Axularren Aditza III

Axularren Aditza III – 

44

[Eta halacoa eta halacoac, haiña eta haiñac] maiz dira gaizqui eta on-behar. Baiña aldez eztira vrricalquiçun; ceren bere faltaz, trabaillatu nahi gabez, eta ethorquiçunera ez behatuz halacatu baitira. Paga beçate beraz iragan duten aisia, eta alferqueria, presenteco penaz eta trabailluaz, leheneco assea eta soberania, oraico gosseaz eta escasiaz. In omni opere bono erit abundantia, vbi autem verba sunt plurima, ibi frequenter egestas {Prouer. 14}. Trabaillu onean içanen da franco eta franquia, baiña hitz anhitz den leccuan, maiz da probetasuna eta escasia. Alferrac choil {joil } dira hitztun eder, solhasturi handi: hequen compaiñian çarenean, ezta çure aldiric, çu baiño hec hobequi ençunac dira, hequentçat da audientcia guztia, hey dagote mundua ahoa çabalduric, eta beharriac ernaturic beha. Ordea guero azquenean hec escale eta çu emaille. Haur da alferqueriatic edo naguitasunetic heldu den irabacia, probecia, errumesqueria, bataren eta bertcearen carga, eta forogu içaitea, ondore gaixtoa, calte handia.

Axularren Aditza III

Baiña calte guztien gaiñeco caltea, alferqueriatic heldu den handiena, ceiñi narraicola erran baitut nic, oraiñocoan erran dudan guztia, da luçamendua, guerotic guerora ibiltcea. Ceren nagui-alferrac eztu behin ere erraiten, egun. Bethi bihar, bethi guero, bethi luçamendu. Alfertasuna da guero guztien ithur-burua, cimendua eta amà eguiteco [guztiac egunetic biharrera, presentètic ethorquiçunera, eta guerotic guerora luçatcen dituena. Eta ama hunen alaba haur, naguitasunetic eta alferqueriatic sortcen den guero haur, da gure galgarria, gure içurria, eta egun daiñotic gure etsai deabruac gure enganatceco ediren ahal duen bideric eta arteric hoberena, finena eta segurena.]

Axularren Aditza II

Axularren aditza

NAFFARRERA

39 pentsamendu “Axularren Aditza III”-ri buruz

  • hey dagote mundua ahoa çabalduric.

    Deigarria dagote hau euskara batua baicic ez daquitenençat.

    dagote = dagoquie

    Pluralean ez da daudete, dagozte baicic:

    dagozte = dagozquie

    Adeitsuqui

  • dagokie Axularrengan dagote dela ikusia dugu.
    Leiçarragagan, ordea, dagote edota daue da.

    Liburua dagokie
    : les corresponde el libro

    dagote = dadute = dute

    DUTE’ ergativoa aditzean integratu baino lehen dativo bat cen, dagokie adizkiaren errannahiaz. Mendebaldean DAUE / DABE / DAUDE (= daurie, dere…) da DUTEren baliokidea.

    Adeitsuki

  • 28 Baiña calte guztien gaiñeco caltea, alferqueriatic heldu den handiena, ceiñi narraicola erran baitut nic, oraiñocoan erran dudan guztia, da luçamendua, guerotic guerora ibiltcea.

    narraico:

    Axularrec berac narraica eta narraio aldaerac ere darabilça.

    narraico = narraica = narraio

    Eta baita narraiquio ere aguercen çaicu gure classicoen baithan.

    Benetaco euskara batuan laurac aguertu behar lirateque, eta ez bakarric narraio forma. Euskara Batua ecin da selectivoa içan.

    narraio beçain ona narraiko, narraika eta narraikio dirade.

    Adeitsuqui

  • Euskara Batuan:

    darrait = jarraikitzen zait
    darraigu = jarraikitzen zaigu

    baina eguiatan honela erabilcen dirade:

    darrait = jarraitzen dut
    darraigu = jarraitzen dugu

    nor-nori içaitetic nor-norc içaiterat.

    Hauxe da eguia.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2024-09-01 16:35

    Arratsalde on Josu
    Beraz hemen ” narraicola” da “jarraitzen niola (rik)”
    Baina zer erran nahi du “ceiñi narraicola erran baitut nic…” horrek?
    Ez ote da “zeinetik tiraka… edo zeinaren haritik…” bezalako zerbait alferkeriaren kalteaz mintzatuz?
    Milesker

  • jarraitu, jarraiki
    ERREGIMENA. Esanahi bera izanik ere (finean aditz bera baitira), badute desberdintasunik. Jarraiki ekialdeko tradiziokoa da batez ere, eta da/zaio erregimenetakoa da. Apaiz gaixoa jarraiki zaio gillotinaren gaineraino. Jarraitu, berriz, mendebaldekoa da (duela berrehun urtetik honakoa), eta du/dio erregimenetakoa: objekturik ez badago, du (Lanean jarraitzen du); objektua baldin badago, dio. *Bidea jarraitu du (> Bideari jarraitu dio).

