Ez gaituzte aintzat hartzen

Ez gaituzte aintzat hartzen –

Haurreskolen duintasunaren alde, Nafarroa 0-3 Plataformak manifestazio zaratatsua egin zuen herenegun Iruñean, maiatzaren 7an. Haux e da bertan irakurri zen manifestua:

Ez gaituzte aintzat hartzenEgoerarik okerrenean gaude; greba mugagabean murgilduta! Gure elkarrizketa-ahalegin guztiak bertan behera geratu dira berriro. Baina nazkatuta gaude! Horregatik, otsailean estrategia aldatu genuen. Kalera irten gara jendarteak gobernu honek ukatzen digun ahotsa entzun dezan. Kalera irten garen bakoitzean ohartarazi diegu kontutan hartuak izan nahi dugula.

Ez gaituzte aintzat hartzen, zilegitasunik ez dugula esanez. Esan dezakezue zein den ordezkatzen gaituen erakunde instituzionala? Ez! Ezin duzue, ez delako existitzen! Urte asko daramatzagu haur eskolentzat duintasuna eskatzen. Gu gara ziklo hau hobekien ezagutzen dugunak, eta, hala ere, ez gaituzte aitortzarik egiten, ezta geure izenean hitz egiteko ere.

Duela sei hilabete 9 ginen eta orain 56 eskola gara modu batera edo bestera mobilizatu garenak eta batzen jarraitzen dugu!! Gero eta gehiago gara eta indartsuago gaude.

Altsasu
Antsoain
Arbizu
Arguedas
Artika
Atarrabia
Barañain
Basaburua
Baztan
Bera
Berriosuso
Berriozar
Buñuel
Burlata (Bizkarramendia) Burlata (Egunsenti) Cadreita

Cascante Castejon Cintruenigo Corella
Esteribar
Funes
Fustiñana
Gares
Garinoain Gorraiz
Iruña (Donibane) Iruña (Goizeder)

Iruña (Hello Azpilagaña) Iruña (Hello Buztintxuri) Iruña (Hello Egunsenti) Iruña (Izartegi)

Iruña (Los Angeles)
Iruña (Ninia Etxea)
Iruña (Printzearen harresi) Iruña (Santa Teresa)
Leitza
Lekunberri
Lesaka
Lizarra
Mendigorria
Murchante
Mutilva (Kuluxka) Mutilva (Tipi Tapa) Noain
Oltza Zendea
Orkoien
Ribaforada
Sangüesa
Sarriguren (Malkaitz) Sarriguren (Tangorri) Uharte (Perez Goiena) Uharte (Ugarrandia) Ultzama
Valtierra
Zizur Mayor

Agerian geratu da udalek ez dakitela ziklo honetan zer gertatzen den, eta gutxieneko zerbitzuak ezjakintasunetik ezarri behar izan dituztela. Aukeratu egin behar izan dute; batzuek eskolan haurren segurtasuna bermatzea erabaki dute, beste batzuek grebarako eskubidea ahalbidetzea, eta beste batzuek, berriz, oraindik ere erotuta dabiltza hezkuntzarako eskubidea, funtsezko zerbitzu gisa eta langile guztien grebarako eskubidea uztartzeko.

Ez dago udaletxe zintzorik Hezkuntza Departamentuak ratioa jaitsiz edo langileak indartuz hezkuntza arreta hobea bermatzearen aurka dagoenik. Are gutxiago haur eskolen baldintza prekarioak hobetzeko finantzaketa modulua handitzearen aurka dagoenik.

Hemendik, toki entitateak gonbidatu nahi ditugu Gobernuari negoziazioa eta elkarrizketa premiazkoa eta beharrezkoa dela exijitzera. Zuek duzue errealitate gordin hau desblokeatu dezakeen giltza!

Gu denetatik egiten saiatu gara. Anitzak gara eta gure aniztasunak gainezka egiten die! Elkarrekin eta antolatuta gaude: Nafarroako Foru Komunitateko iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Ez dago atzera egiterik.

Nafarroako Gobernuak ezin du beste aldera begiratzen jarraitu, ezin izango dute politikarietara jolasten jarraitu guri aurrez aurre begiratu gabe! Eta egiten dutenean lanerako prest aurkituko gaituzte.

Ez dugu baldintza duinak lortzeko itxaropena galtzen. Prekarioak gaituzte, baina ez otzanak eta ez konplizeak!

Haur eskolen duintasunaren alde!!!

Ez gaituzte aintzat hartzen

Haur eskola duinen alde