Alpiste hutsa ez diren hiru lan

10 psikiatratik 9k diotenez, ez da osasungarria etengabe egunerokoaren menpe, atzera edo aurrera lasaitasunez begiratu gabe, bizitzea. Twitter-ek titularraren yonki bihurtu gaituen honetan ere, unean-uneko azken gertaeraren xehetasun txikiena baino interesgarriago izan daitezke tarteka analisi, gogoeta zein erreportajeak. Patxadaz eta gustuz egindako lanak, alegia. Urtzi Urrutikotxeak ZuZeun bertan argitaratu duen azterketa da adibide behinena. Horrenbestez, psikiatra finenen gomendioei jarraiki, alpiste hutsa ez diren hiru lan ekarri dizkizugu gaurkoan hona.

Azken hilabeteotan urte luzez Euskal Herritik kanpo izan diren hainbat iheslari sorterrira ari dira itzultzen. Piztu, Donostialdeko herri-hedabidea, Donostiako etxera itzuli diren 5 lagunekin izan da. Elkarrizketa multzoarekin hamar bat minutuko erreportaje ederra osatu dute, gure gozamenerako. Iheslarien errealitatea lehen eskutik ezagutzeko aukera paregabea da.

Asier Blas irakasle eta politologoak Eskozia, Katalunia eta Euskal Herriko sezesio prozesuak konparatu ditu Argiako blogean. Zerk bereizten ditu beste biak Euskal Herritik? Askotan entzun eta ahoskatu dugun galderari erantzuna ematen ahalegindu da Asier Blas. Aurretik idatzitako beste artikulu baten jarraipena da.

Alpiste hutsa ez diren hiru lan

Imanol Epeldek taxuzko euskarazko irakasle baten hamar betebehar nagusiak bildu ditu 27 zapata blogean. Ez da zerrenda konbentzionala, baina munduak martxa hobea eramango luke euskara irakasle denek manamenduok jarraituko balituzte, sindudarik gabe. Hona lehenengoa: “Irribarrez sartuko zara klasera, eta-batez-ere-batez-ere, atera.”

alpiste, Eskozia, Euskal Herria, euskara, hezkuntza, iheslariak, ikasle, irakasleak, Katalunia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Alpiste hutsa ez diren hiru lan”-ri buruz

  • Benetan interesgarriak! Gogoratzen dut nire euskara ikasle orok ez zutela bat ere ez egiten zerrenda horretatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude