Eskubide osoko 0-3 batengatik

Eskubide osoko 0-3 batengatik –

Nafarroako haur-eskolek gerra-aizkora atera dugu lurpetik, eta guztien bila goaz zigortuaren eta ahaztuaren 0-3 zikloaren duintasuna lortzeko.

Eskubide osoko 0-3 batengatik
Arg: Nafarroa 0-3 plataforma

Pertsona baten hezkuntzako Lehen Zikloa da, eta eskubide osoz hartzen dugu gainerako hezkuntza-zikloak bezala.

Beraz, gure ume bakoitzak eskubide batzuk ditu, eta horien artean honako hauek daude:

– Bizitzako lehen etapan laguntza ona jasotzeko eskubidea –hori da, bide batez, garrantzitsuena –, maila fisikoan, intelektualean, afektiboan eta sozialean ematen baita garapen handiena.

– Baina, maila guztietan erabat garatu ahal izateko, -bere atxikimendu-figuretatik bereizten den lehen aldia izanik-, erreferentziako hezitzailearekin lotura afektibo segurua izateko beharrezko baldintzak izateko eskubidea du; eta horrek lagundu egingo dio, baita ere, bizitzako hurrengo egokitzapenetan.

– Seguru sentitzeko eskubidea, errespetuzko giro atseginean. Baina hezitzailea eta espazioa partekatu behar baldin ba du beste 7 (0-1 urtean), edo 11 (1-2 urtetan), edo 15 (2-3 urtetan), edo 13 haur (1-3 urtetan), ezin da beti segurtasun fisiko edo afektibo hori bermatu.

– Orain arte aipatutakoagatik, bere unitatean bi pertsonaz lagundua izateko eskubidea du; bata eskuragarri ez dagoenean, bere premia fisiko zein emozionaletan bestearen arreta ahal izateko.

– Haur-eskolara doan sartzeko eskubidea, gainerako zikloak bezala; eta ez egotea baldintzatuta familiak ekonomikoki ahal duen ala ez.

– Lehen hezkuntza hori ama-hizkuntzan edo familiak aukeratutako hizkuntzan jasotzeko eskubidea: gaztelaniaz edo euskaraz, gure erkidegoko bi hizkuntzak.

– Jolasaren eta esperimentazioaren bidez ikasteko eta garatzeko eskubidea; horretarako era guztietako esperientzia aberasgarriak eskainiko zaizkion giroan. Baina gehiegizko ratioek askotan ez dute horretarako aukerarik ematen; funtsean, jateko, garbitzeko eta atseden hartzeko eguneroko uneak hartu behar dira kontuan. Hau da, asistentzia hutsa.

– Hezitzaileak eta bere inguruan lan egiten duten pertsonek estresik gabe lan egiteko eskubidea; eta frustraziorik eta ezintasunik ez sentitzea, guztira eta guztiengana iritsi ezin direlako.

– Hezkuntza-lana eta egiten duten lanaren erantzukizun-maila aitortuta ikusteko eskubidea.

– Haur Hezkuntzako lehen zikloa kalitatezkoa izateko behar den guztia inbertitzeko eskubidea. Izan ere, gure umeak etorkizuneko helduak izango dira; eta nortasuna nola eratu den, orduan izango dira.

Horregatik guztiagatik, eta eskubide horien guztien defentsan, Nafarroako Gobernuari eta Hezkuntza Departamentuari eskatzen diegu lanean jar daitezela 0-3 Zikloaren hobekuntzan.

Maika Armendariz Errea

Eskubide osoko 0-3 batengatik

Haur eskola duinen alde