Trenetik etorritakoak

Trenetik etorritakoak –

Harrigarria bezain kezkagarria iruditzen zait aurreko larunbatean Jose Mari Pastorrek Berrian idatzitako artikuluaren harira egon diren erreakzioak eta erreakzio ezak.

Lea-Artibain gertatutako pasadizo baten harira, Bizkaiko egunkari batek Berriatuari “Bizkaia interior” deitzeak eta bertan eskualdeari eta euskarari emandako trataerak sumindu ei zuen Pastor. Salatutakoarekin ados. Baina gertaera salatzerakoan bizkaitar peto-petoen munstroa azaleratu da 80 urte geroago: maketoekiko mespretxu eta ezinikusia.

Gu “la Bizkaia maketako” herritarrok Pastorren hitzetan ez gara euskaldunak baina bai euskal herritarrak. Azalekoak eta superfizialak gara eta ez dakigu euskaraz.

Trenetik etorritakoakDatu ofizialen arabera, Barakaldon bakarrik 17.000 pertsona euskaldun eta ia euskaldun gaude. Ez naiz erabileraren eta dentsitatearen gaian sartuko, soberan baitakigu bertan bizi garenok zein den gure herriko euskararen egoera eta horretan lanean gabiltza. Baina zuek, benetako euskaldunok, ezagutzen al duzue gure herriko egoera? Etorri al zarete inoiz gure herrietara kontsumo-guneetara ez bada?

Badirudi trenean etorritakoen seme, alaba edo bilobok ez dugula inoiz euskaldun peto-petoaren estatusa irabaziko, beti ibili beharko garela geure burua zuritzen…. Bada, hurrengo kale erabileraren datuak ateratzen direnean, eskuak burura eraman eta bota errua kanpotik etorritakoei!

Trenetik etorritakoak

8 pentsamendu “Trenetik etorritakoak”-ri buruz

  • Ez dut ulertzen zergatik hainbeste boto negatibo izan dituzun; askok pentsatzen eta sentitzen duzuna idatzi besterik ez duzu egin. Barakaldo eta inguruko herrietakoak garenok zenbaitetan sentitu dugu zuk aipatzen duzuna, eta bai, zenbaitetan diot beti ez delako horrela izaten. Zuk esan duzun bezala, zenbaitek ez dute ezagutzen Barakaldoko, Sestaoko, Santurtziko edo Ortuellako egoera zein den. Eurentzat herri horiek Kantabriakoak izan zitezkeen, guztiz ahaztuta zer nolako lana eta borroka egin zuten, egin dugun eta oraindik ere egiten dugun (eta geratzen zaiguna) euskarak arnas hartu dezan gure herrietan. Gauza bera gertatzen da Jose Mari Pastorrek esandakoarekin, hots, gure inguruko zenbaitek ez dituztela Lea-Artibai moduko zonaldeak ezagutzen. Hori horrela da, baina, ez genuke orokortu behar; nik oso jarrera onak jaso ditut eremu euskaldunenetako euskaldunen partez.
    Nire ustez, arazo larria da eremu ezberdinetako euskaldunok ez dugula elkar ezagutzen eta bada garaia horri buelta emateko. Has gaitezen elkartzen, elkar ezagutzen eta bestearen iritziak, sentimenduak, bizipenak, etab. aditzen. Asko ikasiko genuke eta horrelako bereizketa antzuak alde batera utziko genituzke.
    Ez dezagun ahaztu guztion artean baino ez dugula Euskal Herria benetan euskalduna izan dadila lortuko.

  • Barakaldarra 2018-09-24 11:22

    Erabat ados esandakoarekin,Urtzi. Nik esan nahi nuena zen Pastorrek berea defendatzeko ez zuela beste inor mespretxuatu behar, gure eremuko euskaldunok nahikoa zailtasun ditugu jada,ez gara Inoren legitimitatearen bila aritu behar. Nik eremu euskaldunetako lagun asko ditut,eta zorionez, uste dut eurek ere gugandik zerbait ikasi dutela! Helburua euskalduntzea bada,denok norabide berean egin beharko genuke inor mespretxatu barik!

  • Pello Eizagirre 2018-09-24 12:41

    Barka, baina Jose Mari Pastor Santurtzikoa da. Bizkaiko Ezker Aldeko egoeraz oso ondo jantzita dago.Nik uste ez diozu ondo ulertu.
    https://www.youtube.com/watch?v=3p6s9rfbepg

  • Barakaldarra 2018-09-24 14:32

    Beharbada berak ironiaz egin nahi izan du baina gauza batzuk entzuteak min ematen du (ironia izanda ere), gure eremukook hainbat gauza entzuten ohituta gaude eta nazkatuta gaude beti azalpenak eman behar izateaz. Agian Pastorri egindako kritika ez da egokia izan,baina uste dut eztabaida batzuk pizteko baliagarria izan dela:euskaldun batzuek eremu erdalduneko euskaldunei ematen dieten trataera eta besteen sentimenduak…Beste barik, kontuan hartzekoa dela uste dut

  • Eztezu piperrik ere ulertu. Edo zure subkonszienteak traizionatu zaitu.

    Zure jatorriaren arabera ez zaitu sailkatu zu. Zuk euskeraz egiten dezu, ezta? Euskalduna zera, ezta? Ba zutaz ez zen ari.

  • Oso erraz ulertzen da: cookiak ezabatuta nahi beste aldiz bozkatu daiteke. Zuzeuko botoen kontuari hobe kasu ez egitea.

  • Ni ezkerraldekoa naiz, eta euskaldun osoa. Inoiz ez dut “barnealdeko” euskaldun baten kritikarik edo mespretxurik jaso euskaldun eta ezkerraldetar izateagatik (bai, ordea, harridura pixka bat eta, noizbehinka, Oskorriren kantaren lehen hitzak). Ez dut ulertzen zergatik samindu zaren.

  • Barakaldarra 2018-09-24 20:24

    2.zatia idatzi dut artikuluarena nire gaizki ulertua izan dela azalduz. Pozten naiz Garrett,zure esperientzia guztiak positiboak izan badira (hori da helburua). Baina nik eta beste ezagun askok bestelakoak ere jaso izan ditugu (positiboez gain) eta hori plazaratu nahi nuen/genuen.