On Quixote Manchaco

On Quixote Manchaco –

ON QUIXOTE MANCHACO

(2010-2012)

Miguel de Cervantes-ec gazteleraz idatzia Enneco Iñarrondoc euscaratua.

http://www.onkixotemantxako.eu/

Enneco Iñarrondo jaunac (Kepa Barañano Aldekoa da eguiatan laudiotar artista honen icena) euscararat itzulirico obra bicain hau orain plaçaratzen dugu, haren baimenaz, Cervantesen garaico euscara molderat ekarria, naffarrerarat aleguia. Clic eguiçu HEMEN liburua descargatzecotz.

On Quixote Manchaco

Hona hemen Enneco Iñarrondoc berac liburuaren hassieran eguiten deraucun OHARRA:

On Quixote Manchaco capare ospetsuaren liburua erdaraz birritan iracurri ondorean, euscaraz ere nahi nuen eta bilha hassi nincen arren nehon aurkitu edo ediren ecinic luçaz ibili eta guero Durangoco açocan salgai ipinico çutela ençun nuen beçain laster bertara jo, erossi, etcheratu, iracurcen hassi eta… osoric ez cegoela ohartu nincen; salcen çutena, liburuaren çathi batzuc baino ez cen, ossoaren heren bat ere ez, dena aphur, dena phuxca, hemen ethen, hor hautsi, han eçabatu… Niri, beraz, Durangon saldu cerautatena iruçur bat içan cen: çathi lothugabe batzuc, acatsez jossiac, guipuzquera ez berheciqui onean idatziac. Euscarac, dena dela, On Quixote mereci du. Eta On Quixotec euscara ere bai, azquen baten, euscararen alde dabilen asco eta asco “quixote” ancera dabilenaren anz handicoa da, içan ere. Niri gueçur eguin cerautatelacoan – On Quixote ossoa nahi bainuen, euscarac On Quixote ossoa eta bethea mereci baitu – gueratu nincen, Durangotic etcheratutacoan, eta euscaratu beharra nuela burura sarthu citzaitan. Bururatu eta eguiten hassi. Hassiac eguina dirudi, eguinac urrhe gorri. Ecina ekinez eguina. Hoberic egonen al da noizbait, baina hoberenera bitartean hau nire hau bego iracurri nahi duenarençat.

Orain badaquit Pedro Berrondo jaunac 1976an eta 1985ean arguitaratutaco liburuquiac euscaratu cituela, eta beronec baino lehenago Legutioco José Palatio Sénz de Vitery-c ossoric ez baina çathiac euscaratuac cituela, guero azquen gudate “incivilean” Madrilen desaguertu cirenac.

Berrondoren çathittooc çorroan harturic hassi nincen, elhurretan ibiltean beçala, aurretic doanaren (h)atzetic, oinhatzez oinhatz joaitea erosoagoa da, aurrenic bide berria irequitzen ibiltea baino. Niri ere berdin. On Quixoterequin eguin dudan ibilaldi luce honetan, bide çathi asco eta asco eguinac citzaizquidan; ni Berrondoren (h)atzetic eroso xamar ibili içan naiz, çathica-çathica; berce çathi batzuetan, aldiz, elhurretan beçala, edo Xalbadorren hitzac hartuz erraiteco “lainhopean beçala galdua” ibili behar içan dut -hitzac direla, euscalquiac direla, erdarazco anhitz ulertu ez-; hassieratic bide lucea nuen eguinquiçun, baina hil arte vici, eta, vici bitartean euscaldunec ez dugu itcharopena galceco escubideric. Ekin eta jarrai, berceric ez dago. Azquenean bucatu dut.

Hitz batzuc çalançan ditut, hitz batzuc çahar itchuraz ipini ditut -bague, emaiten, escatu çaio, morroe…- On Quixoteren hizquera ere çaharra delaco. Aguercen diren personaiac ez dira hizqueraz berdinac -Sanchoc ipharraldeco hizquera poxi bat du, gathibuac bizcaieraz eguiten du…- honec euscarari “aberastassuna” emaiten derauco, ugaritassuna, joritassuna, narotassuna…baina oro har euscara hau batua da, euscara çaharra gaur-egungo euscara baino batuago cegoelaco hain çucen ere. Euscalqui guztietaco hitzac euscara dira, bat ere ez dugu baztertu behar, azquen batean berrehun urthe barruco euscaldunec honelacotsu euscaraz eguinen dute: batua bai baina euscalqui guztiez aphaindua, çabaldua, cehaztua, doitua, edertua…euscaldun guztiec ulercecoa. Erdaretan ere halaxe guerthatu içan da; erraiteraco, norc daqui edo cer axola gaztelaniazco padre latinetic badathor, eta cachorro euscaratic hartua badu, eta guerra alemanieraticoa bada, eta telephono-c guerqueraz “urrutico hitza” erran nahi badu, eta tomate Ameriquetatic ekarria bada, eta…. haimbat honelaco? Gu euscaldunac guttiago othe gara gure hitzac, gueureac, egoquitzeco, eraz nahasteco, bilceco, batzeco, eta behar ditugunean erabilceco? Ez horixe! Eta, cembat hitz asmatu othe çuen Cervantesec? Eta Cervantesen garaian gaztelar guztiec, capare ala morroi, aragoitar ala asturiar, hizquera ber-bera erabilcen othe çuten?

Çaila da ulercen, bai; erdaraz erraça othe? Ba othe cen Cervantesen garaian gaztelar asco beronen hizquera ossoric ulercen çuenic? Ba othe da gaur-egun? Gure garaico euscaldun ascoc ez du aisa ulertuco den-dena, baina noizbait -ailedi lehen bai lehen- euscaldun ugari egon dateque, euscaraz ceharo jancita, hau alderic alde, hitzez hitz, den-dena ulerceco gai. Hizquera arrotza dugu Cervantesena: lucecoia, nahaspilatsua, alperrico hitz ascoduna; gurea, berriz, erabat bercelacoa dugu; baina, itzulpena cehatza behar eta…erdararen soinecoz janci behar içan dut gure euscara, ez nahita bai hala behartuta; guc, ordea gueureari eutsi behar deraucogu.

Lehen çathia Done Miquelen egunean bucatu nuen, guero, egunetic egunera lan goxo hau, atseguingarri hau eguin bitartean, haimbat egun berheci, gogoangarri, orhoit eta aipha mereci duena guerthatu içan çait…eta amaiera biribila: On Quixote hil cen egunean ETAc berea amaitu çuen. Itzulpen hau burutzeraco azquen egunetan, beraz, Euscal Herrian aro berri phozgarri itcharopensu bat phizten hassi da…gure aberriaren batassuna eta ascatassuna erdiesteco azquen champan ibilasiac aiguina, aguian.

Iracurle: har eçaçu, hassi eta ekin çaquizquio… iracurcen amaitu arte. Okerrac çucendu, ulergaitzac azpimarratu, kendu behar dena ken, eransi behar dena erans, çuc hobetu ahal baduçu eguiçu. Oroc bat hobequi eguinen dugu eta. Euscarac behar gaitu.

“Ez dadila gutietsia içan olercari alemaniarra bere hizcunçan eguiten duelaco, ez era berean gaztelarra, ez eta euscalduna bera ere, bere hizqueraz idazten duela eta”.

On Quixote Manchaco
Josu Lavin

NAFFARRERA

4 pentsamendu “On Quixote Manchaco”-ri buruz

  • Quixote liburua aspaldian irakurri nahi izan nuen. Hasi ere lau edo bost aldiz hasi bai, baino …utzi egiten nuen.
    Orain zuk interneten jarritakoa badakit bukatu dezakedala. 20-25 orri irakurri ditut eta bai, gustura irakurriko nuke…baina

  • Jaitsi nahi izan dut baina ezinezkoa egin zait.
    Josu, nola erdies dezaket?

  • Josu Lavin

    Arratsalde on,

    Pensatzen nuen descargatzeco auquera emaiten çuela.

    Naffar versioneari buruz ari çara, ezta?

    Idatz ieçadaçu hona:

    josulavin@gmail.com

    Ea igorri ahal derauçudan.

    Adeitsuqui

  • Josu Lavin

    Bidali derauçut mint… lettrez aguertu çaitan email batera. Ea lorcen dudan helaraztea.

    On eguin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude