ETAk “Euskadiko instituzioei” eman behar lizkioke armak, Ortuzarren ustez

ETAk “Euskadiko instituzioei” eman behar lizkioke armak, Ortuzarren ustez

“Ez dut ulertzen ETAk nahiago izatea Guardia Zibilari edo Espainiako armadari ematea armak, euskal instituzioei edo hemengo ordezkaritza bati eman ordez”. Andoni Ortuzar EAJko buruzagiak pilota erakunde armatuaren teilatuan jarri du: “eman ditzatela alde bakarreko urrats gehiago, armagabetzea, eragindako minaren onarpena eta elkarbizitzarako keinuak inori zain egon gabe”. ETAk "Euskadiko instituzioei" eman behar lizkioke armak, Ortuzarren ustezOrtuzarrek “euskal konponbidea” aldarrikatu du, eta Espainiari begira egon gabe, “ez dira konturatzen horrela prozesuaren agintea PPren esku bakarrik uzten dutela?”. “Bidezkoagoa litzateke armak euskal gizarteari ematea eta honek keinu sinboliko gisa txikitzea”, adierazi du Forum Europa gosarian.

Foro Sozialeko gomendioekin bat egin zuen EAJk. Horregatik, “nazioarteko egiaztatze edo laguntzarekin nahi badute ongi etorria izango da” aipatu du Ortuzarrek gomendioetan jasotakoa bere eginez, “baina euskal gizartearen aurrean [egin behar da armagabetzea]”, gehitu du. Azaldu dutenez, bai ezker abertzaleak baita nazioarteko erraztaileek badute proposamen horren berri.

Ortuzarren arabera, Madrilen blokeoa saihesteko modu onena litzateke ETAk urratsak ematen segitzea. “Espainiako Gobernuari aitzakiak bukatuko zaizkio, ETAk armak dituela esatea, eta urratsak eman beharko ditu espetxe politikan”. Ortuzarrek ohartarazi du arriskutsua dela “dena PPren esku uztea”. Espainiako Gobernuari espetxe politika aldatzeko egindako eskakizunek emaitzak izan ez dutela onartu du EBBko buruak.

Ortuzarrek alderdiaren “erraztaile paper ixila” goraipatu du. “Babesten ditugu Foro Sozialaren ondorioak eta itxaropen handiak ditugu jarrita Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitza planean”. Sortuk begi onez ikusi du EAJk Foro Sozialarekiko izan duen jarrera.

ETAk “Euskadiko instituzioei” eman behar lizkioke armak, Ortuzarren ustez

7 pentsamendu “ETAk “Euskadiko instituzioei” eman behar lizkioke armak, Ortuzarren ustez”-ri buruz

  • zakarias aiztierdi 2013-06-03 13:34

    ‘ETAk Euskadiko instituzioei eman behar lizkioke armak’ oh yeah,plas,plas,plas, goraaaa! Euskal Armada sortu nahi du eajotak!
    ‘…eta honek keinu sinboliko gisa txikitzea’ oooo! (coitus interruptus)

  • Peru Dulantz 2013-06-03 15:44

    Noiz konturatuko da PNV kontu hau serioa dela? Edo noiz emango du horren itxura, behintzat?

  • Ortuzar jauna, ez dago “Euskal Gobernurik”, ongi etorriak gure espainiar eta frantziar errealitate gordinera non zue zara eragile eta ez ikusle: “Euskadiko instuzioak” hutsaren hurrena dira Madrileko apendize motza, gaueko ahuntzaren estule, txakur ametsak ogie gure, debaldeko purrustada…eta abar eta abar eta abar, abarrak 40.000ra arte.

  • Julen Imirizaldu 2013-06-03 18:19

    Erakunde nazional bakarra Udalbiltza da, Eusko Jaurlaritza mendebaldeko autonomia erkidegoari dagokio bakarrik, beraz, armak berari eman beharra errealitatetik kanpo den eskakizuna iruditzen zait.

  • Ados nago Ortuzarrekin. ETAk Barcinari eman beharko lizkioke armak, eta horrela, zorte pixkatekin Nafarroako gobernua talde terrorista izendatuko lukete…

  • ETAk armak Estatu Batuetako institutoetan banatu beharko lituzke, ea fundamentuzko berri batzuk ikusten ditugun teleberrietan.

  • ETAk 15Mkoei eman behar lizkieke armak. Madrilen, Sol plazan.