albait
albait –
albait edota albeit particula prescriptivoa aztertuco dugu Leiçarragaren baithan.
Imperativoaren errannahi ancecoa duen modu prescriptivoa aztertu nahi dugu duela 449 urtheco Leiçarraga eta laur lanquideen lanetan.
Berez, ez da aditz modu bat, baicic eta albait particula cein combinatzen baita modu optativoarequin.
Modu hau, optativoa aleguia, batueraz “alegiazko” verbaren bidez adiarazten dena berceric ez da.
Iruzquinetan, ohicoa dudan leguez, garatuco dut.
Adeitassunez
Azquen iruzquinetan Euscalçaindiac hartu dituen erabaqui batzuei buruz ari naiz hemen behereco honetan:
https://zuzeu.eus/euskara/hica-toca-noca/
Haien eritziz, Pérez eta López adibidez, Peritz eta Lopitz içan behar dira euscaraz.
Erran deçadan, bi horiec’ Perez eta Lopez direla naffarreran, tildea bethi ere optativoa delaric.
Hauec dirade Leiçarragaren obretan aguercen diraden albait edota albeit formac;
albaitzindezte 1
albeiheduca 1
albeileguite 3
albeilitez 1
albeitendi 2
albeitindoa 1
albeitzinarrate 2
albeitzinequite 2
albeitzineçate 2
albeitzinteizte 2
albeitzinçate 1
ezalbeiledi 7
ezalbeilequi 1
ezalbeilitez 1
ezalbeitzineçate 3
ezalbeitzinteizte 1
Cembaquiac cembat aldiz aguercen diren adiarazten du.
Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han çaudete, eta handic ilki albaitzindezte.
albaitzindezte = albait + cindezte
cindezte hau cindeizte formapean 6 aldiz aguercen çaicu eta cinteizte forman 3 aldiz.
Gaur egun cintezte erraiten duguna da, haur da, EDIN aditzaren optativoa, cein çaitezte baita orainaldian eta cintezten iraganaldian.
ilki albaitzindezte hori egun:
ilki albaitzintezte idatzico guenuque. Errannahia da: ilki çaitezte.
LUCAS 9:4 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.9.4.BHNT
Eta ençun ditzaçuenean guerlác eta seditioneac ezalbeitzinteizte icit: ecen gauça hauc lehen ethorri behar dirade: baina ezta bertan fina içanen.
ezalbeitzinteizte icit
Egun idatzico guenuque honela:
ez albaitzintezte icit/ici/içu
Errannahia: ez zaitezte içu.
LUCAS 21:9 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.21.9.BHNT
Aleguera albeitzinteizte egun hartan, eta bozcarioz iauz: ecen huná, çuen saria handi da ceruètan: ecen halaber eguiten cerauecen prophetey hayén aitec.
aleguera albeitzintezte
= aleguera albaitzintezte
= aleguera çaitezte
LUCAS 6:23 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.6.23.BHNT
Eta gauça hauc eguiten has ditecenean, chuchent albeitzinteizte, eta goiti albeitzinçate çuen buruäc, ecen hurbiltzen da çuen redemptionea.
LUKAS 21:28 BHNT
chuchendu = çucendu
chuchent = çucen
chuchent albeitzinteizte
= çucen albaitzintezte
= çucen çaitezte
goiti albeitzinçate çuen buruäc
= goiti albaitzenitzate çuen buruac
= goiti itzaçue çuen buruac
https://bible.com/bible/25/luk.21.28.BHNT
Baina hic elemosyna eguiten duanean, ezalbeilequi hire ezquerrac, cer eguiten duen hire escuinac.
ezalbeilequi = ez albailequi
albailequi = albait + lequi
= bequi
ez albailequi = ez bequi
MATTHAIO 6:3 BHNT
https://bible.com/bible/25/mat.6.3.BHNT
Eta norc-ere nahi vkanen baihau bortchatu lecoa baten eguitera , albeitindoa harequin biga.
albeitindoa = albaihindoa
albaihindoa = albait + hindoa
= joan hadi
= hoa edo ohá.
MATTHAIO 5:41 BHNT
https://bible.com/bible/25/mat.5.41.BHNT
Aurreco albeitindoa (albaihindoa) neutrorat passaturic lorcen guenduque honacoau:
albaitzindoaz = albait + cindoaz
ceinaren errannahia baita:
çoaz imperativoa.
Azquenic berce forma hau:
albaitzintez joan
synonymoa liçateque eta errannahia hauxe:
joan çaitez.
Ulercen dea?
“bequi’, adibidez, erraiteco’ baditugu forma differentac euscaldunoc eta hauetaric libre garen naffarroc:
bequi
daquiela
jaquin beça
jaquin begui
jaquin deçala
jaquin daguiela
eta orain ikusten ari garen typocoac:
albailequi
eta
albaileça jaquin
Cergatic?
Denac dira errannahi berdineco?
Eta baldin hæy behatzen ezpaçaye, erróc Eliçari: eta baldin Eliçari behatzen ezpaçayó, albeiheduca pagano eta publicano beçala.
albeiheduca = albaiheduca
albaiheduca = albait + heduca
= educaçu
= eduqui eçac
MATTHAIO 18:17 BHNT
https://bible.com/bible/25/mat.18.17.BHNT
Orduan Iudean diradenéc ihes albeileguite mendietarát: eta haren artecoac retira albeilitez: eta campoetan diradenac ezalbeilitez hartan sar.
ihes albeileguite
= ihes albaileguite
= ihes beguite
retira albeilitez
= retira albailitez
= retira bitez
ezalbeilitez sar
= ez albailitez sar
= ez bitez sar
LUCAS 21:21 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.21.21.BHNT
Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua.
ezalbeitzineçate medita
= ez albaitzeneçate medita
= ez eçaçue medita
albeitzinarrate
= albaitzenerrate
= erraçue, erran eçaçue
MARCOS 13:11 BHNT
https://bible.com/bible/25/mrk.13.11.BHNT
Eta ikus deçaçuenean Ierusaleme gendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinequite ecen hurbil datela haren destructionea.
albeitzinequite = albaitzenequite
= jaquiçue, jaquin eçaçue
LUCAS 21:20 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.21.20.BHNT
Eta erran cieçón Iesusi, Orhoit albeitendi niçaz, Iauna, ethor adinean eure resumara.
albeitendi = albaihendi
orhoit albaihendi
= orhoit hadi
LUCAS 23:42 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.23.42.BHNT
ALBAIT particula ikussi ondoren, ikus deçagun orain berce particula bat cein combinatzen baita optativoarequin:
AIT
Baceaquizquiat hire obrác, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin: aihinz hotz edo eraquin.
aihinz = ait hinz
ojalá fueses (tú)
hinz hori batueraz hintz da.
aitzina = ait cina
ojalá fueses
Adibide honetacoa’ hobe berheiciric idazten baguenu aitzina (= aurrera) formarequin ez nahastecotz.
APOCALYPSIA 3:15 BHNT
https://bible.com/bible/25/rev.3.15.BHNT
Ailitez trenca çuec trublatzen çaituztenac.
trencatu: mutilatu, moztu, ebaqui
ailitez trenca = ait litez mutila/ebaqui
ojalá se mutilaran (cençu honetan: fueran mutilados)
GALATIARREI 5:12 BHNT
https://bible.com/bible/25/gal.5.12.BHNT
Ederto. Ni horretan nabil, hain çuçen, ikassi nahian.
Noiz imperativoa eta noiz prescriptivoa?
Milla esquer.
Egun on,
Optativoa explicatzen saiatuco naiz ETHORRI aditzaren bidez:
Optativoa bethi da atemporala, erran nahi baita, ez da ez orainaldia ez eta iraganaldia ere. Hau içan daiteque edo irreala delacotz ala possiblea delacotz.
ETHORRI Singularreco hirurgarren persona:
Optativoa: lethor
Optativo perfectoa: ethorri liz
Optativo imperfectoa: ethorcen liz
Optativo futuroa: ethorrico liz
Optativo aoristoa: ethor ledi
liz = litz
Prefixu edo suffixu batequin aguercen da:
balethor
bailethor
ailethor
albailethor
lethorren
lethorrela
…
baliz
bailiz
ailiz
albailiz
licen
licela
…
baledi
bailedi
ailedi
albailedi
ledin
ledila
…
AIT ikussi berri dugunez. Dakussagun ETHORRIrequin:
ailiz ethorri: ojalá hubiese venido
ailiz ethorcen: ojalá viniese
ailiz ethorrico: ojalá viniese luego
ailedi ethor: ojalá viniera (ojalá venga algún día)
Neuc -ESEdun formac cençu irrealean erabilcen dut gaztelaniaz, eta -ERAdunac possible denaren adiaraztecotz.
Niretzat viniese eta viniera ceharo differentac dira. Lehena irreala, eta bigarrena possiblea.
LIZ eta LEDI formen artean berdina.
Enneco Inarrondo jaun preciatua,
Galdetzen drautaçu:
Noiz imperativoa eta noiz prescriptivoa?
Galdera ona, benetan.
Ikus ditzagun ETHORRI verboaren imperativoac eta prescriptivoac:
bethor
ethor bedi
albailethor
albailedi ethor
Euscal grammatica lanen arauera laur forma hauec synonymo lirateque eta azquengo biac ez dira jada erabilcen.
Prescriptivoarequin prescriptione bat eguiten da:
albailedi ethor: ethor bedi, ethorri behar baita edo.
albailethor: bethor, ethorri behar baita.
Nire ustez gauça bera erraiteco laur (edo guehiago) forma daudela erraiten denean, uhmm, ez dut sinhesten.
lethor viniese (irreal) bada, eta
ethor ledi viniera (possible) bada,
orduan
albailethor
eta
albailedi ethor
ecin dira içan synonymo erabatecoac.
albailethor nire ustez da “que venga, porque haría falta que viniese, pero no creo que lo haga”,
eta
albailedi ethor liçateque “que venga, porque haría falta que viniera, y creo que es possible que lo haga”.
Barka, gaztelania erabili badut, nire ama hizcunça.
Ea valio deutsun!
AITequin berdin:
ailethor = oxala balethor
baina çorigaitzez ez dathor.
ailedi ethor = oxala ethor baledi
ethor leditequeelacotz / leitequeelacotz.
UKAN
du: orainaldia
çuen: iraganaldia
lu: atemporala
“du” memorizatzen dugunean “çuen’ bilhacatzen da.
“lu” memorizatzen dugunean “lu” modura irauten du.
cantatu duen guiçona: el hombre que ha cantado (gaur)
cantatu çuen guiçona: el hombre que cantó (atzo)
cantatu luen guiçona: el hombre que hubiese cantado (edonoiz)
Iñarrondo jaunaren Quixote Manchaco naffarreraz:
https://zuzeu.eus/euskara/on-quixote-manchaco/
AIT particula laur aldiz erabili çuen gure Leiçarraga handiac.
Errannahia: oxala.
Ia asse çarete, ia abrastu çarete, gu gabe reguetu çarete: eta aitzineçate regna, guc-ere çuequin batean regna deçagunçát.
ia = ja, jada
aitzineçate regna = aitzeneçate regna
= oxala regna baceneçate
= ojalá reinarais, ojalá reinéis (en el futuro)
1 CORINTHOARREI 4:8 BHNT
https://bible.com/bible/25/1co.4.8.BHNT
Ainençaçue supporta appurbat neure erhogoán, baina aitzitic supporta neçaçue.
ainençaçue supporta = aininçaçue supporta
= oxala supporta baninçaçue
= ojalá me soportarais, ojalá me soportéis (en el futuro)
neçaçue = naçaçue (çuec ni)
2 CORINTHOARREI 11:1 BHNT
https://bible.com/bible/25/2co.11.1.BHNT
aoristo hitzac indeterminatua erran nahi du: ethor
Contracoa horisticoa da, determinatua. Hirur ditugu basicoqui: ethorri, ethorcen eta ethorrico, baina guehiago ere baditugu: ethorri içan, ethorria, ethorriric, ethorceco, e.a.
Aoristoa EDIN eta EÇAN aditzequin ossatzen dira: ethor dadi, ethor cedin, ethor ledi.
Horisticoac IÇAN eta UKAN aditzequin:
ethorri/ethorcen/ethorrico da/cen/liz
UKAN aditzari EDUN ere deitzen çaio.
Hauec guztiac QUE particularequin combinatzen ahal dira:
da / cen / liz + QUE:
dateque, çatequeen, liçateque
dadi / cedin / ledi + QUE
daiteque, citequeen, liteke
AIT particula (nolabait ere deitzecotz) edo interjectionea honela lotzen çaie içan eta ukan aditzen forma oinharrizcoei:
aininz, aihinz, ailiz, aiquina, aitzina, aitzinete, ailira
= ojalá fuese, fueses…
ainu, aihu, ailu, aiquenu, aitzenu, aitzenute, ailute
= ojalá tuviese, tuvieses, …
ait = oxala… ba-
ainu liburu hori
= oxala liburu hori banu
Oraindic ere baditut bi ale opharitzecotz Leiçarragaren neure berreditionetic.
josulavin@gmail.com
Edo 20 eurotan salcecotz baten bat lotsatzen baliz ere.
Ederqui hola. Baina, abusatuz, verboarequin gabilçala, galdea:
Noiz eçarri VKAN du eta noiz eçarri du? Igorri VKAN du…? Noiz crucificatu IÇAN dena…? Eguin IÇAN cen edo eguin cen? Jaunaz eguin IÇAN da haur…? Minçatu IÇAN çayon Iaincoa eta noiz mintçatu çayon…?
Mila esquer.
Iñarrondo jauna,
Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta eraunsi vkan duté haicéc, eta io vkan duté etchearen contra: eta ezta erori içan: ecen arroca gainean fundatua cen.
erori içan da
ethorri içan dirade
eraunsi ukan duté
ez da erori içan
Hauetan eta iraganaldico narratione batean cocatuac badirudi ecen
erori içan da = erori cen
ethorri içan dirade = ethorri ciraden
eraunsi ukan dute = erausi çuten
ez da erori içan = ez cen erori
diratequeela.
MATTHAIO 7:25 BHNT
https://bible.com/bible/25/mat.7.25.BHNT
Cein baita, secula eta adin guciéz gueroztic estaliric egon içan den mysterioa, baina orain manifestatu içan çaye haren sainduey.
Hemen, ordea, perfectoaren equivalent dateque:
egon içan da = egon da
Eta hemen:
manifestatu içan çaye
les ha sido manifestado
cein comparatu behar baitugu honequin
manifestatu çaye
se les ha manifestado
ia ia gauça bera ddatequeena.
COLOSARREI 1:26 BHNT
https://bible.com/bible/25/col.1.26.BHNT
Iñarrondo,
INDICATIVOA
eçarri du: orainaldi perfectoa
= ha puesto
eçarri ukan du: orainaldi perfecto aurrecoa
= ha puesto (alguna vez con anterioridad)
eçarri çuen: iraganaldi perfectoa
= puso
eçarri ukan çuen: iraganaldi perfecto aurrecoa
= hubo puesto, puso (alguna vez con anterioridad)
OPTATIVOA
eçarri lu: atemporal perfectoa
eçarri ukan lu: atemporal perfecto aurrecoa
Erka itzaçu azquen biac ba- prefixuaz emanac:
eçarri balu: si hubiese puesto
eçarri ukan balu: si hubiese puesto (alguna vez con anterioridad)
Edo berce bi hauec:
ethorri baliz: si hubiese venido
ethorri içan baliz: si hubiese venido (alguna vez con anterioridad).
Azquen bi hauec ascotan ençuten dira. Ikusten duçu çuc differenciaric bien artean?
ethorri içan cen
moducoec, adibidez, badute valioquideric gaztelaniaz
hubo venido
Orainaldian
ethorri da
eta
ethorri içan da
formen arteco differencia berdinsua da. Bigarrenac aurrecotassuna edo adiarazten du.
Anhitz esquer galderengatic!
Eguin itzaçu nahi berce!
Iñarrondo,
Eta guc ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu ecen Aitác igorri vkan duela Semea munduaren Saluadore içateco.
Hemen idatzi balu hauxe:
Eta guc ikussi dugu, eta testificatzen dugu ecen Aitác igorri duela Semea munduaren Saluadore içateco.
errannahia berdinsua liçateque. Beraz,
ikussi ukan dugu
ets
ikussi dugu
ia ia synonymoac dirade orocorqui. Aurrecotassuna edo:
Liburudendara sarthu (içan) denean, liburu bat erossi du.
Liburudendara sarthu (içan) cenean, liburu bat erossi çuen.
1 JOAN 4:14 BHNT
https://bible.com/bible/25/1jn.4.14.BHNT
Huneçaz complitu içan da charitatea guregana, iudicioco egunean segurança dugunçát, ceren hura den beçalaco baicara gu-ere mundu hunetan.
dugunçát = ukan deçagunçát
complitu: perfectionatu, perfecto bilhacatu
Erka:
hori complitu içan da: eso ha sido cumplido
hori complitu da: eso se ha cumplido
nondic
neuc hori complitu ukan dut: eso (ya) ha sido cumplido por mí, (ya) he cumplido eso
neuc hori complitu dut: eso se ha cumplido por mí, he cumplido eso
Iñarrondo adisquideori,
Arguiago daducaçu orain?
“ya” horrec laguncen du ulercen:
ikussi dut = lo he visto
ikussi ukan dut= ya lo he visto
1 JOAN 4:17 BHNT
https://bible.com/bible/25/1jn.4.17.BHNT
Nire amac, cein jaio baitzen, ni guerorat jaioco nincen ohe berean, duela 87 urthe Beranga gaurco Cantabriaco herrixca batean cein baita Nojatic docena bat kilometrotarat, ez çuen seculan erabili, bere vicitza asqui lucean, hubiese edo hubieraric, cantara edo cantaseric.
Amaren neba pharmaceuticoari bai ençun drautzadala holacoac, baina ez berari, amari.
Nire ama hizcunça arras berhecia da; berac, amac, uste baino berheciago. Berac uste çuen normal eguiten çuela verba. Eta hala da, arras normala cen bere hizqueta; hain normala, non berac uste baitzuen ecen normalagoa licen hizquetaric ecin cela egon nehon ere.
Neuc, gueroxeago, descubritu ahal ukan dut hizquera arguiagoric; bai erdal, bai euscal mundutiletan. Naffarrerari buruz ari natzaiçue, hain çucen ere, ceinari çor baitraucat naicen guztiau, edo naicen aphurrori.
Bejon deiela amari eta berce bakar batzuei ceinequin çorretan gueratuco bainaiz secula seculorum arnasa escas ukan ez deçadano.
Mila esquer, LaudioREAN.
Ez da ceren, Algortarean.
Placer handiz.
Eta Ioannes hatzaman içan cenean, ethor cedin Iesus Galileara, predicatzen çuela Iaincoaren resumaren Euangelioa:
hatzaman: atzeman, carcelaratu
hatzaman içan cen = fue encarcelado
ethor cedin
1. vino (indicativoco aoristoa). Verset honetan, adibidez.
2. viniera (subjunctivoco iraganaldia)
MARCOS 1:14 BHNT
https://bible.com/bible/25/mrk.1.14.BHNT
iraganaldian:
predicatzen çuela
1. predicando, mientras predicaba
2. que predicaba
orainaldian:
predicatzen duela
1. predicando, mientras predica
2. que predica
atemporala:
predicatzen luela
1. predicando, mientras predicase
2. que predicase
-ELAdun hauec participio imperfecto baten valioquideac dira, ceinetan dembora eta persona ere indicatzen baitira.
-EN bidez forma adjectivalac lorcen dira:
predicatzen çuen guiçona
: el hombre que predicaba
predicatzen duen guiçona
: el hombre que predica
predicatzen luen guiçona
: el hombre que predicase
ceinec valio baitute euscarazco relativo arruntac adiaraztecotz. Icenorde edo adverbio relativoric gabeac, erran nahi dugu.
Eta icena kenduric substantivizatu eguiten ditugu
predicatzen çuena
: el que predicaba
predicatzen duena
: el que predica
predicatzen luena
: el que predicase
Edocein aditzequin berdin:
Orainaldia
dathor: viene
dathorrela: viniendo, mientras viene
dathorren andrea: la señora que viene
dathorrena: la que viene
Iraganaldia
cethorren: venía
cethorrela: viniendo, mientras venía
cethorren andrea: la señora que venía
cethorrena: la que venía
Atemporala
lethor: viniese
lethorrela: viniendo, mientras viniese
lethorren andrea: la señora que viniese
lethorrena: la que viniese
LIZ
Içan aditzaren optativoa. Atemporala.
Ahosquera LIZ edota LITZ da.
liz
baliz
bailiz
licen
bailicen
licela
ailiz = oxala baliz
albailiz = biz
+QUE
liçate = liçateque
baliçate = baliçateque
bailiçate = bailiçateque
liçaten = liçatequeen
liçatela = liçatequeela
LEGO
Egon aditzaren optativoa. Atemporala.
lego
balego
bailego
legoen
bailegoen
legoela
ailego = oxala balego
albailego = bego
+QUE
legoque
balegoque
bailegoque
legoqueen
legoqueela
Ahaleguin berheci bat eguiten ari naiz euscara batuaren terminologia onhar deçadan.
Aditzetan hirur dembora gueneduzcaque: orainaldia, iraganaldia eta aleguiazcoa.
Beraz,
eguiazco bi: orainaldia (OR) eta iraganaldia (IR)
eta
aleguiazco bat: aleguiazcoa (AL)
IÇAN aditzean:
OR: da
IR: cen
AL: liz
QUE particularequin:
OR + QUE: dateque
IR + QUE: çatequeen
AL + QUE: liçateque
-ENÇAT atzizquiarequin
OR + ENÇAT: dençat
IR + ENÇAT: cençat
AL + ENÇAT: licençat
Errannahia bigarren plano batean legoque. Casu honetan:
dençat: para que sea
cençat: para que fuera
licençat: para que fuese
Asqui ongui gueratzen dela uste dut.
Aleguiazcoa atemporala denez, LIZ hori iraganaldico nahiz orainaldico contextuetan aguer daquiquegu.
Ahaleguina eguin dut nire adisquidea dençat / licençat
Ahaleguina eguin nuen nire adisquidea cençat / licençat
Gaur arguiago edo erranen guenuque honetara:
Ahaleguina eguin dut nire adisquidea içan dadin(çat) / ledin(çat)
Ahaleguina eguin nuen nire adisquidea içan cedin(çat) / ledin(çat)
EGUIA eta ALEGUIA
Eguiazcoac:
orainaldia: dathor
iraganaldia: cethorren
eguiazcoac dira, bata orainaldia eta bercea iraganaldia direlacotz.
Aleguiazcoa:
atemporala: lethor
Atemporala da eguiazcoa ez delacotz, aleguiazcoa baicic, içan dadin irreala delacotz, içan dadin possiblea delacotz.
Orainaldico eta iraganaldico contextuetan erabilcen ahal da:
Erran deraut ecen emaztea balethor, bere senharra ere lethorqueela.
Erran cerautan ecen emaztea balethor, bere senharra ere lethorqueela.
Bietan ” que si viniese la esposa, también vendría su marido”.
deraut orainaldicoa’ cerautan iraganaldicoa bilhacatzen da.
lethor eta lethorque, ordea, bethi invariable.
Ongui dagoque terminologia batuista hau. Baiqui.
Lehenengo biei ez dut uste eguiazcoac deithu çaienic euscal grammatica lanetan, ez daquit.
Adeitassunez
Ecen baldin Moyses sinhesten bacindute, sinhets nindiroqueçue ni: ecen niçaz harc scribatu vkan du.
bacindute = bacendute, bacenute
sinhesten bacendute. Optativo imperfectoa.
sinhets nindiroqueçue. Optativo aoristoa + QUE
nindiroqueçue IRON aditza ÇUEC NI
= ninçaqueçue
Orainaldian niroqueçue liçateque, eta
Iraganaldian nindiroqueçuen
QUE gabe errannahia ez da aldatzen:
Oraina. niroqueçue = niroçue
Iragana. nindiroqueçuen = nindiroçuen
Aleguiazcoa. nindiroqueçue = nindiroçue
vkan = ukan
JOAN 5:46 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.5.46.BHNT
Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets ceçan Iesusec, Ez ni nauçue eçagutzen, ez ene Aita: baldin ni eçagutzen baninduçue, ene Aita-ere eçagut cindeçaquete.
ceraucaten = ceraucoten Haiec hura hari
cindeçaquete = ceneçaquete
ezagutzen baninduçue
BA + optativo imperfectoa
si conocieseis
eçagut ceneçaquete
Optativo aoristoa + QUE
conoceríais (podríais conocer)
optativo = aleguiazco
JOAN 8:19 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.8.19.BHNT