Borthan niagoc
Borthan niagoc –
Huná, borthan niagoc, eta bulkatzen diát: baldin cembeitec ençun badeça ene voza, eta borthá irequi badieçat, sarthuren nauc harengana eta affalduren nauc harequin eta hura enequin.
Revelationea 3:20 Leiçarraga
Hitanozco adizquiac ikussiren ditugu oraingoan: nauc, diat, niagoc…
EGON (Euskara akademikoa)
ORAINALDIA
nago
toka: nagok
noka: nagon
dago
toka: zagok = zegok
noka: zagon = zegon
gaude
toka: gaudek
noka: gauden
daude
toka: zaudek = zeudek
noka: zauden = zeuden
IRAGANALDIA
nengoen
toka: nengoan
noka: nengonan
zegoen
toka: zegoan
noka: zegonan
geunden
toka: geundean
noka: geundenan
zeuden
toka: zeudean
noka: zeudenan
ALEGIAZKOA [+KE]
nengoke
toka: nengokek
noka: nengoken
legoke
toka: legokek
noka: legoken
geundeke
toka: geundekek
noka: geundeken
leudeke
toka: leudekek
noka: leudeken
Oharra: ORAINALDIA [+KE] eta IRAGANALDIA [+KE] adizkiak lortzekotz KE partikula sartu behar da HITANO marken aurrean. Ez besterik.
Adeitsuki
“Artxibatua” deitzen drauca Segurolac euskara batu çurrunari. “Euskara batu zurruna” egon ere badagoelacotz bazterretan, jolasteco gauçac serio jaquitun guztiz ignoranten ancean emaitecotz. Seriotan jolasean beçala, archivatua eta archi-batua arteco cerbait bailicen. Edo denez edo ez denez.
Sinesgarritasuna emaitecotz bere elheberri dialogicoari “artxibatu” gabeco adizquiac erabilcen ditu berac. Seriotan jolasean berac guztiz sinhesgarri suertatzen den stylo batean idazten daqui. Badaqui horretara idazten eta badaduca horretara idazteric ere. Badaquiduca. Ençun eguiten den stylo batean idatzia du. Ahaldundua da horretaracotz. Ez da ahuldundutacoa, ahaldundutacoa baicic. Asco ikassiac eta jaquinac emaiten duten segur- eta insegurtassunari esquer. Orainaldia darabilat, ceren Segurolac bethi viciric iraunen baitu gure gogo bihotzetan. Bakar batzuec lorcen daquitena berac lorthua du. Bethicotz. Merecimendu intellectual eta libertatezcoaren gatic, gaitic eta gaietatic ere.
Adeitsuqui
nagok eta nagon adizquien ordez, Segurolac “Koiteretzia” bere elheberri dialogicoan natxiok eta natxion darabilça. Eta gaudek eta gauden erabili beharrean gatxaudek eta gatxauden.
Hirurgarren personetan ZA- eta ZE- aldaera biak daudenetan ZE-ren alde eguiten duque: zegok / zegon; zeudek / zeuden.
Cer deritzoçue?
Adeitsuqui
natxiok eta gatxaudek erraiten daquien euscalduna hassico al da euskara akademikoan nagok eta gaudek erraiten?
NAGOK eta GAUDEK non erabilcen dira?
Adizqui hauec, “artxi-batuak” direnac, luçaz archivatuac egoitecotzat jaio al dirade? Buruari galdetzen draucat ea norc erabilico dituen lagunequin! Alferrençaco hitanoa emaiten dute: K eta N jarri eta quitto. Erraceguiac içaiteac berequin dakar ez erabilcea. Nire uste aphalean.
Naffarreran ez dira Azpeiticoac beçain lagun artecoac:
niagoc / niagon
diagoc / diagon
guiaudec / guiauden
diaudec / diauden
Baten batequin natxiok erabilcecotz, içan behar çara haren laguna, benetaco adisquidea. Complicitate handia behar da.
Ez dut imaginatzen ahal “nagok” erraiten lagun artean. Ez, ecin dut. Eta aguian hor nombait erabilcen date. Ez daquit.
Adeitsuqui
Iraganaldian hitano adizquioc erraçagoac dira:
nengoen
toka: nengoan
noka: nengonan
zegoen
toka: zegoan
noka: zegonan
geunden
toka: geundean
noka: geundenan
zeuden
toka: zeudean
noka: zeudenan
Naffarreraz berdinac dira, graphia gora behera, forma labur hauec. Luceac erabilcen ditugunean systema ez da aldatzen:
nindagoen
toka: nindagoan
noka: nindagonan
gindauden
toka: gindaudean
noka: gindaudenan
Hauetaric erraz lorcen dira alegiazkoak + ke:
nengokek / nengoken
nindagokek / nindagoken
legokek / legoken
geundekek / geundeken
gindaudekek / gindaudeken
leudekek / leudeken
Adeitsuqui
Ikussi ditugun naffarrerazco niagok eta diagok horiec Bizcai aldean ñagok eta jagok ahoscatzen dira (eta idazten).
diagok
ddagok
jagok
ñagok formaren ordez najagok ere erabilcen da. Hau da:
na + hirurgarren persona (jagok)
Errana dut behin baino guehiagotan NAGO adizquia NA + DAGO baicic ez dela edo NAKAR adizquia NA + DAKAR.
NAJAGOK horrec confirmatu baicic ez du eguiten neure eritzia.
Gauça bera guerthatzen da JAGOZAK (diaudek = zaudek = zeudek) 3. persona pluralecoarequin, cein valiatzen baita bizcaieraz pluraleco 1. persona eguitecotz:
ga + jagozak = gajagozak
= giaudek, gaudek
Adeitsuqui
Hitanoaren proposamena bizkaieraz
ENEKO BARRUTIA
Erraz descargatzen ahal duçue proposamen hau googletic.
Bizcaiera batuaren icenean, NAJAGOK hobesten du Arratia aldeco ÑAGOK adizquiaren caltetan.
Mania bat da, syndrome maniaco bat da, estudiatu eta ikassi uste duten euskaldunen artean, dena batu nahi ukaitea. Dena artxi-batu nahi ukaitea. Academiac ere daducan mania berbera. Mania bethi ere caltegarria. Batzuençat caltegarria. Bethicoen galgarritzat. Fede onez, hala sinhestu nahi nuque, ongui eguin nahian, bethi calte collateralac ondoriotzat.
Mania hauen eraguinez edo, atheac hersten derauzquigute librequiago eta, beraz, sociologicoqui ascoçaz hobequiago pensatzen daquigunoi, ithoarazten gaituzte ia ia haiec batere conturatzeque, Haien mania’ normaltassunçat, normalitatetzat harcen da circulu academico eta universitarioetan. Ecin da bercela içan, arguiro derradan.
Ni beçalaco classicoçale batendaco ÑAGOK hori Leiçarragaren NIAGOC berceric ez da. /niagok/ arhin edo ahoscatzetic /ñagok/ dathorqueelacoan.
Hala ere, ñagok beçain ona, niagok, najagok, natxagok, natxegok, natxiok, nagok edo negok bera ere iruditzen çaizquit egoqui eta erabilgarri alhor guztietan. Noiz, cer, norequin, nola jaquin beharra dago. Hori, aphur hori edo, nahiago baduçue, hori guztiori jaquin beharra.
Adeitassunez
Usurbilen, demagun, erabilcen diren adizqui allocutivooc contutan hartuco ditut, erran behar dudanaren adiarazteco gogoz.
nago: natxiok / natxion
dago: ziok / zion
eta
gaude: gatxaudek / gatxauden
daude: zaudek / zauden
Argui dago ziok/zion hori nondic heldu den:
diagok = ziagok = zagok = zegok = zeok = ziok
diagon = ziagon = zagon = zegon = zeon = zion
Ez ba?
Spiritu artxi-batuistec ecin dute ulertu, ondo ulertu ez bederen, ziok (zegok) baten ondoan zaudek agertzea pluralean! Uniformatzeco gogoa bethi ere.
diaudek = zaudek = zeudek
Orduan, hirurgarren personetan,
singularreac: ziok
pluralean: zaudek
na + ziok = natxiok
ga + zaudek = gatxaudek
Eta T hori?
T epenthetico deithuren deraucogu, Tartean jarcen den horri. Nondic, baina?
na + zaio = naTzaio
ga + zaizkio = gaTzaizkio
Berauec Bizcaian:
na + jako = najako edo naTxako
ga + jakoz = gajakoz edo gaTxakoz
Eta ikussirico hitanoan
na + jagok = najagok
ga + jagozak = gajagozak
najagok adizquiaren ordez natxagok ençuten ahal dugun beçala, gajagozak adizquiaren ordez gatxagozak ere ençuten ahal dugu.
Artxi-batuan nagok horren lekuan natxegok edo natxagok egon liteque, edo gaudek horren lekuan, gatxeudek edo gatxaudek.
natxegok 3. personan zegok erraiten dutenençat,
natxagok 3. personan zagok erraiten dutenençat,
gatxeudek 3. personan zeudek erraiten dutenençat, eta
gatxaudek 3. personan zaudek erraiten dutenençat.
Oharra:
epenthetico: raçoina ez daquigularic ere, hor eçarcen den lettragatic erraiten da:
na + zaio = naTzaio
na + jako = naTxako
na + zegok = natxegok = natxiok
ga + zaudek = gatxauden
zegok eta zaudek bi hauen hassieraco Z- hori DI-/J-tic dathoz!!!
t + dia / ja; t + ja = txa
t + die / je; t + je = txe
Ez daquit ulertu duçuen edo açaldu naicen. Esquerric asco.
Adeitassunez
ETORRI (Euskara artxibatua)
nator
natorrek
natorren
dator
zatorrek, zetorrek
zatorren, zetorren
gatoz
gatozak
gatozan
datoz
zatozak, zetozak
zatozan, zetozan
Leku ascotan TXA aguercen çaicu 1. personako adizquiotan:
natxatorrek / natxatorren
gatxatozek / gatxatozen
Koldo Zuazoc Koldo Mitxelenaren hitzac ekarriric TXA edo atzoco TXI (natxiok) horiec “txokokeria”tzat harcen cituela erraiten deraucu, eta beraz baztergarritzat jo Mitxelena jaunac. Ez da eguia. Ez dirade “txoko” bateco adizquiac, baina herri eta “txoko” ascotan vici viciric dirautenac.
niathorrec / niathorren
guiathocek / guiathocen
adizquiac naffarrerazco forma classicoac dira.
natxatorrek edo natxetorrek moducoac ez dira arbitrarioqui sorthurico adizquiac, atzo açaldu nuen beçala.
NA + 3. persona:
na + T + zatorrek = natxatorrek
GA + 3. persona:
ga + T + zatozek = gatxatozek
Durangon JA- erabilcen da ZA- edo ZE-ren orde. Honetara, jatok / jaton eta jatozak / jatozan hirurgarren personac oinharritzat harturic 1. personac eraiquitzen dira:
najatok / najaton
gajatozak / gajatozan
Honec eracusten deraucu, eta nire theoria confirmatzen, nondic dathocen nator edo gatoz moduco forma neutroac:
nator = na + dator
gatoz = ga + datoz
Iraganaldian
nindatorren = nentorren
gindatozen = gentozen
Forma luceotan arguiro aguercen dira -dator- eta -datoz- orainaldicoac.
Adeitsuqui
Durangon:
doa: joak / joan
doaz: joazak / joazan
3. persona hauetaric 1.ac atheratzen ditugu:
najoak / najoan
gajoazak / gajoazan
Euskara artxibatuan:
noa: noak / noan
doa: zoak / zoan
goaz: goazak / goazan
doaz: zoazak / zoazan
Usurbilen:
noa: niak/nian (natxiek/natxien)
doa: ziek/zien (zijoak/zijoan)
goaz: goaztik/goaztin
doaz: ziaztik/ziaztin (zijoazek/zijoazen)
natxiek eta natxien dira TXdun bakarrac.
na + ziek = natxiek
na + zien = natxien
Artxibatucoac TX systema honetara ekarriric:
noak = natxoak (na + zoak)
noan = natxoan (na + zoan)
goazak = gatxoazak (ga + zoazak)
goazan = gatxoazan (ga + zoazan)
Analogiaz sorthuricoac. Cilhegui al dira analogiaz sorthurico hauec? Artxibatuan erruz erabilcen da analogiaren bitartezco sorcunça. Adizquiena, diot.
Adeitassunez
Artxibatuan (Segurolaren hitza):
du: dik / din
ditu: ditik / ditin
Durangon:
dau: jok / jon
dauz: jozak / jozan
nau: naik / nain
gaitu: gaitik / gaitin
Naffarreraz hauec ere erabilgarri:
nau: niaik / niain
gaitu: giaitik / giaitin
Durangon:
NAU:
NA + JOK = najok
NA + JON = najon
GAITU:
GA + JOZAK = gajozak
GA + JOZAN = gajozan
Honec guilça emaiten deraucu naik / nain eta gaitik / gaitin nola eratu diren hobequi ikustecotz:
NA + DIK = naik
NA + DIN = nain
GA + DITIK = gaitik
GA + DITIN = gaitin
Eta erraçagu ulercen ahal dugu nondic dathocen 1. eta 2. personac gure aditzetan:
nau = na + du
hau = ha + du
gaitu = ga + ditu
zaitu = za + ditu
nago = na + dago
hago = ha + dago
gaude = ga + daude
zaude = za + daude
DAU ere DA + DU da, nondic dau bera, du, daduka, dauka, dauko…
Adeitsuqui
natxiek 2000 bider ençun edo erabili duenac ez dut uste hain erraz noak erraiten has daitequeenic.
Berdin najoak erraiten ohituric dagoena mendebaldean.
noak / noan
moducoen ondoan, ondo liçate, baldin
natxoac / natxoan
forma analogico regularrac baleude artxi-batuan:
na + zoak / zoan = natxoak /natxoan
na + zagok / zagon= natxagok / natxagon
na + zegok / zegon = natxegok / natxegon
natxiek eta natxiok typocoac ilhun samarrac dirade noa eta nago erraiten dutenençat. Nire uste aphalean.
Adeitsuqui
Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen nitián hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric batre eztuc galdu içan, perditionezco semea baicen: Scripturá compli ledinçát. Eta orain hiregana ethorten nauc, eta gauça hauc erraiten citiat munduan, dutençát ene alegrança complitua berac baithan. Nic eman diraueat hæy hire hitza, eta munduac hec gaitzetsi vkan citic, ceren ezpaitirade mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.
Joan 17:12?-?14 Leiçarraga
dutençát = ukan deçatençat
TOCA
nitián = nitian = nituen + toca
citiat = ditiat = ditut + toca
eztuc = ez + duc = da + toca
nauc = naiz + toca
diraueat = dieraueat edo cieraueat
citic = ditic = ditu + toca
CITIAC eta DITIAC erabilcen ditu Leiçarragac.
CITIC edo DITIC ere bai.
DIERAUEAT / CIERAUEAT akademiaren euskaraz: ZIEAT
derau- = di-
derauet = diet
zierau = zi-
zieraueat = zieat
Erraça dateque. Ez da?
Adeitassunez
Ihardets ceçan Iesusec, Ene resumá eztuc mundu hunetaric: baldin mundu hunetaric baliz ene resumá, ene gendeac combati litezquec Iuduey liura eznendinçát: baina orain ene resumá eztuc hemengo.
JOAN 18:36 Leiçarraga
ihardets ceçan = ihardetsi çuen
livratu = entregatu
eztuc = ez duc: DA + toca
combati litezquec
= combatirían
Egun: podrían combatir
Gaur egun segurasqui “combati leçaquetec” erraiten luquete ascoc.
Naffarreraz hobe liçateque T bikoitzaz: combattitu
Intransitivoa edo transitivoa içan daiteque bi synonymo hauen modura:
guducatu = borrocatu DA
guducatu = borrocatu DU
litezke + toka = litezkek
lezakete + toka = lezaketek
Adeitsuqui
IZAN aditza HITANO
DA: DUK / DUN
ZEN: ZUAN / ZUNAN
naiz:
toka: nauk (na + DUK)
noka: naun (na + DUN)
nintzen:
toka: ninduan (nin + DUK + eN)
noka: nindunan (nin + DUN + eN)
DIRA: DITUK / DITUN
ZIREN: ZITUAN / ZITUNAN
gara:
toka: gaituk (ga + DITUK)
noka: gaitun (ga + DITUN)
ginen:
toka: gintuan (gin + DITUK + eN
noka: gintunan (gin + DITUN + eN)
Adeitsuki
Orduan ihardets ceçaten Scribetaric eta Phariseuetaric batzuc, cioitela, Magistruá, nahi guendiquec hireganic cembeit signo ikussi.
MATEO 12:38 BHNT
ihardets ceçaten = ihardetsi çuten
cioitela = ciotela, erraiten çutela
cembeit = cembait
guendiquec = guenduque + toca
Grafia akademikoan:
gendikek = genduke + toka
DIKEK = DIK + KE
DUKE = DU + KE
Biak orainaldiak + ke.
GENDUKE esatecotz ondoco forma hauek ere ikusi ditugu: ginduke, ginuke, genuke
GENDIKEK esatecotz: gindikek, ginikek, genikek
Genuke eta genikek dira akademiaren arauera.
Iraganaldian genuen eta genian:
genuen = ginuen, genduen, ginduen
genian = ginian, gendian, gindian
Zer gertatzen da, bada? Iraganaldico eta alegiazko adizquioc bethi orainaldico hirurgarren persona (du/ditu) daramatela barnean! Forma akademikoetan ez da hain erraz ikusten ahal. Erka:
genduen eta genuen
gendian eta genian
Artxi-batuaren eraginez euskaldunek ez dute ikusten errealitate hau, aditzaren eskema behar bezala ulertzea oztopatzen duena.
Adibidez:
genDUen = genuen
adizkian hortxe dago DU orainaldia.
Artxi-batuac eragin du euskara’ zailagoa bilakatzea gure ikasleentzat, euskaldunontzat.
Adeitasunez
GENDITUEN
Txirritak hemen:
http://www.susa-literatura.eus/emailuak/txirrita/txir32.htm
8
Pasai San Juan da Fuenterrabiya
ziran alkargandik gertu,
beira jarrita aurrena zein zan
ezin gendituen neurtu;
nik adituak kontatzen ditut,
ez iñork punturik artu,
deskuidoren bat izan zan eta
irugarren ziran sartu.
eta Uriartek ere hemen:
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/U/UriarteBibliaIII007.htm
4. Eta nola arkitu gendituen Diszipuluak, gelditu giñan an zazpi egunean: Eta esaten zioten Pablori Espirituagatik; etzediela igo Jerusalena.
Biek GENDITUEN forma çaharra erabili zuten, artxi-batuan GENITUEN bidez adiarazten den berbera jakinaraztekotz.
Erraz ikusten da honetan DITU orainaldiaren tartekatze hori, lehenago ere DU ikusi dugun bezala GENDUEN adizkian. Beronen aldaera bat, GINDUEN ere ikusi dugu aurrekoan. Hala nola GENDITUEN ordez, GINDITUEN ikus baikenezake.
Balio bikoitza eduki du adizki honek (gindituen / gendituen) historikoki:
gindituen / gendituen
= gintuen – Hark gu
eta
gindituen / gendituen
= genituen – Guk haiek
Adeitsuki