EDIN

EDIN – 

Aroz dinean çirola,
osqui guichi vrratu doa.

Quando el çapatero se haze carpintero,
pocos çapatos se desgarran.

*Edin aditzaren adizqui bat dugu hor:

dinean = dadinean

di = dadi

Trincoa da eta indicativocoa, ceren errannahia “eguiten da” baita.

EDIN sorcez EGUIN aditzaren aldaera intransitivoa da.

nagussi dadinean = cuando se haga mayor

Egun subjunctivoan erabilcen da, aurreco adibide honetan beçala.

EDIN

NAFFARRERA

42 pentsamendu “EDIN”-ri buruz

  • Orotariko Euskal Hiztegian:

    *edin.

    1. Volverse, convertirse. (Citamos aquí formas conjugadas de *edin no usadas como aux.; cf. dadin, zedin, ledi, etc.). Cf. tbn. Lç Io 8, 58: Abraham zedin baino lehen, “devant qu’Abraham fût”.
     Itsasoori tinta balidi, / zeru zabala liburu, / oi Arabako abantajaok / ezin litezke kontadu. Lazarraga 1169r. Beste amore bilatuko nax / amore bear banadi. Ib. 1165r (‘si me volviera necesitado de amante’). Asto dina, zordun. “El que se hace fiador, deudor” . RS 249. Lotsaga nindin, / ogiz ase nindin. “Sinvergüenza me hice” . Ib. 263. Autsa zala euriaz loitza zidi. “Siendo polvo con la lluvia se hizo lodo” . Ib. 358. Iru personetarik zein zidin  gizon? VJ 5. Kristo zetarako zidin  gizon? Ib. 6.

    2. Venir (?).
     Urtan eder arria, / aen gañean txoria; / amorantian lekidanari / atera neio begiak. Lazarraga 1165r.

  • Orotarikoan ASTO sarrerako bigarren adieran:

    2. (Lar Sup, H, A).
    Fiador. (No es completamente seguro que se trate de la misma palabra) “Celui qui se porte pour caution” H.
    Asto dina zordun. “El que se hace fiador deudor” . RS 249.

    DINA = DADINA: el que se hace

    Adeitsuki

  • Wikipedian

    Urdin – Wikipedia, entziklopedia askea.
    https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Urdin

    Etimologia

    Adituen ustez,[2] hur «ur» eta *din «bilakatu» erroak bereizi behar dira hitzaren osaeran.

    Lehen erroak (hur) bere horretan iraun du egun arte, hasierako hasperena zubereraz soilik gorde badu ere (eta Nafarroa Behereko testu zahar batzuetan; Etxeparerenean, esaterako). Bigarrena (*din), aldiz, hainbat hitz-elkartu zaharretan iritsi zaigu fosilduta (gordin, berdin eta, beharbada, lotin, astin hitzetan), bai eta aditz-forma jokatu batzuetan ere: alde batetik, gaur egun indikatiboz kanpoko nor saileko aditz laguntzaile gisa (*edin formaz aipatzen dena eta dadila, bedi, daiteke… forma jokatuen oinarrian legokeena) eta, bestetik, euskara zaharrean «bihurtu, izatera iritsi» esanahia zuen aditz trinko gisa (honako adibide hauetan irakur daitekeena: Leizarragaren Abraham zedin baino lehen “devant qu’Abraham fût”, RSetako asto dina [‘dadina’], zordun “el que se hace fiador, deudor”, edo Viva Jesus testuko Kristo zetarako sidin gizon?).

    Hortaz, eta hitzak izenda zezakeen kolore-tartea kontuan hartuta (gutxienez zurixka, grisa, arrea eta azula), urdin-en jatorrizko esanahia «ur(aren koloreko) bihurtua, ura bezalakoa» litzateke.

    Paralelo moduan latinezko aqua «ur» eta aquilus «marroi ilun, arre» hitzen arteko itxurazko lotura aipatzen du Mitxelenak, nahiz eta Meilletek ez zuten argi ikusten (“on ne voit pas pourquoi l’eau aurait été prise pour désigner une couleur tirant sur le noir”); hala ere, euskarazko lekukotasunak aski argiak dira zentzu horretan, eta egiantzekoago egiten dute lotura hori (ikus baita ere ubel eta uher, zeinen oinarrian ere ur izan daitekeen).

  • VIVA JESUS DOTRINA: EDIZIOA ETA AZTERKETA
    Koldo Ulibarri Orueta
    Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lan bikain honetan hiru bider dagerkigu ZEDIN (cidin / sidin) aditza, modu trinkoan iraganaldian:

    Non cidin guizon?
    Yru personaetaric cein sidin guizon?
    Christo cetaraco sidin Guizon?

    Esannahia: egin zen (se hizo):

    Orainaldian DADI (dadi, dai, di) litzateke, hau da: egiten da = se hace

    Eta alegiazkoan BALEDI (balidi): egingo balitz = si se hiciese

    Lazarraga:

    tinta balidi = tinta egingo balitz

    EDIN: hacerse; devenir, llegar a ser

    Adeitsuki

  • Orotarikoan ere hauxe agertzen zaigu:

    Lotsaga nindin, oguiz ase nindin (RS 263) ”Sinvergüenza me hize, y artéme de pan”

    artéme = hartéme, me harté

    lotsaga = lotsagabe
    nindin = nendin: me hice

    Adeitsuki

  • EDIN + NORI = EKIN

    Atsotitzak: Isasti
    (c. 1620)

    https://klasikoak.armiarma.eus/testuak/herriAtsotitzak002.htm

    21. Chindurriari daquitzanean egoac, galdu oi ditu gorputza eta bessoac.
    A la hormiga quando le nacen alas, perder suele el cuerpo y los brazos.

    EDIN + NORI = EKIN

    daquitzanean egoac = cuando se le hacen las alas

    Adeitsuki

  • EDIN eta EGUIN aditzec galdu ohi dute tarteco consonanta, nondic EIN edo IN formapean aguercen baitzaizquigu maiz ascotan:

    EGUIN = EIN
    daguique = daique
    ceguiqueen = ceiquen
    leguique = leique

    EDIN = EIN
    dadique = daique
    cediqueen = ceiquen
    ledique = leique

    Azquen hauec dirade (daique, ceiquen, leique) Elcanoco Liçarragac ederqui erabilcen dituenac bere obretan hauexen ordez:

    daite = daiteque
    ceiten = ceitequeen (=citequeen)
    leite = leiteque (= liteque)

    To be continued

  • RS 294
    Iaygui cidi naguia,
    erra cizan vria.

    Leuantóse el perezoso
    y quemó la villa.

    Nire versioneac:

    Jaiqui cedin naguia,
    erre ceçan hiria.

    Levantar se hizo el perezoso,
    quemar hizo la villa.

    erre ceçan = erre ceguian

    Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan.
    MATEO 22:7 Leiçarraga

    Errana dugu EDIN aditzaren errannahia EGUIN intransitivoarena cela.

    dinean (= dadinean) = eguiten denean
    = cuando se hace

    EÇAN aditzaren errannahia EGUIN cen.

    CEÇAN = CEGUIAN
    LEÇA = LEGUI / LEI
    DEÇA = DAGUI / DAI

    Deçaqueen persona da la persona que puede, que puede hacer.

    Adeitsuqui

  • https://klasikoak.armiarma.eus/testuak/herriAtsotitzak001.htm

    560. Seyacaz echun dina, ucuzca iaigui da / doa
    Quien con niños se acuesta, sucio se levanta

    “(Quien con) niños se acuesta, sucio se levanta, seiakaz etxun dina, ukuzkari jaigi da / doa” Lar Sup (v. infra RS 560).

