deutsuegu
deutsuegu –
NOR NORI NORC
systeman hirur aditz different ditugu euscaldunoc:
diçuegu
deutsuegu
eta
derauçuegu
Graphia academicoan: dizuegu, deutsuegu eta derauzuegu.
Adizqui bat hartu dut adibide modura, baina paradigma ossoac ditut buruan.
Mendebaldean deutsuegu, ekialdean derauçuegu eta erdialdean diçuegu.
Euscara batuan dizuegu onhartu çuten eta denoc ikassi behar dugu. Çorthe ona, ezta?
Erdialdecoac lehen categoriacoac al dira?
Certan dira gutchiago deutsuegu eta derauçuegu erabilcen dutenac?
Erdialdecoec ez al dute ikassi behar mendebaldeco eta ekialdeco formac?
Cergatic ez denoc hirurac?
Onhar ditzagun normaltassunez hirur systemac euscara batuan!!!
Eta indicativoan beçala, subjunctivoan ere paradigma ossoac:
diezazuegun
dagizuegun
eta
deizuegun
https://zuzeu.eus/euskara/naffarreraren-urthea/
Iracur azquen hirur iruzquinac, othoi!
Ez ahaztu giputz eta nafar eremu zabaletan ez dela ez dizuegu ez derauzuegu, baizik dizu(e)Tegu. Plural morfema horrek duintasun txikiagoa ote du, ba? Eta Sakana-Burundetan horien baliokidea DU da, askoz labur, erraz eta beraz, ekonomikoagoa. Ahaztu gabetanik DATZUEGU, *eradun erroaren kume legitimoa, zuberotarren DEIZIEGÜ bezainbat.
Honenbestez, pikutara aditz batua eta biba aniztasun morfologikoa!
“Eradun” eta “eman” aditza bera dirateque semanticaz, forma edo fonctione berheiztuequin. Naffarrerarequin hassi nincenean “eradun” aditz harec edo bere formac nola “derauçut”, “deraucot”… cer pensatzen eman cerautaten. Bururat ethorri ciçaitan mendebaldeco euscara.
“Edun” eta “ukan” aditza bera dirateque. Nic hau dut (gaztelaniaz: “he”) edo daducat (gaztelaniaz: “tengo”). Bainan nic çuri ukaiten edo eduten arazten baçaitut, orduan dERAuZUt. Dut forma punctuala da, aldiz derauçut vectorial. Nic çu ukanarazten baçaitut, emaiten drauçut. Beraz ukanaraci eta eman gauça bera dirateque semanticoqui.
Anceco gauça “iroin” aditz ekialdearrarequin. Mendebaldean “eroan” erabilcen da. Ioaten arazten baçaitut, orduan iroaiten çaitut.
“Eroan” (iroan) atchiquitua çaiqueo “eraman” formari. Bainan “eraman”, schema honen arauerat da emaiten araztea. Beraz “eroan” eta “eraman” ez diraiteque gauça bera semanticoqui, bainan euscara gaztelaniaren metaphysicatic soilqui ikassi duen batec ez ditu berheizten: “llevar”.
Nic çu ioaiten arazten baçaitut, orduan iroiten edo eroaten çaituquet. Nic çu emaiten arazten baçaitut, orduan eramaiten çaituquet. Honen logica euscaratic abordatzen bada gauça bat aurquitzen duquegu, eta gaztelaniatic berce bat.
Vizcayan ba daducat lagun bat ceinac errana baitraut ecen haren lagun baserritar batzuec erabilcen dutela “deutsuegu”, RA particula harequin: haur da: “derautsuegu”. Pandemia dela eta, ez gara egon, bainan pendiente daducat haiequin hitzordu bat honi buruz mainça gaitecençacoz.
Alexandre, Laçarragaco Joan Perez-en obran typo honetaco laur adizqui daduzcagu:
aserratu deraustaçu
RA particula horreçaz.
= aserratu eraguin deustaçu
Ez liçateque raroa viciric irautea oraino Bizcaian.
eradun = ukan/edun araci = eman
Bicaina çure explicationea!
Adeitsuqui
Amonamantangorri,
Badaquit euscal philologoa çarela. Asqui eçaguna, gainera.
Nire proposamenac benetaco euscara batua du xede.
dauçuegu bat ere asqui litterarioa da.
dereiciegü eta deiciegü variant xiberotarrac derauçuegu dute oinharri.
Adeitsuqui
Berriz ekarcen dut verset hau:
Eta bethe citecen eraucimenduz, eta elkarrequin minço ciraden, cer leidioten Iesusi.
LUCAS 6:11 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.6.11.BHNT
Eta berce hau:
Eta erran cequién ezlaguioten calteric lurreco belharrari ez eceinere pherderi, ez eceinere arboreri: baina solament Iaincoaren seignalea bere belarretan etzuten guiçoney.
APOKALIPSIA 9:4 BHNT
https://bible.com/bible/25/rev.9.4.BHNT
laguioten = > leguioten (forma unificatua)
Iruzquina:
leidioten lehenean eta
leguioten bigarrenean.
leidioten = leguioten + que
leidioten formari -di- kenduric, ceren -que- particularen functionea eguiten baituque.
Eta bioi -en atchizquia kenduric:
leguiote
eta
leiote
naffarrerazco hauetaric mendebaldeco formetara hurbilcen gara:
leguioe
leioe
Nire proposamena euscara batua hobetzecotz da, ez euscalquiac funditzecotz euscara batuan.
Osso guti da bizcaieraz gaur egun publicatzen dena. Bizcaitarrac ez dituzte bizcaieraz alphabetatu nahi.
Gaizqui jocatzen da bizcaieraren contra. Osso gaizqui.
Nire ustez batuera eta naffarrera berdinac içan behar lirateque. Graphia’ differencia bakarra. Baina ez dira, batua ez delacotz batua.
Nire proposamena naffarreran onhartua da eta erabilgarri.
Leiçarragaren berreditionearen PDFa:
https://www.dropbox.com/s/nsrhyqorq92cb9u/LEI%C3%87ARRAGA%202021%20pdf.pdf?dl=0
Paperezcoaren berdin berdina.
Paperean erossi nahi ukan deçanac idatz dieçadaque:
josulavin@gmail.com
20 €
Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.
ROMATARREI 12:8 BHNT
https://bible.com/bible/25/rom.12.8.BHNT
Eta catechismean:
M. Hic dioc beraz Iaincoac bere gratián recebi gaitzaqueen baino lehen bekaturic baicen ecin daidigula, arbore gaichto batec fructu gaichtoric
baicen ecin daidian beçala.
daguian eta daidian (daguian + que)
daguian = eguin deçan
daidian = eguin deçaqueen
-en kenduta:
dagui
daidi
-di- (= que) kenduta
dagui = dai
cantatu daguian edo cantatu daian
guztiz normalac dirade bizcaieraz.
Naffarreraz -gui-duna eta -i-duna, biac, onharcen ditugu.
Curiosoa da Leiçarragac daguiAN eta daidiAN erabilia daguiEN eta daidiEN erabili beharrean. Raçoinen bat dagoque.
Ecen Iaincoaren cerbitzari duc hire onetacotz: baina gaizquiric badaguic, aicén beldur: ecen eztic causa gabe ezpatá ekarten: ecen Iaincoaren cerbitzari duc, mendecari hiratan, gaizqui eguiten duenaren gainean.
badaguic
Leiçarragac EGUIN aditz soila ez du erabilcen orainaldian, bederen.
daguit, daguic, daguin, dagui, daguigu, daguiçu, daguiçue, daguite
dagui = eguin deça: haga
badagui = eguin badeça: en caso de que haga
daguiançat = para que haga
eta abar.
+QUE ordez +DI erabilcen du:
daidit, daidic, daidin, daidi, e.a.
nondic
dait daic dain dai daigu daiçu daiçue daite
normalean -en daramana:
daidan = daguidan = eguin deçadan
daián = daguián = eguin deçaán
daianan = daguianan = eguin deçanan
etc.
ekar deçagun = ekarri daigun/ daguigun
DI honec EDIN dakarquigu bururat
Compara eçaçu DA forma DADIrequin.
da = dena
dadi = oraindic ez dena, baina nahi dugu içan dadin
DI hau batzutan I bilhacatzen da: daItecen
Axularrec dieçaIgu darabila dieçaquegu erraitecotz (harc guri).
di = i = que
Euscal aditza maravilla bat da!
Berphitz deçagun haren ossotassunean!
ROMATARREI 13:4 BHNT
https://bible.com/bible/25/rom.13.4.BHNT
Berce casu bat non DI aguercen çaicun, QUE particularen errannahiaz.
Batuerazco
DAKIOKE
ZEKIOKEEN
LEKIOKE
naffarreraz
DAQUIQUEO
CEQUIQUEON
LEQUIQUEO
dira. Leiçarragac, ordea, DI eçarcen du QUEren ordez EDIN aditzaren NOR NORI paradigman. DI hau ez da EDINen erroa:
DAQUIDIO
CEQUIDION
LEQUIDIO
Pluraletan ZQUI aurrean jarcen da DI hori
DAQUIZQUIQUEO = DAQUIDIZQUIO
CEQUIZQUIQUEON = CEQUIDIZQUION
LEQUIZQUIQUEO = LEQUIDIZQUIO
Batueraz honela:
DAKIZKIOKE
ZEKIZKIOKEEN
LEKIZKIOKE
DAKIZKIEKE berheciagoa da: DAQUIZQUIQUETE = DAQUIDIZTE
zkieke = > zquiquete = dizte
Baina harc ihardesten çuela erran cieçón hura erran cionari, Nor da ene ama, eta nor dirade ene anayeac?
erran cion
CION da forma bakarra typo honetacoric.
Normalean CERAUCAN erraiten du.
Naffarreraz CERAUCON da forma unificatua. Erran gabe doa ecen ceraucan ere osso forma ona dela. Eta halaber CION eta batuerazco Nor Nori Norc guztiac. Mendebaldean EUTSON erraiten dugu.
MATTHAIO 12:48 BHNT
https://bible.com/bible/25/mat.12.48.BHNT
500 urthetan ceharco euscara ossoa çaindu eta ikassi behar dugu, nor içanen bagara.
Lehen idatzizco hitzetic gaur arte euscal guiçaqui burujabe eguin gaituen hizquera eta idazquera.
Berce herri anhitzec ez dute ukan opportunitate hau.
Tabula rasa eguin da hemen euscararequin eta politicarequin.
Içan gaitecen burujabe!
Norbanacotic hassiric.
Euscalçaindiac euscara bahitu ez balu, naffarrera’ euscara liçateque eta euscara’ naffarrera.
Euscara batuac 50 urthe,
Naffarrerac 500.
Naffarrera, hau da, azquen 500 urthetaco euscara ossoa 10.000 euscaldunec jaquin behar luquete.
Horrela hobequi joanen litzaizquiquegu gauça guztiac.
Neu, mementocotz, 100equin conformatzen ninçateque urthe betheco ephean.
Ze pena, Iosu, berriro ere dizut.
Euscalçaindiac euscara bahitu ez balu,,,
Bahitu, Iosu?
Neurriz kanpo ari zara eta dagoeneko ez zara sinesgarri niretzat.
Euskara batua izan da euskarak bere historia osoan izan duen lorpenik zabalena, bizkorrena, emankorrena. Hobetu leikela euskara batua? Noski baietz.
Zure proposamenak goraipatzeko, zure burua handia agertzeko, ez duzu beste inorena hankapetan hartu beharrik. Nire herriko santu txikiek ere halako peanak behar izaten dituzte…
Besteak nire peana… Ze pena.
Lesacarra,
Uste dut ez duçula ondo bilcen neuc conscientqui ereiten dudana.
Euscara Batua naffarrera contextuan ulertu behar da. Azquen phasea da. Nire ustez desbiderapen penagarria.
Neuc ecin dut ecer proposatu euscara baturaco, bai ordea paralleloqui naffarreraraco.
500 urtheco traditione idatzian euscara bere ossotassunean hartu, ceren asco baita motivo differentengatic bazterrerat utzi dena. Guehiegui.
Graphiaren contua erabaqui personala da, cein argumentatu nahi ukaiten baitut.
Ni escola maisu jubilatua naiz, baina uste dut euscara asqui ongui ikassi dudala, eguiten ditudan proposamenac eguitecotz.
Euscalçaindiac hartu dituen erabaqui batzu caltegarriac eta okerrac dira nire ustez.
bideo, errugbi eta Peritz intolerableac dira, video, rugby eta Perezen ordez.
Horrela ni ez noa haiequin nehorat ere.
Sinhesgarritassuna haiec berec galcen dute.
Uste dut nireganic baten batec cerbait ikassi eta ikassico duela. Horixe nire lana eta eguinbeharra.
Baina bakoitzac bere maisuac eduquitzen ditu. Nic neuc ere eduqui eta eduquico ditudan modura.
Adeitassunez
Zeuk esana da 100 lagun bildu asmo zerala zure proposamen horren inguruan. Harrituko ninduke, asko harrituko ere, lortuko bazenu 100 nartziso lotzerik sorta berean.
Baina, nik animatzen zaitut, zaituztet.
Beti ere, 100 edo bizpahiru, gustura hartuko nizueke Leiçarragaren aditza osoa, ahotsezko soporte batean emana, CDan edo delakoan, ahoz (idatzizko grafiak ere elkarrengandik aldentzen gaituenez).
Gustura hartuko nizueke, behar dena ordainduz gastutarako. Eta gehixeago ere.
Hori litzateke dagoena aberastea.
(Nire ustetan, besteak “bahitzaile” deituz, zaila izanen zaigu Naffaroa independientea lortzea eta naffarrera hizkuntza herritar eta unibertsal. Zaila).
Lesakarra,
Niretzat
daidi
ceidian = ceidien
leidi
moducoac descubritzea Euscal Herri ossoan erabilcen cirela gauça handia da.
Neuc nahiago ditut benetan erabili eta erabilcen diren hitzac laboratorio batean sorthutacoac baino.
Esther Çulaica Ijurco philologoac liburu ederra daduca Ioanes Leizarragaren aditza icenecoa. Bicaina.
Hala ere, neuc erraçago explicatzen dut euscal aditza, berce nehorc baino hobeto. Comprobaturic daducat. Eta ez naiz harroa. Cinez.
Lesakarra,
Graphia çuc ceuc hautatu.
Baina erraiten ditudanetaric cerbait valiatzen ahalco da, ezta?
Nahi ukan deçaçun graphian, evidentqui.
Oharra:
nahi ukan deçaçunean erraitecotz nahi duçunean erraiten dugu, ceinaren errannahiac baitirade:
1. cuando quieres
2. cuando quieras
Nire ustez, convenigarria da indicativoa eta subjubctivoa berheiztea. Garuna hobequi baitoaquit.
Erdaraz guehiegui erabilcen da, behar ez denean ere, francesez guti eta erdiphurdizca eta anglesez gutiegui, eta hori ere ez da ossassunsu. Oreca.
Iracurri dudanez, francesez “nahi dut ethor dadin” eta “nahi nuen ethor cedin” erraitecotz bigarrena honela erraiten dute: nahi nuen ethor dadin. Idazleec ethor cedin-en valioquidea erabilcen daquite, baina eguneroco francesean ez.
ethorri cen eta ethorri da erraitecotz bigarrena erabilcen dute.
Espainol batzuec ere ez daquite ethorri nincen eta ethorri naiz artean berheizten. Casu bietan “vine”.
Hau ez da ossassunsu, nire eritziz.
Ez dut uste ethorri cenic atzo
No creo que VINIERA ayer
Hemen viniera pseudosubjunctivoa ecin da “ethor cedin” benetaco subjunctivoarequin itzuli.
Axularrec DI soila beharrean DIQUE sarcen du EDIN eta EGUIN aditzetan:
dagui + que = daidi = daidique:
daidique
ceidiqueen
leidique
daquio + que = daquidio = daquidiqueo:
daquidiqueo
cequidiqueon
lequidiqueo
Denac onac 500 urtheco naffarrera batuan.
Adeitsuqui
Erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Abraham cedin baino lehen, ni naiz.
CEDIN soila
Abraham-en ordez aberats jarriric
aberats cedin baino lehen: antes de que fuera (iraganaldi aoristoa)
aberats dadin baino lehen: antes de que sea (orainaldi aoristoa)
aberats ledin baino lehen: antes de que fuera (edonoiz)
EDIN aditza: hacerse, convertirse en
aberats dadin baino lehen: antes de que se haga rico, se convierta en rico, sea rico
Batueraz berdina da. Batueraz hirur casu hauetan aberastu ere erabili ahal da:
aberastu dadin baino lehen.
ETHORRIrequin ETHOR da erabili behar dena batueraz.
Nire belharrietan differentac dira
1. ethor dadin baino lehen: antes de que venga
2. ethorri dadin baino lehen: antes de que haya venido
= ethorri içan dadin baino lehen
JOAN 8:58 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.8.58.BHNT
Euscalçaindiaren Hizteguian EDIN soila ere aurkitzen ahal dugu:
baliteke, badaiteke Litekeena da. —Uste dut nonbait ikusi zaitudala… —Ni?, baliteke. Bai, baliteke hartu dudan bidea okerrekoa izatea. Gaixotasunak birikei eragiten die batik bat, baina badaiteke giltzurrunetan ere agertzea. Ez dakit, badaiteke.
daitekeena (da), litekeena (da) Izan daitekeen gauza da, gerta daitekeena da. Ik. posible izan. Bai, litekeena, baina… nola demostratu hori? Litekeena da Hegoafrikan erabateko gerra piztea. Oso daitekeena da pertsona horrek erailketa argitzeko adina datu izatea. Daitekeena horixe! Daitekeena al da hori?
DAITEQUE = DADI + QUE
LITEQUE = LEDI + QUE
Hor falta da bat, daiteque-ren iraganaldia, aleguia.
CITEQUEEN = CEDIN + QUE
daiteque eta citequeen subjunctivocoac dira: subjunctivoa + que
liteque optativocoa: optatiboa + que
Azquen honec possibilitate hutsa adiarazten du edocein demboratan.
Subjunctivoco biec, ordea, possibilitate hurbila, ceren eguingarriac baitira, hots, factibleac. Bata (daiteque) factiblea orainaldian, eta bercea (citequeen) factiblea iraganaldian.
Choronologicoqui (aleguiazco mundu possibletic eguiarat (realitaterat) honetara dathoz:
ethor liteque
ethor ledi
ethor daiteque
ethor dadi
eta sarcen gara mundu realean:
ethorrico dateque
ethorrico da
ethorcen dateque
ethorcen da
dathorque
dathor
ethorri dateque
ethorri da
Horrela dathor dembora euscal ikuspeguitic: Gueci bat beçala avançatzen doana ethorquiçunetic iraganaldirat. Vicitza bera beçala.
Erdal ikuspeguitic, dembora doa alderancizco cençuan ethorquiçunerat.
Dembora aurrerat doa, aitzinat.
Ancinaterat joaiten condemnatuac gara. Phocic, hala ere.
Dembora guero eta aurrerago, gueu guero eta çaharragoac. Aditza ere çaharcen doaquigu: ethor litequeenetic ethorri da-rat doa bidaia. Eta hemendic iraganaldirat, memoria dugunez guero.
Aurrecoaren jarraipena.
Demboraren joanean aurreco adizquiac honetara memorizatzen ahal ditugu:
ethor liteque
ethor ledi
Hauec ez dira aldatzen, possibilitate hutsac direlaco eternalqui.
ethor citequeen
ethor cedin
eta sarcen gara mundu real memorizatuan:
ethorrico çatequeen
ethorrico cen
ethorcen çatequeen
ethorcen cen
cethorqueen
cethorren
ethorri çatequeen
ethorri cen
Hemendic indicativoco aoristorat passa guintezque:
ethor cedin
baina ethorri cen asqui da, gaur egun synonymoac baitira adiera honetan.
Guero, chronologicoqui, ahanzturarat joaiten dira egoera eta ekinça ia guztiac.
Batzuc salvatzen dira eta historian sarcen dira.
Historian historiaguileec egoerac eta ekinçac beren molderat contatzen dituzte. Lekucoric ez dagoenez, egoerac eta ekinçac manipulatu eguiten dira gustuen eta convenencien arauera.
Erran dut.
eguia – aleguia moduco hitzic bilhatzen ibili naiz eta hauxe aurkitu:
iritzi – aliritzi
edota:
eritzi – aleritzi
aleguia bada eguia baliz beçalacoa, orduan,
aleritzi dateque eritzia baliz beçalacoa.
al hori bai/ez erançuteco diren galdereran aguercen çaicuna bera dateque.
Harremana duque ahal particularequin.
ethor albadadi = ethor ahal badadi
Bai eta ala conjunctionearequin ere:
ethorri al da?
ethorri da, ala?
ala ethorri da?
OTHEren cençua du: aguian, beharbada, apica.
Adeitassunez, iracur leçanarençat
baldin baten bat egon baledi.
Dirudienez, catholicismoac eta christianismoac, oro har, cerikussi handia eduqui du demboraren conceptionean
iraganaldia >>> orainaldIa>>> ethorquiçuna
noiz eta spiritu indomableoc ikusten baitugu:
ethorquiçuna >>> joanquiçuna >>> orainaldia >>> iraganaldia >>> historia ala ahanztura >>> prehistoria >>> demboren hastea
Gauça bera interpretatzecotz mundu ikusquera differentac.
Erdaraz ere conceptione hau hauteman daiteque, explicatuaz gueroz, evidentqui, bercela ez.
Berçalde, aiphatu, ecen euscaldun guehienec erdarazco dembora conceptionea daducatela barne barneraturic, eta haimberce non uste baitute ecen dembora honela doala:
ethorri naiz > ethorcen naiz > ethorrico naiz
non > symboloac “guero/gueroago” erran nahi duen.
Cinez, alderanciz doaz egoerac eta ekinçac.
Lehenago cantatzeco intentionea edo: cantatuco du,
guero: cantatzen du
eta amaitu duenean, cantatu du.
Baina ez dugu “cantatu du” erraiten dembora passatu delacotz, ekinça burutua delacotz baicic.
Berce borz ale heldu çaizquit Leiçarragarenic.
Prest nago salcen (20 euro) edo opharitzen (0 euro).
Esca lotsaric gabe:
josulavin@gmail.com