XXI. mendeko euskaldun-fededunak

Euskal Herrian sekularizazio prozesu sakon eta bizkorra gertatu da azken hamarkada hauetan, zentzu hertsian ulertzen  baldin badugu behintzat: Eliza Katolikoari atxikitzen zaio fededun kopuruari erreparatzen badiogu alegia. Hala ere, honek ez du esan nahi jendeak fedea galdu duenik: izugarria da oraindik euskaldun askok Ondarroan erakutsi duten sinesmena.

Torturapean autoinkulpazioa sinatzera behartu zuten ezker abertzaleko militantea errugabea da, dagoeneko luzea den preso politikoen listara beste bat gehituz. Eztabaida ezina da, dogma ukiezina, baina zer du oinarrian? Inkulpatuaren hitza, besterik ez. Fede kontua, alegia.

EF berriak

Nabaria izan da azken urte hauetan Espainaiko justiziaren objektibotasun eza eta egindako gehiegikeriak, hori ukaezina da. Adibide nabarmena Egunkariaren kasuan daukagu edota Katalunian “Fenix 11.23” filmean esplikatzen den 14 urteko gazte Kataluniarraren kasua. Baina gauza batek ez du bestea kentzen: kasu honetan Urtza erruduna dela defendatzeko argudio dezente daude publiko zabalak eskuragarri duen informazioarekin behintzat eta epaia zuzena izan zela pentsatzeko.

Izan ere, tortura jasan ala ez (Aresek esplikatu beharko luke zergatik “galdu” den inkomunikazio egunetako bideo hura), erruduna dela pentsatzera eramaten gaituzten zantzu dezente daude. Jurisprudentzian oinarritutako irizpidea jarraituz kondena ez da epailearen aurrean agertu baino lehenagoko deklarazioetan oinarritzen (beraz, inkomunikatuta egondako egunetan esandakoa ezin da bere kontra erabili), baizik eta bere aurrean, (abokatu bat ondoan izanda) esandakoa soilik hartzen dela kontutan. Egozten zaizkion karguak argudiatzeko frogen xehetasunak sententzian daude eskuragarri eta nahi adina sinets dezakegu bertan jartzen duena, baina objektiboki froga nahiko argigarriak daudela ezin du inork ukatu.

Euskaldun fededun berri hauen aburuz ordea, ez dago Urtzaren hitza eta bertsioari kontra egiteko balio duen frogarik: berriz ere diot, fede kontua da.

Hala ere, dogmak jarraitzeak bere arriskuak ditu eta nik bat azpimarratu nahiko nuke: Ondarroako Askeguneak Donostiako Segiko kideen aldeko lana neurri handi batean zapuztu egin du.

Zergatik? Maila berean jarri dituelako bata eta besteak. Nire ustez, bi kasu oso desberdin dira: Segiko kide izateagatik kartzelaratzea (inork ez zuen ukatzen gainera Segiko kideak zirenik) larria dela argi dago. Beste kasu honetan berriz ETAren komando batekin lankidetza leporatzen zaio akusatuari. Urtzaren bertsioak bakarrik berdintzen ditu bi bertsioak (alegia, bera ere preso  politiko bat dela), baina estrategia honen diseinatzaileek zerbait ahaztu dute: “ateoak” gehiengo absolutua direla Euskal Herrian eta ustezko “sinestun” askori ere zalantzak sortzen zaizkiela horrelako ekintzekin.

Bestalde, hemendik gauzak modu batera ikusten dira, baina joan zaitez Donostia eta Ondarroakoa eta gero Madrilera eta defendatu “dena ez dela ETA”. Batzuk dena ez dela ETA esatetik, “ezer ez da ETA” defendatzera pasatu dira:algo habrán hecho” eta “nadie ha hecho nada” biak ala biak baztergarriak dira guztiz, hori ez ahaztu.

Fededunek igandero mezetara joateko beharra duten moduan, XXI. mendeko euskaldun fededunek ere beraien erritoak eta mobilizatzeko kausak behar dituzte barne kohesioa mantentzeko, “Urtza” gehiago behar dituzte, bestela aldebakartasunaren garratzean itota liratekeelako. Eta azken batean hau da, nola ez, edozein modutan saihestu nahi dena “Vaticano”tik.

29 pentsamendu “XXI. mendeko euskaldun-fededunak”-ri buruz

  • Itzela. Oso ona. Argi eta garbi. Hiltzen laguntzeak ez dauka zerikusirik Segiko kide izatearekin. Donostikoak zilegitasunik baldin bazuen Ondarrukoarekin parekatuta guztia kendu diote.

  • Harrigarria da fede kontuez eta sinegarritasunaz aritzen den sarrera bat ezizenez sinatzea. Nolanahi, Urtzari sinisteko agian fedea beharko da, baina Auzitegi Nazionalari sinisteko INGSOCek aldarrikatzen eta praktikatzen zuen pentsamendu bikoitza behar da.

  • Ezin azaldu hobeto askok isilean sentitzen duguna. Ezker Abertzaleak tratamendu berdina ematen dienean Bateragunekoei, Segikoei eta ETAkoa izan edota kolaboratzeagatik kondenatuak daudenei, “todo es ETA” teoria maltzurki zabaltzen ari direnei arrazoia ematen ari da oso modu torpean.
    Ezker Abertzaleak jakin beharko luke, iritsi zaizkion milaka botu berrien artean asko eta askorentzat dela salagarria Arnaldo, Segikoak eta beste pila bat kartzelan egotea, baina normaltzat hartzen dutela ETAkoak edo hauekin kolaboratu dutenak kartzelan egotea. Beste gauza bat da egunen batean, zenbat eta lehenago hobeto, denak ETXERA joateko baldintza objetiboak ematen badira. Zenbat eta lehenago hobeto, baina orduan ere ezker abertzalea berandu iritsiko da, beste hainbat gauzatan berandu iritsi den bezela: orain hainbeste gaitsezten duen Langraitz bidea, edo antzerakoa. hartu beharko dute. Bai, Yoyes hil zuten baina askok jarraitu dute bere bidea handik urte batzura. Lasarte, Urrusolo eta besteak gorrotatzen dituzte baina bide beretsua hartuko dute. Ezker Abeetzalea beti berandu iristen da beste batzuk lehenenago euren mehatxupean iristen diren lekura, baita espainiako bandera jartzera ere.
    Eta gainera. Ezker Abertzaleak ezkutatu egin dio jendarteari Urtzak ustez torturapean poliziari egindako adierazpenak anulatu egin zituela epaileak. Ez zen komeni egia esatea.
    Ados nago IZEIA-rekin: euskal jendartearen gehiengo zabala ez da kokatzen “algo habrá hecho” automatikoki diotenekin baina ezta itsuki “ez du ezer egin” diotenekin ere. Euskal jendartearen gehiengo zabalaren ustez, politika egiten dutenek (Arnaldo, Rafa, Bateragune, Segi…) kalean behar dute, baina terrorismoa egin edota laguntzen dutenek kartzelan. Ezker Abertzaleaen esku dago denak pakete berdinean sartzen dituen. Eta neurri handi batean bere esku ere badago preso guztiak etxeratzea, lehenbailehen. Ondarrukoa agian baliogarria izan da barne kohesiorako, barneko urak baretzeko, baina akats estrategiko handia luzerako. Euskal presoak etxeratzeko.

    • “Ezker Abertzaleak jakin beharko luke, iritsi zaizkion milaka botu berrien artean asko eta askorentzat dela salagarria Arnaldo, Segikoak eta beste pila bat kartzelan egotea, baina normaltzat hartzen dutela ETAkoak edo hauekin kolaboratu dutenak kartzelan egotea”, “(…) orduan ere ezker abertzalea berandu iritsiko da (…)”, “(…) hartu beharko dute (…)”, “(…) bide beretsua hartuko dute (…)”…

      Halako profeziak aireratzen dituen igarle batek fede kontuak salatzeari paradoxiko xamarra irizten diot bada…

  • Jesus Mari Intxauspe 2013-05-18 16:34

    Bai, egia da XXI. mendean fededun asko ditugula. Ez dira berriak, aspalditik datoz. Artikiluaren mamia Ondarroakoa eta Donostiakoa bereizi eta Ondarroakoa gutxiestean datzala dirudi, zapuzkeria bezala aurkeztuz. Agian Izeiak hori nahiko luke baina, ikusiak ikusi, fedea behar da hori sinesteko. Ondarroakoak Donostiakoa zapuztu du? Benetan sinesten duzu horretan Izeia? Artikulua irakurrita, neutraltasun eta ekidistantzaia itxuraz, azkenean “algo habrán hecho” hori bultzatu nahi duzu Aske Gune ezberdinak irudikatzeko. Baina ez dut uste Herri Harresiak eraikitzeko garaian zure irizpide horiek kontutan hartzen direnik. Beraz sobera daudela iruditzen zait ez dakit zein froga objektibo aldarrikatu baina zantzuetan fedea izan dezagun eskatzen ibiltzea. Fede hori aspaldian ezaguna dugu, zuzenbide estatuan torturarik ez da inoiz existitu baina torturatuak asko zoritxarrez, bai “Egunkaria” aurretik eta bai ondoren ere. Preso politikorik ere ez omen dago jada… Amen! Ez da ez nolanahiko fedea behar XXI. mende honetan…

  • Hau bezalako ikuspuntu mugatuko artikuluak ezker soberanistak kolonialismoaren diskurtsoa asimilatzeko duen beldur patologikotik eratortzen dira. Eskuinaz hitz egin ere ez dugu egingo. Pixkanaka.

    • Oyharzabal Gabi 2013-05-18 18:38

      Egun on Hildegard!
      Ezagutzen duzu Bingeneko Hildegarde serora? (Alemanara).
      Edo zure egiazko izena da edo izengoitia?
      Izan ongi!
      Gabi

      • Arana-Goirik ezagutzen ote zuen Alemaniako Bingen hiria bere izendegian frantzierazko Vincenten eta espainierazko Vicenteren ordain gisa ekarri zuenean? Nik ez dakit.
        Izan ongi zeu ere!

  • Artikulu honek begiak ireki dizkit eta zalantza existentzialarekin utzi nau; bizi ahal izango naiz, Oh Jauna! halako zamarekin?
    .
    Bat-batean konturatu naiz ez naizela ateoa uste nuen legez, XXI. Mendeko fededuna baizik. Ez naizela ezkerreko independentista baizik eta “Vatikano” ilun eta makiaveliko batek bere nahiera erabilitako txotxongilo bat.
    Eta hori gutxi izango balitz gaiztoen artean gaiztoenen aldeko mezetara (bere komunikabidetan “akelarre” deitzen diete) joateko beharra sentitzen dut.
    .
    (Zerura begira, besoak zabalduta, belaunikatuta eta oihuka)
    Jauna ! Oh Jauna!!
    Zergatik ez nauzu egin Urkullu bezain ateoa, Ertzaintza bezain laikoa eta Izeia bezain etiko-estetikoa, eh ? eh?
    .
    Orain bai, orain argi daukat: JEL forever !!!

  • kaixo Izeia. Interesgarria artikulua. Ondarruko herri-harresiak izugarrizko poza eman dit eta, hortaz, ezin esan zure iritziarekin bat egiten dudanik. Dena den, aipatzen duzun fede kontu hori interesgarria iruditzen zait, sentsazioa dudalako nahiko agerian uzten dituela EAJren inguruan sentitzen zaretenotako askok dauzkazuen fede zailtasunak.

    Dudarik gabe, zuetako gehienok demokrata eta abertzale bezala jokatu nahi zenukete, demokrazian eta Euskal Herrian sinesten duzuelako. Sinestuta nago hori hala dela, batez ere oinarrietan. Eta, halere, itxura denez zalantza handiak dituzue benetan demokrata eta abertzale gisa jokatzen ari ote zareten. Normala.

    Izan ere, adibidez, ez zaudete batere ziur, demokrata bezala, torturaren sistematizazioren aurka egin ahal den guztia egin ote duzuen urte guzti hauetan eta, bestetik, zeuen burua abertzaletzat jotzen duzuen heinean, galdera ugari sortzen dizkizue, normala denez, Espainiako estatuaren batasuna sakralizatu eta haren zerbitzura erabiltzen den Espainiar lege eta epaileekiko duzuen jarrera etsi, onbera edota ulerberak.

    Ez didazu ukatuko abertzale baten ikuspuntutik, euskal herritar bat errudun ala errugabe den ebazterako orduan, Espainiako legediari legitimotasuna aitortzeko fede pixka bat behar denik, ezta?

    Hau guzti hau ezker abertzaleak edota ETAk bere aldetik izan ditzakeen ardurak alde batera utzita diot, noski, zeren eta zuk diozun bezala, batak ez baitu bestea kentzen. Herri-harresiak izpilu deserosoak zaizkizuela ematen du.

    Beraz, neurri batean, zurekin bat egiten dut Izeia, garrantzitsua da, batzuetan, fedea zalantzan jartzea, aurrera egiten laguntzen digu-ta. Urrengoan beharbada beste bat izango da zalantzan jarriko duzun fedea. Segi pixkor.

  • Izeia: zure ustez, Espainiako Auzitegi Nazionalak zilegitasuna du euskal herritarrak epaitu eta zigortzeko?

  • Artikulu honek gogoratu dit ere eskuineko sektore batzuek ateismoaz egiten duten erabilera ideologikoari buruz noizbait eztabaidatu duguna:
    .
    “Ateismoa bai, baina….”
    https://zuzeu.eus/2013/02/21/ateismoa-bai-baina/

  • Lotsagarria koldar eroso honen diskurtsoa Audiencia Nacional-en zilegitasuna aldarrikatuz, tortura bidezko ikara burgesa herri langilean zurituz azken finean bere Kapitalaren defentsari eusteko.

    Adierazgarria ere bai, idazki honek puntu positibo baino negatibo gehiago izatea, Zuzeu-ren publikoaren psikologiaren adierazle.

  • BFG jauna, (seguru asko, jauna)
    izugarria behar du zure segurantziak eta (h)arrogantziak ezagutzen ez duzun norbaiti “koldar eroso” ain arinki deitzeko. Zergatik eta zure flotazio linean jo duelako bere argudioaren geziak. Era berean erakusten duzu zure “egiarekiko konpromisoak” ez duela parekorik. Alegia, zure koherentzia gainetik dagoela Zuzeuko irakurle guztion “psikologiatik”. Ez dakit Stalin ala Goebels ekartzen didazun gehiago gogora, agian bien nahasketa den Staebels edo Goeblin berritu bat. Nolanahi den, antzarak perratzeko zu bezalako maisu aproposen eske ikaragarria omen dabil, aspaldian.

  • Xabier Makazaga 2013-05-18 23:21

    Bihotz-bihotzez opa dizut inoiz ez zaitzatela bost egunez torturatu Urtza torturatu zuten bezala, Izeia.
    Inoiz halakorik gertatzen bazaizu, damutuko zara, damutuko zarenez, gaur idatzi duzuna idatzi izanaz.
    Bide batez, irakurri Martxelo Otamendik Portu eta Sarasola torturatu zutenean idatzitakoa eta hausnartu, mesedez.
    http://paperekoa.berria.info/harian/2008-01-10/010/005/erabakipolitikoabehar_da.htm

  • Xabier Makazaga 2013-05-18 23:24

    Horra berriro Martxelok idatzitako artikuluaren lotura, aurrekoan gaizki atera baita
    http://paperekoa.berria.info/harian/2008-01-10/010/005/erabakipolitikoabehar_da.htm

  • bai bai, goebbelsianoa neu naiz hemen

    eta ez nahastu Stalin nazioarteko proletalgoaren heroia burgesia inperialistaren txakurrekin, zuek bezalako burges-ttipiak ordena kapitalista bidezkotzeko sortutako propaganda sionista-yankiak egiten duen bezala.

  • Xabier Makazaga 2013-05-18 23:30

    Berriako lotura gaizki ateratzen denez, ea beste hau balekoa den. Martxeloren artikulua:
    http://www.noticiasdenavarra.com/diario/navarra/index.php/opinion/foros/viewtopic.php?f=2&t=35193

  • eta “nire koherentzia” materialtasun dialektikoa deitzen da, edo hala saiatzen naiz izatea, bederen

  • Xabier Makazaga 2013-05-18 23:42

    Ea oraingoan ondo ateratzen den Martxelok idatzitako artikuluaren lotura:
    http://www.noticiasdenavarra.com/diario/navarra/index.php/opinion/foros/viewtopic.php?f=2&t=35193
    Jeltzaleek ba al dute ezer esatekorik Martxelok duela bost urte zioenari buruz? Martxelok hori idatzi eta pare bat urtera toturatu zuen Ertzaintzak Urtza.

  • AN eta froga argiak? Bai eta zerriak egan eginen dute, ala ta guztiz ere Urtza ustez egindakoarengatik Nagore Lafalleren hiltzaileak eman duen denbora emango du gartzelan. Jada kartzelan eman duen denborarekin, beste batzuk balditzapeko askatasunean egon zian.
    Beste gauzengatik espetxeratua izan balitz (urte berdineko kondenarekin), jada kalean egongo zan.
    Bainan nola “eskatuko” dute haren askatasuna.

  • Xabier Makazaga 2013-05-19 00:17

    Portu eta Sarasola torturatu zituztenean, Martxelo Otamendik idatzitako artikulua agintari jeltzaleei behingoz torturarekin amaitzeko erabaki politikoa har zezaten:
    http://www.noticiasdenavarra.com/diario/navarra/index.php/opinion/foros/viewtopic.php?f=2&t=35193
    Jaramonik ez zioten egin, jakina, eta handik bi urtera torturatu zuen Ertzaintzak bost egunez Urtza Alkorta.

  • Xabier Makazaga 2013-05-19 01:31

    Nire onetik atera nau artikulu honek. Nire etsai handienari ere bihotzez opa izan diot torturaren latza bere larruan ezagutu ez dezan, baina badirudi batzuk bere larruan sufritu arte ez direla gai izango ulertzeko zer den hori eta bost egunez infernu horretatik pasa ondoren zein egoeretan heltzen diren torturatuak Auzitegi Nazionalera.
    Ez dute ulertu nahi epailean aurrera psikologikoki txikituta heltzen direnean ez dutela hitz bakar bat egiterik izan inongo abokatuarekin. Are gutxiago bere konfiantzazkoa den batekin. Ez dute ulertu nahi zer den hori guztia…
    Tamalez, torturatuen larruan jartzeko inongo asmorik ez dute…
    Gaixotzen ari naiz eta hobe izango dut gehiago ez idaztea.

  • Fede kontua da. Batzuek nahiago dute herriko jendearengan izan fedea atzerriko audientzia nazionalean baino.

  • Ander Gortazar 2013-05-20 21:32

    1)

    Ez zaizkit gustatzen artikulu anonimoak. Ez dakit zergatik erabiltzen den anonimotasuna: beldurragatik, lotsagatik, astakeriak esateko askatasun handiagoagatik… Kontua da anonimotasunetik idazteak erantzun anonimoak sustatzen dituela, eta normalean, eztabaidaren kalitate maila baxua izan ohi duela ondorio. Uste dut artikulua eta ondorengo eztabaida interesgarriagoak liratekeela izen-abizenekin.

    2)

    Bat nator artikuluaren puntu nagusiarekin: fede kontua da Urtza sinistea. Nik ere sentitu ditut zalantza horiek. Baina ezin dut konpartitu artikuluaren norabidebakartasunan: fedea ez da inolaz ere unidirekzionala. Oso sintomatikoa da besteen fedea norberaren ustezko ateismotik salatzea.

    3)

    Kasu hau, Segikoen kasua ez bezala, “zalantzazkoa” ikusten dut nik. Posizio hau oso zaila da, “zalantzazko” ekidistantzia(-edo) horretan posizio hartzeak kontraesan bat dakarrelako nahitaez. Nik tortura kasuen bisibilitatearen alde, desobedientzia zibilaren estrategiaren alde, mugitzen ari ez direnak mugituaraztearen alde. Kontraesanak eta zalantzak, saiatuko naiz “ahalik eta zintzotasun handienez gobernatzen”.

  • Irune Laukiz 2013-05-20 23:05

    Anonimotasunaz diharduzularik, bi galdera zeuretzat:
    1- Ander Gortazar zeure benetako izena da?
    2- Argazkikoa zeu zara?
    Polita gizona, benetan.

    • Ander Gortazar (@derzu_uzala) 2013-05-20 23:58

      Ander Gortazar nire benetako izena da, bai. Argazkikoa lehengo Twiterreko argazkia da, oso ondo jakin gabe zergatik azaltzen den argazki hori, baina tira, hori beste kontu bat da.

      pd.: suposatzen dut zure irudiko monigotea ere ez zarela zu, ala bai?

  • Ateotzat hartzen dut nire burua baina Izei, Urkullu edo Marlaska bezalako ateoak ala behean agertzen diren Fededunen artean bidaidea aukeratu beharko banu, azken hauek aukeratuko nituzke zalantzarik gabe:
    .
    “Comunidades Cristianas Populares”
    .
    ….. Motivadas por una fe vivida en la conciencia de la situación de Euskal Herria y desde sus convencimientos cristianos liberadores, han impulsado compromisos eclesiales, sociales, culturales y políticos.
    .
    La pobreza, los inmigrantes, la exclusión social, el conflicto político, derechos humanos individuales y colectivos, la paz, la situación de los presos sociales y políticos, la autodeterminación de Euskal Herria, la renovación de la Iglesia desde una fe liberadora… son temas que ocupan su reflexión, oración y compromiso en relación con otros pueblos de Europa y del mundo, en especial con los más pobres.”
    .
    http://www.elizaherrian.com/es/kristau-elkarte-herritarrak

    • Hau akatsa; orain ikusi dut euskarazko bertsioa:
      .
      “Kristau Elkarte Herritarrak”
      .
      “…Euskal Herriaren egoeraren kontzientziaz jabetuta bizitako fedeak motibatuta eta kristau konbentzimendu askatzaileetan oinarrituta, konpromezu eliztar, sozial, kultural eta politikoen eragile izan dira.

      Pobrezia, etorkinak, bazterketa soziala, gatazka politikoa, giza eskubide indibidual eta kolektiboak, preso sozial eta politikoen egoera, Euskal Herriaren autodeterminazioa, fede askatzailearen ulermenetik Elizaren eraberritzea … izan ohi dira beraien gogoeta eta otoitzerako gaiak eta Europa eta munduko beste herriekin, pobreenekin bereziki, loturak izateko konpromezu bidea.”
      .
      http://www.elizaherrian.com/eu/kristau-elkarte-herritarrak?set_language=eu