    Nire versione litterala: el que con niños acostar se hace…

    Adeitsuqui

  • EÇAN eta IRON aditzac trinco autonomo modura:
    Errannahia: eguin

    1.
    Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:
    Phil 4:13 Leiçarraga

    Etchehandyc honetara itzulcen du:

    Dena dezaket indarra emaiten dautan Kristori esker.

    ahal ditzaquet
    : puedo hacerlos / hacerlas

    ahal deçaquet
    : puedo hacerlo

    2.
    Eta harc dio, Eta nola ahal neçaque, baldin norbeitec guida ezpaneça? Eta othoitz eguin cieçon Philipperi iganic iar ledin harequin.
    Act 8:31 Leiçarraga

    ahal neçaque
    :podría hacerlo

    3.
    Halacotz Herodias ayher çayón, eta hil eraci nahi çuen, baina ecin ceçaqueen.
    Marc 6:19 Leiçarraga

    ecin ceçaqueen
    : no podía hacerlo

    Eta goicean dioçue, Egun tempestate eguinen du: ecen ceruä orzgorri gaitz da. Hypocritác, ceruären irudiaz, iugeatzen daquiçue, eta demboretaco signoéz ecin diroçue?
    Mat 16:3 Leiçarraga

    ecin diroçue = ecin deçaqueçue
    : no podéis hacerlo

    Adeitsuqui

  • https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/E/EtxebZibuManual028.htm

    Etxeberri Ziburukoarengan DADIKE adizkia agertzen zaiku hemen:

    Indignea hurbilltzen naiz humilki othoitztera,
    Arren, Iauna, etzazula burua itzul berzera.
    Bañan urrikal bekizu ene triste nigarra,
    Eta presenteko handi ikhuz azu beharra.
    Faboratzen ezbanauzu deusik ezin dadiket,
    Dakizula beraz, Iauna, faboratzera lakhet.
    Hartarakotz presenteko othoi ene galdea,
    Lauda zazu hala bada arimaren hobea.
    Eta ondra othoi zeure emozu buruari,
    Errekesta diozula laudatzen gabeari.

    DEUSIK EZIN DADIKET

    Honen guztiz sinonimoak hauek lirateke:

    deusik ezin dezaket
    deusik ezin dagiket
    deusik ezin daiket
    deusik ezin daidiket
    deusik ezin daidit

    Adeitsuki

  • DAITEKE = DAIKE

    Elkanoko Lizarragaren estiloan

    naiteke = naike
    haiteke = haike
    daiteke = daike
    gaitezke = gaizke
    zaitezke = zaizke
    zaitezkete = zaizkete
    daitezke = daizke

    TE kentzea besterik ez.
    Denak ez zituzkeen erabili.

    Adeitasunez

  • https://hiztegia.labayru.eus/emaitza/LH/es/bihitu/2407693?locale=es

    Garia bihi dadinean, biltzeko ordua etorriko da.

    Lehen esannahia:
    bihi dadinean: cuando se hace/hará grano

    Bigarrena eta gaur egungoa:
    bihi dadinean: cuando se haga grano

    EDIN eta EGIN aditz trincoac egun subjunktivoa egitecotz erabiltzen dira:

    Lehen esannahia
    dagit = dait: yo hago, edo zehazkiago: yo haré

    Gaur egun: yo haga
    ekarri dagidanean / daidanean: cuando traer haga, hau da, cuando yo traiga
    = ekar dezadanean

    Adeitsuki

  • Ecen segur, ecin daidiquegu ençun eta ikussi ditugun gauçác erran eztitzagun.
    Act 4:20 Leiçarraga

    Ecen deus ecin daidiquegu eguiaren contra, baina eguiaren alde.
    2 Cor 13:8 Leiçarraga

    Leiçarragak ez du erabiltzen daguiquegu / daiquegu modukorik.

    GUIren ordez, IDI (eguin + edin) edo, nahi içanez guero, IDIQUE dira erabilgarri:

    daguiquegu = daidigu edota daidiquegu

    Gauza bera adieraztekotz, deçaquegu edo dirogu edota diroquegu erabil zezakeen:

    ecin daidiquegu
    = ecin daidigu
    = ecin deçaquegu
    = ecin dirogu
    = ecin diroquegu
    : no podemos hacer

    Akademiaren euskara horretan EGIN aditza EZAN aditzaren ordez erabili beharko litzateke. Adibidez:

    ekar dezagun = ekarri dagigun

    dagigun edo daigun, ezen azken hobek ez baitaduka deus vulgarretik.

