Urte berri, asmo berri

Urte berri, asmo berri –

Urte berri on, entzule! Duela zenbait aste, giza eskubideen egunaren ingurumarian, Harro Plataforma, Bilgune Feminista, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia eragileek agerraldi bateratua egin zuten haien/gure/denon aldarrikapenak bateratuz.

Urte berri, asmo berri

Eta, egia esan, zer pentsa utzi zidan entzundakoak. Are gehiago, urte berriarekin gogo edo asmo berriak iragartzeko ohitura dugunez, 2020koak hor kokatu nahiko nituzke.

Urteetan, giza eskubideen urraketen aurka sutsuki lan egin izan eta lan egiten duten eragileok elkarri begiratu eta, neurri batean, antzeko parametroetan oinarritutako gizartea helburu dutela ohartu ziren. Konturatu ziren, bai, norberaren diskurtsoa oso ongi landuta duten elkarteak direla, eta zenbaitetan beste eragileen aldarrikapenetan kokatzeko arazoak dituztela. Halere, eskubideen urraketak bateratu eta elkarrekin bidea egiteko asmoa agertu zuten.

Argi dut eragile horiek bidea urratuko badute ere, norbanakook ere lanketa horrekin hasi behar dugula. Egia da, bai, gurean, askotan, hizkuntza-eskubideak bakardadean, edo behintzat, bakarrik aldarrikatu izan ditugula. Hartara, estrategia interesgarria da oinarrizko beste eskubideen defentsarekin elkarrekin lan egitea, eta enpatia hori jorratzea.

Horrexegatik 2020 urtean ohiko aldarrikapenez haratago, arrazakeriarik gabe, feminismotik, sexu aniztasunean eta euskaraz bizitzeko nahia erdigunean jarri beharra aldarrikatuko dut.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko urtarrilaren 14koa]

Urte berri, asmo berri

Urte berri, asmo berri

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusia

9 pentsamendu “Urte berri, asmo berri”-ri buruz

  • Segi horrela Paul, zure arduragabekeria txatxiguaiarekin euskara amildegi morera hurbilduz…

  • euskaldun bat 2020-01-19 18:01

    Errore galanta, euskarari batere mesederik ez honek. Euskara ezin da nahastu beste ezerekin oinarrizko eskubideen izenean. Baina inoiz ez duzue ikasiko, inoiz ez. Errore berak behin eta berriz egiten dituzue. Lehen euskara sozialismo iraultzailearen pakete berean zihoanean bezala. Euskararen zabalkundeari lehen langa jarri diozue jada.

  • Benat Castorene 2020-01-19 21:37

    Debaldetan ari zira “euskaldun bat” ezda “errore” bat zuk esan bezala, ikuspuntu politiko klasiko eta koherente bat, “ultramultidemokratikoa”, oso hedatua Iparraldean, zeinarentzat euskara baita beste guzien arteko arazoren bat eta nehundik ere gure problema nazionalaren ikura. Zer nahi gisaz euskal nazioaren kontzeptua bera ere arrotza zaio, gutxienez…
    Artetik erraiteko nik baino hobeki egiten du euskaraz eta arrazoiz harro izango da

  • “Euskararen zabalkundeari lehen langa jarri diozue jada”. Horrela bota duzu eta hala izango da. Boteprontoan, gauza harrigarria: Paul Bilbaok lehen pertsona singularrean idatzi duena (“norbanakook lanketa horrekin hasi behar dugu”, “aldarrikatuko dut”), plural bilakatu duzu, euskaldun bat, eta Paul Bilbaok pertsonalki esan dituenak Kontseiluarenak egin dituzu.

    Eta ni, nire artean, euskararen zabalkunderako lehen langa 1982ko euskararen legea ote zen, edota 1979ko Estatutuan euskararen ofizializazio light-a, edota nafarroako zonifikazioa, edota iparraldeko estatus ofizialaren falta… Ni, nire artean, euskararen zabalpenerako langa ez ote den ertzaintzaren %8ak soilik jakitea hizkuntza (foruzaingoan ez naiz sartzen), edota “pixka bat es mucho” hura, edota 40 urtetan jaurlaritzak jarraitutako hizkuntza politika epela, edota EITB2k ETB1ek baina dezente diru gehiago izatea eskura… baina ez, euskararen zabalkunderako lehen langa Paul Bilbaok emakume, beltz eta atzerritarren zapalkuntzak aldarrikatzean ezarri da. Halaxe izango da, noski. Eta horren aurretik, noski, ezin ahaztu, “zero langa”: sozialismo iraultzailea.

    Gauza xelebrea gertatzen da herri honen gure zatitxoan (EAEn): 40 urtez alderdi batek gobernatu du (3 urteko interregno-txo batekin). Alderdi horrek izan ditu eskura aginteak ematen dizkion tresna guztiak euskara politika egiteko. Legebiltzarrean gehiengoa izan du alderdi horrek 40 urte horietan, lehen indarra izanik. Baina, euskararen erabilpen eta ezagutza exkaxaren ardura, noski, ez da agintean ibili den alderdi horrena, ez gero! Ardura oposizioan egon den alderdiarena da! Eta gobernatzen ez duten beste hainbat erakunderena, eta erakunde horietan ibili den jendearena. Izan ere, ezin da ahaztu: Ertzaintzan euskararen erabilera baxua ETAren errua da. Beltran de Herediak esana.

    Euskara makal antzean dugu, baina ez gobernutik deus serioski egin ez delako, ez, baizik eta gobernua ez diren gainontzeko erakunde eta militante marxista-iraultzaile-feminista-giliprogre guztiek egin dutenagatik. Bai jauna!

    Eta gure herri jator, goxo eta puta hontan azken esaldi horrek zentzu guztia du batzuentzat. Hala izan bedi. Gure herri jator, goxo eta puta hontan, benetan boterea eta indarra dutenak presionatu beharrean, benetan erabakiak har ditzaketen horiek kritikatu beharrean, benetan zerbait egin dezaketen horiek bultzatu beharrean, nahiago dugu benetako botererik ez duten erakunde eta militanteak presionatu, bultzatu eta kritikatu, guk egoki ikusten dugun norabidean egin dezaten eurek lan (eurek, noski, ez gara gu zerbait proposatzen hasiko orain!).

    Zuzenduko naute oker banabil, baina nik hemen Paul Bilbaoren adierazpen batzuk irakurri ditut, ez Kontseiluarenak. Ulertzen dut Kontseiluak euskararen normalizazio eta garapen osoan lan egiten jarraituko duela, eta Paul Bilbaok orain arteko idazkaritza lanak egingo dituela, eta horrez gain, beste hainbat gaiekiko atxikimendua ere adieraziko duela, hala egoki dela uste duelako. Kritikatu daiteke Bilbaoren jarrera, lana eta iritzia, noski. Hortik esan daiteke Paul Bilbaok ezarri duela euskararen zabalkunderako lehen langa? Ez lehena, eta ez azkena, ez baitu langarik ezarri. Bere uste batzuk publiko egin ditu. Eta kitto.

  • euskaldun bat 2020-01-20 21:42

    “Ba Ote!”, ba hemen gehiengoak ez du horrela ulertu, Paul Bilbao maila pertsonalean ari denik. Dena dela, pankarta horretan 4 elkarteren izenak ageri direla ematen du. Bat, “Behatokia” da baina zeintzuk dira besteak? Ezin dut irakurri.

  • euskaldun bat 2020-01-20 21:47

    Orain aurkitu dut: Harro, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Euskal Herriko Bilgune Feminista

  • Hori da hori idaztea!Guztiz ados.

  • euskaldun bat 2020-01-21 07:10

    Pankarta horrekin bazoaz, Nafarren erdia uxatu duzu, gehiago ez esatearren. Estrategikoki torpea inondik ere. Eta torpea bakarrik ez, denona den hizkuntzaz jabetu nahi izatea ere bada. Baina ezer berririk ez, ohituta gaude jada.

  • Hain txatxiguaia den euskara ez dakit zergatik ez duten munduko denek ikasten. Fatxak izango dira denak.