Programa-kontratuak ikastetxeetan

Programa-kontratuak ikastetxeetan –

EAJk, Jokin Bildarratzen gidaritzapean, bere irizpideak inposatzea erabaki du. Akordioak alde batera utzita, negoziazio kolektiborako esparrua baztertuz, eta hezkuntza akordioa lortzeko bidea alboratuz.

Ikastetxeetatik iritsi zaigunari erreparatuz, Hezkuntza Sailak baliabideak hornitzeko bide berri bat irekitzea erabaki du eskola publikoetan: programa-kontratuak. Proposamenak langileak eta zuzendari taldeak nahastu ditu; gu bezala, ez baitzuten programa hauen aplikazioaren zehaztasunen berririk. EAJk, oraingoan ere, alde bakarrez eta adostasunik gabe programa hauek ezartzea erabaki du. Argi utzi behar da, programa hauek kritika ugari jaso dituztela; bereziki, dirudienez, azkenaldian hainbeste miresten dugun Kataluniako hezkuntza eremuan. Kontratuok ikastetxeen baliabideen hornidura lortutako emaitzekin, edo horietan parte hartzeko betebeharrarekin lotzen dute. Beraz, beharretara egokitutako eta negoziazio kolektiboaren esparruan adostutako zuzkidura izatetik, lortutako emaitzetan oinarritutako zuzkidura izatera igaro da. STEILASen ustez sistema berri hori, epe ertainean, pozoitutako gozokia izan daiteke eskolentzat. Itunpeko ikastetxeen finantzaketa, aldiz, handitu egingo da programa horiei esker.

Programa-kontratuak ikastetxeetanGogoratu nahi dugu programa-kontratuak XXI.mendeko hezkuntzarako oinarriak dokumentuan jasota daudela, eta, egun, ez dagoela dokumentu honen eta bere edukien inguruko adostasunik.

EAJk, Jokin Bildarratzen gidaritzapean, bere irizpideak inposatzea erabaki du akordioak alde batera utzita. Badirudi, adostasuna lortzeko jarrera irudipen hutsa izan dela, eta Bildarratzek eta bere taldeak programa-kontratuak inposatzeaz gain, funtsezko arauak inposatzea erabaki dutela: gure hezkuntza-sisteman ekitatea bermatzeko araudia, adostasunik gabe eta atzeko atetik onartzen ari dira; Otsailaren 3ko 21/2009 Dekretua, ikastetxeen sarea antolatzeko, eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituena, eta urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretua, ikasleak onartzeari eta eskolatzeari buruzkoa, laster egongo dira indarrean. Hain zuzen ere, XXI. mendeko hezkuntzarako oinarriak dokumentua adostu baino lehen. Gauzak horrela, batak zein besteak, ikastetxe pribatuen pribilegio egoerak betikotuko dituzte.

Era berean, STEILASek, LOMCEren ondoriozko araudiari jarraituz datozen sei urteetarako ikastetxe pribatuetarako itunak onartu direla salatu du. Zentzu horretan, EHBilduk neurri horri emandako babesa argigarria da.

STEILASek gobernuari dei egiten dio dekretu horiek guztiak bertan behera utz ditzan; bide zintzo bati ekin diezaion gure hezkuntza-sistema hobetzeko balioko duten akordioak ehuntzeko.

Programa-kontratuak ikastetxeetan