EDIN
EDIN –
Aroz dinean çirola,
osqui guichi vrratu doa.
Quando el çapatero se haze carpintero,
pocos çapatos se desgarran.
*Edin aditzaren adizqui bat dugu hor:
dinean = dadinean
di = dadi
Trincoa da eta indicativocoa, ceren errannahia “eguiten da” baita.
EDIN sorcez EGUIN aditzaren aldaera intransitivoa da.
nagussi dadinean = cuando se haga mayor
Egun subjunctivoan erabilcen da, aurreco adibide honetan beçala.
EDIN
Orotariko Euskal Hiztegian:
*edin.
1. Volverse, convertirse. (Citamos aquí formas conjugadas de *edin no usadas como aux.; cf. dadin, zedin, ledi, etc.). Cf. tbn. Lç Io 8, 58: Abraham zedin baino lehen, “devant qu’Abraham fût”. gizon? VJ 5. Kristo zetarako zidin gizon? Ib. 6.
Itsasoori tinta balidi, / zeru zabala liburu, / oi Arabako abantajaok / ezin litezke kontadu. Lazarraga 1169r. Beste amore bilatuko nax / amore bear banadi. Ib. 1165r (‘si me volviera necesitado de amante’). Asto dina, zordun. “El que se hace fiador, deudor” . RS 249. Lotsaga nindin, / ogiz ase nindin. “Sinvergüenza me hice” . Ib. 263. Autsa zala euriaz loitza zidi. “Siendo polvo con la lluvia se hizo lodo” . Ib. 358. Iru personetarik zein zidin
2. Venir (?).
Urtan eder arria, / aen gañean txoria; / amorantian lekidanari / atera neio begiak. Lazarraga 1165r.
Orotarikoan ASTO sarrerako bigarren adieran:
2. (Lar Sup, H, A).
Fiador. (No es completamente seguro que se trate de la misma palabra) “Celui qui se porte pour caution” H.
Asto dina zordun. “El que se hace fiador deudor” . RS 249.
DINA = DADINA: el que se hace
Adeitsuki
Wikipedian
Urdin – Wikipedia, entziklopedia askea.
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Urdin
Etimologia
Adituen ustez,[2] hur «ur» eta *din «bilakatu» erroak bereizi behar dira hitzaren osaeran.
Lehen erroak (hur) bere horretan iraun du egun arte, hasierako hasperena zubereraz soilik gorde badu ere (eta Nafarroa Behereko testu zahar batzuetan; Etxeparerenean, esaterako). Bigarrena (*din), aldiz, hainbat hitz-elkartu zaharretan iritsi zaigu fosilduta (gordin, berdin eta, beharbada, lotin, astin hitzetan), bai eta aditz-forma jokatu batzuetan ere: alde batetik, gaur egun indikatiboz kanpoko nor saileko aditz laguntzaile gisa (*edin formaz aipatzen dena eta dadila, bedi, daiteke… forma jokatuen oinarrian legokeena) eta, bestetik, euskara zaharrean «bihurtu, izatera iritsi» esanahia zuen aditz trinko gisa (honako adibide hauetan irakur daitekeena: Leizarragaren Abraham zedin baino lehen “devant qu’Abraham fût”, RSetako asto dina [‘dadina’], zordun “el que se hace fiador, deudor”, edo Viva Jesus testuko Kristo zetarako sidin gizon?).
Hortaz, eta hitzak izenda zezakeen kolore-tartea kontuan hartuta (gutxienez zurixka, grisa, arrea eta azula), urdin-en jatorrizko esanahia «ur(aren koloreko) bihurtua, ura bezalakoa» litzateke.
Paralelo moduan latinezko aqua «ur» eta aquilus «marroi ilun, arre» hitzen arteko itxurazko lotura aipatzen du Mitxelenak, nahiz eta Meilletek ez zuten argi ikusten (“on ne voit pas pourquoi l’eau aurait été prise pour désigner une couleur tirant sur le noir”); hala ere, euskarazko lekukotasunak aski argiak dira zentzu horretan, eta egiantzekoago egiten dute lotura hori (ikus baita ere ubel eta uher, zeinen oinarrian ere ur izan daitekeen).
VIVA JESUS DOTRINA: EDIZIOA ETA AZTERKETA
Koldo Ulibarri Orueta
Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan bikain honetan hiru bider dagerkigu ZEDIN (cidin / sidin) aditza, modu trinkoan iraganaldian:
Non cidin guizon?
Yru personaetaric cein sidin guizon?
Christo cetaraco sidin Guizon?
Esannahia: egin zen (se hizo):
Orainaldian DADI (dadi, dai, di) litzateke, hau da: egiten da = se hace
Eta alegiazkoan BALEDI (balidi): egingo balitz = si se hiciese
Lazarraga:
tinta balidi = tinta egingo balitz
EDIN: hacerse; devenir, llegar a ser
Adeitsuki
Orotarikoan ere hauxe agertzen zaigu:
Lotsaga nindin, oguiz ase nindin (RS 263) ”Sinvergüenza me hize, y artéme de pan”
artéme = hartéme, me harté
lotsaga = lotsagabe
nindin = nendin: me hice
Adeitsuki
EDIN + NORI = EKIN
Atsotitzak: Isasti
(c. 1620)
https://klasikoak.armiarma.eus/testuak/herriAtsotitzak002.htm
21. Chindurriari daquitzanean egoac, galdu oi ditu gorputza eta bessoac.
A la hormiga quando le nacen alas, perder suele el cuerpo y los brazos.
EDIN + NORI = EKIN
daquitzanean egoac = cuando se le hacen las alas
Adeitsuki
EDIN eta EGUIN aditzec galdu ohi dute tarteco consonanta, nondic EIN edo IN formapean aguercen baitzaizquigu maiz ascotan:
EGUIN = EIN
daguique = daique
ceguiqueen = ceiquen
leguique = leique
EDIN = EIN
dadique = daique
cediqueen = ceiquen
ledique = leique
Azquen hauec dirade (daique, ceiquen, leique) Elcanoco Liçarragac ederqui erabilcen dituenac bere obretan hauexen ordez:
daite = daiteque
ceiten = ceitequeen (=citequeen)
leite = leiteque (= liteque)
To be continued
RS 294
Iaygui cidi naguia,
erra cizan vria.
Leuantóse el perezoso
y quemó la villa.
Nire versioneac:
Jaiqui cedin naguia,
erre ceçan hiria.
Levantar se hizo el perezoso,
quemar hizo la villa.
erre ceçan = erre ceguian
Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan.
MATEO 22:7 Leiçarraga
Errana dugu EDIN aditzaren errannahia EGUIN intransitivoarena cela.
dinean (= dadinean) = eguiten denean
= cuando se hace
EÇAN aditzaren errannahia EGUIN cen.
CEÇAN = CEGUIAN
LEÇA = LEGUI / LEI
DEÇA = DAGUI / DAI
Deçaqueen persona da la persona que puede, que puede hacer.
Adeitsuqui
https://klasikoak.armiarma.eus/testuak/herriAtsotitzak001.htm
560. Seyacaz echun dina, ucuzca iaigui da / doa
Quien con niños se acuesta, sucio se levanta
“(Quien con) niños se acuesta, sucio se levanta, seiakaz etxun dina, ukuzkari jaigi da / doa” Lar Sup (v. infra RS 560).
Nire versione litterala: el que con niños acostar se hace…
Adeitsuqui
EÇAN eta IRON aditzac trinco autonomo modura:
Errannahia: eguin
1.
Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:
Phil 4:13 Leiçarraga
Etchehandyc honetara itzulcen du:
Dena dezaket indarra emaiten dautan Kristori esker.
ahal ditzaquet
: puedo hacerlos / hacerlas
ahal deçaquet
: puedo hacerlo
2.
Eta harc dio, Eta nola ahal neçaque, baldin norbeitec guida ezpaneça? Eta othoitz eguin cieçon Philipperi iganic iar ledin harequin.
Act 8:31 Leiçarraga
ahal neçaque
:podría hacerlo
3.
Halacotz Herodias ayher çayón, eta hil eraci nahi çuen, baina ecin ceçaqueen.
Marc 6:19 Leiçarraga
ecin ceçaqueen
: no podía hacerlo
Eta goicean dioçue, Egun tempestate eguinen du: ecen ceruä orzgorri gaitz da. Hypocritác, ceruären irudiaz, iugeatzen daquiçue, eta demboretaco signoéz ecin diroçue?
Mat 16:3 Leiçarraga
ecin diroçue = ecin deçaqueçue
: no podéis hacerlo
Adeitsuqui
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/E/EtxebZibuManual028.htm
Etxeberri Ziburukoarengan DADIKE adizkia agertzen zaiku hemen:
Indignea hurbilltzen naiz humilki othoitztera,
Arren, Iauna, etzazula burua itzul berzera.
Bañan urrikal bekizu ene triste nigarra,
Eta presenteko handi ikhuz azu beharra.
Faboratzen ezbanauzu deusik ezin dadiket,
Dakizula beraz, Iauna, faboratzera lakhet.
Hartarakotz presenteko othoi ene galdea,
Lauda zazu hala bada arimaren hobea.
Eta ondra othoi zeure emozu buruari,
Errekesta diozula laudatzen gabeari.
DEUSIK EZIN DADIKET
Honen guztiz sinonimoak hauek lirateke:
deusik ezin dezaket
deusik ezin dagiket
deusik ezin daiket
deusik ezin daidiket
deusik ezin daidit
Adeitsuki
DAITEKE = DAIKE
Elkanoko Lizarragaren estiloan
naiteke = naike
haiteke = haike
daiteke = daike
gaitezke = gaizke
zaitezke = zaizke
zaitezkete = zaizkete
daitezke = daizke
TE kentzea besterik ez.
Denak ez zituzkeen erabili.
Adeitasunez
https://hiztegia.labayru.eus/emaitza/LH/es/bihitu/2407693?locale=es
Garia bihi dadinean, biltzeko ordua etorriko da.
Lehen esannahia:
bihi dadinean: cuando se hace/hará grano
Bigarrena eta gaur egungoa:
bihi dadinean: cuando se haga grano
EDIN eta EGIN aditz trincoac egun subjunktivoa egitecotz erabiltzen dira:
Lehen esannahia
dagit = dait: yo hago, edo zehazkiago: yo haré
Gaur egun: yo haga
ekarri dagidanean / daidanean: cuando traer haga, hau da, cuando yo traiga
= ekar dezadanean
Adeitsuki
Ecen segur, ecin daidiquegu ençun eta ikussi ditugun gauçác erran eztitzagun.
Act 4:20 Leiçarraga
Ecen deus ecin daidiquegu eguiaren contra, baina eguiaren alde.
2 Cor 13:8 Leiçarraga
Leiçarragak ez du erabiltzen daguiquegu / daiquegu modukorik.
GUIren ordez, IDI (eguin + edin) edo, nahi içanez guero, IDIQUE dira erabilgarri:
daguiquegu = daidigu edota daidiquegu
Gauza bera adieraztekotz, deçaquegu edo dirogu edota diroquegu erabil zezakeen:
ecin daidiquegu
= ecin daidigu
= ecin deçaquegu
= ecin dirogu
= ecin diroquegu
: no podemos hacer
Akademiaren euskara horretan EGIN aditza EZAN aditzaren ordez erabili beharko litzateke. Adibidez:
ekar dezagun = ekarri dagigun
dagigun edo daigun, ezen azken hobek ez baitaduka deus vulgarretik.
Halaber, dagikegu-rekin batera, daidigu eta daidikegu tipokoak ere egon behar lirateke guztiontzakoa omen den euskara horretan.
Adeitsuki
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/P/PouvreauGudua030.htm
Gero ordu datenean Sakramenduzko Konfesionearen egiteko (gonbidatzen baitzaitut haren maiz egitera) zure erorte guziak erakhartzu begietara, eta damu eta urriki bat hartutik zeren Iainkoa ofensatu duzun, eta zinetan gogo duzula haren ez geiago ofensatzeeo, ager diotzotzu garbiki zure Aita espiritualari.
Humilia çaitezte bada Iaincoaren escu botheretsuaren azpian, ordu datenean goiti çaitzatençat:
1 Pe 5:6 Leiçarraga
ORDU DATENEAN
Etchehandyc:
ordua ethorrico denean
da + te = date
da + te + que = dateque
= probablemente es (oinharrizco adiera)
Errannahia:
ordua içanen denean, ordua içan dadinean
Adeitsuqui
kaixo barriro, tokaio
Bete-betean sartura habil, soilik Benaten laguntzaz.
Galderatxo bat bioi, si vous plait
IZAN eta ADIN batetik *TA/DA-eiñ-duin–>DA-EN-DI dute ointzat (in My opinion);
eta UKAN/EDUKI/EUKI, *TA/DA-eiñ-uku–>DA-EN-UKU bestetik.
bizkaieraei dagokionean, beste oin bat dauka:
EBAN/EBEN ((iberierazko aditz nagusitik datorrena), eta flexioetarako *eiñ-TSO.
(Bide batez, oina ez duk EGIN moderno samarra, baizik eta
EIÑ primitiboa)
Erdiguneko euskalkiaren aditzoina UKU/LEKU da, ta flexiorako -ZKI- ospetsua, bizkaitarren mamua.
Galdera da ea zein dan nafarreraren aditzoina: EDIN eta DAUKA (DARAU)?
aDEITSUKI
Galdera da ea zein dan nafarreraren aditzoina;
Euscara guztiac bat dirade differencia ñimiñoac gora behera.
Euscalquiac ditugu, ceinac duela borz mende berdinagoac baitziraden orain baino. Borz mende hauetan ia ia ez da aldaquetaric egon euscararen barnean. Idatzizco euscaran erran nahi dugu, ceinaren constancia baitaducagu.
EBAN eta EBEN ez dirade Bizcaierazco forma bakarrac, ceren EUAN eta EUEN çaharragoen ondoan, CEUAN eta CEUEN ere erabili eta erabilcen baitira.
ÇUAN eta ÇUEN beçala, ÇUEN eta ÇUTEN variantac Bizcaitic ekialderago erabilcen dirade.
CEUEN horrec ÇUEN eman du ekialdean eta (C)EUEN mendebaldean. Gucietan çaharrena (C)EDUEN da.
Bilhacaera:
ninduen = nenduen = neuen = nuen
hinduen = henduen = heuen = huen
ceduen = ceuen = çuen
guinduen = guenduen = guenuen
cinduen = cenduen = cenuen
cinduten = cenduten = cenuten
ceduten = ceuten = çuten
Adeitsuqui
Txit argigarria, tokaide, hire ñabardura!
ÇEUAN eta ÇEUEN
Çeren horrek esanen baitu… EBAN eta EBEN iberierazkook
Z)EUAN eta Z)EUEN ahoskatzen zituztela iberoek.
Orain arte ezein iberistak erran ez duena! Zorionak.
Izan ere, “B” erdi-kontsonante hori, era horretara transkribatuta, “B” gisara, ez genekien zelan ahoskatzen zuten iberieraz.
eta bertzela ere, txit argigarria auskal ahoskerari (eta etinologiari) dagokionean.
Beha:
ABU, ABUA, ABOA, ABIAN, ABENDA, ABERRIA… hire ñabardura horren arabera, manera honetara ahoskatzea zeukeagu:
AUA; AUA-aria; AU-ara; AU-aian; AU-EIÑ-DA; AU-AN-ERRI-ARIA; …
eta Nafarroako DEIERRIA bailara hori, barriz,
Z)AU-AN-EIÑ-ERRI-A
eta jarri lasai…
ZAUN-AN-EN-ERRIA
HAU-AN-EN-ERRIA
KAU-AN-EN-ERRIA
GAU-AN-EN-ERRIA = “GERAUEN HERRIA”, erran nahi baita ABERRIAren zentzu primigenioa!
Euskalkiei dagokionez ere ados hirekin “euskalkiak geroz eta hurbilenago lerratu direla aspaldidanik.
Nire aburuz, euskalkien sorrera, duela 4.000 edo 5.000 urte bitartean sortu ziren, bi kultura deferentek tope egin zutenean:
–batetik, HALLIADE kultura kontinentalak ipar aldetik; eta
–bestik ALMERIAR kultura (edo KOBEN KULTURA ere) deritzona.
HALLIADE Kulturak (“caïllis” bitxi harekin trafikatzen zuena)
Ipar parteari eta Goi-nafarrerari eragin zion; eta
ALMERIAR Kulturak, aldiz, gainontzeko guztiari, Lapurdi barne (hortik Lapurteraren eta Bizkaieraren arteko zenbait antzekotasun)
Segi fin eta muin!
Derioco Bartholome Olaecheac:
https://www.dropbox.com/s/npvknwofvu3frhu/olaetchea.txt?dl=0
XVIII. mendean EVAN eta EVEN idazten çuen, Echevarria idazten cen beçala, ceina ez baita Francoren impositione bat ascoc orain uste duten beçala!
euan = evan = eban
euan = even = eben
Uasconia = Vasconia = Basconia
Adeitsuqui
NABERAN = *NAU-EN-BEH-ARAN
Gautegien gehierak dira NAVERAN eta NAVERA NAVERAN asko, neure moduan, hango itasasadarri erreferentzia
Aditzen ossaera
IÇAN aditzaren DA eta CEN adizquiac erabilcen dira oinharritzat, erroarequin combinaturic:
Orainaldia: da + erroa
Iraganaldia: cen + erroa (adizquian tartecaturic):
da + du = dadu = dau = du
cen + du = ceduen = ceuen = çuen
da + kar = dakar
cen + kar = cekarren
da + rama = darama
cen + rama = ceraman
da + qui = daqui
cen + qui = cequien
etc.
cethorren = cen + thor
Nehorc ez duque erran honelacoric oraino, nic daquidala.
cebilen = cen + bil
: era/estaba viniendo, andando…
Adeitassunez
intresgarria, tokaide
bigiratuko diat horien etmologia
ABAN/EBEN aditzaren jokoa aurkituko duk ene orrialdean. orain arte aurkitu dizkiaten testuen arabera.
Hire ahoskera kontutan hartuz, ea zer itxura aurkitzen duan
onso pasa eguna
ibeni (du) · poner, establecer, crear, implantar, colocar
Krutwigec erabilitaco aditza.
Orotaricoan ipini barruan dathor.
kaixo, tokaide,
Hortxe aditzei dagokien ene hizkuntza-etimologia,
eta interpretazio horien iustiphicaçionea
adeitsuki
cen + du = ceduen = ceuen = çuen
+ EN
ceuen = euen = eben
+ AN
ceuan = euan = eban
EBEN eta EBAN berriac dirade euscaran.
EPINI//iPINI
bÁ horixe dok EUENI (iberierazko EBENUI)
nik uste, euskeraz neolitikoa dala: IZAN eta EDIN bezalaxe.
Berantiarrak besteak dozak: UKAN, DAUKA, DARAUKA
euskal ADITZAREN etimologiari dagokionez,
nafarrerari buruzko zalantza bat zeukeat.
ene web-orrian ageri ditek azalpenak eta justifikazioak (zergatiak)
bidaliko dizkiak hurrengoan-edo, hara begiratzea gebendua baldin baduk, tokaide
hurren arte
zait, zaik, zain, zaio, zaigu, zaizu, zaizue eta zaie
= jat, jak, jan, jako, jaku, jatzu, jatzue, jake
Hauek singularrak dira, DA baitute oinarri. Bukaeran NORI markak.
DA hori DDA bilakatzen da, eta hemendik JA edo ZA formara pasatzen da.
Adeitsuki
Bizkai aldeko haurrek, euskaldun naturalak direnean, JAKO esan baino lehen DAKO esaten dute. Normala.
Bizkaiko hizkuntza naturalean alfabetizatu direnek badakite txikitako hori JAKO idazten dela bizkaiera literarioan.
Bizkaiko euskaldunek, gaur egungo hizkuntza politikagatik, DAKOtik ZAIOra egiten dute salto malabarikoa JAKOren idatzizko berri eduki barik. Monstruositate bat, alegia.
Honetara, DAKO esaten duten persona nagusiak ezagutu ditugu, zeinek JAKOren berri ez baitute eduki, eduki behar zuten bezala.
Bizkaitarrek asko lukete JAKO ikasiaz Euskal Herri osotik ibiltzeko. ZAIO ulertzearekin aski litzateke. Asko eta sobera. Beste euskaldunek lan berbera hartu behar lukete.
Badugu euskaraz oso antzekoa den beste adizki bat, DAKIO, alegia. Berau egun subjunktivoan erabiltzen dugu EDIN (hacerse, llegar a ser) aditzaren nor-nori delakoan integratua:
dadi + kio = dakio
Adeitsuki
tokaide, gauza baetean hanka sartuta dualaemten dit. Hara, hik diok “EDIN sorcez EGUIN aditzaren aldaera intransitiboa da”
Hori ezin duk horrela izan, zeren EDIN “transitiboa” baita (iragangarria), eta aldiz, EGUIN “intransitiboa” (iragangaitza)
EDIN horren sinonimoa ez duk EGUIN, baizik eta *eiñ-en” = EU-IN; hori bai adizki iragangarri (transitiboa)
Euskal aditzen (EDUN, IZAN, UKAN eta DAUKAN) azalpen zabala eta justifikazioa ene orrialdean yatozak, hara sartzeko gebendua ez baduk.
ondo pasa eta goza
bestalde, zergatik deitzen “EDIN”, izen ezaguna “EDUN” delarik?
Izen horren etimologia DUIN dok, eta berorren aldaerak: DUIN//DUI//DIN
gaizki esana zuzenduz:
“gauza batetan hanka sartuta dualakoa ematen dit”
EDIN
dadi
cedin
ledi
EDUN = UKAN
dadu = dau = du
ceduen = ceuen = çuen
ledu = leu = lu
EDUKI
daduca = dauca
ceducan = ceucan
leduca = leuca
EGUIN
dagui = dai
ceguien = ceien
legi = lei
Badá, oso oker ez banaiz, EDU aditza iragankorra da (transitiboa), eta ezin alderatu EGIN eta UKAN aditz iragangaitzekin (intransitiboekin).
Jakin badakik, tokaide, EDU hitza bizkaierazkoa dala: “ádina, haína” esangura dauena.
bihar arte-edo
Beraz, “EDUN” *EDU-en-UN, “hainako DA-na” esanahiarekin, aditz iragankorra duk, ezen ez “hainako “DU” iragangaitza (intransitibo)
Uste dut transitivo eta intransitivo termino grammaticalec cer adiarazten duten consultatu behar duçula idazten hassi baino lehen.
Honezkero heldua naiz praka luzeak janzteko adinera, tokaide, eta bazekiat zer “adierazten duten transitivo eta intransitivo termino grammalicalec”, neronek “iragankor” eta “iragangaitz” deitzen diedanak hurrenez hurren.
Beraz, hasi hadi besteena entzuten ikastetik (hori bai zaila hiretzat zein beste ikerle askorentzat) eta heldu ezak eztabaidari bere adarretatik: BADA ala EZ DA “transitivoa” EDUN aditza “dadinean/dinean EDIN” hori?
Astelehen on!
*edun eta ukan ceharo synonymoac dirade. Transitivoac.
EDUQUI transitivoa
EGUIN transitivoa
*EÇAN transitivoa = eguin
*EDIN intransitivoa.
IÇAN intransitivoa
EGON intransitivoa
EGUIN = hacer
*EDIN = hacerse, llegar a ser, devenir
Hortaz, nihaur “Valentziako ilargian” iratzarri barria nauk, tokaide.
Uste neban TRANSITIVOA” “transitatzen” daben, pasioan lasai dabilen Mikel DAla, eta ez semaforo aurrean planto egiten DUen Bartolo.
Badá, oker nenbilen tokaide, eta orain iratzartu Papa LUNAren ilargian.
Orduan, hirekin erabat ados.
EDUKI, EDU-UKU den arren, UKU-eiñ “transitivo” bedeinkatua duk nagusi, DEUSA iragaiten duena nonbaitengana edo zerbaitetara.
Astelehen On
Transitivoac dira euscaraz nor-norc eta nor-nori-norc erako aditzac.
Intransitivoac nor eta nor-nori eracoac.
Iragancor eta iragangaitz asmaturico verbac dira transitivo eta intransitivo adiaraztecotz. Penagarriac, berçalde.
EDUQUI horren azquen QUI hau dativoaren marca berceric ez da, ceinaren valioquidea I baita.
GuiçonarI daramaQUIot / daramaCOt
QUI edota TSI
GuiçonarI daroaTSOt
Içan onsa!
ontsa niz,
baina EDUKIren KI hori (lastima “QUI” atze hortaz hi baliatzea),
EDU-EKAI–>–>EDU-KI duk beste misteriorik bage.
esangura_ *eredu-en-ekai-eiñ “ereduaren (EREDU-en) arabera ekin (EKAI-eiñ)”
Ez hadi sart (edo ausart) inor mespetxatzen, tokaide.
EDUQUI
da /eduki/ idazteco era traditionala, gure litteratur hizcunça nationalean, naffarreran edota euscara classicoan.
DU edun edota ukan aditzaren beraren erroa da, ceina valiatzen baitugu orainaldia beçala iraganaldia eguitecotz ere:
dadu = dau = du
ceduen = ceuen = çuen
QUI hori nori-marcaren arrastoa da: dauco, dauca. CO eta CA horiec adiarazten çutenaren arauera. Leiçarragac derauco eta derauca erabilcen ditu Bizcai aldean deutso eta deutsa erabilcen diren beçala. Berauec *EDUTSI /EUTSI aditzarenac lirate.
Neuc çu ez çaitut mespretchatzen, baina maite ere ez çaitut eguiten. Eguia.
Adeitsuqui
beraz.
EDUTSI/EUTSI–>–>EUTSI-O
baina zein duk -O- horren barrena edo jatorria?
bi hondarki-aukera (“desinençia”)
1.- AUZ/OS//-O (kalitatezkoa)
2.- UNE/ON//-O- (gunea)
O horrek HARI adierazten du:
eutsiOzu, deutsO, diO, dagokiO, zaiO, jakO, deraukO, demO, derrO, e.a.