Nemo patriam quia magna est amat

Nemo patriam quia magna est amat –

Nemo patriam quia magna est amat, sed quia sua:

Nehorc ez du bere aberria maite’ handia delacotz, berea delacotz baicic.

Nemo patriam quia magna est amat

Lucius Annaeus Seneca edota Seneca Gaztearen hitzac dakarçagu oraingo postean ere, ceren sed quia sua postari jarraipena eman gogo baiteraucogu.

Hispania Baetican, gure Iberiar Peninsulaco Romatar Provincia hartaco hiriburua cen Cordoban  sorthu citzaicun philosopho, moralista eta politico hau, ceinen babespean eta magalpean idatzico duguna idatzico baitugu, gure hizcunçatic eta gure hizcunçan.

Gure hau oraino, bi milla urthe gueroago, gordin ancemaiten dugu, eta hortacotz onsa egossi gabeco gure hizcunçari buruzco micrologia eta ttipiquerietan barna gure burua eçagutzeco saio xumeetan emanen dugu jaincoec ophariturico dembora aphurra, ceini vicitza baiteritzogu.

Nemo patriam

NAFFARRERA

20 pentsamendu “Nemo patriam quia magna est amat”-ri buruz

  • Hasiera zinez polita eman diozu. Ea hurrego zure poste horiek nolakoak diren!

  • Aditz hauec ditugu batueraz:

    jo, jo, jotzen
    eho, eho, ehotzen
    ero, ero, eraiten

    Naffarreraz

    jo, jo, joiten
    eho, eho, ehoiten
    erho, erho, erhaiten

    erhaiten honen ordez erhoiten ikussia dugu.

    ehoiten formarez ordez ehaiten aguercen çaicu ascotan.

    Eta

    joiten formarez ordez, joten edo jaiten ere existitzen dirade.

    jaidura eta jaiera / joera hitzac jo aditzarequin relationatu ditugu, jai- hori dela eta.

    Halaber:

    jaitsi: beheranz joitea edo joaitea
    jaiqui: goranz joitea edo joaitea

    Factitivoetan:

    eraitsi
    eraiqui

    jai-tic erai-rat

    Ibili gara jo aditzaren factitivoaren bilha eta eraio / erajo, eta iraio / irajo aurkitu, baina ez gara asquietsi.

    joan aditzaren factitivoa eroan da. Bide honetaric jota, ez liçateque harritzecoa:

    jo = ero

    ERO hau ERHO edo EHO modura ere ikussia dugu.

    Imperativoetan:

    jac = jo eçac
    erac = ero eçac

    erac = erhac = hil eçac

    Ençunac ditugu erranmolde hauec o/a alternancia honeçaz:

    jo ‘ta acabatu!
    = ja ‘ta acabatu!

    jo ‘ta bertan seco!
    = ja’ ta bertan seco!

    jo ‘ta… = jo-ta…
    ja ‘ ta…. = ja-ta…

    çoro hitzaren erdi synonymoa ere badugu:

    erho cein baita hila baliz beçala dabilena gaixoric.

    Bai, uste dut hersiqui relationaturic daudela hiruroc.

    Adeitassunez

  • Caixo,

    Oker ez banaiz, ancineco grecoec “patria” hitzarequin, euscaraz “aberri”, lurralde bateco communitate politicoaren edo “polis” delacoaren substraia adiarazten çuten, berthon ceuden arbassoena. Polisaren baithan “asteion” edo hirigunea eta “ethnos” edo landaldea bilcen ciraden. Herria, lurraldea, edo communitate ethnicoa adiaraztecoz “khore” hitza cerabilqueten, ceina nere ustetan “herri” hitza bera den.

    “Khore” hitza latinoec “terra” iceneztatu çuqueten, eta germanoec “land”, eta euscaldunec “herri”. Lurralde batean vici den communitate ethnico-politicoa dateque horthaz, herria. Grecoec sortu cituzqueten haimbat conceptu erranahi cehatzequin ceinac ondoren hedatu baitziren, batzutan erranahiac aldatuaz, simplificatuaz, eta horregatic gauçac hoberen intellegatzecoz hoberena içaiten da grecquerazco emborrerat jotzea, içan ere, hortic baitathorque gure oraingo realitatea. Icenen salsa honetan lurra, arbassoac eta communitatea elkarlotzen dira.

    “Populus” berce gauça da. Roman communitate politicoaren behe mailacoec ossatzen çuten mulçoa çatequeen populua. Populusa aurcatua daguercu “gens” hitzarequin, ceinac Romaco goi classeac iceneztatzeco erabilcen baitzen. “Populus” Imperioco mendebaldean “herria” hitza ordezcatu çuqueen, dialectica lingüistico moduco batean. Herria, populua, lurraldea, gendea, etc, moduco hitzequin gurean nahasmendu aphur bat dagoela uste dut. Ideia hauec ordennatzea ondo lethorquiquegu.

    Obanosen conjuratu ciren Infançoneec “Pro Libertate Patria Gens Libera State” leloa sortu edo bere eguin çuten, XIII mendean. Historialarien arauerat, Aberri hau arbassoen lurraldea da, Naffarroaren baithan, eta gens libera çatequeen eguitasmo bat aurrera eramaiteco eta euren interessac defenditzecoz gai cirenac, cassu honetan behe mailaco Nobleça eta burgues mercatariac. Halaco alliança bat eratu çuten Regueac edo goi mailaco Nobleçac burutzen ahal cituzten jaçarpenen aurrean babestecoz. Autodeterminatione forma bat içan çatequeen haur.

    Nere ustez herri bat aberri da nor içaitecoz eta hura defenditzecoz gai denean, haur da: asque denean. Ceren aberria eta ascatassuna baterat dathoz. Bainan edocein içaiqui vicidun beçala, ez da statico, evolutionatzen duen gauça da. Hala valore humanistico ederrenen ikur içan daiteque nola animmalismo ankerrenarena ere erranahia pervertitua denean. Herri ezberdinen artean ossa daiteque bai eta herri baten baithan aberri ezberdinac ere. Vicitza humano communitarioaren oinharrietaco bat da, nere ustez suaren gaineco controla bere eguin eta hedatu cenetic oraino. Aberria dateque arbassoen lurraldea orainean, ethorquiçunerat beguira, eta haren loreac dira umeac.

    Horrela, guiçabanaco bacoitzac bere burua maitha deçaque soilqui bere aberria maithatzen duen heinean. Nihilista batec edo postmodernitatearequin intoxicatua den batec ecin deçaque bere aberria maithatu ceren ecin baitu bere burua maitha. Bere egoa elicatzecoz jarduera suicida bati consacratzen çaio, edo vicitza aberea beçala vicitzen du, adictione ezberdinei lothuric.

    Norc bere aberria maithatzea nere ustez gainonceco aberriac onharcen eta maithatzen eguiten da modu berean ecen personna batec ecin baitu berce nehor maithatzen bere burua maithatu gaberic. Personna batec bere realitatean asque, haur da: burujabe den heinean maitha deçaque bere aberria, eta bere traditionearen hoberena hurrengo belhaunaldiei transmiti.

    Nere ustez, oraingo momentu historico globalean hausnarqueta ona da haur. Vasconia gure aberriac eguiteco handi bat daduca mundu chaotico hontarat dathorren ethorquiçunean. Occurritzen çait joanquiçunetic har daitequeela erdarazco “Manifesto Pro le Compatriotismo Planetario” delacoa, eta ethorquiçunean aspersa, behar badadi grecquera classicorat, naffarrerarat, anguelerarat, hinduerarat, russierarat eta chinerarat translatatuz eta hedatuz.

  • Graziana Goienetxe 2021-01-14 13:16

    Noizbait Zuzeuko editoreek zerbait egin behar dute euskara estandarraren erabilera errespetarazteko edo hemen edonork potroetatik ateratzen zaion bezala idatz dezake?

  • Oi, Engraxi, nola jarcen haicen!
    Potro ta…
    Oi, oi, oi!
    Naffarrera dun hizquera eta idazquera hori, ba’quin, Leiçarragac eta fincatu çutena, gueu, hemen, planeta huntan içan guintecen baino laur ezpa borz mende lehenago.
    Adeitsuqui

  • Alexandre,

    Ez çara çu ereinotzetan bertan goxo guelditzen direnetaric!

    Iracurria duçu duela 13 bat urtheco Manifesto pro le Compatriotismo Planetario hura!

    Aguian ere ençun duqueçu youtuben nire ahotsean?

    Çain eçaçu ceure burua ondo! Har eçaçu atseguin eta atseden!

    Adeitsuqui

  • abere, Alexandre, habere (edun, ukan, eduqui) latinerazcotic dathorcu.
    aberri, egun, abererri çaicu bilhacatu maiz ascotan. Abererri, abelherri eta cainherri. Abel, ABELçaina cen, arçaina. Cain, ordea, neKAçaria edo neKAçalea.
    Ez da honez guero, arbassoen herria (patria edo matria), baicic eta aberequideen herria, bequerequeen herria.
    Ardi modura nahi gaituzte aberedunec, aberatsec.
    Ardi populu aphal, cinço, obedient, meneco, languile, çorguen ordainçaile eta isil.

  • Habere, haberats, gaurco ikasquiçun handia neretacoz.
    Ardien aberri hontan, esquerrac otso aberçaleac ere egon direla.
    Mila esquer Josu!
    Aurrera bethi!
    Laster arte!
    Alexandre

  • jasso-tic erasso-rat iragan garen beçala, eta jassan-etic erassan-erat beçala:

    jaço aditzetic eraço-rat edota araço-rat iragaiten gara:

    jaçoaraci = > araço

    jaço = guerthatu
    araço = guertaraci

    Benetaco araçoa!

    Azquen substativo hau aditz honetaric dathorrela iruditzen çait.

  • Benetazko Nafarrera 2021-01-14 18:02

    Eon trankil, Graziana! Eztakit zertaz aserretzen zaen Zuzeukokin! Emen, feministakin sartzen ezpazara, dena libre da.

  • Antton Erkizia 2021-01-14 19:20

    Arrazoi puska ematen dizut, Graziana.
    Ama Lurra eta Abba-en (arbasoen) herria > ab´herria gora eta behera baina hemen bakoitza berean bere aldetik bere santuari errezuan…Ni-ni-lo hutsa eginak gaude.
    Euskara batua dugu altxor eta aberastasun, aspaldiko mendetan herri honek eman duen pausurik sakonena, onartuena…baina orain bakoitzak “bere” euskalkira itzuli nahi dugula iduritzen zait.
    Ta zergatik ez? Hori ere aberastasuna da !!
    –Bai, noski baietz. Ta zergatik ez nere herriko euskara hobetsi? Eta batua egiten berritikan hasiko bagina?.
    Sisiforen metafora.

  • eraunsi
    Ahosca bedi: /eraunsi edota /erauntsi
    Batueraz: erauntsi
    -au- hori maiz -o- modura ikussiac gara.

    Iracur elkarren ondoan hitz bicote hauec:

    eraunsi – *eronsi
    deraunsa – *deronsa

    Ia ia berdinac, ez dea?

    “Euskaltzaindiaren Hiztegia”n hauxe iracurcen dugu:

    erauntsi, eraunts, eraunsten
    dio ad. (nor osagarririk gabe). Jo, eraso. Borrero krudelek erauntsi zioten indarrez, su-arotzek burdinari nola. Ateak ateari, haizeak eraginik, darauntsanean.

    [Oharra: batez ere forma trinkoetan erabiltzen da].

    “Labayru Hiztegia”n, ordea:

    erauntsi
    1 ad. deutso (col.)
    golpear, atacar, acometer.
    2 ad. dau
    ocuparse, dedicarse.
    3 ad. dau
    sonar.
    4 ad. deutso
    llover mucho, nevar, granizar con fuerza.
    5 ad. dau
    hablar, hablar mucho, parlotear.

    Eta Elhuyar Hizteguia ere bicaina punctu honetan:

    1 dio ad. (batez ere forma trinkoetan) golpear; atacar, acometer

    harrika derauntsote: la atacan a pedradas, le apedrean

    bagek ontziari bazerauntsoten berriz ere: las olas golpeaban de nuevo el navío

    2 dio ad. llover, nevar

    euriari erauntsi dio: ha empezado a llover

    elurrari darauntso: está nevando

    3 dio ad. (B) hablar, murmurar

    4 du ad. sonar

    tronpetak erauntsiren du: sonará la trompeta

    5 du ad. tender a

    nola uhinak kostara, hara darauntsagu: tendemos allá, como las olas a la costa

    6 da/du ad. ocuparse de; dedicarse a; jugar a

    lasaitasunaren asaldatzera erauntsitzen direnak: los que se dedican a perturbar la tranquilidad

    lanean erauntsi dut: he estado trabajando

    7 da ad. fluir, manar

    iturriari ur freskoa darauntsa: de la fuente mana agua fresca

    Argui dago eta daducat Labayru eta Elhuyar çucenago direla Euscalçaindia bera baino, Orotarico Euscal Hizteguiari beguiratu bat eman badieçogu, bederen.

    Oharra:

    deraunso = > daraunso
    daraunso = daraunsa

    Euscalçaindiaren Hizteguico goico sarreran dArauntsa ikussi dugu, noiz eta haiec

    derauntsa
    derauntsate
    derauntse
    derauntsete

    adizquiac baicic ez dituzte onharturic orainaldian.

    Adeitassunez

  • joseba aurkenerena 2021-01-15 13:33

    Graziana, euskara batua aurrerapauso ikaragarria dela guztiz onarturik dago, Josu Lavin berak -nire ustez- onartzen duen bezala. Dudarik gabe, Euskal Herriari begira, batua erabili behar dugu, baina Josuk bere txoko honetan nafarrera zaharra erabiltzea, ez dut gaizki ikusten. Azken finean, txoko horretan sartzen denak badaki zertan den.
    Batua itsasoa dugu eta euskalkiak ura ematen dioten ibaiak. Denak beharrezkoak ditugu, bai batua, eta bai euskalkiak. Xiberoko Botzan zuberera erabiltzen dute. Gaizki al dago? Ez, primeran! Zubererak ere (beste euskalki guztiek bezala) bizi behar dute, eta batuaren ur-emaria zabaltzen lagundu.
    Besarkada bat.

  • Anhitz esquer, Joseba, çure verba bicainengaitic.

    Euscalçaindiaren euscara batuan Labayruren eta Elhuyarren hizteguietan aguercen diraden adiera guztiac aguertu behar lirateque.

    Ikus aurreco eraunsi aditzari buruzcoac.

    450 urthe iragan dira Leiçarragac naffarrera unificatu çuenetic, gure euscara classicoa, aleguia.

    Grecoec ere badaducate grecquera modernoa eta grecquera classicoa.

    Latinera eta hizcunça/erdalqui romanicoac dauden beçala.

    Hizcunça romanicoac unificatzeco saioric ere içan da. Hona hemen textu bat, neuc fincaturico Romanica hizcunçan:

    Manifesto pro le Compatriotismo Planerario

    Romanica:

    https://interlingua.fandom.com/wiki/Manifesto_pro_le_Compatriotismo_Planetari_ra

    Cein nire ahotsean ençuten ahal baita video honetan:

    https://youtu.be/tZ-IlQnlNJM

  • ERAUNTSI aditza batueraz.
    Orainaldia:
    derauntsa = derauntso
    derauntsate = derauntsote
    derauntse
    derauntsete

    Ithurriren grammatican, ordea:

    daraunsat, daraunsac, daraunsan, daraunsa, daraunsagu, daraunsaçu, daraunsaçue daraunsate

    eta valioquideac ere:

    daraunsot, daraunsoc, daraunson, daraunso, daraunsogu, daraunso, daraunsogu, daraunsoçu, daraunsoçue, daraunsote

    ERAUNSI aditzaren adiera batzu ditu IRAUTSI aditzac, cein bitan aguercen baitzaicu Labayrurenean:

    irautsi 1
    1 ad. deutso
    replicar.
    Zatoz hona, dirautso semeari.
    Zer diraustazu, gizona?
    Guzurra zirautsala uste eban.

    irautsi 2
    ad. deutso
    ocuparse, dedicarse.

    Halaber aiphatu behar dugu ERAUTSI aditza ere, adiera batzuc compartitzen baititu:

    derautso – derautsa

    cein conjugatzen baita ossoqui bizcaierazco EUTSI aditzaren modura:

    deutso – deutsa

    IRAUTSI aditzac INOTSI / IOTSI (ino / io + tsi) aditzaren synonymoa içan daiteque:

    dirautsut = dinotsut / diotsut

    Euscalçaindiari dagoco questione hauec academicoqui aztercea eta ikercea. Ezta?

  • ERAUNTSI aditza batueraz.

    Orainaldia:

    derauntsa = derauntso
    derauntsate = derauntsote
    derauntse
    derauntsete

    Naffarreraz:

    deraunsa = deraunso
    deraunsate = deraunsote
    deraunse = > deraunste
    deraunsete = > deraunstete = > deraunste

    Berdin guertatzen da TSE/SE (haiei) guztiequin. Adibidez IOTSI (erran):

    diotse = dioste
    diotsete = diostete = > dioste

    TETE guztiac simplificatzen ahal dira = > TE

    EUTSI

    deutse = deuste
    deutsete = deustete = > deuste

    Ikus deçagun berce aditz bat:

    irentsi, irents, irensten
    Mendebaldean:
    iruntsi, irunts, irunsten

    Leiçarragac:
    iretsi, irets, iresten

    Naffarreraz:
    irensi, irens, irensten
    irunsi, iruns, irunsten

    Nahi baguenu, joca gueneçaque:

    dirensat, dirensac, dirensan, dirensagu, dirensaçu, dirensaçue, dirensate

    nirensan, hirensan, cirensan, etc.

    Paradigma ossoa finca liteque erraz errazqui.

    Nor nori norc:

    direnstaçu, dirensut, dirensoçue…

    Ez dut uste beharrezcoa dugunic, hala ere.

  • Josu Lavin Atzo

    IRAKUTZI topatu dut Labayru Hizteguian:

    irakutzi
    1 ad. deutso
    lavar cacharros, enjuagar recipientes. Ref. al hecho de llenar de agua los recipientes o botellas y agitarlos para lavar bien su interior.

    Irakutzi deutsat pitxarrari.

    ikussi/ekussi aditzetic eracutsi sorcen den beçala eta ikassi-tic iracatsi, hala sorthu da iracutzi aditza ikuci aditzetic.

    ikuci – iracutzi

    Batueraz:

    ikuzi – irakutzi

    Oihernarti iracurcen deraucogu:

    esku batak dikuzke bertzea, biek begitartea.

    dikuzke = dikuza + ke

    Adeitassunez

  • Josu Lavin Atzo

    IKUSSI

    Batueraz, forma hauexec:

    dakust, dakusk, dakusna, dakus, dakusku, dakutsu, dakutsue, dakuste

    baino guehiagotan ondocoxeoc erabilcenago dirade:

    dakusat, dakusak, dakusa, dakusagu, dakusazu, dakusazue, dakusate

    -A- hori galcen dute QUE edo QUI aurrean.

    dakussat + QUI = dakusquit (plurala)
    dakussat + QUE = dakusquet (probablea)

    ERAKUTSI, batuerazco aditzac orainaldian norc-nori-norc formaric ez daduca indicativoan.

    TSI bucaeradun berce aditzetan beçala berreraiqui liteque paradigma ossoa:

    darakutsazu nork nor formatic, adibidez,

    derakustazu athera daiteque. Erraça. Eta horrela denac.

  • Josu Lavin Atzo

    TSI aditzac:

    niri: ST / STa
    hiri: SC / *SA
    hiri: SNA
    hari: TSO / TSA
    guri: SCU
    çuri: TSU
    çuei: TSUE
    haiei: TSE / *STE

    TZI aditzac:

    niri: ZT / ZTa
    hiri: ZC / *ÇA
    hiri: ZNA
    hari: TZO / TZA
    guri: ZCU
    çuri: TZU
    çuei: TZUE
    haiei: TZE / ZTE

    To be continued

  • Margerit Frenk segundu batzuk

    Iosu,
    kontsulta bat egin nahi dizut
    Nola interpretatzen duzu honako erranairua:
    NORI BERE HISIAK DERAUNTSA
    trahit sua quemque voluptas ? izan daiteke halako zerbait?
    Araitzinetik esker mila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude