[Euskararen (pro)bokazioa] Bakarrik

[Euskararen (pro)bokazioa] Bakarrik –

[Euskararen (pro)bokazioa] Bakarrik

Euskararen erabileraren inguruko atala da Euskararen (pro)bokazioa. Helburua, gaur egun batez ere ahozko ereduaren kasu zehatzak aztertzea da.

Zazpigarren proposamena:

.

BAKARRIK / SOILIK

Jo dezagun sarera:

> Kontziliazioa gizonen eta emakumeen ardura izatea nahi dugu, ez bakarrik emakumeena.

Gaztelaniazko /solo/ edo frantsesezko /seul(ement)/ esateko, /bakarrik/ erabiltzen dugunean, bi esanahi plantea ditzakegu:

Estoy solo (izenondoa):

bakarriknnago.

soilik nago.

.

Sólo (aditzondoa) quiero ese libro:

liburu hori besterik ez dut nahi.

liburu horiibakarrik nahi dut.

liburu hori soilik nahi dut.

liburu hori nahi duttbakarrik.

.

Baina lege orokorraren arabera, dagokien elementuaren atzetik joan ohi dira /bakarrik/ eta /soilik/. Hala:

Kontziliazioa gizonen eta emakumeen ardura izatea nahi dugu, ez emakumeenaabakarrik.

Inguruko hizkuntzen eraginez, ordea, aldatu egin diogu bere lekua /bakarrik/ hitzari:

No solo… / pas seulement…

.

Eta, hala:

Kontziliazioa gizonen eta emakumeen ardura izatea nahi dugu, ez bakarrik emakumeena.

.

[Euskararen (pro)bokazioa] BakarrikAriketatxoa. Nola euskaratuko zenuke Home alone edo Sólo en casa?*

> Etxean bakarrik / Bakarrikeetxean / Etxean, bakarrik

.

Erantzunaren arabera, aldatzen al da esanahia?

* Frantseseko titulurako ez zuten bakarrik hartu: Maman, j’ai encore raté l’avion

[Euskararen (pro)bokazioa]

bakarrik

Bokazioa da, orain arteko beste ekimen askotan bezala, gure hizkuntzaren gorabeherei begiratzeko arrazoia. Ezin ukatuko dugu gaur egun, euskaraz gehiago egiten bada ere, euskara horren beraren maila askoz apalagoa dela.

Oraingoan, ordea, probokazioa ere bada gure helburua, hizkuntzaren arloan inork ez baitauka gaur egun itzalik euskaldunon urrats galduak bere onera ekartzeko eta, beraz, era askotako proposamenak egiten ausartuko gara. Hala, (pro)bokazioz egingo dugu lan, eta euskararen erabilera egokiaren alde eta zuzeulari askok bere baitan duten hizkuntza-komisario txiki hori esnatzea izango da gure asmoa.

Izan ere, euskaldunok osatzen dugun tribu esaneko honek galdu egin du liderrari jarraitzeko ohitura. Garai batean Euskaltzaindiak betetzen zuen funtzio hori, eta zihur › ziur bezalako erabaki-aldaketak maiz egin izan ditugu, gure erret akademia txit gorenak aginduta. Eta guk, txintxo-txintxo, ziur hautatu dugu. Edo jeitsi › jaitsi, edo ohizko ohiko. Denon memoria kolektiboan daude. Txisteak esaten zuen astero egiten zizkigutela aldaketak, eta guk besterik gabe onartu.

Baina garai horiek joan ziren. Orain ez dago artaldea belar txarretatik urrunduko duen liderrik, edo ez zaio entzuten. Eta, hein handi batean, gaztelaniaren kalkoa den sasi-euskara trakets batean mintzatzen gara. Aginduak betetzera ohituta, galduta gaude orain, eta ezin esan euskararen egoera osasuntsua denik.

Hala, euskara estandarizatzeko irizpide xelebre batzuk haizatuko ditugu, kalean entzuten ditugunei kosk egingo diegu eta artikuluetan (Zuzeutik hasita) irratsaioetan, telebistan, sare sozialetan eta webguneetan agertzen diren erabilera ez gomendagarriak planteatuko ditugu. Askotan ez baikara jabetzen esaten duguna egokia den… ezta euskaraz ala erdaraz ari garen ere.

Ez dugu normatibo izan nahi, baina gustatuko litzaiguke egoerak planteatu eta denon artean proposamen txukunak egitea.

Hizkuntza aztertzeko, era askotako formatuak planteatuko ditugu: azalpen laburrak, kontraesanak, zuzena/okerra eta zuzena/zuzena planteamenduak, iritziak… eta, aipatu dugun bezala, irakurleen esku geratuko da, hala nahi badu, planteatuko ditugunak kritikatzea, arbuiatzea eta osatzea. Eta nahi duenak proposatu ahal izango du zertaz hitz egin, zer kritikatu, zer hizkuntza atal edo erabilera planteatu.

[Euskararen (pro)bokazioa] Bakarrik
bakarrik, euskara, Euskararen probokazioa, soilik

2 pentsamendu “[Euskararen (pro)bokazioa] Bakarrik”-ri buruz

  • Ritxi, zure iturriak eguneratu behar zenituzke agian. Izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian ontzat ematen da “ez bakarrik…” egitura:

    2 adb. (Dagokion hitz edo esaldiaren ondo-ondotik; ezezkoetan, ezkerrean ere ezar daiteke ). Eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan . Ik. soilik .

    Eta, besteren artean, adibide hau ematen da:

    Ez bakarrik aldeko zirenei, baita gainerako guztiei ere.

  • Ritxi Lizartza

    Kaixo, Garret

    Ez habil oker, baina, tamalez, ezin jakin zertaz ari garen hizketan. Adibide bat jartzea onena:

    “Ez bakarrik hik nahi dunana” jartzen badugu, ezin egongo haiz seguru esanahiaz, alegia:

    – ez hik bakarrik nahi dunana.
    ala
    – ez hik nahi dunana bakarrik.

    Eta bi esaldi horien esanahiaz, esango al huke gauza bera esan nahi dutela?
    Izan ondo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude