Espainiarrak minduta “fatxa” eta “txoni” estereotipoak ETB1en agertu direlako

Espainiarrak minduta “fatxa” eta “txoni” estereotipoak ETB1en agertu direlako

“Euskalduna naiz eta zu?” ETB1en emitutako saioak espainiar hedabideak asaldatu ditu. Ez noski hainbat ataletan euskaldunen gaineko –hein handi batean espainiarren gaineko, beraz– estereotipoak zabaldu dituztelako, baizik eta Espainiari buruzko topikoez aritu zirelako saioetako batean: “fatxak”, “txoniak”, “progreak”, “paletoa”… nahiz eta programako atal gehienetan euskaldunekiko barrea den nagusi. ETB1en aurkako kanpainaren baitan, UPNk salaketa jarriko duela iragarri du.

Espainiarrak minduta "fatxa" eta "txoni" estereotipoak ETB1en agertu direlako

Espainiako eresekia entzutean telebista itzaltzearen beharra, Espainiako selekzioaren kamisetari lejia botatzea… horrelako adierazpenekin –iraingarriaren mugan, ezin ukatu– osatu zuten saioa, baina baita Espainia “plazer eta askatasun” toki izatearekin ere. Errealitatearen zati bat erakutsi zuten, baina politikoki zuzena ez, eta “ETBk Espainiarekiko gorrotoa” sustatzen duela ondoriozatu du, besteak beste, UPNk, Navarra Español webgunearen informazioaren ondotik. Aipatzekoa da Nafarroan sumindu direla, haiei buruz ezer txarrik esaten ez bada ere, are gehiago, nafarrak dira iritzia ematen duten batzuk.

Ohikoak dira munduko telebista guztietan gainontzeko herriekiko txantxak. Espainiako hedabide batzuek ere aise egin dute barre haien herrialdeaz. Ez zaigu horrelakorik ametitzen baina euskaldunoi, are gutxiago Euskal Telebista Publikoan. Gertakizuna El Pais-eko progresistek jaso dute.

.

Eusko Jaurlaritzaren erantzuna

“Euskalduna naiz eta zu?” saioari egindako salaketa bolo-bolo dabil sare sozialetan eta ikaragarrizko kalapita sortu du… besteak beste Eusko Jaurlaritzaren oharra eragin duena (momentuz, gaztelera hutsez):

Espainiarrak minduta "fatxa" eta "txoni" estereotipoak ETB1en agertu direlako

Espainiarrak minduta Espainiarrak minduta
Espainia, ETB1, UPN

19 pentsamendu “Espainiarrak minduta “fatxa” eta “txoni” estereotipoak ETB1en agertu direlako”-ri buruz

  • Estereotipoak? Xenofobia eta gorrotoa da programa horretan islatzen dena, ni behintzat ez naiz batere errepresentatua sentitzen iritzi horiekin. Eta paletismoa eta incultura? programa horretan hitz egiten duten batzuk horren irudi perfektoa marrazten dute

    • Gustoa in det ba nik barre :))))

    • Egunero espainiar telebista eta irratietan askoz ere mingarriagoak diren burlak pairatzen ditugu euskaldunok.
      Eta honi deitzen diozu xenofobia?
      Eta nork salatzen du xenofobia eta UPNk? Berea bai da benetako xenofobia!
      Eta zu Xatur, segi pozik Ahi abajo eta 8 apellidos vascos ikusten, horiekin seguru errepresentatua sentitzen zarela.

    • Inkulturaz mintzatzeko, aurrena, ez legoke gaizki idazten jakitea, bidenabar, hagitz kontu exotikoa zeure Espainian, gauza jakina baita Espainia Europako herrialderik, ezen ez naziorik, analfabetoa dela. Atera kontuak euskaldunak eta catalanak estakistika horiek kontuan hartuko ez bagintuzte! Nolanahi ere, gorrotoa eta xenofobia hedatzen eta barreiatzen daramate Espainiako Erresumako irrati, telebista, egunkari eta agerkari digitalek, eta ez zaitut behin ere suminduta ikusi. Gainera, arrazoi osoa dute, espainarrak paleto osoak dira, eta ezjakinak.

      • Ez al zara konturatzen zure iritziak izan ahal duen zilegitasun apurra bat batean galtzen dela zure iruskinaren bukaeran bota duzun esaldia bota orduko. Nork sustatu du zugan horrenbesteko gorrotoa?

    • Peru Dulantz 2017-03-07 15:58

      Argi dago ez zenuela programa ikusi.

  • Xenofobiari aurre egiteko aitorpen euskotarra:

    1. Euskaldunok probintzianoak, atzeratuak, motzak eta xenofoboak gara.
    2. Kanpotik etorritako okupatzaile hutsak gara euskaldunok Euskal Herrian.
    3. Euskaldunon nortasuna eta kultura herri-kiroletan bukatzen dira.
    4. Ikurrina Aranak asmatutako zapi nazkagarri bat da. Sinbologia erlijiosoz beteta dago gainera.
    5. Euskaldunon hizkuntza zakurrena bezalakoa da; horrexegatik behartzen gaituzte gaztelaniaz ikastera.
    6. Euskaldunok, izatez, espainolak baino espainolago gara eta halaxe agertu beharko genuke beti geure burua.
    7. Euskaldunoz lasai asko egin behar da barre.
    8. Euskaldunok geure buruaz barre egiten ikasi behar dugu, oso terapeutikoa izango baita guretzat.
    9. Euskaldunon gobernuak espainolenak espainolak adina babesten eta defendatzen gaitu beti euskaldunok.
    10. Euskal eta espainiar telebista guztiek eskubidea dute honako teoria hau nahi dutenean eta nahi duten bezala aplikatzeko.

  • Españolak patetikoak dira, bai, baina gu españolek kolonizatuta bizi gara. Non uzten gaitu horrek?
    https://youtu.be/0M5OIfda_ek

    • Beno, aizu, gu ez gaude ez kolonizatuta ez okupatuta. Hori hala balitz independentziarako eskubidea genuke, eta hori ez da horrela. Erreferendum demokratiko batetan erabakitzeko eskubidea dugu, baina bitartean españolak gara.
      Okupaturik bagina, estatus honen alde egitea ez litzateke zilegi, eta jakina denez hemen aukera guztiak dira zilegi. Okupazioa defendatzea sentsibilitate bat da. Egin irri

  • euskaldun probintziano xenofobo inuzentea 2017-03-05 12:28

    eta zerk harritzen ditu castellano hauek? telebista piztu eta mujombres, gran hermano, policias en accion, desnudame, prentsa arroseko programak, politikarien kultura falta, gezurrak… espainiako fauna ta flora, kasta nazional hoberena azken finean; hori da transmititzen dutena.

    Argi dago espainia ez dela hori bakarrik, baina ni bezala, espanian zehar gehiegi bidaiatu ez dugunontzat (mundua zabala bai da beti espainia aldera jotzeko) eta espainiarekin dugun kontatua nagusiki telebistatik datorrenean ez da harritzekoa estereotipo horiek izan ditzagun. Gainera espainian edo atzerrian espainiarrak topatu ditudan bakoitzean nere identitatea ukatua izan da jarrera autoritario bidez “eres español y punto” edo “¿qué dice tu dni?”. Argumentazio kaxkarrak eta inposatzaileak, hau da, fatxak eta paletoak. Gainera ikusi besterik ez dago ultraeskuinak duen indarra…

  • euskaldun bat 2017-03-05 15:19

    ETB2ko programa batean ikusi nuen behin. Espainiako toki ezberdinetan euskaldunez zuten iritzia ezagutu nahi zen. Salamanca aldean zela uste dut, jubilatu talde bat eta tartean gizon gazteago bat oso gazte zelarik Irun-era bizitzera joandakoa eta telebistan agertu zenean Salamancan oporrak pasatzen ari zena. Gizon hau isilik egon zen hasieran besteek ziotena entzuten. Gero bera hasi zen hizketan eta horrela zioen: ” Espainia ondo ezagutzen dut eta Euskadi ere bai eta nik garbi ikusi dut gauza bat, Europa Euskadin hasten da”, eta behin eta berriz errepikatzen zuen berak horrela sentitzen zuela eta ez zuela inor gutxietsi nahi. Gizon hark alderen bat ikusten zuen eta ez zirudien farolkeritan zebilenik.