    Ez da egokia, beraz, *Ni bideari jarraitu natzaio (> Nik bideari jarraitu diot), du/dio aditza baita jarraitu. Ni bideari jarraiki natzaio, berriz, egokia da, jarraiki aditza da/zaio baita. Biek (bai jarraituk bai jarraikik) dute sinonimo segitu aditza (? segitu), baina horrek ez ditu haien erregimenak pareko. [EH]

    ADITZ TRINKOA. Aditz trinko gisa ere jokatzen du jarraikik, baina beste aditz batzuen analogiaz-edo sortu diren *darraiote, *darraiozu eta gisakoak ez dira forma arautuak. Da/zaio sailetakoa denez, beste era honetara moldatzen da: Polizia lapurrei darraie. Ni narraio San Gregorioren kontseiluari. (Euskal aditz batua, 104] (? *darrai)

    JARRAIKI, ADITZONDO? Ez da forma egokia aditzondo gisa erabiltzeko: *Zuri jarraiki iritsi dira gailurrera (> Zuri jarraikiz/jarraituz/jarraika iritsi dira gailurrera). [EH]

    KALKOA. Erdarazko ‘con’/‘avec’ preposizioen eraginez eginiko esaldi kalkatu batzuek ez dute testigantzarik literaturan, molde berriak dira. Adibidez: ?Lanarekin jarraitu du serio-serio (> Lanean jarraitu du serio-serio (‘zertan’ jarraitu). Lanari jarraitu dio serio-serio (‘zeri’ jarraitu)). ?Yes (bai) botoia sakatu, eta instalazioarekin jarraituko dugu (> Yes (bai) botoia sakatu, eta instalatzen jarraituko dugu (‘zertan’ jarraitu)). Antzeko arazoa dute beste zenbait aditzek ere (hasi, amaitu…). (? -ekin soziatiboa eta zenbait muga-arazo)

    Lavinek:
    Goiko hau Euskaltzaindiaren eritzia, zeina hartu baitut hemendik:

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1715&task=bilaketa&lang=eu&id=891

    Eritzi okerra, baldin ikusten baditugu Ibon Sarasola jaunaren Egungo Euskararen Hiztegiko adibideak, zeinetan jarraiki eta jarraitu izaiten ahal baitira guztiz sinonimoak:

    https://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?m=0&z=jarraiki

    Adeitsuki

  • ADIZKI TRINKOAK

    JARRAIKI + hari

    Orainaldia:

    narraio
    harraio
    darraio
    garraizkio
    zarraizkio
    zarraizkiote
    darraizkio

    Iraganaldia:

    ninderraion
    hinderraion
    zerraion
    ginderraizkion
    zinderraizkion
    zinderraizkioten
    zerraizkion

    Alegiazkoa + KE:

    ninderraioke
    hinderraioke
    lerraioke
    ginderraizkioke
    zinderraizkioke
    zinderraizkiokete
    lerraizkioke

    Imperativoa

    berraio
    berraizkio

    Oharrak:
    Goikoak dira Euskaltzaindiak onartu dituen O-dun guztiak. Hari gabe, haiei izan balitz, O-ren ordez, E ipini genuke adizkiotan.
    O datorke HAU ( > HO) erakusletik, eta
    E datorke HE (= haiek) partikulatik.

    Beti adierazten izan dudan bezala, Euskaltzaindiak arrapaladan finkatu eta erabaki zituen euskal aditzak. JARRAIKI da haietariko bat:
    Non daude KE gabeko alegiazkoak? Non daude orainaldia + KE eta iraganaldia + KE?
    Zer da, euskara batuan ezin dela esan “baninderraio”, “narraioke” edo “ninderraiokeen?
    Nondik atera dituzte -derraio- eta -derraizkio-, -darraio- eta -darraizkio- forma zuzenen ordez?
    Ithurryren gramatikan ongi idatzirik agertzen dira. Zaila zen handik kopiatzea eta fini?

    Adeitsuki

  • Eta zer gertatuko litzateke ikusi berri ditugun adizkietatik nori-marka kenduko bagenu:

    narraio: le sigo
    narrai: sigo

    Honela geratuko lirateke:

    Orainaldia:

    narrai: sigo
    harrai: sigues
    darrai: sigue
    garraiz: seguimos
    zarraiz: sigues
    zarraizte: seguís
    darraiz: siguen

    Iraganaldia:

    ninderraien: seguía
    hinderraien: seguías
    zerraien: seguía
    ginderraizen: seguíamos
    zinderraizen: seguías
    zinderraizten: seguíais
    zerraizen: seguían

    Alegiazkoa + KE:

    ninderraike: seguiría
    hinderraike: seguirías
    lerraike: seguiría
    ginderraizke: seguiríamos
    zinderraizke: seguirías
    zinderraizkete: seguiríais
    lerraizke: seguirían

    Imperativoa

    berrai: siga
    berraiz: sigan

    Oharrak:
    Hauek dira oinarrizko formak, zeinei NORI markak eransten ahal baitzaizkie:

    narrai: sigo

    + hiri (to) = narraik: te sigo
    + hiri (no) = narrain: te sigo
    + hari = narraio: le sigo
    + zuri = narraizu: te sigo
    + zuei = narraizue: os sigo
    + haiei = narraie: les sigo

    Ikusiko dugunez, euskal jendeak eta ereduzko idazle batzuk ere orain arte hemen ikusi gabeko adizkiak sortu dituzte. NOR-NORI jatorrizko eredutik NOR-NORK eta NORI-NORK ereduetara iraganez. Hau historikoki berdin gertatu da NORK ergativodun aditz guztiekin. Bai.

    Adeitsuki

  • Egungo Testuen Corpusa

    https://www.ehu.eus/etc/?bila=jarraiki

    Hemen ikusten ahal dugu, adibidez, jarraiki aditzaren darraigu adizkia.

    Berez, Euskaltzaindiaren eritziaren arauera:

    darraigu = hura guri: nos sigue

    Ez, ez da hola erabiltzen. Berriak, Azurmendik, Jakinek, Amurizak eta beste hainbestek honetara egiten dute:

    darraigu = jarraitzen dugu: seguimos

    non magia-artez NORI zena NORK bilakatu den!

    guri darraigu
    >
    guk darraigu

    DARRAIGU adizkiaren forma Mitxelena, Txillardegi eta Euskaltzaindia hirukote potenteari zor diogu. Leizarragak, Axularrek eta euskal aditza on ondo ezagutzera heldu garenok badakigu hanka sartze argi eta galanta egon dela hor. “Guri” adierazteko’ aditz honetan -GU erabili ordez, Leizarragak, Axularrek eta -KU erabili zuten, zeina -KIGUren kontrakzioa besterik ez baita.

    “darraigu” izan beharrean “darraikigu” edota “darraiku’ forma onartu eta erabaki balute, gaur ez genuke problema hori izango!

    Azaltzen naiz?

    josulavin@gmail.com

    Adeitsuki

  • JARRAIKI

    NOR-(NORI)-NORK tankeran

    guk darraigu nori-gabetik guk darraiogu nori-duna lortzen dugun bezala, hona hemen denak:

    nori-gabea nori-duna:

    darrait darraiot
    darraik darraiok
    darrain darraion
    darrai darraio
    darraigu darraiogu
    darraizu darraiozu
    darraizue darraiozue
    darraite darraiote

    Iragana:

    nerraien nerraion
    herraie herraion
    zerraien zerraion
    generraien generraion
    zenerraien zenerraion
    zenerraiten zenerraioten
    zerraiten zerraioten

    Alegiazkoa + KE

    nerraike nerraioke
    herraike herraioke
    lerraike lerraioke
    generraike generraioke
    zenerraike zenerraioke
    zenerraikete zenerraiokete
    lerraikete lerraiokete

    Nondik atera dut nerraion modukoak?

    1
    ninderraion ordez nindarraion
    2
    ninda = nen
    3
    nindarraion = nenraion
    4
    Egokitzapen fonetikoa:
    nenRaion = nerraion

    Logika aplastantea!

    Euskaltzainek jakin behar lukete, baina zoritzarrez ez dirudi dakitenik.

    Adeitasunez

  • ERAUNSI: /erauntsi/

    darauntsa
    = joiten derauko
    = joten deutso
    = jotzen dio

    46. orrialdean:

    Naguia ere negu hotzean, atheac atheari darauntsanean, ohean higuitcen da, bertce aldera itçultcen da, burua goitituric iartcen da. Ordea hargatic itçul inguru hequen buruan, lotara bere ohe berora bihurtcen da.

    Leiçarragac honela idazten du: draunsa

    Batuan: derauntso edo derauntsa

    Naffarreraz: deraunso eta deraunsa, baina draunso eta draunsa ere begui onez ikusten ditugu. Halaber, daraunso eta daraunsa ere Axularren estiloan.

    Bilakaera:

    daraunsa
    > draunsa
    > deraunsa

    Post hauetan ere traktatu nuen:

    https://zuzeu.eus/euskara/in-eman/

    https://zuzeu.eus/euskara/nemo-patriam-quia-magna-est-amat/

    Adeitsuki

  • Axularrek:

    Naguia ere negu hotzean, atheac atheari darauntsanean, ohean higuitcen da, bertce aldera itçultcen da, burua goitituric iartcen da. Ordea hargatic itçul inguru hequen buruan, lotara bere ohe berora bihurtcen da.

    Añibarrok, Axularrena itzultzen duelarik:

    Naguia bere negu otzean, ateac ateari darautsanean, oean muguitzen da, beste aldera itzultzen da, burua goititurik jartzen da. Baña orregaitik itzul-inguru gira-bira oneez guero, lotara bere oe berora biurtzen da.

    daraUntsa = daraUtsa

    U hau ekialdeko “deraUtza” edo mendebaldeko “deUtsa” adizkietan dagoena bera dateke.

    Txillardegik Euskal Aditz Batua liburuan, bai erauntsi, bai erautsi aipatzen ditu, adizqui batzuk ematen dituela. Bigarren kasukoak hauek: diraustazu, dirautsut (Mogel), dirauskue (Añibarro) eta zirautsela (Astarloa).
    Han aipatzen ez bada ere, diraustazu ere Añibarrorena da.
    erautsi (edo irautsi) honen esannahia “esan” da.

    Etcheparec ere diraustazu zukako adizkia erabili zuen:

    diraustazu = deraust + zuka

    deraust = jotzen nau

    dirau- / derau- = dio-

    erau(n)si = jo, io

    1. eman
    2. colpatu, jo
    3. erran, essan

    derautaçu: me haces tener, me das

    deraustaçu: me das, golpeas, dices, e.a.

    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2024-09-04 18:10

    Azkenean “atheac atheari darauntsanean” perpausak erran nahi du “bortak etxeari joka ari denean “?

  • Oharra:

    Mendebaldeco “deutsie” hirur gauça içan daiteque:

    1. die
    2. diote
    3. diete

    Hau da historicoqui diote-ren bidez eguin (eta eguiten) den beçala.

    jakoe /jakue/ = zaiote

    Egun idatziz orokorqui:
    jake edota jakie

    deutse, deutsoe eta deutsee idazten dute batzuec.
    Neuc ere eguiten dut bizcai euskeraz idazten dudanean, erabiltzen ohi ditudan deraue, deraucote eta derauete adiaraztecotz.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2024-09-05 12:22

    Egun on Josu
    Egia duzu “atheak atheari jotzen dioenean” erran behar nuen.
    Bestetik zer pentsatzen duzu honetaz:
    “atheak atheari” hori bitxi da zeren kasu honetan Axularrek athe hitza erabiltzen du bi gauza desberdinak deitzeko: bata da “atea” bera (ideki eta hesten dena) eta bestea da etxearen zurezko pieza finkoa zeinaren kontra atea hesten baita.
    Baina pixkabat xerkatu dut eta iduri luke bigarren pieza horrentzat eraikuntzaren langileek “etxe” erraiten dutela eta beraz, bitxia bazaigu ere, erraiten dutela “atearen etxea” edo berdin “leihoaren etxea”.
    Konklusioa Axularrek erran behar zuen ” atheak etxeari darauntsanean” Beraz Axular bera ere kasu honetan kritikatzen duen nagia bezala pixkabat nagi izan da ez baitu balizko hiztegi batean hitz egokia xerkatu.
    Hain segur ezagutuko duzu erran zahar bat Axularen portaera honi legokiona.
    Adeitasunez

    • Caixo Beñat!

      Lehengo atheac bikoitzac içaiten ciraden, bi orricoac aleguia.

      Atheac atheari deronsa = Athe batec bercearen aurka joiten du.

      Adeitsuqui

  • 47. orrialdean Axularrek honela diosku:

    Hala dio San Agustinec, guerthatcen ceicala aldi batez, berari ere: Cogitationes quibus meditabar in te, similes erant conatibus expergisci volentium, qui tamen superati soporis altitudine remerguntur {Augus. vbi S.}. Munduco atseguinec eta placerec, lo goço batec beçala, azpian nenducaten, eta noizic behin ethortcen ceizquidan placer hetaric ilquitceco eta Iaincoa baithan pensatceco desircunde batçuc.

    ceican
    = zeikan: hura hari

    ceizquidan
    = zeizkidan: haiek niri

    zeikan eta zeizkidan iraganaldiko adizkiak Leizaren estiloan zaikan eta zaizkidan lirateke, eta orainaldian zaika eta zaizkit.

    Etimologia:

    zaika
    < zauka < diauka < diaduka < (dadu + i) + ka // zaizkit < zauzkit < diauzkit < diaduzkit < (dadu + i) + z + ki + t Mendebaldean hasierako dia- hori ja- (edo xa- zenbat lekutan) bilakatzen da, eta gaineraco Euskal Herrian za-. zaika = zaiko zaiko = jako zaizkit = jataz Oharra: zait / zaut DU aditzetik datoz: etorri zait / zaut /// jat / zat, ordea, DA aditzetik: etorri jat / zat Adeitsuki

  • Benat Castorene 2024-09-05 15:07

    Egia, hori ere erabat posible da. Orduan badaezpada kentzen dut ene kitzika. Aitortzen dut gure Axular nazionalaren zirrikatzeko plazerak ereman ninduela.

  • 47. orrialdean ere

    NENDUCATEN /nendukaten/

    Axularrek eta Leizarragak berdin:
    nenducaten /nendukaten/

    Batuan: NINdukaten

    Gure klasikoetan nendukaten erabiliagoa nindukaten baino.

    Etimoa:
    NINDAdukaten
    eta hemendik hiper regularki:
    NENdukaten

    Hemen ere aipatu nuen:

    https://zuzeu.eus/euskara/esteban-de-garibay/

    Esteka honetan agertzen dira iraganaldiko trinko batzuk zeinak ez baitira imperfektuak, perfektuak baizik.

    Adeitasunez

  • 49. orrialdean:

    diteque & liteque

    Orainaldia + ke
    dadi + ke:

    daditeke = daiteke = diteke

    Iraganaldia + ke
    zedin + ke:

    zeditekeen = zeitekeen = zitekeen

    Alegiazkoa + ke
    ledi + ke:

    lediteke = leiteke = liteke

    Oharra:
    KE = TEKE = TE

    Adibidez:
    *leike = leiteke = leite
    *litzake = litzateke = litzate
    e.a.

    Adeitasunez

  • 50. orrialdean:

    ceraucaten /zeraukaten/

    Batuan: zioten

    ze + ra + du + ka + te + n

    Hasierako ZE gehi (+) bukaerako N, DA adizkiaren iragana besterik ez da. Aurrizkien esannahiak:

    DAraukate: es, está
    ZEraukateN: era, estaba
    LEraukate: fuese, estuviese
    BEraukate: sea, esté

    NORI (HARI) markak:

    KA = KO = KIO = O

    pluraleko Z markari atxekirik:

    ZKA = TZA = ZKO = TZO = ZKIO

    TE nork marka = haiek

    Adeitsuki

  • ORAINALDIA

    NOR + HARI + HAIEK

    NA: naraukate
    HA: haraukate
    DA: daraukate
    GA + Z: garauzkate
    ZA + Z: zarauzkate
    ZA + Z + TE: zarauzkaTEte
    DA + Z: darauzkate

    Oharra: zuek zu-ren plurala da, eta bere marka berezia TE da.

    ni naraukate: naiote
    hi haraukate: haiote
    hura daraukate: diote
    gu garauzkate gaizkiote
    zu zarauzkate: zaizkiote
    zuek zarauzkaTEte: zaizkioTEte
    haiek darauzkate: dizkiote

    Batuan onartuak izan direnak irregularrak dira:

    gaizkiote = gaitiote
    zaizkiote = zaitiote
    zaizkioTEte = zaitioTEte

    Aldaerak:

    darau- = drau- = derau-

    Adeitasunez

  • Aurreko iruzkinean honela idatzi ditugu adizkiok:

    nor-nori-haiek

    ni naraukate: naiote
    hi haraukate: haiote
    hura daraukate: diote
    gu garauzkate gaizkiote
    zu zarauzkate: zaizkiote
    zuek zarauzkaTEte: zaizkioTEte
    haiek darauzkate: dizkiote

    Guztiak TE-dunak, zeren NORK kasua HAIEK baita.
    Orain ikusiko ditugu HARK kasuan:

    nor-nori-hark

    ni narauka: naio
    hi harauka: haio
    hura darauka: dio
    gu garauzka: gaizkio
    zu zarauzka: zaizkio
    zuek zarauzkaTE: zaizkioTE
    haiek darauzka: dizkio

    Bitxia da, baina nor-nori-nork honek itxuraz EDUKI aditzaren faktitivoa irudi du: ERADUKI bailitzen:

    dauka + ra = darauka

    Eta hona hemen KA eta ZKAren ordez, KO eta ZKIO baliokideekin hornituak.

    ni narauko: naio
    hi harauko: haio
    hura darauko: dio
    gu garauzkio: gaizkio
    zu zarauzkio: zaizkio
    zuek zarauzkioTE: zaizkioTE
    haiek darauzkio: dizkio

    Oharra:

    darau- = drau- = derau-

    • darauko = drauko = derauko
    • darauzkio = drauzkio = derauzkio

    Hurrengo iruzkinean iraganaldian ikusiko ditugu.

    Adeitsuki

  • IRAGANALDIA

    darau- = drau- = derau-

    **** NI/NIK

    NI HARI HARK
    ni nindaraukon

    NIK HURA HARI
    nik nindaraukon = neraukon

    NIK HAIEK HARI
    nik nindarauzkion = nerauzkion

    nindarau- = *nenrau- = nerau-

    **** HI/HIK

    HI HARI HARK
    hi nindaraukon

    HIK HURA HARI
    hik nindaraukon = heraukon

    HIK HAIEK HARI
    hik hindarauzkion = herauzkion

    hindarau- = *henrau- = = herau

    **** HURA

    HURA HARI HARK
    hura zeraukon

    **** GU / GUK

    GU HARI HARK
    gu gindarauzkion

    GUK HURA HARI
    guk gindaraukon = generaukon

    GUK HAIEK HARI
    guk gindarauzkion = generauzkion

    gindarau- = *genrau- = generau

    **** ZU / ZUK

    ZU HARI HARK
    zu zindarauzkion

    ZUK HURA HARI
    zuk zindaraukon = zeneraukon

    GUK HAIEK HARI
    zuk zindarauzkion = zenerauzkion

    zindarau- = *zenrau- = zenerau

    **** ZUEK / ZUEKK

    ZU + TE

    ZUEK HARI HARK
    zuek (nor) zindarauzkioten

    ZUEKK HURA HARI
    zuekk zindaraukoten = zeneraukoten

    ZUEKK HAIEK HARI
    zuekk zindarauzkioten = zenerauzkioten

    Oharra:
    KK = K + ergativoa
    zuek: nor tipoko zuek
    zuekk: nork tipoko zuek
    Ohiko idazkeran ez dirade bereizten.

    ****

    HAIEK HARI HARK
    haiek zerauzkion

    ****

    Adeitsuki

  • N + R:
    Hirur soluzione fonetiko:
    R, NER eta NDR

    nik & hik
    N + R = R
    nindarau- = *nenrau- = nerau-
    hindarau- = *henrau- = = herau-

    guk & zuk (+ zuek)
    N + R = NER
    gindarau- = *genrau- = generau-
    zindarau- = *zenrau- = zenerau-

    Kasu bi hauen ordez, NDR soluzionea Leizarragarena da:

    nendrau:
    nendraukon = neraukon
    Bat: nion

    hendrau:
    hendraukon = heraukon
    Bat: hion

    gendrau:
    gendraukon = generaukon
    Bat: genion

    zendrau
    zendraukon = zeneraukon
    Bat: zenion

    zendrau + te
    zendraukoten = zeneraukoten
    Bat: zenioten

    Adeitsuki

  • Euskaldunen artean guti dira dakitenak ezen nor-nori-nork delakoan NOR (objektua, alegia) ez dela derrigorrez HURA (dio) edo HAIEK (dizkio) izan behar. NI (naio) eta HI (haio) bezala, GU (gaitio), ZU (zaitio) eta ZUEK (zaitiote) ere izan daitezkeela.
    Ez dira euskaldunak larritu behar! Ezen euskaltzainen artean ere, ez dakitenen proportzioa berdin berdina baita. Ez dakite, euskaldun gehienek, ezta euskaltzain gehienek ere, existitzen direnik ere.

    Honelako adizkietaz ari naiz:

    NINDUEN + hari = NINDION

    Adibidez:

    Traidore madarikatuak saldu nindion etsaiari
    : El maldito traidor me vendió al enemigo.

    Naffarrera standardean:

    ninderaukon

    eta bizkaieraz ere hala litzateke:

    nindeutson

    Eder eder ederrak! Hirurak!

    Eta benetan errazak, ongi irakasten balitz (ez baita egiten) euskal aditza.

    Adeitsuki

  • 47. orrialdean hau ikusten genduen:

    NENDUCATEN /nendukaten/

    Leizarragak ere berdin:
    nenducaten /nendukaten/

    Batuan, ordea:

    NINdukaten.

    Azter dezagun xehekiago:

    NINdadukaTEn
    nin + da => nen
    NENdukaTEn

    EDUKI beharrean EDUN jarririk:

    NINdaduTEn
    nin + da => nen
    NENduTEn

    Axularrek eta Leizarragak ere NENDUTEN

    Batuan, ordea:

    NINDUTEN

    Honelako kasuetan astiroago begiratu behar dira gauzak, zeren batuko forma ere egokia baita. Leizarragak nenduten bi aldiz erabiltzen du, baina ninduten ere behin.

    Adeitasunez

  • IHARDUKI

    hark
    diharduka
    zihardukan
    liharduka
    biharduka

    haiek
    dihardukate
    zihardukaten
    lihardukate
    bihardukate

    +
    dihardukat, dihardukak, dihardukan,
    dihardukagu, dihardukazu, dihardukazue

    nihardukan, hihardukan,
    genihardukan, zenihardukan, zenihardukaten

    niharduka, hiharduka,
    geniharduka, zeniharduka, zenihardukate

    KEdunak:

    KA + KE

    da + ihar => dihar
    ze + ihar => zihar
    le + ihar => lihar
    be + ihar => bihar

    ne + ihar => nihar
    he + ihar => hihar
    gene + ihar => genihar
    zene + ihar => zenihar

    Adeitsuki

  • 53. orrialdean:

    “veldur cen, ençun ceçan … Iaincoac”

    Batuan:

    Iraganaldian:

    beldur zen entzun zezan Jainkoak
    “que lo oyera” (ordutik aurrera)

    Orainaldian:

    beldur da entzun dezan Jainkoak
    “que lo oiga” (hemendik aurrera)

    Alegiazkoan:

    beldur litzateke entzun lezan Jainkoak
    “que lo oyera” (edonoiz)

    Alegiazkoa (lezan), orainaldiaren (dezan) eta iraganaldiaren (zezan) ordez erabiltzen ahal dugu, haren edonoiztasunari esker.

    beldur zen entzun lezan
    beldur da entzun lezan

    Adeitsuki

  • 53. orrialdean ere:

    gabiltça
    Naffarreraz: gabilça /gabiltza/
    Batuan: gabiltza

    IBILI aditza

    ORAINALDIA

    dabil & dabiltza

    na + dabil = nabil

    ha + dabil = habil

    ga + dabiltza = gabiltza

    za + dabiltza = zabiltza

    za + dabiltza + te = zabiltzate

    IRAGANALDIA

    zebilen & zebiltzan

    nin + dabil + eN
    Iparraldean: nindabilen
    Hegoaldean: nenbilen

    hin + dabil + eN
    Iparraldean: hindabilen
    Hegoaldean: henbilen

    gin + dabiltza + eN
    Iparraldean: gindabiltzan
    Hegoaldean: genbiltzan

    zin + dabiltza + eN
    Iparraldean: zindabiltzan
    Hegoaldean: zenbiltzan

    zin + dabiltza + te + eN
    Iparraldean: zindabiltzaten
    Hegoaldean: zenbiltzaten

    ALEGIAZKOA

    lebil & lebiltza

    nin + dabil
    Iparraldean: nindabil
    Hegoaldean: nenbil

    hin + dabil + eN
    Iparraldean: hindabil
    Hegoaldean: henbil

    gin + dabiltza
    Iparraldean: gindabiltza
    Hegoaldean: genbiltza

    zin + dabiltza
    Iparraldean: zindabiltza
    Hegoaldean: zenbiltza

    zin + dabiltza + te
    Iparraldean: zindabiltzate
    Hegoaldean: zenbiltzate

    AGINTERA

    bebil & bebiltza

    Oharra:

    ninda => nen
    hinda => hen
    ginda => gen
    zinda => zen

    na, ha, ga, za, za+te
    : soy / estoy, eres / estás, somos / estamos, eres / estás, sois / estáis

    nin, hin, gin, zin, zin/te
    : era / estaba, eras / estabas, éramos / estábamos, eras / estabas, érais / estábais

    Adeitasunez

  • haiek-guri-hark

    Lapurtera-nafarrera egungoan:

    dauzkigu
    edo
    dauzku

    Zuberoan:

    deizkü

    Bizkai aldean:

    deusku(z)

    Batuan:

    dizkigu

    zeina sortu baita hemendik:

    dauzkigu
    > deuzkigu
    > deizkigu
    > dizkigu

    Goiko hauek guztiok daduzkigu-tik datoz.

    Joakin Lizarragac, adibidez, dauzki darabil dauzka-ren ordez.

    Honengan dauzkigu adizkia ez da haiek-guri-hark, baizik eta haiek-guk.

    Adeitsuki

  • Plural berheciac aguercen çaizcu Axularrengan (eta berce idazle naffarrengan ere):

    gaudezi
    zaudezi
    daudezi
    datozi
    goazi
    zoazi
    doazi
    gaitezi
    zaitezi
    ditezi
    e.a.

    Baina zi-gabeac ere bai!

    gaude
    zaude
    daude
    etc.

    Leiçac azquen hirur hauequin batera holacoac ere darabilça:

    gaudez
    zaudez
    daudez

    ZI-dun hauec ez dirade ezconcen zuek-equin:

    *zaudezite edo  *zaudetezi moducoric ez dago.

    Spiritu batuista batec daude, daudezi, daudez, dagoz, dagotzi… ikussiric, bat hautatu eta guztioi imposatzea da haren helburua. Oker.

    Axular batec daude eta daudezi erabilcen ditu bere liburu bakarrean. Eta ederqui eguiten du.

    Guehi bi hauec:
    dagoz- eta dagotza:

    Adibidez:

    dagozkigu
    dagotza hau da = dagozkio, dagozka

    Borcirietan: gagotzi, zagotzi eta dagotzi daude.

    gautzi, zautzi eta dautzi edo ahoscaturic.

    Nire ustez erabilçaileac eduqui behar luque azquen hitza. Sarthu baric gendearen buruetan gaizqui ari direla. Adibidez dagoz erabilcen daquien personac ez du certan daude erabili behar. Ez badu nahi, nehoiz ere ez.

    Laffiteren liburutic:

    Bethi beçala Lafittec bicain

    dagozki > dagotzi > dagozi
    dagozka > dagotza > dagoza

    Batez ere pluralean.

    dagozka eta dagotza ere dativoac dirade = dagozkio

    -zko atzizqui dativoa -zkio-tic dathor eta +tzo valioquidea daduca:

    daduzkio > dauzkio = dauzko = dautzo

    dautzo plural honetaric dathor mendebaldeco deutso singularra, ceinac Z behar baitu berriz plurala içaitecotz: deutsoz

    Bide batez, Lafitteren terminologia bicaina:

    nor = voz nominativoa
    nor-nori = voz dativoa
    nor-nork = voz activoa
    nor-nori-nork = voz activo dativoa

    hitanoa = voz familiarra

    nork-atzizkiak = suffixo agentac:
    t k n gu zu zue te

    Edukiren ahots nominativoa:

    dauka
    nauka
    hauka

    dauzka
    gauzka
    zauzka
    zauzkate

    Arguia osso niretacotzat

    Nominativoa: dauka
    Dativoa: daukakio / daukio
    Activoa: daukat
    Activo dativoa: daukakiot / daukiot

    Pluralean:

    Nominativoa: dauzka
    Dativoa: dauzkakio / dauzkio
    Activoa: dauzkat
    Activo dativoa: dauzkakiot / dauzkiot

    Forma çucenac euskara batuan

    Oharra laphurtera-naffarrera egungoan

    dauzki- = dizki-
    dauzkigu = dizkigu

    Daquigunez

    daduzkigu > dauzkigu > deizkigu > dizkigu

    Berçalde, Lafitteren Grammatican ere:

    318. orrialdean

    hark zu
    zindauzka

    hark gu
    gindauzka

    319. orrialdean

    zuk haiek
    zinauzka

    guk haiek
    ginauzka

    Differencia D simple baten bidez aleguiazco hauetan

    Argui ikusten da ecen biac dathocela lehenengoetaric:

    zindauzka
    => zinauzka

    gindauzka
    => ginauzka

    nahiz eta orain gauça differentac içan daitecen arren.

    Batuan zinduzka eta zeneuzka, ginduzka eta geneuzka. Penagarriro.

    Adeitsuqui

  • Dakussagun:

    daduzka
    : les/las/los tiene

    ga + daduzka = gaduzka
    : nos tiene

    gin + daduzka + eN = gindaduzkan
    : nos tenía

    gindaduzkan-etik genduzkan
    eta N+D = NeD nondic lorcen baitugu:

    geneduzkan
    : los teníamos

    eta azquenic singularrean jarriric:

    genedukan
    : lo teníamos

    Batuan -du- erroaren ordez -u-.

    Adeitassunez

  • 59. orrialdean:

    Sar balitça iusticiac hamar guiçon garcelean barrena vrccabera condenaturic, eta handic athera balitça galtcera egun bat, eta bihar edo bertce egun batez bertce bat, edo bia. Othe liçateque nehor ere, hequen artean, bicitce lucearen esperantça luenic? Edo ceren eztuten lehena atheratcen, azquena içanen dela segur licenic? Eztut vste. Bada mundu haur ezta bertce gauçaric, gure heriotcera condenaturic gaudenon garcele bat baicen. Eta garcele hunetaric atheratcen gaitu Iaincoaren iusticiac, egun bat, bihar bertce bat, bata lehen, bertcea guero, eztaqui nehorc noiz, ezta segurantçaric. Beraz gauden erne, gauden prestic, segurantçaric eztenaz gueroztic.

    Oharrac:

    urkabe + ra: a la horca

    lu: tuviese

    luenic: que tuviese

    liz: fuese, estuviese

    licenic: que fuese / estuviese

    gauden: estemos

    sar balitza: si metiera
    athera balitza: si sacara

    Mendebaldean

    sarthu baleiz
    athera baleiz

    leiz < legiz Casu concretu honetan errannahiac ez daude urrun hauetaric: sarthuco balitu: si metiese atheraco balitu: si sacase Ezta? Adeitsuqui

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude