#euskaldunanaizetazu, txio-txioka
#euskaldunanaizetazu, txio-txioka
Euskal Telebistako “Euskalduna naiz eta zu? Espainia” saioak emititu eta hilabetera harrotu dituen hautsak indarrez heldu zaizkigu gurera ere.
Aferak joan den larunbatean, martxoak 4, egin zuen eztanda –Peru Zaratek arrastiko 16.00etan plazaratu zuen afera ZUZEUn-; geroztik zuzenean edo zeharka gaiarekin lotutako beste hiru iritzi artikulu argitaratu ditugu orainkari horizontalean bertan, azken 48 ordu eskasetan (Xabier Isasik, Oier Aranzabalek eta Beñi Agirrek sinatuak), eta makina bat izan dira han-hemenka idatzi eta haizatu diren artikulu, erantzun eta komunikatuak ere, zentsura salaketak eta boikot eskaerak tarteko.
Kalapitak ehundaka txio ere eragin ditu Twitterren. Batzuk jaso, eta errenkadan emango dizkizugu jarraian, kronologikoki:
.
Espainolak ez dira fatxak, ez paletoak, eta horregatik esan behar digute zer den umore guaia (VS) eta zein ez https://t.co/ewTZVp7AWp
— Xabier Mendiguren (@xme64) March 4, 2017
Adierazpen askatasuna, umorea eta iraina, igorlearen eta hartzailearen arteko botere harremanak epaitzen du #HoriHalaDa Gainontzekoa, bost.
— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) March 4, 2017
Umore guzia gaitzesten dut, datorren tokitik datorrela #GaraiBerrietaraEgokitzen
— Santi Leoné (@ororostorm) March 4, 2017
EITBk webgunetik kendu du Espainiari buruzko atala. Nork agindua? Zer dela eta? Ze herri klasetan bizi gara? https://t.co/Hir3Qhr4oK
— Urtzi Urkizu (@urtziurkizu) March 4, 2017
Esan behar da euskaldun arlote, astazakil, ezjakinari iseka egitea oso gauza euskalduna dela, euskal oligarkiaren dibertimentua.
Info + pic.twitter.com/nO5NRI0i7l
— birasuegi #Koop #ESE (@birasuegi) March 4, 2017
@bzarrabeitia, @JosebeIturrioz-i espainiako hereserkiak nola, niri terolek hala.
— Rikardo #EginHerri (@rikardoarrillag) 2017(e)ko martxoak 4
@bontxi @joxe @protoeuskaldun @txargain @xenekan “Fatxak ez garela ikus dezaten fatxorradak esaten hasiko gara non-stop”.
— Ana I. Morales (@AnaisNi) 2017(e)ko martxoak 4
Bitartean, ETB1eko bulegoetan… @AnaisNi @bontxi @protoeuskaldun @txargain @xenekan pic.twitter.com/fa37iP4nHl
— Joxe Rojas (@joxe) 2017(e)ko martxoak 4
@joxe @bontxi @AnaisNi @protoeuskaldun @xenekan nork esan zuen euskara zela gure territorio libre bakarra?
— leire narbaiza arizm (@txargain) 2017(e)ko martxoak 4
Batzuen azal finak eta umoreak neurtzeko aldeek ez dute erremediorik; topikoetan ezkutatutako gure barne arrazistatxoak, espero dut baietz
— Jon O. Urain (@olano_urkia) March 4, 2017
ETBn, egunero, irain eta mespretxuak entzuten dituen lesbiana feminista hau @JosebeIturrioz ekin beti! #NahikoaDugu
— Pilon (@pmendibil) March 4, 2017
Zorigaiztoko saio bategatik ETB kolokan jarriko badute, ni zorigaiztoko saio horren alde paratuko naiz.
— Josu Goiko (@josu_goiko) March 4, 2017
Hemengo elite batek El Paisetik jakin du ETB1ek zer eman zuen lehengo hilean. Interesgarria
— Benito Fiz Diez (@bontxi) March 4, 2017
Asisko Urmenetaren gogoeta interesgarria ETBren "umore autonomikoari" buruz. #euskaldunanaizetazu pic.twitter.com/XWbgVO5MSQ
— Martin Kitto (@martin_kitto) March 5, 2017
Amamari ere kakalarria sartzen zitzaion. Eta normala da, gerra ostean, bizi zuena bizita.
— Oier Aranzabal (@oaranzabal) 2017(e)ko martxoak 5
ETB eta Eusko Jaurlaritza adierazpen askatasunaren eta langileen defentsan atera beharko lirateke, baina koldarrak eta konplejuak dituzte
— Eneko Fernandez (@enekogara) March 5, 2017
Zeintzuk dira La q se avecina edo Aída telesailetan agertzen diren españolaren prototipoak?
— Onintza Enbeita (@onintzaenbeita) March 5, 2017
ETB1en tragediaren funtsa ondo laburbiltzen du aferak: ikuslerik gabe geratu den telebista bat, ezin duelako bere ikusleentzat lan egin.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) March 5, 2017
Beste behin polemika artifizial bat sortu dute beraien bozgorailu mediatiko guztiak erabiliz. Beste behin euskaldunak izango gara ‘txarrak’.
— Malcolm iXa (@ideiazabaldu) 2017(e)ko martxoak 5
. @JosebeIturrioz-ek sentitzen duen gauza bera sentitzen dut nik. Ta askok nahiz eta aitortzeko koldarrak izan. Denok gara Josebe!
— EH askatuta!?? (@Euskalherriaske) March 5, 2017
Euskaldunok, argi dagoena da espainiar komunikabideetatik ikasi beharko genukeeela bestearekiko begirunea eta errespetua zer diren
— lander garro (@landergarro) March 5, 2017
Noiz utziko diogu euskaldunez, espainiarrez edo munduko beste punta bateko jendeaz estereotipok erabiliz hitz egiteari? #EuskaldunaNaizEtazu
— Gorka Otaegi Uriya (@Gork88) March 5, 2017
@urtziurkizu elkartasun osoa x 100 #euskaldunanaiZetazu
— maite bidarte (@maitebidarte) 2017(e)ko martxoak 5
– Zer moduz bizi zara Espainian?
+ Ezin naiz kexatu.
– Gustura, beraz, ezta?
+ Ez, ez…E-ZIN NAIZ KE-XA-TU.— U??? R?d?ig?ez (@SnOiD_JaUnA) March 5, 2017
Orokortzea eta estereotipoak erabiltzea xenofoboa denez… Ez dut deus erranen, baina irakurri, irakurri:#BoicotGuardianInvisible
— Asier Azpilikueta (@aazpilikueta) March 5, 2017
Hitzik ez! #nazka
Elkartasun osoa "Euskalduna naiz eta zu?" programako partaide guztiei. pic.twitter.com/sH0sXrx7c7— Mikel Arreseigor (@MikelArreseigor) March 5, 2017
Benetako gorrotoa Euskalduna naiz eta zu saioko partaideen kontra zabaltzen ari dena da. Elkartasun eta besarkada partaide eta gidoilariei!
— Oihana Etxebarrieta (@BetaurrekoMorea) March 5, 2017
Ikusi ez dudan ETB1eko saio bat defendatzeko gogoa sartu ditdate El Mundo egunkariko artikulu baten inguruko txioek. #mediaconvergence
— txerren (@txerren) March 5, 2017
Trending topic @euwikipedia-n atzo… pic.twitter.com/k0WpaFqBL7
— Galder Gonzalez (@theklaneh) 2017(e)ko martxoak 5
O_o Benetan iritzi eskas horiek euskal kulturaren ordezkarienak al dira? Edo ustezko umorea omen? Ez dut ezer ulertzen #Euskaldunanaizetazu
— tipitto (@tipitto) March 5, 2017
Trata ditzagun besteak guk guretzat eskatzen dugun errespetuarekin. Desegokia polemika piztu duen programa https://t.co/Xs7zA9xc33
— Imanol Lasa Zeberio (@imanollasa) March 5, 2017
Gaurko zinta @berria n, iritziak. pic.twitter.com/GRI8ALFa8Y
— P.Huarte Larraburu (@zaldieroa) March 5, 2017
Testuingurua nola galtzen den eta lintxamendua zein erraza den.
— Eneko Sagardoy (@esagardoy) March 5, 2017
Nik ere elkartasun osoa adierazi nahi diet Euskalduna naiz, eta zu? Saioko lantaldeari eta parte hartzaileei. https://t.co/9OTZGxWYHK
— Leire Palacios (@AnnieSdelMono) March 5, 2017
Espainiatik 'Euskalduna naiz eta zu'-ren harira iristen ari diren erreakzioek ere ez dute ba gehiegi laguntzen estereotipoak deseraikitzen..
— Samara Velte (@samaravelte) March 5, 2017
Asteburuko gauza serioak:
1. Umorea behetik gora edo barrura askatzailea da. Goitik behera zapalkuntza.
2. Utzi bakean umeen gorputzak.— haizea núñez (@haizea_nunez) March 5, 2017
@eitbeus-ek Paisi eta Mundori umorearen mugak ezartzeko ahalmena onartu die? #euskaldunanaizetazu
— Edorta Arana (@EdortaArana) March 5, 2017
Ta, beste behin, espainiar zentsura PNVren eskutik ezarri zen… https://t.co/zgqlHHKdYA
— Iban Asenjo (@IbanAsenjo) March 5, 2017
Nahiko enbor moztu eta kiloko txuleta afaldu ondoren, oheratzeko ordua da nire baserrian. Gabon, espainiar maiteak.
#euskaldunanaizetazu— Xabier Martin (@Xabier_Martin) March 5, 2017
#EuskaldunaNaizEtaZu Ez nuke Monty Phytonen pare jarriko,baina ariketa sanoa iruditu zait, espainolkeri eta sumisioak jotako herri hontan
— NB (@negukobaratza) March 5, 2017
@esagardoy zein erreza, zein interesatua, eta ze arma poteretsuekin! Animo denoi!
— Mikel Martinez (@mikelbiko) 2017(e)ko martxoak 5
Nik ez dakit zergatik ez dioten, zuzenean, Miren Gaztañaga ez zutela eurek kontratatu, bere kabuz agertu zela eta drogatu egiten zela #lotsa pic.twitter.com/8eBK94GKRp
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) March 6, 2017
Bestela ere ez neukan asmorik ikusteko, baina "El Guardian invisible"-koek Miren Gaztañaga aktoreaz egin dutenarekin, are gutxiago. #lotsa
— Maribi Ugarteburu (@mugarteburu) March 6, 2017
Txiribueltazaleak gara. Burua egingo nuke euskaldunak El Guardián Invisible ikustera ez joateko deia zabalduko dutela hemendik hiru, bi, bat
— Angel Erro® (@angelerro) March 6, 2017
Bide batez, ni ere edozein zentsura, boikot eta saioaren erretiradaren aurka. Iritzi osatu bat emateko aukera ebatsi digute @Uhandrea
— Iban Zaldua (@IbanZ) 2017(e)ko martxoak 6
Ze tristea eta arriskutsua ezjakintasunetik guztia testuingurutik ateratzen denean min emateko helburuarekin. Elkartasuna nire lankideekin!
— ilaski serrano (@MeriLing1) March 6, 2017
…ta bitartean talka statu quoari komeni zaion tokira desplazatu da. Espainolak vs euskaldunak
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) March 6, 2017
Prakak bajatzeko modu asko daude; ez dakit hau egokiena den… #euskaldunanaizetazu
Azkenean katetoak geu!— Beñat (@MunurtuTxiki) March 6, 2017
Afera honegaz, espainolei buruzko topikoak berretsi jataz, baita kulturen arteko botere harreman desorekatuak ere. #euskaldunanaizetazu https://t.co/JyjX0wukFS
— David Lopategi (@DLopategi) March 6, 2017
@IbanZ @tipitto @Uhandrea eta beti zu estereotipatzen dabilen umore korrontearen kontra estereotipo zitalekin aritzea ere ulergarria da
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) 2017(e)ko martxoak 6
Garbi dago euskaldunok oso garrantzitsuak garela espainiar identitatea eraikuntzeko. Alderantziz ere bai? #euskaldunanaizetazu
— Egoitz Unamuno (@EgoitzUnamuno) March 6, 2017
M’ngolo: Zergatik daramazu orinal bat buru gainean?
Gizon Jakintsua: Salakota unibertsala da, M’ngolo, zure txapela ez!@xme64 @zaldieroa— Jozulin.eus (@jozulin) 2017(e)ko martxoak 6
Humor zilegiaren monopolioa bereganatzen du espainiar estatuak. Guk ez dugu estaturik, nabarmena denez. #independentzia #bagoaz
— Floren Aoiz (@elomendia) March 6, 2017
Eta, muntatu digutenarekin, @euskaltelebista-ren ikus-entzuleen defentsoriara joko bagenu? #euskaldunanaizetazu https://t.co/XRzP2GOGi8
— Marijo D. H. (@desplazatua) March 6, 2017
Espainiar Estatuak zezenketez erabakitzea ukatzen digu; geure herriak nola antolatu ere bai (Itsaso). Baina Urkulluk, tutik ere ez. Baina… pic.twitter.com/Km8qfjb5Nx
— Ander Usabiaga (@AnderGurusa) March 6, 2017
Kontxo, #euskaldunanaizetazu? saioaren bideo editatuarekin espainiolisten histerismoari esker dakit Carlos Iturgaitz bizi dela!!
— iñaki kasares (@ikasares) March 6, 2017
#EuskaldunaNaizEtaZu-k mindu egin ditu zenbait espainiar.
‘Patxi’ izena besterik ezagutzen ez duten horiek aldiz, barre egin dezakete gutaz. pic.twitter.com/QC4rkp60NT— nagorgorita (@nagorgorita) 2017(e)ko martxoak 5
Ea Miren Gaztañaga aktorearen hitzek jendea eta giroa baretzen duten. #euskaldunanaizetazu #Elguardianinvisible pic.twitter.com/7VUJPpIbOM
— Imanol Gallego (@imanolgallego) March 6, 2017
#euskaldunanaizetazu mingarria iruditzen zait orokorrean. atal guztiak irainduta sentitzeko modukoak, emakume eta euskaldun #esanbeharnuen
— aialuski (@aialuski) March 6, 2017
@zuzeu @euskaltelebista euskaldun izatea iraingarria Españolentzat #euskaldunanaizetazu
— algarabila (@algarabila) 2017(e)ko martxoak 6