  • tb edo tv, ez dakit zein den aldea…… gaur hau topatu dut…… eta merezi duela uste dut https://www.youtube.com/watch?v=jK8ZZf9x920

  • Españolak bakarrik ez dira mindu antza… Erkoreka eta enparauak ere aztoratu dira… Uuuuu. Politikariek ETBri esan leikie zer kendu ta zer jarri? BBCn “pa rato” tamainako makurtzerik… https://goo.gl/5Czq5c
    Zenbat dugun ikasteko oraindik!

  • Eta gero esango dute taboorik ez dagoela? Noski badagoela, betikoa, ez sartu metropoliarekin, Espainiarekin, eta ez esan kanpotartzat dauzkazula, hori barruan eraman behar baita, ez esan ezer. Taboo, anatema.

    Erkorekaz eta, zer esan, beti Espainiako gobernuaren solaskideak izan behar dira euskal gaietarako, eta ezin dute rol hori arriskuan jarri. Erdian beti, oportunismoa lege. Rol jokoak jarraitzen du beraz.

  • 1- Zertan dihardu UPNk ETB1eko programa bat ikusten? Edo ikusi gabe salatzen du?
    2- Nik programa guztiak ikusi nituen. Egia esan, Espainiari buruzkoa kaxkartxoena iruditu zitzaidan, topiko antigualekoz betea sarri, baina tira. Horrekin norbait mintzea gerta daiteke, mina errespetatu egin behar da, baina honelako polemikarik? Nor da umore guztiz unibertsala, denok barrez leherraraziko gaituena eta inortxo ere minduko ez duena egiteko gai? Jaso dezala eskua eta aurkez dezala Curriculum-a EiTBn, mesedez.
    3- Programan agertu ziren elkarrizketatuei, beste une batean, Espainiako eta EHko elementu kultural, sozial edota deportiboak hautatzeko eman eta askok Espainiakoak hautatu zituzten: flamenkoa trikitixaren ordez, Apirileko feria Lantzeko Inauterien ordez, etab. Ez dut uste horrekin inor mindu denik sektore abertzale erradikaletan. Umorearen beste arpegi bat da.
    4- Eusko Jaurlaritzaren jarrera txepela beste behin (beste hitzen bat ez erabiltzeagatik). Programa ikusi gabe, bideo difamatorio hori hartu eta programa guztia saretik kendu. Aldi berean, EiTBko zuzendaritzak bideoa testuingurutik kanpo dagoela salatu arren, programa ikusi ez zutenei aukera kendu die. Horrela nola lortuko dugu jendarte kritiko bat, bere kabuz pentsatzen dakiten herritarrez osatua, informaziorako eskubidea murrizten bazaie? Jaurlaritza eta EiTBko zuzendaritza, beste behin, “Super Nanny” bihurtuta, dena maxka-maxka eginda herritarrei jaten ematen.
    5- Zelako kaltea egin zaie programa horren gidoilari, aurkezle, produktore eta partaideei beraiei? Defendatzeko aukera guztia kendu gainera, Inkisizio berriaren aginduz.

  • Hauengatik izango balitz, “The Life of Brian” oraindik zentsuratuta legoke: https://www.youtube.com/watch?v=SJUhlRoBL8M

  • Peru Dulantz 2017-03-08 08:30

    Charlie Hebdoren aurkako erasoaren ondoren, Kanadako lehen ministroak esan omen zuen: minduta ez sentitzeko eskubidearen oso gainetik dago adierazpen askatasuna (berez, minduta ez sentitzea eskubidea ez zela esan zuen). Euskaldunok “estoikamente” jasan ditugu guri buruzko klitxeak, topikoak eta isekak, baina espainolek azal finegia dutela dirudi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude