Pikachu bat Sanferminetako kartel finalisten artean

Atentzioa eman dit Naiz-ek atzo argitaratutako albisteak. Aurtengo San Ferminetarako 8 kartel finalisten artean, Espainiako bandera bat sartu dutela salatu dute. Edo hori interpretatu daiteke behintzat.. Jarrain ikus dezakezuen kartela omen da Espainiako bandera gogorarazten duena.

Interpretatzea libre da noski, eta neuk ere bide bera hartzea erabaki dut: erdian eta beltzez Pikachuren itzala ikusi dudala iruditu zait lehenik; Melillako bi hesiren artean harrapatutako subsahariar zauritu bat dela gero; eta azkenik, zorabio gogor batek jota edo, baita zezen baten antza izan dezakeela ere. Zuok ere ikusten duzue?

2

Galdetzea ere libre omen da: non hasi eta non bukatzen da paranoiaren muga aldakorra?

Gainontzeko kartelak Noticias de Navarra-n ikus ditzakezue.

 

kartelak, naiz, San Fermin

1986-(...)

2 pentsamendu “Pikachu bat Sanferminetako kartel finalisten artean”-ri buruz

  • Ba nik, erdian beltzez, esku bat ikusten dut adarren keinua egiten heavyek egiten duten antzera; eta bandera espainolarena, zer nahi duzu esatea, paranoiko jarrita esango nuke horia nahiko higatua dagoela, bandera hura iraganeko kontua dela adieraziz-edo.

  • Pikatxu ez… Maus maltzur bat. Juduen mendekua!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude