Estreinaldiak: Urtarrilak 17

Estreinaldiak: Urtarrilak 17 –

Estreinaldiak: Urtarrilak 17

Estreinaldiak: Urtarrilak 17

.

Jojo Rabbit

Jojo “Rabbit” Betzler haur bakarti alemaniarra da filmaren protagonista. Bere mundua hankaz gora ikusiko duen bere ama gazteak, Rosiek, atikoan neska judutar bat ezkutatzen ari dela jakingo duenean. Alegiazko lagun onena duen Hitlerren laguntza bakarrarekin, ume ergel samar honek aurre egin beharko dio bere nazionalismo joera itsuari.

Sei Oscar sari eskuratzeko hautagaia da Taika Waititi zuzendari eta komediante zeelandaberritarraren azken proiektu hau, besteak beste, film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren kategorietan.

.

Bad Boys for Life

1995ean kaleratutako Bad Boysek arrakasta handia eskuratu eta urte batzuetara, bigaren zati bat (Bad Boys II, 2003) egin zuten, eta orain, 17 urte beranduago, frankiziaren hirugarren atal honetan, Mike Lowrey eta Marcus Burnett poliziek elkarrekin patruilatuko dute azken bidaia baterako.

Lehen bi filmekin alderatuta, nahiko kritika positiboak jasotzen ari da, eta ekintzazko pelikula “atsegina” dela nabarmendu dute nazioarteko kritikari nagusiek.

.

Malasaña 32

Manolo eta Candela Madrilgo Malasaña auzoan bizi dira, euren hiru seme-alabekin eta Fermin aitonarekin batera. Atzean utzi dute herria, eta trantsizio betean dagoela dirudien herrialde bateko hiriburua joango dira oparotasun bila. Bada, ordea, Olmedo familiak ez dakien zerbait: erosi berri duten etxea badu beste inkilinorik…

.

Playing with Fire

Suhiltzaileen superintendentea den Jake Carson buru duen eliteko suhiltzaile taldeak baso-sute batean dauden hiru anai-arreba erreskatatzeko eskaria jasoko. Berehala konturatuko dira, ordea, orain arteko lan desafiatzaileenari egin beharko diotela aurre: sugarrak itzaltzeaz baino harago doan haur erreskatatuen zaintza. Suhiltzaileak ez dira gai umeen gurasoak topatzeko, eta beren bizitzarekin eta lanarekin ezin lanpetuagorik badaude ere, bere gain hartzea baino beste aukerarik ez dute izango.

.

Alice et le maire

Egoera delikatuan dago Paul Théraneau, Lyongo (Frantzia) alkatea. Hogeita hamar urteko ibilbide politikoa darama bizkarrean, eta hasierako freskotasuna galdu eta hutsune existentzial modukoa pairatzen ari dela sentitzen du. Barne-gatazka hori gainditu asmoz, Paulek Alice Heinmann gaztea (filosofo bikain bat) kontratatzea erabakiko du. Bien arteko lotura estua sortuko da berehala, eta elkarri emandakoaren eraginez, mundua ikusteko eta ulertzeko modua nabarmen aldatuko dute.

Nicholas Pariserrek zuzenduta, orotariko iriziak suertatu dira filmaren inguruan. Nolanahi ere, zinema frantsesak merezi duela dioten horienak dira nagusi.

Estreinaldiak: Urtarrilak 17

Euskal pantailaren gunea