Naffarreraren Urthea

Naffarreraren Urthea –

Egun Naffarroaren Eguna da.

Egun Euscararen Nationearteco Eguna da.

Eta egun hasten da Naffarreraren Urthea.

Naffarreraren Urthe honetan belharriprest eta ahovici içanen gara, baina idatzizco euscarari çor çaiona ere emaiten saiatuco gara.

2021ean 450 urthe betheco dira lehen euscara batua sorthu cenetic, Leiçarragac eta bere lagunçaile taldeac naffarron hizcunça nationala sortharaci eta magistralqui fincatu çutenetic, naffarrera aleguia.

2021ean ere Federico Krutwig euscalçainaren jaiotegunaren mendeurrena içanen da. Cein içan baita norc erran baiteraucu, ecin arguiagoquiro, ecen egungo euscara batua eraiqui behar içan liçatequeela Leiçarraga, Axular eta patrimonio lexico europarraren gainean.

Gueu erraldoi hauec guidaturico bidean barna abiatuac gara eta hala içanen da haien spirituac gutan diraueno.

Hala biz. Albailiz hala.

Adeitassunez

Naffarreraren Urthea

NAFFARRERA

44 pentsamendu “Naffarreraren Urthea”-ri buruz

  • Caixo,

    Gaur lagun batec igorri draut albiste bat Sasiola anderearen iscribu batzuen inguruan. Ez nuen eçagutzen. Eta, iruditu çaizquit hyper-eijerrac. Aurquitu dut hemen zuzeun Aurkerena jaunac ekarri cituela haren verso batzuc. Patri Urkizuren lanetic hartu dut nic verso-mulçotto bat,

    Patri Urkizu. Euskal poesia idazleen artean lehen anderea. Lapurdum -Euskal Ikerketen Aldizkaria, Centre de recherche sur la langue et les textes basques, IKER – UMR 5478 (CNRS, Bordeaux 3 & UPPA), 2005, pp.287-302.

    eta gaurco naffarrerarat ekarri dut (originalac orduco naffarreran eguinac dira). Nere itzulpenean akatsen bat egon liteque. Edocein moduan, celaco poema eijerra!!

    XXXIII

    De la Señora Ma Estibaliz de Sasiola

    Leku on bat da Scocia
    hobeago da Venezia.

    Ene aldeco lagun honi
    elkarrequico flaquecia,
    nahi deban orduetaco
    handia dakar phantasia.

    Borcehun ducat costa jacan
    baroin honi valentia,
    Emperadore jaunagatic
    ekarcea licencia.

    Eliçara joan ohi naiz
    eguin ohi det pecatu,
    Ave Maria hasi baice
    ecin ohi det notatu.

    Liburuan bere jarri ohi naiz
    begui neureoc lausotu,
    fraidea predicatzen jarri,
    hitzic ecin aditu.

    Ofrendara Dijoanea
    ondo ohi det miratu
    sagara gora dijoanean
    amore lindeaz orhoitu.

    Amore linda galant horrec //
    gogoan, hoi ni banindu!
    Lagunoc baietz dioztade,
    neuronec ecin sinhistu.

    Neuronec ecin neio bainan
    eguingo digot mandatu,
    harençat jaio ninçala ta
    ez naguiala largatu.

    Ez visteac consolat(u)
    ez egonac amorat(u)
    ez mahaian asentatu,
    ez ohean albergatu.

    Jaun cerucoa eztaguiçu(la)
    guiçona honequin amor(adu)
    Laztan enea, nahi gara…
    çure athean arteti.

    Arren agueri çaitez
    çakusquedan leihotic.

    Egun hartan nic ez ne(ban)
    munduan içan beha(rric),
    Sperançac vici ohi…
    herri honençat athean.

    Sperança galdu ohi det
    Herrirat nathorrenea(n). //
    Ene laztan çuri ederra,
    çure laztan ni banari
    contu estua emango digoçu
    ceruetaco jaunari.

    Munduan diren bothere orho
    escuetan dituenari.

    Bacinaqui gogoa,
    laztana bihotzecoa,
    (ç)ure minez hilco banaiz
    (l)audatu jaun cerucoa,
    (a)more linda galant bata
    (e)ne amore berria,
    gura dacustan ordu orhotan
    (or)cean hur det irria,
    (hur)a eztacustanea.

    (a) ideia malenconia
    (e)gun ikussi eztet eta
    … hoi ene pecataria.

    … sigarica banenthorren
    … pathu egun batean
    … laztanarequin encontra neçan
    (s)an Juanen aurrean,
    (ber)e hirur matalotequin
    (gorp)utza galanta jo(tzean). //

    Çazpi urthecoz ekarri nau
    gaixoturic ohea,
    çorcietan irten neban
    banijoean calean,
    devotaro ençuterat
    virginearen mecea.

    Magdalena Sanctea da
    ene avocatua,
    arren emon deguidala
    esca naquion dohea,
    arimacoz eta gorphutzecoz
    hobe dedan bidea.

    Ene laztan bihotzecoa,
    Cortes, enseinatzea,
    herri honetan bestec ezteu
    hac ohi deben librea.

    Franciaco armac dacaz
    goian eta behean,
    haren ikusten ethorrico naiz,
    Levante urrunerean,
    bioc ondo içango gara
    munduan garen artean,
    paradisu reinuan
    mundutic goacenean.

    Fin.

  • Anhitz esquer, Ale.
    Polita eta ejerra Laçarragaren obraco parte hau cein Sasiola andereac idatzi baitzuqueen.

  • Gaur lerro manuscriptu batzuc plaçaratu dituzte, Oinatheco archivateguian aurquituac. Haur da Berrian erakutsi dutena. Itchura ona du:

    «Ene laztan gozo ederra
    penaz penaçen naçu.
    Orreyn culez ninduçula
    Nola amora nençaçun
    ori escuan ezpata?
    Çeure escuoz naraçu
    andicoz eta ebeticoz
    Barcaçio diqueçut ezcutaria, usatu eztet arma guiza erayten lecobidi guiçon gaztea
    Amore minez penaçen
    olloa lumaz estari
    ni amorez yçerdi
    ene barco negarretan
    Çaldiac baduezi leyara. Niri juan çatan neure amorea, leena ezquero, on daducat neure vioçean barruna.
    Goyçean goyçic jaqui ninçan, astean egun batean astean egun batean, da asteleen goyçean.
    Neure laztan “velaga”, jarri çequidan aurrean
    Neurc nay eneban vian, “çaoncaur” aldean
    Colpe andiaç jo nenguian, vioç onen erdian.
    Elizara nijoean, colpea ar neçanean
    Velauric jarri ninçan, alderean aurrean
    Neure vecatuas confesatu eguin baninç bequela,
    Penetençia eman çidan, vide nevan bequela
    Vitarteco ema[…] ni[…]gon…».

  • Gaur abenduac 3, euscararen eguna osphatzen da ceren Xavier Etche naffarreco Frances de Jasso 1552 urthean egun honetan hil baitzen Chinan, norat joana baitzen jesuita beçala urruneco haiec evangeliçatzerat.

    Lehenago Parisen ikasten aritu cen, non Calvino eta berce intellectual batzuequin harremana ukan baitzuqueen. Bainan aguertu cen handic Ignacio Lopez, Loyolaco munstroa. Eta handic gutira Frances joaten da Chinarat. Deabru çaharrac gazte arguitsua bidali al çuqueen, chinatarrac evangeliçatzerat, munduco berce punctarat?

    Ignacioc ez çuqueen soilqui assassinatu Renascimentua, baino baita Naffarroaren ethorquiçunean eraguin intellectual positivo ikaragarria ukan ceçaqueen laguna ere.

    Xavierco Frances ez cen nehiz içan gaztelar. Naffarra içan cen.

  • Euscarac ba dituzque cembait eçaugarri osso interessant cein ez baitaude orain gurean dauden hizcunça hegemonicoetan. Euscara da technologia logico bat cein valio baitu realitateac modeliçatzecoz, forma ascoz egoquiagoan erdarac baino.

    Orain arte, technologia logico garatuena dateque greciera çaharra. Hizcunça horretan garatu ciren deductione philosophicoac, scientificoac, mathematicoac… Berce hizcunça indoeuropearretan ez dagoque cehaztassun eta adiarazpen-maila horretaraino ailegatzen den structura grammaticalaric, eta periphrassi artificial akastunequin copiatu behar dituzte grecierazco bitarteco haiec.

    Batzutan, harec eraguin deçaque akatsa adiarazteracoan, bai eta individuo batec realitatean igarcen ahal duen eguitate bat ecin adiaraztea. Honi populuaren mailan behar bada ez çaiqueo bere garrancia emaiten, ceren eguitate bat adiaraci nahi badut eta baldin ez badut hura cehazqui adiarazteco forma cehatza, berce bati atchiquitzen draucot erranahi hura eta aurrerat. Ondoren, erranahi aldaqueta hura mutatione geneticoa balitz beçala hedatzen eta transmititzen da, eta herriac berarequin eramaiten du demboran cehar, diachronian.

    Entropiac hemen badu bere eraguina. Bere cabuz utziz, naturac eramanen du simplificationerat, erranahiaren aldatzerat, etc. Aldiz, erranahien cehaztassuna eta haien valiatzea realitate maila ezberdinac communicatzecoz, instinctu reptiliano eta mammipherianoengandic harago memoria ethnicoaren baithan, escatzen du sforçu structuratzaile bat. Suari ethengabe bota behar çaiqueo egurra. Hizcunçaren academia bat beharrezcoa balitz, ba liçateque hain çucen ere entropiaren aurcaco joera naturalari aurre eguitecoz, eta bitarteco communicativo logicoac herriaren baithan gordetzecoz. Ceren scriptura creatu cenean berce memoria mota bat aguertu baitzen memoria geneticoa eta memoria ethnicoaren gainean, berce gueruça bat: memoria culturala.

    Sforçu hura, neolithotic honat, eta seguruenic orduco revolutione conceptualetic lehenago ere, guiçaqui osso gutic eguin çuqueten, eta duquete.

    USAn, Barack Obamac babestu cituen projectuetan bat içan cen BRAIN, garuna, ceinarequin guiçaquion garunaren modeliçatione informatico bat eguitea bilhatzen baita. Sartu gabe orain, projectu harec educ ditzaqueen helburuetan, interessant deritzot ecen horretan lan eguiten duten lagunec, lanean hassi baino lehen, greciera çaharra ikassi behar baitute. Cergatic? Ba hain çucen ere, technologia ethnico hori delacoz guiçaquiec sortu duten complexuen eta garatuena.

    Greciera horretan integratzen dirade adiarazpen forma preindoeuropearrac eta indoeuropearrac. Herri pelasgoac, haur da, greciar irletacoac, itsassoaren bitartez connectatuac ciren Ekialde Hurbilarequin, Egyptorequin, bai eta Europaco mendebaldearequin ere, eta haiec dirade aurreracunça cultural guciac eguin cituztenac. Systema amplio haur harago ailegatzen dateque, Indiaraino adibidez, eta harago ere. Bainan greciarrec garatu çuten realitateac modeliçatzeco technologia garatuena.

    Hizcunça indoeuropearretan ez dagoque gaitassun hura, bainan bai euscaran, adibidez -que particula magicoaren bitartez, ceinac ahalbidetzen baitu berheiztea realitatea dena realitate supposatutic. Haur içan liteque neolithoco herrien aztarna bat. Orain soilqui aurquitzen da greciera çaharrean eta euscaran.

    Euscara, gainonceco hizcunçac beçala hybrido bat da lurralde honetan non herri eta talde specialiçatu anhitz igaro baitira, ekarpen culturalac eguinez. Ondare haur alchor itzela da, berheciqui cyberneticaren, physica quanticoaren eta informaticaren garai hauetan. Bainan ez reserva indigena beçala vici gaitecençacoz coloniçatzaileen modelo culturalaren baithan, baicic eta euscaldunac munduan jaun eta andere eta gueure buruaren jabe içan gaitecençacoz. Bai eta Europa berri batean euscaldunoc leader içaitecoz ere. Hori da gure pathua; eta “marroin” galanta bada ere, auqueran dugu edo hori, edo egoera bat non hobe desaguercen bagara, lemmingac edo Olençaroren herquide gentilac beçala hala nahi badeçagu. Ez dugu erdico tarteric honetan, xoricharrez ala xorionez, nere uste apalean.

    Haur gucia erdaldunei osso çail eguiten çaie onharcecoz. Ez dut erraiten “çaiquee” ceren comprovatua baitut. Erdaldunec euren humiltassuna erakusten dute momentuan non onharcen baitute ecen erdizca eguinac direla euscaldun baten aurrean. Oraingo realitatean, non euscalduna den nolabaiteco bassaphizti edo insectu bat, orhocorrean ondo eramaiten dute euscalduna jathor içaitea, majua (“los majos”, espainiar ellite austriarrec bourbon francesen aurca eguiteco sortu çuten esthetica bat baicic ez da, populista erabat), bainan gure hizcunçan gauça interessanteac lancen hasten bagara quezcatzen hasten dira. Bainan hori ez da gure araçoa. Edonorc ikas deçaque euscara, eta nahi duen edocertaracoz erabili ere.

    Horrequin baterat, badago berce gauça interessant bat. Euscararen demboraren conceptioneac ahalbidetzen du gainonceco hizcuncec permititzen ez duten dembora adiarazteco simple bat. Josu Lavin maisu philologoac 2013 urthean Algortan eguinico hitzaldi batean cein youtuben aurquitzen den, aiphatzen du nola euscaran hirur aspectu dituen realitateco ekinçac, eta bi dembora.

    Ez da haur thoquia horretan sarcecoz. Haur irakucen duenac beguira deçaque Lavin jaunaren Zuzeuco lan ossoa.

    Physica berriac (Jada mende bat passa delaric) berheizten du realitatea observatzaile hutsaren ikuspeguitic bada eta lekunearen arauerat bada. Euscaraz dembora adiarazten bada lekunearen ikuspeguitic non erratariac ez baitu içaiteric dembora-lerroaren lerro classicoan, dembora da: lehen alçatu dut, guero alçatzen dut, eta ondoren alçatuco dut. Aldiz, observatzailea actorea bada contraco noranzcoan daguerçaio dembora: lehen alçatuco dut, guero alçatzen dut, eta ondoren alçatu dut.

    Honequin behar bada baten bat baino guehiagori buruac crack eguin lieçaiqueo, ceren ez baikaituzte haur scoletan iracatsi. Bainan haur ez dute asmatu Tavistoc institutoan, ez da pop cultura, gure herriaren traditionea baicic ez da.

    Honec eraguin leçaque euscaraz jakinça aurreratuenac erreçago intellegatzen ahal ukaitea, gainonceco hizcunça hegemonicoetan baino hobeto. Eta honec bilhacatzen du euscara mundu mailaco alchor preciatu, ez gauça bitchi bat beçala, baicic eta practicoqui ethorquiçunac concebitzecoz.

    Euscaldunoc gara munduac Europan behar duen herri leaderra. Horri uko eguinez guero, egoengatic etc, orduan berdin drauco, edo hobe desaguercen bagara. Ceren greciera çaharra ere badago. Ez gara ere ecimberceco.

  • Dakizunez, Alexandre, batzuen ustez preposizioen sistema da teknologia linguistiko garatuena, edo garatuenetarik bat, hain justu euskarak falta duen horixe.

  • Caixo Gilen!!

    Bai, raçoina ba duçu. Nere ustez euscarac duena dateque ce hitzan bertan integratzen duela fonctione hori. Simplean euscaraz norat, erdaraz “a donde”, edo nondic “de donde”. Prepositioneac auquera batzuc emaiten ditu. Bainan euscarac adiarazpen proprioa du, baita flexivoa ere. Adibidez:

    Hori da lekua norat joaiten ahal baikara.

    Hura cen etchea nondic athera baitzen emacume eijerra.

    Nere ustez lingua aglutinanteen eta flexivoen banaqueta harec gurean valio erdizcacoa du. Euscara polivalente dateque. Erraiten da ce euscara baita hizcunça aglutinante, eta hala da, bai, bainan flexioa ere ahal da eguin, connectore logicoen bitartez.

    Aglutinante batez ere dateque aditza, eta hor dagoque euscararen guilça.

    Lethor atzo eta gaur
    Cethorren atzo, dathor gaur
    Ethorrico cen, da eta litz
    Ethorcen cen, da eta litz
    Ethorri(tu) cen, da eta litz
    Ethor cedi, dadi eta ledi

    Lekus atzo eta gaur
    Nekussan atzo, dakussat gaur
    Ikussico çuen, du eta lu
    Ikusten çuen, du eta lu
    Ikussi(tu) çuen, du eta lu
    Ikus ceça, deça eta leça

    Lethorquit atzo eta gaur
    Cethorquidan atzo, dathorquit gaur
    Ethorrico ciçaitan, çait eta liçait
    Ethorcen ciçaitan, çait eta liçait
    Ethorri(tu) ciçaitan, çait eta liçait
    Ethor cediquit, dadiquit eta liedait

    Nindekussa atzo eta gaur
    Nindekussan atzo, nakussa gaur
    Ikussico ninduen, nau, nindu
    Ikusten ninduen, nau, nindu
    Ikussico ninduen, nau, nindu
    Ikus cieçait, dieçait, lieçait

    Gehi: -laco, -ençat, -gatic, -gaz, -requin, etc, cein guehienac icenequin dijoacen arren haietaco batzuc aditzequin ere erabilcen dira. Ez nuque erraiten dieçaitequerequin, bainan aguian bai dieçaitequelaco. Guztia logica batean dagoen bitartean communicationea logicoa içaiten jarraitzen du.

    Guehi: Ba- eta -que. Horrequin baterat: – ukan eta -içan perfactoreac.

    Guehi: c ergativoac, cer-ceri-cerc structura vectoriala: atzo norazco batean eta gaur bercean.

    Eguia erraiten badrauçut, Guilen adisquidea; ez dut ideia handiric, hemen zuzeun ikassi dut euscaraz daquidan aphurraren parte handi bat. Ascotan çuri adituz ikassi ditut haimbat gauça, Josurequin ere, beno, hemen aritzen çareten guciequin. Bainan ez naiz aditu, horregatic, othoi, ez itzaçu nere hitzac har expertu batenac bailiren.

    Bainan schema ulhergarri eta coherentea athera çait orain, ez?

    Asco estymatzen ditut çure çucenquetac Naffar Constitutionean, Gilen, Mila esquer çuri erraiteaz ez naiz necatzen. Nahi badeçaçu schema haur commenta edo çucen, ikassico dugu guehiago ere.

    Adeitassunez

    Alexandre

  • Oñatin topatu duten textu horretaco euscarari euscara archaicoa deithu deraucote. Bai, cera!
    Leiçarraga ongui studiatu dugunonçat euscara hori naffarrera hutsa da.
    Orain are hobequi ikusten dugu Leiçarragac bethe bethean asmatu çuela aurkeztu ceraucun euscara batuarequin, ceren euscaldun guztionçaco eredu bat unificatu baitzuen.
    Naffarrerac 500 urtheco ibilbidea.

  • http://oinati.gipuzkoakultura.net/es/los-documentos/26/214.html

    Hemen duela 500 urtheco textuari buruzco azterqueta eta ikerqueta lanac.

  • Naffarrerari archaico deitzearequin cer pretenditzen dute?
    Argui dago nahi dutela gaur eguneco euscaldunoc textu horiec ez ikastea.
    Nolabait ere philologo eta specialisten escu uztea.
    Gaur eguneco euscaldunac joan den mendeco euscara batuarequin conformatzea.
    Certaracotz Leiçarragaren euscara archaico hura?
    Orain arte docena erdi euscaldunoc eguin dugu Leiçarragaren hautua.
    100 behar lirateque.
    100 naffarrera erabilçailerequin asqui liçate benetaco iraulça bat eguitecotz.

    naffarrera.eus

    lekuco Naffar Translator programmaren bidez batuerazco edocein textu edo liburu naffarrerarat passa daiteque automaticoqui. Eta

    naffarrera.info

    lekuan zuzeun arguitaratu ditudan post guztietarat acceditzen ahal da modu erossoan.

    Berçalde, Leiçarraga berreditatu eta salgai jarri dugu 20 eurotan:

    josulavin@gmail.com

    Dathorren Naffarreraldian berce classico batzuc berreditatzeco gogoa daducagu, bai eta halaber mende honetan naffarreraz idatzitaco liburuac ere.

    Horregatic ere 100 personaren beharra.

  • Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.

    vtzi = utzi
    iauqui = jauqui = commettitu
    senhar bi syllaba: sen + har
    H hori aspiratua da, daquiqueçuenez

    utzi badeça batueraz: utz badeza
    ezcon badadi batueraz: ezkon badadi

    Biac dirade orainaldi aoristoac. Euscalçaindiac baimencen du haien ordez orainaldi burutugabeac erabilcea:

    uzten badu
    ezkontzen bada

    Erdaraz beçala:

    si deja
    si se casa

    Berez,

    utz badeça eta ezcon badadi

    eta

    uzten badu eta ezconcen bada

    differentac dirade.

    Orainche ençun deraucot video batean emaztequi USAco bati hau erraiten:

    cuando tienes un momento

    erran beharrean ondoco hau:

    cuando tengas un momento.

    Indicativoa subjunctivoaren ordez.

    Importanta?

    Nondic beguiratzen çaion!

    MARCO 10:12 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mrk.10.12.BHNT

  • utz badeça eta ezcon badadi
    uzten badu eta ezconcen bada

    Ohico euscaldun descaffeinatuençat importancia gabecoa da subjunctivoaren eta indicativoaren artean differenciaric eguitea. Certacotz, berdin berdin elkarri ulercen baderaucogu, ezta?

    Euscaraz eguitea da garrancitsuena. Nola edo hala, baina euscaraz!

    Euscalçaindiac berac ere onharcen badu (onharcen duen beçala) uzten badu eta ezconcen bada erabilcea utz badeça eta ezcon badadi formen ordez. Nolatan ez dugun gueuc ere onçat emanen! Dudaric gabe. Bai, bai, bai!

    utz badeça eta ezcon badadi euscara archaicocoac dira eta ecin dira egun erabili, ceren interneten garaian baicaude eta gu moderno chupi guayac baicara.

    Guero bai subjunctivoan

    utz deçan, utz deçala…
    ezcon dadin, ezcon dadila…

    ikassi beharco dira, ez erabilcecotan

    uztea, uzteco…
    ezconcea, ezconceco…

    forma laburrac.

    Erran deçadan arguiro indicativoa (reala) eta subjunctivoa (reala içan dadin nahi duguna) differenciatzea osso ariqueta mental ona da mentalqui ossassunsu eta productivo içan nahi dutenençat.

  • Peru Gabirico,
    Hemendic erançuten derauçut Aditza postean eguin duçun iruzquina dela eta.

    Ceuc ederto adiaraci duçun beçala, euscara eta ideologia ez dira certan bat eguin behar.

    Cein bere bidetic, ederquienic.

    Euscara ez da ideologien mempeco. Bon, ez liçateque içan beharco.

    Kontzertu, bideo edo errugbi idaztea imposatu nahi dutenac typo batecoac dira, eta concertu, video eta rugby idazterat ausarcen garenoc berce typo batecoac. EAJ eta EHBildu beçain bateraecinac, bederen, bai.

    Naffarrerac libratzen gaitu gaur eguneco eztabaida ançuetaric, marxismoa dela, capitalismoa dela, feminismoa dela, heteropatriarchatua dela… Baiqui, guztiz liberatzen gaitu.
    Ecen gu’ archaicoac garateque. Euscara bera beçain antigualecoac.

  • Alexandrec adiaraci beçala dembora joan ez doa > > >, baicic ere ethorri dathor eta guero joan badoa < < < . Demboraren conceptionea: ETHORQUIÇUNetic JOANQUIÇUNerat doa gure vicitza eta harequin gueu erabateco desaguerpenerat. Hala ere content eta alai. Vicitza hauxe baicic ez baita: heriotzerainoco bidaia. Agur! Bidaia on! Bejon deiçuela! Aditzaren demborei lothuric garamatza bidaia hunec vicitzatic heriotzerat, cein contracoa emaiten badu ere, haguitz laburra baita. Laburreguia, erraiten nuque nic. vicitza ethor liteque ethor ledi ethor daiteque ethor dadi ethorrico dateque ethorrico da ethorcen dateque ethorcen da dathorque dathor ethorri dateque ethorri da Behin memorizaturic present eternal honetaric: ethor citequeen ethor cedin 1 ethorrico çatequeen ethorrico cen ethorcen çatequeen ethorcen cen cethorqueen cethorren ethorri çatequeen ethorri cen eta ethor cedin 2 ahanztura eta heriotza. FIN. THE END.

  • Errachago da cablebat orratzaren çulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin.

    errach = errax = erraz
    cablebat = cable bat
    Berce itzulpen batzuetan gamelu bat ipincen dute hemen
    abrats = aberats

    iragan dadin
    sar dadin

    dadi bi aldiz. Bucaeraco -n hori ez da adizquiaren parte

    iragan dadi: pase
    sar dadi: entre

    Presente aoristoa (subjunctivocoa)

    badadi, baitadi, dadila, dadin, dadinean, daditeque > = daiteque…

    Nola ahoscatzen duçue:?

    iragan dádin
    ala
    iragan dadín

    MARCO 10:25 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mrk.10.25.BHNT

  • Euskaltzaindiak honelako testuak idazten ditu euskara modernoan:

    “Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan gordetako notario-protokolo batean jasota dagoen XVI. mendearen hasierako euskarazko testua aurkitu du Rosa Aierbe doktoreak”.

    Zeina irakurtzeak itorik hil beharrez jartzen baitu edonor.

    Aukeran, arkaikoxeago.

  • Gilen,
    Norc asmatu du euscara academico hori?
    Cinez negargarria!

  • Ez dakit zer esan, Iosu. Euskara negargarria?

    Bai, agian euskarak egin beharko luke aldaketarik romantzeak duen sekuentzia horretara hurbildu bidean. Aditza nagusia esaldi bukaeran ezarri behar horrekin, nahasia eta ulerkaitza egiten dira esaldu luzeak.
    Gainera uste dut aditza nagusia bukaeran ezarri behar hori “latin klasikoatik” hartutakoa dela, ezta?

    Baina, esaidazu: Leiçarragaren sekuentzia ez al da frantses hizkuntzatik hartua ere?
    Esan nahi dut: Leiçarragaren euskara benetako euskara “benetako euskara denik” ez uste, XVI. mendekoa delako.
    Gainera, grafia horrekin. Zerbait baldin badugu euskaldunok onartuta, hori grafia da. Ba onartutakoa, herritartua eta laketua dena, bego horretan, ezta? Eta gainera, horrez gain, euskarari balorea erantsi. Hori beharko luke izan bidea, ez?
    Balore erantsi, zeren Leiçarragak erabiltzen duen aditza hori guztiz aberatsa dela iduritzen zait. Eta hortik badugu zer ikasi eta zer ber-erabili eta ber-bizi erazi. Gure gurea delako.

    Ni bezalako ezjakin ignorante baten hausnarketa ttipiak dira hauek. Zer diozu?

  • Lesakarra, kontua ez da zeini hartu zaion ordena, latinari, frantsesari edo txinerari, baizik eta komunikaziorako balio ez duten egiturak sustatzen direla, nondik eta Euskaltzainditik bertatik.

    Eta nik aipatutako adibidearen arazoa ez da aditza, ezpada izen-sintagma. Hau bezalako izen-sintagma konplexuak, izan ere, ez dira burmuinean erraz prozesatzen ahal:

    Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan gordetako notario-protokolo batean jasota dagoen XVI. mendearen hasierako euskarazko TESTUA

    Problema hori ikusten ez duena, edo ikusten ez duela dioena, gezurretan ari da edo bere burua engainatzen dabil.

    -ko, -tutako, -ren eta -n (erlatiboa) atzizkiek segida laburretan baino ez dute funtzionatzen, eta asko pilatuz gero esaldia ulertezin bihurtzen da. Esaldi jarraitu luze ulergarriak egiteko, nahitaez, klasikoen egiturak erabili behar dira. Euskaltzaindian horrenbeste jakin beharko dute, nire iritziz.

  • Euscara ez da negargarria.
    Gilenec ekarritaco icen syntagma hori da negargarria.
    Niretzat Leiçarraga da fidagarriena. Ez dago berce idazleric ceinetan aurkitzen baita honelaco aberastassun linguisticoa. Axular ia ia parecoa da eta osso aberatsa.

    Euscara classicoaren graphia horixe cen Euscal Herri ossoan.

    Graphia aldaquerari esquer orain bideo eta errugbi idazten dute batueraz.
    Nire ikasleec bethi eduqui dute auquera video eta rugby idaztecotz.

    Greco classicoan idatzi nahi duen batec ez du greco modernoan idatzico, ezta?

    Euscara classico edota naffarrerarequin berdin guerthatzen da.

    Neuc jada ez dut nehoiz erabilcen euscara batua. Ez dut behar.

  • “Neuk ez dut nehoiz erabilcen euscara batua. Ez dut behar”
    Ta?
    Neuk ere ez dut argi gorririk nire etxean. Ez dut behar…Baina kotxez kalean, herrian nabilenean, semaforo gorriak errespetatzen ditut, gelditu edo aurrera egiteko. Herritarrok hala onartu dugulako.
    Barkatu baina…gure herriaz ari gara eta gure herri hizkuntzaz (gure herri bihotzaz, guk herri moduan funtzionatzeko herri kodeaz ari gara.)
    Ongi deritzot zuk proposatzen duzuna: euskara classicoa. Eta hori bakarrik erabiltzea zuk.
    Eta nire galdera: herriari begira, euskara “berri” batekin hasi behar al dugu, nahiz eta duela 400 urteko euskara classicoa izan?
    Eta nik luzatzen dizuedan proposamena: ez al litzaiguke hobe dagoena onartzea eta dagoenari aldaerak eta hobekuntzak proposatzea, balorea erantsiz?.

  • Lesacarra,

    Bon, ez dut idaztecotz erabilcen, ceren nire hitzeguiteco modua euscara batua berceric ez baita. Berheci samarra batzuetan, baina euscara batua.
    Dagoena hobetu behar da gutchica gutchica.
    Eguin behar dena da aithortu euscara classicoa eduqui dugula, naffarrera, aleguia.
    Naffarrera hori ikasten duenac hobequi idatzico du euscara batuaz.
    Aditz ossoa eta icenorde eta adverbio relativoac onhartu behar dira euscara batuan.

    Norc ere canta baiteça
    = >
    Nork ere kanta baiteza

    (Todo el que cante)

    Normaltassunez.

    Baina Euscalçaindia eta’ berce bide batetic doaz.

    Horrela hasten da duela 500 urtheco poesia hori cein berriqui aurkitu baitute:

    Ene laztan gozo ederra
    penaz penaçen naçu.
    Orreyn culez ninduçula
    Nola amora nençaçun
    ori escuan ezpata?
    Çeure escuoz naraçu
    andicoz eta ebeticoz
    Barcaçio diqueçut ezcutaria, usatu eztet arma guiza erayten lecobidi guiçon gaztea
    Amore minez penaçen
    olloa lumaz estari
    ni amorez yçerdi

  • Errepikatuko ditut zure hitzak, zeinekin guztiz ados nagoen (edo: errepikatuko ditut zure hitzak, beraiekin guztiz ados nagoelako):

    Eguin behar dena da aithortu euscara classicoa eduqui dugula, naffarrera, aleguia.
    Naffarrera hori ikasten duenac hobequi idatzico du euscara batuaz.
    Aditz ossoa eta icenorde eta adverbio relativoac onhartu behar dira euscara batuan.

    Zorionez eta nik uste dudanez, erlatibozkoak (edo relativozcoak) gero eta gehio sartzen ari gara isurian, gutxika gutxika, baino maiz ageri da (dager?) dagoeneko egunkarietan etab.
    Leiçarragak aldioro erabiltzen ditu (segurasko frantsesetik hartuak) baina beti ez da horren beharrik. Bi bideak, bi aukerak harmonian ederki aski egon daitezke.
    Ez?

  • Besterik da grafiarena (beti ere, nere idurikoz).

    Zertarako idatzi: “utz badeça eta ezcon badadi”
    Idatz dezagun: “utz badeza eta ezkon badadi” eta horra hortxe Leiçarragaren euskara ederra, bistara ere atsegingarri.
    Ez zaizu iduritzen?

  • Ascotan beguiratzen dut nola irakurcen diren textuac sindicatuen ekitaldietan, gazte iraulçaileen ekitaldietan, etc. Sforçu berhecia eguin behar da hura ulhercecoz, sforçu ançua.

    Hori baliz euscara aguian onhar neçaqueen. Bainan ez da, baicic eta listo batzuec harturico erabaqui bat. Ceren euscaran bi syntaxi motha daudeque: aglutinateena (turcoa, japoniera… beçala) eta flexivoa (grecquerarena).

    Syntaxia dateque macheticaren parte bat, ceina battalia batean actore baten indarren antholamendua ordena dadinçacoz erabilcen den. Romatarrec grecoen gainean militarqui nagussitu ahal ukan baçuten, çatequeen ceren syntaxi motha berria asmatu baitzuten. Falange greco traditionala bloque monolithicoa balitz beçala fonctionatzen çuen. Aldiz romatarrec phusca ttiquiagotan ordenatzen cituzten euren gudarosteac. Horrec problema tacticoac hobeto abordatzen ahalbidetu cituen romanoac.

    Syntaxia lothua dago tacticarequin (vicitzaren edocein aspectuan dela). Cençu hartan, edocein ethniarençacoz ecimberceco da syntaxi egoquia bere hizcunçan communicationea ahalic eta eficienteen içan dadila. Batzuec erabaquitzen badute modu batean ordenatu behar direla ideiac phrasse batean, behinçat criterio minimoa eduqui behar luquete. Euskaltzaindiaco listoen criterioa dateque algorhitmo implantatu huts bat, hura intellegatu gaberic, prefosta.

    Communicationea structuratua da ere. Importancia guehien duen partea seinalatzen da lehendavici, eta guero haren informatione subordinatua. Adibidez:

    Hori da jaten dugun elicagaia. Ondo da. Baina complexuago bada, orduan gauça complica daiteque. Aldiz, erraiten bada: Hori da elikagaia cein jaten baitugu, actionea cocatzen da egoquiago syntacticoqui. Ceren, demagun, certaraco elicagaia? Nagusi içaiteracoan handi eta sendo içan gaitecençacoz. Orduan, hura adiarazteracoan:

    Proposamen oficiala: Hori da nagusi içaiteracoan handi eta sendo içan gaitecençacoz jaten dugun elicagaia.

    Proposamen logicoa: Hori da jaten dugun elicagaia nagusi içaiteracoan handi eta sendo içan gaitecençacoz.

    Guehi: bercelaco auquerac cein ere baitagoz.

    Nere ustez argui igarcen da ideien hierarchia bat, eta hierarchia hura erratariac berac deffinitzen du, ez listoen batzar batec. Hura normaliçatzea euscaldunac normaliçatzeco bide bat dateque.

  • Zuk diozun moduan izango da, Alexandre. Bego. Nik ez dizut eztabaidatuko, idearik ere ez dudalako hizkuntzaritzaz, sintasiaz etab.

    Nik bakarrik dakit zein izan diren nire bizipenak, bizipenak euskararekin, eta gaztelaniarekin…eta latinarekin. Zeren latin pixko bat eman genuen eskolan (aspaldikoa bainaiz), Julio Caesar-en “De bello Gallico” itzultzen aritzen ginen umetan. Eta oroitzen naiz kriston arazoak izaten genituela esaldien (esaldi luze haien) sujetoa eta aditza nagusia aurkitzen. Madarikatuak !! Azkenerako nik behintzat igerri nion to, aditza nagusia maiz esaldi luzearen bukaeran zetorrek eta sujetoa, ordea, hasieran…

    Euskara “ofizialak” halaxe josten du, ez dakit listo batzuk hala “inposatu” nahi izan digutelako, ez dakit hori horrela denik.
    Gauza da (eta esana dago): sintaxia “ofiziala eta onetsia” pittin bat (edo puska bat) aldatzen joan beharko dela, komunikazioa zuzenagoa irits dedin hartzailearengana.
    Baina horretarako berri berritik hasi behar dugunik ez dut uste. Txiringito berri baten ordez, dagoena hobetu, balio erantsia, adostasuna sendotu, euskarak behar ditu eta beharko ditu listoak eta tontoak ere.

    Ados horretan?

  • Eta grafia “batuan” hasiko bagina? Goian proposatu dudana: Leiçazagaren euskara classico eder hori oraingo grafiarekin idatziko bagenu?

    Gaztelaniak /ç/ bazuen eta XVIII. mendean Ç > Z bihurtu zuen (RAEren erabakia).
    Hala ere, kk ederra gelditzen zaio: ca, ce, ci, co, cu, idazketa bera baina ahoskera ezberdina: > ka, ze, zi, ko, ku. Umetatik ikasten dute bereizten, asko dira eta ikasten dute baina begira zer nolako nahasmena sortzen duen hego-ameriketan, adibidez.
    Frantsesak /ça/ bizirik du oraindik baina ez da ez /za/, ez da /ka/.
    Ça = dsa edo antzekoa da: Ça va bien? Comme ci, comme ça.

    Nire galdera: frantses hertsian hezitako euskaldun berri batek, nola ahoskatu beharko luke:
    Ça va?
    çaval eçaçu ceuc ceure bihotca. Viciqui esquertuco liçuque çvre bicitcak.

    Duda gutxiago luke honela ikusiko balu:
    zabal ezazu zeuk zeure bihotza. Biziki eskertuko lizuke zeure bizitzak.

    Zergatik ez: -ac / -co / -que / –qui > ak, ko, ki (eta kitto)
    Zergatik ez: ça- / eça- / -tc / –ci- > Z (eta zasta egina.)

    Ba hori egina dugu eta orokorki onartuta.

  • Euscaldunoc naffar statuari esquer independenteac içan garenean, naffarreraz idatzi dugu.
    Leiçarragac erabili çuen graphia natione libre bati dagoquiona da. Euskara Batuaren graphia acomplexatuen graphia da.
    Nola onhar daiteque koronabirus idaztea, Peritz, bideo edo errugbi?
    Mesedez, hori ridiculuarena eguitea da eta euscarari calte baicic ez dathorquio horretaric.
    Euscalçaindiac, nahi balu, batueraz arguitara litzaque Leiçarraga eta berce classicoac.
    Adibidez,
    ka ke ki ko ku
    eta
    ca que qui co cu/qu
    naffarreran differentac dirade. Lehenac aspiratuac dira (kh).
    Latinera ez cen herriaren hizquera, herria cein minçatzen baitzen lingua romana rustican, nondic dathocen hizcunça romanicoac. Aditza bucaeran ipincen çuten idazleec, baina herriac ez. Herria normala cen.
    Leiçarragac ez çuen calcatu relativoac francesetic. Ez.
    Edo ençun idaztea ceina /enzun edo /entzun ahoscatzen ahal baita.
    Gueuc ez, ecen Leiçarragac hizcunça national authentico eta serio bat fincatu baitzuen.
    Naffarrera batueraz emaitea falsificationea da.
    Leiçarragagana itzuli gabe, hau da, complexuac kendu gabe, independencia ez dugu berriro ikussico seculan.
    Adeitassunez

  • Lesakar "acomplexatua" 2020-12-05 22:20

    Zenbat afirmatione bat bestearen atzetik, Iosu. Ze pena.

    Zuretzat Leiçagarra da idazle jator eta bakarra eta Leiçarragarengana itzultzen ez bagara, ez dugu independentzia <ikussico secula.

    Beste hark preposizioz baliatzeko euskara egiterakoan. Eta <i< ak gainerako ez daquite rik euscara

    Beste batzuk /h/rik gabe eta /r/ bakarrekin…

    Bizkaitarrak diñoteberea dela jainko verdaderoa.

    Honela, bakoitza bere santuari errezuan, honela ere ez dakit bada independentzia lortuko dugunik. Eta lortzen bada egunen batean, kasu eman, biharamunean hamar euskara izango genituzke, hamar edo gehio.

    Ze pena. Adeitasunez baina penaz, gabon.

  • Lesacarra,
    Barka, acomplexatuarena erabilceagatic.
    Baina cer da koronabirus, kontzertu, Peritz, bideo eta errugbi erabilcea?
    Gustatzenago çaizquiçu idazquera horiec coronavirus, concertu, Perez, video eta rugby baino? Benetan?
    Adeitsuqui

  • Oñatin aurkiturico bi poesietan artean adizqui hau topatzen dugu;

    diqueçut: puedo darte, te daré

    diçut + que

    diçut EMAN aditzaren orainaldia da.

    UKAN aditzaren Nor Nori Norc emaiten badu ere, EMAN aditzarena da.

    derauqueçut typocoa liçate diqueçut hau. Lehena ere EMAN aditzarena baita, UKAN aditzarena içaiteaz gain.

    Adibidez erraiten dugunean:

    Egun on, Jaincoac digula!
    edota
    Egun on, Jaincoac deraucula!

    Berçalde, diqueçut normalean duquet + çuca içan daiteque.

  • amora nençaçun
    ar neçanean

    Berce batzuen artean indicativoco bi aoristo hauec aguercen dirade Oñatico poesien artean. Naffarrera batuan emanic:

    amora ninçaçun = amoratu ninduçun
    har neçanean = hartu nuenean

    Arabaco Laçarragaco Joan Perezen obretan beçala indicativoco aoristoa ikusten dugu viciric cegoela Hegoaldean ere.

    Eta erabilitaco euscara ez da archaicoa. 500 urthe ez da ecer.

    Ea documentu guehiago aguercen diren!

    Naffarrerac 500 urthe ditu, gutienez.

  • 1571co euscara hau archaicoa da?
    Cergatic?

    2 Scribatua den beçala Prophetetan, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec appainduren baitu hire bidea hire aitzinean.
    3 Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác.
    4 Batheyatzen ari cen Ioannes desertuan, eta predicatzen çuen emendamendutaco baptismoa bekatuén barkamendutan.

    MARCOS 1:2?-?4 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mrk.1.2-4.BHNT

  • Oinatheco poema oraingo naffarrerarat hurbildu dut, eta hobeto ulercen dela uste dut. Errorea egon liteque, hala ere, nire interpretationean. Curiosso eguiten çait “çauncaur” hitza, cein dirudique gaur egungo “çakur” hitza.

    Beno, critica, commentarioa, etc, libre:

    Ene laztan goço ederra
    phenaz phenatzen nauçu.

    Horren culez ninduçula
    Nola amora nençaçun
    espatha hori escuan?

    Çure escuoz naraçu
    andicoz eta ebeticoz

    Barcatione diqueçut ezcutaria,
    usatu ez det arma guissa
    eraiten lecobidi guiçon gaztea

    Amore minez phenatzen
    oiloa lumez estali
    ni amorez icerdi
    ene malco negarretan

    çaldiac badueci lehiarat.
    Niri joan çaitan neure amorea,
    lehena ezqueroz, on daducat
    neure bihotzean barrena.

    Goicean goici jaiqui ninçan,
    astean egun batean
    astean egun batean,
    da astelehen goicean.

    Neure laztan “belhaca”,
    jarri cequidan aurrean
    Nihaurrec nahi ez neban
    vian “çauncaur” aldean.

    Colpe handiac jo nenguian,
    bihotz honen erdian.

    Eliçarat nijoanean,
    colpea har neçanean
    Belhaunic jarri ninçan,
    aldarean aurrean

    Neure peccatuaz confessatu
    eguin baninz becela,
    Penitencia eman cidan,
    bide neban becela
    Bitarteco ema(…)

    Adeitassunez

    Alexandre

  • çauncaur hori

    çeonçan

    modura transcribatu berri dute:

    cengoçan = ceunden

    lecobidi hori lekot bedi da, exceptúese, excepto que sea. Etcheparec erabilia (lekot bedi). Lekat bedi varianta ere badugu.

    lekot eta lekat hitzetaco k hori aspiratua da (= kh).

    lekatu – OEH – Orotariko Euskal Hiztegia
    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=178070

    Adeitassunez

  • Mila esquer Josu,

    Hala eman draut vistan “çauncaur”-ac, ce orain dala guti ençun edo iracurri nebalaco ce çakurraren lehengo icena baitzen “hor”, ceinac eta etcheco çainça eguiten dabenean, orduan eguiten baitu “çaynca”. Etcheco hor, eta handic çakur, ceinac çaunca eguiten du bere çainça fonctionea bethetzen duenean.

    Eguia erraitecoz, ez daquit.

    Poema archaico honequin asco ikassico dogula iduritzen çait.

  • Indicativoco iraganaldi aoristoa:

    har ceçan
    ethor cedin

    Euscalqui guztietan erabilia içan da indicativoco iraganaldi aoristo hau duela borz mende. Egun archaicotzat consideratua da, ceren subjunctivoco iraganaldia baita gaur egun:

    har ceçan: cogiera
    ethor cedin: viniera

    hau da subjunctivoco orainaldi aoristo hauen iraganaldia:

    har deça: coja
    ethor dadi: venga

    Erdaraz subjunctivoco iraganaldian bi typotaco formac ditugu (-ESE-dunac eta -ERA-dunac:

    1. cogiese, viniese…
    2. cogiera, viniera…

    Latineraz lehenac subjunctivocoac ciren eta bigarrenac indicativoco plusquamperfectoac.

    cogiera eta viniera duela borz mende gaztelaniaz errannahi hauec cituzten indicativoan:

    cogiera: había cogido, cogí
    viniera: había venido, vine

    Hau da mende horretaco euscararen berdinac:

    har ceçan
    ethor cedin

    ceinen valioquideac egun:

    hartu çuen: cogí, había cogido
    ethorri cen: vine, había venido

    Indicativoco adiera horiec

    cogiera: había cogido, cogí
    viniera: había venido, vine
    fuera: había sido, fue

    gaztelaniazco litteraturan eta cacetaritza modernoetan ere erabilcen dira:

    Aguirre, quien fuera el primer presidente del Gobierno Vasco…

    Mundu gallaicoportuguesean -ERA-dunac bethi dira indicativocoac, latineraz ciren beçala.

    Ez da casualitatea hala içaitea, ceren gaztelania euscal ezpainetan jaio baitzen Gaztela Çaharrean (hau da, Burgoseco ipharraldean).

    Munduan gaztelaniaz guehien erabilcen den subjunctivoco iraganaldia -ERA-duna da. -ESE-dunac ecin dira erabili -ERA-dunac erabilcen diren guztietan.

    Adeitassunez

  • çauncaor ongui pensatua da, Alexandre, nondic çakurra baitathorque. Bai.

  • eman derauçut
    eman diçut
    eta
    hartu deutsut

    Batueran bigarrena (diçut = > dizut) baicic ez da onharcen.

    Cergatic?

    Cergatic hirurac ez dira batuera?

    diçut = > dizut
    derauçut = > derauzut edo derautzut
    eta
    deutsut

    Cergatic ez?

    Erdialdeco euscaldunac lehen categoriacoac dira, ala?

  • IESVS CHRIST GVRE IAVNAREN TESTAMENTV BERRIA: Amazon.es: Leiçarraga, Ioannes, Lavin, Josu: Liburuac

    https://www.amazon.es/IESVS-CHRIST-IAVNAREN-TESTAMENTV-BERRIA/dp/B088LD5H2M

    Durangoco Açocan ez dago salgai nire berreditionea.
    Eta ez da nire errua!

    Niri ere erossi ahal çait 20 eurotan.

    josulavin@gmail.com

    Kilo bat luce euscara archaico!

  • Bada haur acabatu duquedanean eta hæy fructu haur consignatu drauqueedanean, Espaigniarát ioanen naiçate çuec baitharic.

    duquet = dut + que
    drauqueet = derauqueet = derauet + que
    derauet Batueraz: diet
    Espaigniarat = Espainiarat. Peninsula Ibericoari dagoquion conceptu geographicoa = Hispania
    ioanen = joanen, joango
    naiçate = naiçateque = naiz + que
    çuec baitharic = çuen baitharic = çuenganic

    acabatu duquet: probablemente he acabado
    consignatu derauqueet: probablemente les he consignado

    Berez, eguianceco orainaldi burutuac dirade, baina casu honetan subjunctivocoac, eta itzulpena aldatzen da:

    haya acabado
    les haya consignado

    Berce modu batera erranic:

    acabatu ukan deçat (deçadanean)
    consignatu ukan diecet (diecedanean)

    diece Batueraz: diezaie

    ROMATARREI 15:28 BHNT

    https://bible.com/bible/25/rom.15.28.BHNT

  • Bada patientiataco eta consolationetaco Iaincoac diçuela elkarren artean gauça ber baten pensatzeco gratia Iesus Christen araura:

    diçuela = os dé Hemen subjunctivoa da.

    diçue = derauçue Biac EMAN aditzarenac.

    ROMATARREI 15:5 BHNT

    https://bible.com/bible/25/rom.15.5.BHNT

    Huná, badrauçuet bothere suguén eta scorpionén gainean ebilteco, eta etsayaren puissança guciaren gainean: eta deussec eztrauçue calteric eguinen.

    drauçuet = derauçuet = diçuet: os doy
    EMAN aditzarena berau ere.

    I erroduneran çuei denean -çue- tartecatzen dugu, baina haiei denean -eie- eta hari denean -eio- içan liteque.
    diet ordez deiet içan ohi da
    diot ordez deiot içan ohi da

    deiegu = derauegu: se lo damos/demos (a ellos, a ellas)
    deiogu = deraucogu: se lo damos/demos ( a él, a ella)

    LUCAS 10:19 BHNT

    https://bible.com/bible/25/luk.10.19.BHNT

  • Erran cieçoten bada, Nor aiz? respostu deyegunçát igorri gaituzteney: cer dioc eurorrez?

    erran cieçoten = erran ceraucoten / cioten
    aiz = haiz
    deyegunçat = deiegunçat
    eurorrez = heurorrez, heure buruaz

    DEIEGUNÇAT para que les demos

    Honec bururat ekarcen derauzquit bizcaierazco deiegun, deiogun, e.a., ceinac deguiegun, deguiogun e.a.tic ei baitathoz.

    Uste dut Leiçarragaren euscara archaico honetan aguercen direnac berberac direla. Leiçarragac daguiegun eta daguiogun moducoac ere badaduzca EGUIN aditzean.

    Orain aguercen ari diren textu çaharrec bide beretic eramaiten gaituzte. Espero deçagun guehiago aguercea!

    JOAN 1:22 BHNT

    https://bible.com/bible/25/jhn.1.22.BHNT

  • Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.

    vngui = ungui = ongui

    daguiegun hemen: hagámosles

    Bizcaieraz beçala.

    Batueraz EKAR DIEZAIEGUN moducoen ondoan cergatic ez dira EKARRI DAGUIEGUN eta EKARRI DEIEGUN moducoac onharcen?

    Hirurac berdin çucenac eta escubide berberac!

    Guehi aurrerago proposatu dudana:
    DIEGU
    DERAUEGU
    eta
    DEUTSEGU
    systema hirukoitza.

    Benetaco euscara batua nahi badute, onharcea daducate jada!

    GALATIARREI 6:10 BHNT

    https://bible.com/bible/25/gal.6.10.BHNT

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude