Fikzioa errealitate

Fikzioa errealitate –

Fikzioa errealitateHiltzaile batek ligatzeko aplikazio bat erabiltzen du bere biktimekin kontaktatzeko; topaketa beren etxeetan egitea lortzen du; estasi likidoarekin drogatzen ditu; drogari esker beren borondatearen jabe egiten da; bankuko kontu korronteen pasahitzak lortzen ditu; hiltzen ditu.

Eta horrela lau aldiz. Edo zortzi aldiz. Ez dago garbi. Polizia oso berandu jabetu baita gertatzen ari denaz. Nik film hori ikusiko nuke. Tentsio handiz, bai, baina ikusiko nuke. Halako zenbat ez ditugu ikusi?

Tamalez, hori guztia ez da film bateko kontakizuna; Bilbon benetan gertatu den zerbait, baizik. Eta ni une honetan albistea ezin sinetsita nabil. Ikusi dut ez naizela bakarra. Anitz gara ez dugunok ulertu zergatik izan dugun orain duela 7-8 hilabete edo gehiago gertatu ziren erailketa batzuen berri. Eta bertze hainbertze gara ez dugunok ulertu zergatik albiste lazgarri honek ez duen hagitzez oihartzun handiagoa izan.

Ez dakit zuek, baina nik film erreal hau lehenbailehen bukatzea baino ez dut nahi.

Fikzioa errealitate

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.