Estreinaldiak: Maiatzak 1

Estreinaldiak: Maiatzak 1 –

Estreinaldiak: Maiatzak 1

Estreinaldiak: Maiatzak 1

.

Evil Does Not Exist / El mal no existe (Ryûsuke Hamaguchi)

Drama | Landa bizitza

Takumi eta bere alaba, Hana, Tokiotik gertu dagoen herri batean bizi dira. Aita-alaben bizitzak kalte handia jasango du, hiriko biztanleek naturarako eskapada erosoak egin ditzaten, euren etxetik gertu kanpin xarmagarri bat eraikiko dela ezagutzen dutenean.

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Nagusia

2023 | BFI London Film Festival: Film Onenaren saria

2023 | Donostia Zinemaldia: PERLAK

.

La casa (Alex Montoya)

Komedia | Drama

Aita hil ondoren, familiaren etxea izandakoan bilduko dira hiru anai-arreba. Izan ere, etxebizitzarekin zer egin erabakitzea dagokie, eta hori espero baino zailagoa izango da.

2020an Eisner saria irabazi zuen Paco Rocaren izen bereko eleberri grafikoan oinarrituriko filma.

2024 | Malagako Zinemaldia: Gidoi Onenaren saria (Alex Montoya, Joana M. Ortueta); Jatorrizko Musika Onenaren saria (Fernando Velázquez); Publikoaren saria; Feroz saria

.

The Garfield Movie (Mark Dindal)

Animazioa  |  Komedia

Mundu osoan ospetsua den Garfield, astelehenak gorroto eta lasagna jatea maite duen etxeko katua, etxez kanpoko mundu basatian murgildu eta abentura handi bat bizitzeko zorian dago.

Galdutzat jotzen zuen aitarekin – Vic kale-katu axolagabea – bildu ondoren, Garfieldek eta bere lagun Odiek beren bizitza perfektu eta baimendunak utzi beharko dituzte, Vicekin bat egin baitute lapurreta barregarri eta oso arriskutsu batean.

.

Land of Bad (William Eubank)

Ekintza | Thrillerra

Reaper Aire Armadako drone pilotu bat da, eta misio berezi batean bihardu Filipinetako hegoaldean. Aireko azterketa batean oihanean mugimendua ikusi ondoren, egoera irauli egin da. Kinney sarjentuak eta bere kideek osatzen duten lehorreko taldea erasotua izango da eta Reaperrek 48 ordu izango arrisku handiko erreskate operazio basatia bihurtuko den hori gauzatzeko.

.

Immaculate (Michael Mohan)

Beldurra | Erlijioa

Cecilia emakume fededun zintzoari harrera beroa egingo diote Italiako landazabal perfektuan, non leku berri bat eskaini dioten komentu ospetsu batean. Iritsi bezain laister jabetuko da bere bizitoki berriak sekretu ilun eta ikaragarriak gordetzen dituela.

.

Ooh La La! (Julien Hervé)

Komedia

Alice eta François ezkontzear daude eta berri ona ospatzeko bi familiak biltzea erabaki dute. Gainera, opari berezi bat prestatu dute gurasoentzat: DNA proba batzuk, guztiek jakin dezaten beren arbasoen jatorria.

Baina ustekabea amorru bilakatuko da Bouvier-Sauvage familia aristokratiko handiak eta Martintarrek, askoz apalagoak, emaitzen berri izan eta, nolabait esatearren, esperotakoa ez direnean.

.

La nouvelle femme / María Montessori (Léa Todorov)

Drama | Biografikoa

Paris, 1900. urtea. Lili d ‘Alency kortesana ezaguna da, sekretu bat ezkutatzen duena. Bere alaba, Tina, urritasun batekin jaio zen eta, hori dela eta, urrun mantentzen du.

Alaba zaintzea ekidin ezina den eguna iritsiko denean, Lilik Erromara joatea erabakiko du bizitza berri bati ekiteko. Bertan, Maria Montessori ezagutuko du, urritasuna duten haurrekin lan egiteko hezkuntza metodo iraultzaile bat garatzen ari den doktorea. Urte batzuen bueltan, mundu osoan baloratutako pedagogia bilakatuko da: ‘Montessori metodoa’.

 .

Musik (Angela Schanelec)

Drama

Harrera gurasoekin hezitako haur batek pertsona bat hilko du 20 urterekin. Zigorra betetzen duen bitartean, maitemindu egingo da espetxean lan egiten duen emakume batekin, eta haurra izango dute. Haien arteko edozein harreman mota, ordea, pentsaezina da…

2023 | Berlingo Nazioarteko Zinemaldia: Zillarrezko Hartza Gidoi Onenari  (Angela Schanelec)

2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Zuzendaritza Onenaren saria (Angela Schanelec); Argazki Onenaren saria (Ivan Markovic)

2023 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail Ofiziala

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Maiatzak 1

Estreinaldiak: Maiatzak 1

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude