Borthan niagoc

Borthan niagoc – 

Huná, borthan niagoc, eta bulkatzen diát: baldin cembeitec ençun badeça ene voza, eta borthá irequi badieçat, sarthuren nauc harengana eta affalduren nauc harequin eta hura enequin.
Revelationea 3:20 Leiçarraga

Hitanozco adizquiac ikussiren ditugu oraingoan: nauc, diat, niagoc…

Borthan niagoc

NAFFARRERA

17 pentsamendu “Borthan niagoc”-ri buruz

  • EGON (Euskara akademikoa)

    ORAINALDIA

    nago
    toka: nagok
    noka: nagon

    dago
    toka: zagok = zegok
    noka: zagon = zegon

    gaude
    toka: gaudek
    noka: gauden

    daude
    toka: zaudek = zeudek
    noka: zauden = zeuden

    IRAGANALDIA

    nengoen
    toka: nengoan
    noka: nengonan

    zegoen
    toka: zegoan
    noka: zegonan

    geunden
    toka: geundean
    noka: geundenan

    zeuden
    toka: zeudean
    noka: zeudenan

    ALEGIAZKOA [+KE]

    nengoke
    toka: nengokek
    noka: nengoken

    legoke
    toka: legokek
    noka: legoken

    geundeke
    toka: geundekek
    noka: geundeken

    leudeke
    toka: leudekek
    noka: leudeken

    Oharra: ORAINALDIA [+KE] eta IRAGANALDIA [+KE] adizkiak lortzekotz KE partikula sartu behar da HITANO marken aurrean. Ez besterik.

    Adeitsuki

  • “Artxibatua” deitzen drauca Segurolac euskara batu çurrunari. “Euskara batu zurruna” egon ere badagoelacotz bazterretan, jolasteco gauçac serio jaquitun guztiz ignoranten ancean emaitecotz. Seriotan jolasean beçala, archivatua eta archi-batua arteco cerbait bailicen. Edo denez edo ez denez.
    Sinesgarritasuna emaitecotz bere elheberri dialogicoari “artxibatu” gabeco adizquiac erabilcen ditu berac. Seriotan jolasean berac guztiz sinhesgarri suertatzen den stylo batean idazten daqui. Badaqui horretara idazten eta badaduca horretara idazteric ere. Badaquiduca. Ençun eguiten den stylo batean idatzia du. Ahaldundua da horretaracotz. Ez da ahuldundutacoa, ahaldundutacoa baicic. Asco ikassiac eta jaquinac emaiten duten segur- eta insegurtassunari esquer. Orainaldia darabilat, ceren Segurolac bethi viciric iraunen baitu gure gogo bihotzetan. Bakar batzuec lorcen daquitena berac lorthua du. Bethicotz. Merecimendu intellectual eta libertatezcoaren gatic, gaitic eta gaietatic ere.

    Adeitsuqui

  • nagok eta nagon adizquien ordez, Segurolac “Koiteretzia” bere elheberri dialogicoan natxiok eta natxion darabilça. Eta gaudek eta gauden erabili beharrean gatxaudek eta gatxauden.
    Hirurgarren personetan ZA- eta ZE- aldaera biak daudenetan ZE-ren alde eguiten duque: zegok / zegon; zeudek / zeuden.

    Cer deritzoçue?

    Adeitsuqui

  • natxiok eta gatxaudek erraiten daquien euscalduna hassico al da euskara akademikoan nagok eta gaudek erraiten?
    NAGOK eta GAUDEK non erabilcen dira?
    Adizqui hauec, “artxi-batuak” direnac, luçaz archivatuac egoitecotzat jaio al dirade? Buruari galdetzen draucat ea norc erabilico dituen lagunequin! Alferrençaco hitanoa emaiten dute: K eta N jarri eta quitto. Erraceguiac içaiteac berequin dakar ez erabilcea. Nire uste aphalean.
    Naffarreran ez dira Azpeiticoac beçain lagun artecoac:

    niagoc / niagon
    diagoc / diagon
    guiaudec / guiauden
    diaudec / diauden

    Baten batequin natxiok erabilcecotz, içan behar çara haren laguna, benetaco adisquidea. Complicitate handia behar da.
    Ez dut imaginatzen ahal “nagok” erraiten lagun artean. Ez, ecin dut. Eta aguian hor nombait erabilcen date. Ez daquit.

    Adeitsuqui

  • Iraganaldian hitano adizquioc erraçagoac dira:

    nengoen
    toka: nengoan
    noka: nengonan

    zegoen
    toka: zegoan
    noka: zegonan

    geunden
    toka: geundean
    noka: geundenan

    zeuden
    toka: zeudean
    noka: zeudenan

    Naffarreraz berdinac dira, graphia gora behera, forma labur hauec. Luceac erabilcen ditugunean systema ez da aldatzen:

    nindagoen
    toka: nindagoan
    noka: nindagonan

    gindauden
    toka: gindaudean
    noka: gindaudenan

    Hauetaric erraz lorcen dira alegiazkoak + ke:

    nengokek / nengoken
    nindagokek / nindagoken

    legokek / legoken

    geundekek / geundeken
    gindaudekek / gindaudeken

    leudekek / leudeken

    Adeitsuqui

  • Ikussi ditugun naffarrerazco niagok eta diagok horiec Bizcai aldean ñagok eta jagok ahoscatzen dira (eta idazten).

    diagok
    ddagok
    jagok

    ñagok formaren ordez najagok ere erabilcen da. Hau da:

    na + hirurgarren persona (jagok)

    Errana dut behin baino guehiagotan NAGO adizquia NA + DAGO baicic ez dela edo NAKAR adizquia NA + DAKAR.
    NAJAGOK horrec confirmatu baicic ez du eguiten neure eritzia.
    Gauça bera guerthatzen da JAGOZAK (diaudek = zaudek = zeudek) 3. persona pluralecoarequin, cein valiatzen baita bizcaieraz pluraleco 1. persona eguitecotz:

    ga + jagozak = gajagozak
    = giaudek, gaudek

    Adeitsuqui

  • Hitanoaren proposamena bizkaieraz
    ENEKO BARRUTIA

    Erraz descargatzen ahal duçue proposamen hau googletic.

    Bizcaiera batuaren icenean, NAJAGOK hobesten du Arratia aldeco ÑAGOK adizquiaren caltetan.

    Mania bat da, syndrome maniaco bat da, estudiatu eta ikassi uste duten euskaldunen artean, dena batu nahi ukaitea. Dena artxi-batu nahi ukaitea. Academiac ere daducan mania berbera. Mania bethi ere caltegarria. Batzuençat caltegarria. Bethicoen galgarritzat. Fede onez, hala sinhestu nahi nuque, ongui eguin nahian, bethi calte collateralac ondoriotzat.

    Mania hauen eraguinez edo, atheac hersten derauzquigute librequiago eta, beraz, sociologicoqui ascoçaz hobequiago pensatzen daquigunoi, ithoarazten gaituzte ia ia haiec batere conturatzeque, Haien mania’ normaltassunçat, normalitatetzat harcen da circulu academico eta universitarioetan. Ecin da bercela içan, arguiro derradan.

    Ni beçalaco classicoçale batendaco ÑAGOK hori Leiçarragaren NIAGOC berceric ez da. /niagok/ arhin edo ahoscatzetic /ñagok/ dathorqueelacoan.
    Hala ere, ñagok beçain ona, niagok, najagok, natxagok, natxegok, natxiok, nagok edo negok bera ere iruditzen çaizquit egoqui eta erabilgarri alhor guztietan. Noiz, cer, norequin, nola jaquin beharra dago. Hori, aphur hori edo, nahiago baduçue, hori guztiori jaquin beharra.

    Adeitassunez

  • Usurbilen, demagun, erabilcen diren adizqui allocutivooc contutan hartuco ditut, erran behar dudanaren adiarazteco gogoz.

    nago: natxiok / natxion
    dago: ziok / zion
    eta
    gaude: gatxaudek / gatxauden
    daude: zaudek / zauden

    Argui dago ziok/zion hori nondic heldu den:

    diagok = ziagok = zagok = zegok = zeok = ziok
    diagon = ziagon = zagon = zegon = zeon = zion

    Ez ba?

    Spiritu artxi-batuistec ecin dute ulertu, ondo ulertu ez bederen, ziok (zegok) baten ondoan zaudek agertzea pluralean! Uniformatzeco gogoa bethi ere.

    diaudek = zaudek = zeudek

    Orduan, hirurgarren personetan,
    singularreac: ziok
    pluralean: zaudek

    na + ziok = natxiok
    ga + zaudek = gatxaudek

    Eta T hori?

    T epenthetico deithuren deraucogu, Tartean jarcen den horri. Nondic, baina?

    na + zaio = naTzaio
    ga + zaizkio = gaTzaizkio

    Berauec Bizcaian:

    na + jako = najako edo naTxako
    ga + jakoz = gajakoz edo gaTxakoz

    Eta ikussirico hitanoan

    na + jagok = najagok
    ga + jagozak = gajagozak

    najagok adizquiaren ordez natxagok ençuten ahal dugun beçala, gajagozak adizquiaren ordez gatxagozak ere ençuten ahal dugu.

    Artxi-batuan nagok horren lekuan natxegok edo natxagok egon liteque, edo gaudek horren lekuan, gatxeudek edo gatxaudek.

    natxegok 3. personan zegok erraiten dutenençat,
    natxagok 3. personan zagok erraiten dutenençat,
    gatxeudek 3. personan zeudek erraiten dutenençat, eta
    gatxaudek 3. personan zaudek erraiten dutenençat.

    Oharra:
    epenthetico: raçoina ez daquigularic ere, hor eçarcen den lettragatic erraiten da:

    na + zaio = naTzaio
    na + jako = naTxako

    na + zegok = natxegok = natxiok
    ga + zaudek = gatxauden

    zegok eta zaudek bi hauen hassieraco Z- hori DI-/J-tic dathoz!!!

    t + dia / ja; t + ja = txa
    t + die / je; t + je = txe

    Ez daquit ulertu duçuen edo açaldu naicen. Esquerric asco.

    Adeitassunez

  • ETORRI (Euskara artxibatua)

    nator
    natorrek
    natorren

    dator
    zatorrek, zetorrek
    zatorren, zetorren

    gatoz
    gatozak
    gatozan

    datoz
    zatozak, zetozak
    zatozan, zetozan

    Leku ascotan TXA aguercen çaicu 1. personako adizquiotan:

    natxatorrek / natxatorren
    gatxatozek / gatxatozen

    Koldo Zuazoc Koldo Mitxelenaren hitzac ekarriric TXA edo atzoco TXI (natxiok) horiec “txokokeria”tzat harcen cituela erraiten deraucu, eta beraz baztergarritzat jo Mitxelena jaunac. Ez da eguia. Ez dirade “txoko” bateco adizquiac, baina herri eta “txoko” ascotan vici viciric dirautenac.

    niathorrec / niathorren
    guiathocek / guiathocen

    adizquiac naffarrerazco forma classicoac dira.

    natxatorrek edo natxetorrek moducoac ez dira arbitrarioqui sorthurico adizquiac, atzo açaldu nuen beçala.

    NA + 3. persona:
    na + T + zatorrek = natxatorrek

    GA + 3. persona:
    ga + T + zatozek = gatxatozek

    Durangon JA- erabilcen da ZA- edo ZE-ren orde. Honetara, jatok / jaton eta jatozak / jatozan hirurgarren personac oinharritzat harturic 1. personac eraiquitzen dira:

    najatok / najaton
    gajatozak / gajatozan

    Honec eracusten deraucu, eta nire theoria confirmatzen, nondic dathocen nator edo gatoz moduco forma neutroac:

    nator = na + dator
    gatoz = ga + datoz

    Iraganaldian

    nindatorren = nentorren
    gindatozen = gentozen

    Forma luceotan arguiro aguercen dira -dator- eta -datoz- orainaldicoac.

    Adeitsuqui

  • Durangon:

    doa: joak / joan
    doaz: joazak / joazan

    3. persona hauetaric 1.ac atheratzen ditugu:

    najoak / najoan
    gajoazak / gajoazan

    Euskara artxibatuan:

    noa: noak / noan
    doa: zoak / zoan
    goaz: goazak / goazan
    doaz: zoazak / zoazan

    Usurbilen:

    noa: niak/nian (natxiek/natxien)
    doa: ziek/zien (zijoak/zijoan)
    goaz: goaztik/goaztin
    doaz: ziaztik/ziaztin (zijoazek/zijoazen)

    natxiek eta natxien dira TXdun bakarrac.
    na + ziek = natxiek
    na + zien = natxien

    Artxibatucoac TX systema honetara ekarriric:

    noak = natxoak (na + zoak)
    noan = natxoan (na + zoan)

    goazak = gatxoazak (ga + zoazak)
    goazan = gatxoazan (ga + zoazan)

    Analogiaz sorthuricoac. Cilhegui al dira analogiaz sorthurico hauec? Artxibatuan erruz erabilcen da analogiaren bitartezco sorcunça. Adizquiena, diot.

    Adeitassunez

  • Artxibatuan (Segurolaren hitza):

    du: dik / din
    ditu: ditik / ditin

    Durangon:

    dau: jok / jon
    dauz: jozak / jozan

    nau: naik / nain
    gaitu: gaitik / gaitin

    Naffarreraz hauec ere erabilgarri:
    nau: niaik / niain
    gaitu: giaitik / giaitin

    Durangon:

    NAU:
    NA + JOK = najok
    NA + JON = najon

    GAITU:
    GA + JOZAK = gajozak
    GA + JOZAN = gajozan

    Honec guilça emaiten deraucu naik / nain eta gaitik / gaitin nola eratu diren hobequi ikustecotz:

    NA + DIK = naik
    NA + DIN = nain

    GA + DITIK = gaitik
    GA + DITIN = gaitin

    Eta erraçagu ulercen ahal dugu nondic dathocen 1. eta 2. personac gure aditzetan:

    nau = na + du
    hau = ha + du
    gaitu = ga + ditu
    zaitu = za + ditu

    nago = na + dago
    hago = ha + dago
    gaude = ga + daude
    zaude = za + daude

    DAU ere DA + DU da, nondic dau bera, du, daduka, dauka, dauko…

    Adeitsuqui

  • natxiek 2000 bider ençun edo erabili duenac ez dut uste hain erraz noak erraiten has daitequeenic.
    Berdin najoak erraiten ohituric dagoena mendebaldean.

    noak / noan
    moducoen ondoan, ondo liçate, baldin
    natxoac / natxoan
    forma analogico regularrac baleude artxi-batuan:

    na + zoak / zoan = natxoak /natxoan

    na + zagok / zagon= natxagok / natxagon
    na + zegok / zegon = natxegok / natxegon

    natxiek eta natxiok typocoac ilhun samarrac dirade noa eta nago erraiten dutenençat. Nire uste aphalean.

    Adeitsuqui

  • Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen nitián hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric batre eztuc galdu içan, perditionezco semea baicen: Scripturá compli ledinçát. Eta orain hiregana ethorten nauc, eta gauça hauc erraiten citiat munduan, dutençát ene alegrança complitua berac baithan. Nic eman diraueat hæy hire hitza, eta munduac hec gaitzetsi vkan citic, ceren ezpaitirade mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.
    Joan 17:12?-?14 Leiçarraga

    dutençát = ukan deçatençat

    TOCA

    nitián = nitian = nituen + toca
    citiat = ditiat = ditut + toca
    eztuc = ez + duc = da + toca
    nauc = naiz + toca
    diraueat = dieraueat edo cieraueat
    citic = ditic = ditu + toca

    CITIAC eta DITIAC erabilcen ditu Leiçarragac.
    CITIC edo DITIC ere bai.
    DIERAUEAT / CIERAUEAT akademiaren euskaraz: ZIEAT

    derau- = di-
    derauet = diet

    zierau = zi-
    zieraueat = zieat

    Erraça dateque. Ez da?

    Adeitassunez

  • Ihardets ceçan Iesusec, Ene resumá eztuc mundu hunetaric: baldin mundu hunetaric baliz ene resumá, ene gendeac combati litezquec Iuduey liura eznendinçát: baina orain ene resumá eztuc hemengo.
    JOAN 18:36 Leiçarraga

    ihardets ceçan = ihardetsi çuen
    livratu = entregatu
    eztuc = ez duc: DA + toca

    combati litezquec
    = combatirían
    Egun: podrían combatir

    Gaur egun segurasqui “combati leçaquetec” erraiten luquete ascoc.

    Naffarreraz hobe liçateque T bikoitzaz: combattitu

    Intransitivoa edo transitivoa içan daiteque bi synonymo hauen modura:

    guducatu = borrocatu DA
    guducatu = borrocatu DU

    litezke + toka = litezkek
    lezakete + toka = lezaketek

    Adeitsuqui

  • IZAN aditza HITANO

    DA: DUK / DUN
    ZEN: ZUAN / ZUNAN

    naiz:
    toka: nauk (na + DUK)
    noka: naun (na + DUN)

    nintzen:
    toka: ninduan (nin + DUK + eN)
    noka: nindunan (nin + DUN + eN)

    DIRA: DITUK / DITUN
    ZIREN: ZITUAN / ZITUNAN

    gara:
    toka: gaituk (ga + DITUK)
    noka: gaitun (ga + DITUN)

    ginen:
    toka: gintuan (gin + DITUK + eN
    noka: gintunan (gin + DITUN + eN)

    Adeitsuki

  • Orduan ihardets ceçaten Scribetaric eta Phariseuetaric batzuc, cioitela, Magistruá, nahi guendiquec hireganic cembeit signo ikussi.
    MATEO 12:38 BHNT

    ihardets ceçaten = ihardetsi çuten
    cioitela = ciotela, erraiten çutela
    cembeit = cembait

    guendiquec = guenduque + toca

    Grafia akademikoan:

    gendikek = genduke + toka

    DIKEK = DIK + KE
    DUKE = DU + KE
    Biak orainaldiak + ke.

    GENDUKE esatecotz ondoco forma hauek ere ikusi ditugu: ginduke, ginuke, genuke
    GENDIKEK esatecotz: gindikek, ginikek, genikek

    Genuke eta genikek dira akademiaren arauera.

    Iraganaldian genuen eta genian:
    genuen = ginuen, genduen, ginduen
    genian = ginian, gendian, gindian

    Zer gertatzen da, bada? Iraganaldico eta alegiazko adizquioc bethi orainaldico hirurgarren persona (du/ditu) daramatela barnean! Forma akademikoetan ez da hain erraz ikusten ahal. Erka:

    genduen eta genuen
    gendian eta genian

    Artxi-batuaren eraginez euskaldunek ez dute ikusten errealitate hau, aditzaren eskema behar bezala ulertzea oztopatzen duena.

    Adibidez:

    genDUen = genuen

    adizkian hortxe dago DU orainaldia.

    Artxi-batuac eragin du euskara’ zailagoa bilakatzea gure ikasleentzat, euskaldunontzat.

    Adeitasunez

  • GENDITUEN

    Txirritak hemen:

    http://www.susa-literatura.eus/emailuak/txirrita/txir32.htm

    8
    Pasai San Juan da Fuenterrabiya
    ziran alkargandik gertu,
    beira jarrita aurrena zein zan
    ezin gendituen neurtu;
    nik adituak kontatzen ditut,
    ez iñork punturik artu,
    deskuidoren bat izan zan eta
    irugarren ziran sartu.

    eta Uriartek ere hemen:

    https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/U/UriarteBibliaIII007.htm

    4. Eta nola arkitu gendituen Diszipuluak, gelditu giñan an zazpi egunean: Eta esaten zioten Pablori Espirituagatik; etzediela igo Jerusalena.

    Biek GENDITUEN forma çaharra erabili zuten, artxi-batuan GENITUEN bidez adiarazten den berbera jakinaraztekotz.
    Erraz ikusten da honetan DITU orainaldiaren tartekatze hori, lehenago ere DU ikusi dugun bezala GENDUEN adizkian. Beronen aldaera bat, GINDUEN ere ikusi dugu aurrekoan. Hala nola GENDITUEN ordez, GINDITUEN ikus baikenezake.

    Balio bikoitza eduki du adizki honek (gindituen / gendituen) historikoki:

    gindituen / gendituen
    = gintuen – Hark gu
    eta
    gindituen / gendituen
    = genituen – Guk haiek

    Adeitsuki