Emakume gaztea pilotan dabil fin

Emakume gaztea pilotan dabil fin

Emakume gaztea pilotan dabil finEmakumeak betidanik jokatu du pilotan, txikitatik izan da herri txikietako frontoietan mutilekin batera pilotan, baina Emakume Master Cup antolatu den arte, sekula ere ez txapelketa batean, Euskal Herri mailako araututako txapelketan.

Herenegun finalak jokatu zituen emakumezkoentzat antolaturiko lehen esku-huska txapelketak kantu propioa ere badu, “Guk zergatik ez?”, Iratxe Ibarra bertsolariaren hitzekin -pilotaria bera-, Mikel Inunziagaren musikarekin eta Bihotz Gorosperen ahotsarekin osatua. Hauxe bera:

Entzun!

.

GUK ZERGATIK EZ?

Emakume gaztea
pilotan dabil fin,
entrenatu ostean
galdetzen du arin:
“Inoiz jokatuko al dut
profesionalekin?”:
Amak ez daki ondo,
zer esan, zer egin…
.
(E)ta bere gurasoen
harridurarako,
alabak erantzun du
“nahikoa da, nahiko,
nik pilota maite dut
eta ez dut lagako.
Eskasa izango banintz
kirol honetarako!
Baina ez dadila izan
neska naizelako”.

.
Ertzetik erdigunera
gura duguna esatera
abiada hartuta bagatoz
sake on bat egitera.
.
Gu ez gara agertzen
kartel handietan,
baina segiko dugu
borroka honetan,
norbait ikusi arte
profesionaletan.

.

Ertzetik erdigunera
gura duguna esatera,
abiada hartuta bagatoz
sake on bat egitera.

.

Ertzetik erdigunera

abiada hartuta bagatoz

Ertzetik erdigunera

gura duguna esatera,

abiada hartuta bagatoz

sakez tanto egitera.

.

Emakume gaztea pilotan dabil fin