    Halaber, dagikegu-rekin batera, daidigu eta daidikegu tipokoak ere egon behar lirateke guztiontzakoa omen den euskara horretan.

    Adeitsuki

  • https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/P/PouvreauGudua030.htm

    Gero ordu datenean Sakramenduzko Konfesionearen egiteko (gonbidatzen baitzaitut haren maiz egitera) zure erorte guziak erakhartzu begietara, eta damu eta urriki bat hartutik zeren Iainkoa ofensatu duzun, eta zinetan gogo duzula haren ez geiago ofensatzeeo, ager diotzotzu garbiki zure Aita espiritualari.

    Humilia çaitezte bada Iaincoaren escu botheretsuaren azpian, ordu datenean goiti çaitzatençat:
    1 Pe 5:6 Leiçarraga

    ORDU DATENEAN

    Etchehandyc:
    ordua ethorrico denean

    da + te = date
    da + te + que = dateque
    = probablemente es (oinharrizco adiera)

    Errannahia:
    ordua içanen denean, ordua içan dadinean

    Adeitsuqui

  • josu naberan 2022-06-09 21:42

    kaixo barriro, tokaio

    Bete-betean sartura habil, soilik Benaten laguntzaz.

    Galderatxo bat bioi, si vous plait

    IZAN eta ADIN batetik *TA/DA-eiñ-duin–>DA-EN-DI dute ointzat (in My opinion);

    eta UKAN/EDUKI/EUKI, *TA/DA-eiñ-uku–>DA-EN-UKU bestetik.

    bizkaieraei dagokionean, beste oin bat dauka:
    EBAN/EBEN ((iberierazko aditz nagusitik datorrena), eta flexioetarako *eiñ-TSO.

    (Bide batez, oina ez duk EGIN moderno samarra, baizik eta
    EIÑ primitiboa)

    Erdiguneko euskalkiaren aditzoina UKU/LEKU da, ta flexiorako -ZKI- ospetsua, bizkaitarren mamua.

    Galdera da ea zein dan nafarreraren aditzoina: EDIN eta DAUKA (DARAU)?

    aDEITSUKI
    Galdera da ea zein dan nafarreraren aditzoina;

  • Euscara guztiac bat dirade differencia ñimiñoac gora behera.
    Euscalquiac ditugu, ceinac duela borz mende berdinagoac baitziraden orain baino. Borz mende hauetan ia ia ez da aldaquetaric egon euscararen barnean. Idatzizco euscaran erran nahi dugu, ceinaren constancia baitaducagu.
    EBAN eta EBEN ez dirade Bizcaierazco forma bakarrac, ceren EUAN eta EUEN çaharragoen ondoan, CEUAN eta CEUEN ere erabili eta erabilcen baitira.
    ÇUAN eta ÇUEN beçala, ÇUEN eta ÇUTEN variantac Bizcaitic ekialderago erabilcen dirade.

    CEUEN horrec ÇUEN eman du ekialdean eta (C)EUEN mendebaldean. Gucietan çaharrena (C)EDUEN da.

    Bilhacaera:
    ninduen = nenduen = neuen = nuen
    hinduen = henduen = heuen = huen
    ceduen = ceuen = çuen
    guinduen = guenduen = guenuen
    cinduen = cenduen = cenuen
    cinduten = cenduten = cenuten
    ceduten = ceuten = çuten

    Adeitsuqui

  • josu naberan 2022-06-10 09:44

    Txit argigarria, tokaide, hire ñabardura!

    ÇEUAN eta ÇEUEN

    Çeren horrek esanen baitu… EBAN eta EBEN iberierazkook
    Z)EUAN eta Z)EUEN ahoskatzen zituztela iberoek.

    Orain arte ezein iberistak erran ez duena! Zorionak.

    Izan ere, “B” erdi-kontsonante hori, era horretara transkribatuta, “B” gisara, ez genekien zelan ahoskatzen zuten iberieraz.

    eta bertzela ere, txit argigarria auskal ahoskerari (eta etinologiari) dagokionean.

    Beha:
    ABU, ABUA, ABOA, ABIAN, ABENDA, ABERRIA… hire ñabardura horren arabera, manera honetara ahoskatzea zeukeagu:

    AUA; AUA-aria; AU-ara; AU-aian; AU-EIÑ-DA; AU-AN-ERRI-ARIA; …

    eta Nafarroako DEIERRIA bailara hori, barriz,
    Z)AU-AN-EIÑ-ERRI-A

    eta jarri lasai…

    ZAUN-AN-EN-ERRIA
    HAU-AN-EN-ERRIA
    KAU-AN-EN-ERRIA
    GAU-AN-EN-ERRIA = “GERAUEN HERRIA”, erran nahi baita ABERRIAren zentzu primigenioa!

    Euskalkiei dagokionez ere ados hirekin “euskalkiak geroz eta hurbilenago lerratu direla aspaldidanik.

    Nire aburuz, euskalkien sorrera, duela 4.000 edo 5.000 urte bitartean sortu ziren, bi kultura deferentek tope egin zutenean:

    –batetik, HALLIADE kultura kontinentalak ipar aldetik; eta
    –bestik ALMERIAR kultura (edo KOBEN KULTURA ere) deritzona.

    HALLIADE Kulturak (“caïllis” bitxi harekin trafikatzen zuena)
    Ipar parteari eta Goi-nafarrerari eragin zion; eta

    ALMERIAR Kulturak, aldiz, gainontzeko guztiari, Lapurdi barne (hortik Lapurteraren eta Bizkaieraren arteko zenbait antzekotasun)

    Segi fin eta muin!

  • Derioco Bartholome Olaecheac:

    https://www.dropbox.com/s/npvknwofvu3frhu/olaetchea.txt?dl=0

    XVIII. mendean EVAN eta EVEN idazten çuen, Echevarria idazten cen beçala, ceina ez baita Francoren impositione bat ascoc orain uste duten beçala!

    euan = evan = eban
    euan = even = eben
    Uasconia = Vasconia = Basconia

    Adeitsuqui

  • josu naberan 2022-06-10 14:49

    NABERAN = *NAU-EN-BEH-ARAN

    Gautegien gehierak dira NAVERAN eta NAVERA NAVERAN asko, neure moduan, hango itasasadarri erreferentzia

  • Aditzen ossaera

    IÇAN aditzaren DA eta CEN adizquiac erabilcen dira oinharritzat, erroarequin combinaturic:

    Orainaldia: da + erroa

    Iraganaldia: cen + erroa (adizquian tartecaturic):

    da + du = dadu = dau = du
    cen + du = ceduen = ceuen = çuen

    da + kar = dakar
    cen + kar = cekarren

    da + rama = darama
    cen + rama = ceraman

    da + qui = daqui
    cen + qui = cequien

    etc.

    cethorren = cen + thor

    Nehorc ez duque erran honelacoric oraino, nic daquidala.

    cebilen = cen + bil
    : era/estaba viniendo, andando…

    Adeitassunez

  • josu naberan 2022-06-11 10:04

    intresgarria, tokaide

    bigiratuko diat horien etmologia

    ABAN/EBEN aditzaren jokoa aurkituko duk ene orrialdean. orain arte aurkitu dizkiaten testuen arabera.

    Hire ahoskera kontutan hartuz, ea zer itxura aurkitzen duan

    onso pasa eguna

  • ibeni (du) · poner, establecer, crear, implantar, colocar
    Krutwigec erabilitaco aditza.
    Orotaricoan ipini barruan dathor.

  • josu naberan 2022-06-11 19:58

    kaixo, tokaide,

    Hortxe aditzei dagokien ene hizkuntza-etimologia,
    eta interpretazio horien iustiphicaçionea

    adeitsuki

  • cen + du = ceduen = ceuen = çuen

    + EN
    ceuen = euen = eben
    + AN
    ceuan = euan = eban

    EBEN eta EBAN berriac dirade euscaran.

  • josu naberan 2022-06-12 00:28

    EPINI//iPINI

    bÁ horixe dok EUENI (iberierazko EBENUI)
    nik uste, euskeraz neolitikoa dala: IZAN eta EDIN bezalaxe.

    Berantiarrak besteak dozak: UKAN, DAUKA, DARAUKA

  • josu naberan 2022-06-12 11:06

    euskal ADITZAREN etimologiari dagokionez,
    nafarrerari buruzko zalantza bat zeukeat.

    ene web-orrian ageri ditek azalpenak eta justifikazioak (zergatiak)
    bidaliko dizkiak hurrengoan-edo, hara begiratzea gebendua baldin baduk, tokaide

    hurren arte

  • zait, zaik, zain, zaio, zaigu, zaizu, zaizue eta zaie
    = jat, jak, jan, jako, jaku, jatzu, jatzue, jake

    Hauek singularrak dira, DA baitute oinarri. Bukaeran NORI markak.

    DA hori DDA bilakatzen da, eta hemendik JA edo ZA formara pasatzen da.

    Adeitsuki

  • Bizkai aldeko haurrek, euskaldun naturalak direnean, JAKO esan baino lehen DAKO esaten dute. Normala.
    Bizkaiko hizkuntza naturalean alfabetizatu direnek badakite txikitako hori JAKO idazten dela bizkaiera literarioan.
    Bizkaiko euskaldunek, gaur egungo hizkuntza politikagatik, DAKOtik ZAIOra egiten dute salto malabarikoa JAKOren idatzizko berri eduki barik. Monstruositate bat, alegia.
    Honetara, DAKO esaten duten persona nagusiak ezagutu ditugu, zeinek JAKOren berri ez baitute eduki, eduki behar zuten bezala.
    Bizkaitarrek asko lukete JAKO ikasiaz Euskal Herri osotik ibiltzeko. ZAIO ulertzearekin aski litzateke. Asko eta sobera. Beste euskaldunek lan berbera hartu behar lukete.
    Badugu euskaraz oso antzekoa den beste adizki bat, DAKIO, alegia. Berau egun subjunktivoan erabiltzen dugu EDIN (hacerse, llegar a ser) aditzaren nor-nori delakoan integratua:

    dadi + kio = dakio

    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-06-12 18:32

    tokaide, gauza baetean hanka sartuta dualaemten dit. Hara, hik diok “EDIN sorcez EGUIN aditzaren aldaera intransitiboa da”

    Hori ezin duk horrela izan, zeren EDIN “transitiboa” baita (iragangarria), eta aldiz, EGUIN “intransitiboa” (iragangaitza)

    EDIN horren sinonimoa ez duk EGUIN, baizik eta *eiñ-en” = EU-IN; hori bai adizki iragangarri (transitiboa)

    Euskal aditzen (EDUN, IZAN, UKAN eta DAUKAN) azalpen zabala eta justifikazioa ene orrialdean yatozak, hara sartzeko gebendua ez baduk.

    ondo pasa eta goza

    bestalde, zergatik deitzen “EDIN”, izen ezaguna “EDUN” delarik?

    Izen horren etimologia DUIN dok, eta berorren aldaerak: DUIN//DUI//DIN

  • josu naberan 2022-06-12 18:37

    gaizki esana zuzenduz:

    “gauza batetan hanka sartuta dualakoa ematen dit”

  • EDIN

    dadi
    cedin
    ledi

    EDUN = UKAN

    dadu = dau = du
    ceduen = ceuen = çuen
    ledu = leu = lu

    EDUKI

    daduca = dauca
    ceducan = ceucan
    leduca = leuca

    EGUIN

    dagui = dai
    ceguien = ceien
    legi = lei

  • josu naberan 2022-06-12 22:59

    Badá, oso oker ez banaiz, EDU aditza iragankorra da (transitiboa), eta ezin alderatu EGIN eta UKAN aditz iragangaitzekin (intransitiboekin).

    Jakin badakik, tokaide, EDU hitza bizkaierazkoa dala: “ádina, haína” esangura dauena.

    bihar arte-edo

    Beraz, “EDUN” *EDU-en-UN, “hainako DA-na” esanahiarekin, aditz iragankorra duk, ezen ez “hainako “DU” iragangaitza (intransitibo)

  • Uste dut transitivo eta intransitivo termino grammaticalec cer adiarazten duten consultatu behar duçula idazten hassi baino lehen.

  • josu naberan 2022-06-13 09:47

    Honezkero heldua naiz praka luzeak janzteko adinera, tokaide, eta bazekiat zer “adierazten duten transitivo eta intransitivo termino grammalicalec”, neronek “iragankor” eta “iragangaitz” deitzen diedanak hurrenez hurren.

    Beraz, hasi hadi besteena entzuten ikastetik (hori bai zaila hiretzat zein beste ikerle askorentzat) eta heldu ezak eztabaidari bere adarretatik: BADA ala EZ DA “transitivoa” EDUN aditza “dadinean/dinean EDIN” hori?

    Astelehen on!

  • *edun eta ukan ceharo synonymoac dirade. Transitivoac.
    EDUQUI transitivoa
    EGUIN transitivoa
    *EÇAN transitivoa = eguin

    *EDIN intransitivoa.
    IÇAN intransitivoa
    EGON intransitivoa

    EGUIN = hacer
    *EDIN = hacerse, llegar a ser, devenir

  • josu naberan 2022-06-13 17:09

    Hortaz, nihaur “Valentziako ilargian” iratzarri barria nauk, tokaide.

    Uste neban TRANSITIVOA” “transitatzen” daben, pasioan lasai dabilen Mikel DAla, eta ez semaforo aurrean planto egiten DUen Bartolo.

    Badá, oker nenbilen tokaide, eta orain iratzartu Papa LUNAren ilargian.

    Orduan, hirekin erabat ados.

    EDUKI, EDU-UKU den arren, UKU-eiñ “transitivo” bedeinkatua duk nagusi, DEUSA iragaiten duena nonbaitengana edo zerbaitetara.

    Astelehen On

  • Transitivoac dira euscaraz nor-norc eta nor-nori-norc erako aditzac.
    Intransitivoac nor eta nor-nori eracoac.
    Iragancor eta iragangaitz asmaturico verbac dira transitivo eta intransitivo adiaraztecotz. Penagarriac, berçalde.
    EDUQUI horren azquen QUI hau dativoaren marca berceric ez da, ceinaren valioquidea I baita.
    GuiçonarI daramaQUIot / daramaCOt
    QUI edota TSI
    GuiçonarI daroaTSOt
    Içan onsa!

  • josu naberan 2022-06-14 16:03

    ontsa niz,

    baina EDUKIren KI hori (lastima “QUI” atze hortaz hi baliatzea),

    EDU-EKAI–>–>EDU-KI duk beste misteriorik bage.

    esangura_ *eredu-en-ekai-eiñ “ereduaren (EREDU-en) arabera ekin (EKAI-eiñ)”

    Ez hadi sart (edo ausart) inor mespetxatzen, tokaide.

  • EDUQUI

    da /eduki/ idazteco era traditionala, gure litteratur hizcunça nationalean, naffarreran edota euscara classicoan.

    DU edun edota ukan aditzaren beraren erroa da, ceina valiatzen baitugu orainaldia beçala iraganaldia eguitecotz ere:

    dadu = dau = du
    ceduen = ceuen = çuen

    QUI hori nori-marcaren arrastoa da: dauco, dauca. CO eta CA horiec adiarazten çutenaren arauera. Leiçarragac derauco eta derauca erabilcen ditu Bizcai aldean deutso eta deutsa erabilcen diren beçala. Berauec *EDUTSI /EUTSI aditzarenac lirate.

    Neuc çu ez çaitut mespretchatzen, baina maite ere ez çaitut eguiten. Eguia.

    Adeitsuqui

  • josu naberan 2022-06-21 16:21

    beraz.

    EDUTSI/EUTSI–>–>EUTSI-O

    baina zein duk -O- horren barrena edo jatorria?

    bi hondarki-aukera (“desinençia”)

    1.- AUZ/OS//-O (kalitatezkoa)

    2.- UNE/ON//-O- (gunea)

    • O horrek HARI adierazten du:

      eutsiOzu, deutsO, diO, dagokiO, zaiO, jakO, deraukO, demO, derrO, e.a.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude