraldera errotuago dago. Politikariak saiatu dira Europa homogeneizatzen, baina jendeak hauteskundeetan ez dago oso konbentzituta. Europako konstituzioaren proiektua aspaldi baztertu zuten erreferendumen bidez.

Europako Estatu Batuak

6 pentsamendu “Europako Estatu Batuak”-ri buruz

  • Eta Erasmus bezalako programak horretarako dira, jendea deserrotzeko. Zergatik uste zenuten bada milioika euro gastatzen dituztela ikasle moko batzurekin? Denok dakigunean Erasmusen dabilen ikasleak formakuntza eskasa jasotzen duela, etxeko unibertsitatean baino eskasagoa. Baina alde guztietatik jasotzen dugu mantra: atzerrira joateak ikuspuntuak zabaltzen ditu eta beharrezkoa da formakuntza on baterako. Egia absoluto bezala saltzen dute, etxeko unibertsitatea gutxietsiz bezala. Gure globalismo neoliberal politikoki zuzen honen beste egia absoluto horietako bat. Eta artaldea atzetik, gure ezker “abertzaleko” borrokalariengandik hasita.

  • Benat Castorene 2022-12-09 09:12

    Zuzen zara Garagarra: abertzaleak ohituak samar dira Frantzia eta Españaren kontra –hitzez bederen– borrokatzen baina “globalismo neoliberal politikoki zuzen” deitzen duzun ideologia horren kontra deus. Iduri du ezpiritu kritikoa erabat galdua dutela. Itsutasuna eta inoxentkeria errege da gurean.

  • Alpargatero 2022-12-09 12:02

    Eta ez ahaztu globalismo horren aliatu eta morroi handiena eta eraginkorrena, gaur egun, “ezker” izenaz jantzita ageri zaigula.

  • Benat Castorene 2022-12-09 14:52

    Bai arrazismo edo xenofobia kontrako borrokaren izenean ezkerraren parte handi batek, “globalismo” horretan bat eginez herriarteko nomenklatura liberalarekin, egiaz abandonatu ditu populu guzien identitatearen defentsarekiko eite guzia daukakeen borroka teoriko eta praktiko guziak. Horretxek du partez esplikatzen eskuinaren arrakasta handia herri anitzetan.
    Baina abandonu hori gure kasuan barkaezina da.
    Beharrik baditugu Orwell eta orain Jean Claude Michea bezalako ezkerreko pentsalariak baina beste asko gehiago izango dira ezaguzen ez ditugunak.

  • Baina hala ere, nortaz ari garen bai baitakigu, Cristina Iza Elkoro Irive e digu Kristina Itza Elkoro, Iribe ez dakit zer deitura den. Espainiartu erabatekoa, eta oso Voxekoa.

  • Hara Nagore, napar ustekoa. Ustea bai, baina naparrik ez. Gaur egungook naparrak zaretela uste al duzue? Handi geratzen zaizue trajea. Zuek ere horretan, izenak espainiartzen, iaioak zarete. Zein da zuen nazioa? Nik esango dizut: Miguelon, San Ferminak, La Tafallesa eta OPUSeko klinika ditxosozko hori. Patateroak erdera ikasi zuenez geroztik muzin egiten dio euskaldunari. Baskoiak… ai, ene! Arangurenera joatekoa naiz egunen batean eta han euskaraz hitz egiten hasiko naiz kalean topatzen dudan jendearekin, ea nolako harrera egiten dioten baskoiari… jainko maitea!