Aingeru Epaltzak, Biktoriano Etxabez

Aingeru Epaltzak, Biktoriano Etxabez –

Zutabe interesgarria egin du Aingeru Epaltzak Euskadi Irratiaren Faktoria saiorako. Hona hemen lagin bat:

Aingeru Epaltzak, Biktoriano Etxabez
(Irudia: Bidasoko Hitza)

“(…) Biktoriano Etxabe mintzatu zelarik, ederki zekien bere eliztar frankori ez zitzaiela zipitzik ere gustatuko aditzen ari zirena. Barrena hustu zuen, hala ere, bere hitzek buruko min bat baino gehiago ekarriko ziotela jakinki. Beharbada ez zuen jasoko zuen erantzuna neurtu, edo, beharbada, tamaina hartua zion kontuari, baina leporaino zegoen Hondarribiaz jabetu den erokeriaz. Larrutik pagatu du, baina ez dut uste alferrik gertatuko denik. Orain arte inork ezagutzen ez zuen erretoreñoak egin du egin beharrekoa, bertze batzuek barrenik izan ez duten tokian, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok, adibidez, edo Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk, konparaziorako. Hondarribikoak aspaldi utzi zion arazo lokal bat izateari. Lotsarazten gaituen neurrian, eta gure izena zikintzen duen neurrian, euskaldun guztien arazoa ere bada. Bertan konpondu behar da, bai, baina kanpotik norbaitek esan beharko die aski dela (…)”.

Osorik entzuteko:

Aingeru Epaltza Faktoria saioan, 2018-9-20

Aingeru Epaltzak, Biktoriano Etxabez