Bake prozesua indartzeko 12 gomendio

Bake Foro Sozialak 12 gomendio luzatu dizkie Euskal Herriko eragileei bake prozesua sustatzeko helburuarekin. Presoen afera, desarmea eta Espainiako segurtasun indarren papera jaso ditu besteak beste bitartekaritza adituek osatutako taldeak.

Bake prozesua indartzeko 12 gomendioIragan martxoaren 14 eta 15ean bake prozesua bultzatzeko Foro Soziala gauzatu ondoren, erakunde antolatzaileok, behin nazioarteko adituen iritziak entzun eta jasotako herritarren ekarpenak azertuta, ondorengo gomendioak proposatu nahi ditugu bake prozesua bultzatzeko:

a) Oinarrizko adostasunetara iristea bake prozesuaren erronka nagusiei heltzeko

1.- Etorkizuneko elkabizitzarako oinarri sendoak ezarriko dituen elkarrizketa eta berradiskidetze ariketa bat bultzatzea gomendatzen dugu, erakundeen, alderdi politikoen eta gizarte zibilaren partaidetza zabal eta aktiboaren bidez. Bereziki, bake prozesuaren erronka nagusiei heltzen lagunduko duten adostasunak lortzeko lan egitea gomendatzen dugu: desarmea eta ETAren egitura militarren desegitea, preso eta iheslarien itzultzea, Giza Eskubideen bermea, bai eta jazotako guztiari aurre egitea eta etorkizuneko elkarbizitzaren oinarriak ezartzea ere.

b) Desegite eta desarmatze prozesu bat diseinatu, garatu eta bururaino eramatea

2.- Herritar ororen segurtasuna bermatzea xede, eta bake prozesuaren funtsezko zati bezala, ETAren armen eta egitura militarren desegitearekin bukatuko den prozesu kontrolatu, ordenatu eta adostu bat diseinatzea gomendatzen dugu.

3.- Zentzuzko denbora-tarte batean gauzatu beharreko prozesu honek hasieratik erakunde erraztaile independienteen esku hartzea eta laguntza izatea gomendatzen dugu, Estatuei eta bere instituzioei zein jendarteari, oro har, egindakoaren segurtasuna emateko.

c) Preso eta iheslarien itzultzea erraztea

4.- Preso eta iheslarien gaiari buruzko konponbide integral bat adostea gomendatzen dugu. Elkarbizitza egonkorra eta iraunkorra eraikitzeko funtsezko elementua da. Horretarako, legeak errealitatera egokitzea eta justizia trantsizional bat ezartzea beharrezkoa dela deritzogu, jendarteari elkarbizitza errotzen lagunduz. Aldi berean, hasiera puntu bezala, giza eskubideen kontra edo presoen trataera humanitarioaren kontra doazen espetxe politikaren aspektuak aldatu behar dira, nazioarteko estandarren kontra doazen salbuespen neurriak bertan behera utziz. Hala nola: gaixo larrien egoera, zigorra bete duten presoak aske uzteko ezezko jarrera eta sakabanaketa, familiak zigortzen dituena.

5.- Itzultze prozesua lege baliabideak erabiliz gauzatzea gomendatzen dugu; prozesua integrala izanik, era mailakatuan, banaka eta zentzuko denbora-tarte batean gauzatu behar dela onartuz. Presoek bake eszenatoki berriarekiko konpromezua agertzea eta indarkeriazko bideei uko egitea eskatzen du prozesu honek. Gainera, bere jardueraren ondorioz egindako mina aitortu behar dute.

6.- Bake eta normalizazio prozesuaren garapenean presoak eragile aktiboak izatea gomendatzen dugu. Horregatik, garrantzitsua da presoen eta euskal herritarren eta erakunde eskudunen arteko harremanak eta iritzien partekatzea erraztea, etorkizunean inongo indarkeriak tokirik izango ez duen elkarbizitza bultzatzeko helburuarekin.

7.- Iheslarien egoera aztertzea gomendatzen dugu, gizartera daitezen bideak bilatuz, konponbide bat emanez.

d) Giza Eskubideak bultzatu eta bermatzea

8.- Giza Eskubideak eta askatasun demokratikoak guztiz ziurtatzeko beharrezkoak diren lege aldaketak inplementatzea gomendatzen dugu, horretarako beharrezkoak diren mekanismoak eratuz. Lehendabiziko pausu bezala, erakunde independiente batek Giza Eskubideen egoera aztertu beharko luke.

9.- Zigorgabetasunerako tokirik ezin dela izan jasotzen duen printzipioa finkatzea gomendatzen dugu. Nazioarteko lege ordenamenduarekin bat ez etortzeaz gain, egia, justizia eta aitortzaren printzipioen kontra eta biktimen eskubideen kontra joango litzateke. Dena den, nazioarteko estandarrek justiziaren aplikazioak bake prozesu baten testuintugurua aintzat hartzea baimentzen dute.

10.- Estatuaren segurtasun-indar eta kidegoen kopurua eta eginkizuna berdimentsionatzea gomendatzen dugu errealitatera moldatuz. Halaber, segurtasun-indar eta kidegoen gaineko kontrol mekanismoak indartu behar dira erakunde eta gizarte zibilaren aldetik.

e) Egia eta memoria babestea iraganari zintzotasunez aurre egiteko eta etorkizuneko elkarbizitzaren oinarriak finkatzeko

11.- Erakundeek egia, justizia eta adiskidetze prozesu zabal bat eta jendarte osoa barne hartzen duena bultzatzea gomendatzen dugu. Oinarrizko Giza Eskubide guztien errespetutik abiatuta etorkizuneko elkarbizitzarako oinarriak sortzea da helburua. Hori izanik xedea, beharrezkoa da jazotakoari eta bere jatorriari heltzea, biktima guztiak aintzatestea eta dagokien ordaina ematea eta eragindako kalte guztiak aitortzea. Era berean, Egia eta Adiskidetzerako mekanismo bat horri guztiari aurre egiteko tresna baliagarria dela ulertzen dugu, erakundeek bultzatu edo babestutako mekanismoa izanik eta independientea, zeinetan gizarte zibila den protagonista.

12.- Kontatzeko eta gogoratzeko era ezberdinak erraztea gomendatzen dugu, gertatutakoa ukatu gabe, sektore sozial eta politiko guztietan autokritika bultzatuz eta egindako akats larriak aintzatesteko jardun zintzoa bultzatuz. Ildo honetatik, biktima eta giza eskubideen urraketa guztien datu-base ofizial, publiko eta osatu bat egitea premiazkoa da, galdu edo lausotu aurretik jazotakoaren memoria gordetzeko.

Azkenik, dokumentu honetan jasotako jarduera guztiak biktima guztiek daukaten egia, justitzia eta ordaintza eskubideekiko errespetuarekin bateragarriak izan behar direla uste dugu.

Bake prozesua indartzeko 12 gomendio

5 pentsamendu “Bake prozesua indartzeko 12 gomendio”-ri buruz

  • “Recomendaciones”
    .
    “…Reconciliación sin justicia, desmantelamiento inminente de las estructuras militares de la resistencia vasca saliendo de los esquemas de Aiete sin diálogo con los estados, “reintegración” individual de los presos aceptando la ley y con condiciones políticas como la aceptación de la existencia de un falso “escenario de paz” y la negación de las bases éticas revolucionarias, reconocimiento del daño causado, “afrontar el pasado” obviando el presente de conculcación de derechos… y peticiones retóricas de “no seaís muy malos” a los estados.
    .
    Toda una serie de medidas encaminadas a poner sobre las espaldas del colectivo de presos políticos y ETA la responsabilidad de la actual situación de bloqueo y las supuestas llaves de su desbloqueo desvirtuando de pies a cabeza una salida integral. Además sin ninguna garantía de eficacia sino todo lo contrario….”
    .
    http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/05/27/recomendaciones/

  • Guztiak kaltea onartu behar badute, Estatua eragin dituen kalteak aitortzen ditu? Barkamena eskatuko du erahilketengatik? Torturengatik? Frogarik gabe edo asmatutako frogekin milaka urte zigor kartzela ezarri dituztela onartuko al dute?

    Gauza da ETAk, eragindako kaltea aitortzen duela, eta hori betidanik, norbait erasotzen dezunean badakizu kalte egingo diozula, eta atentatu bat aitortzerakoan kalte bat egiten dezula onartzen ari zera jada, beraz ze onartu behar du? Jada onartu du eta. Edo bilatzen dena da ,ETA makurtzea eta erregukaz hastea?

    Bainan estatuak egindako gauzak…. hoiek bai ez dirala onartuak izan, esistitu ez direla erraten dute edo kalte hoiek terroristen aurkako ekintzak zirela esaten dute.

    Batzuk dena onartzen badute eta besteak ezer, historian geldituko da batzuk ziur kalte hoiek eragin zituztela, bainan estatuaren kasuan onartu ez duenez….

  • Onartu onartu….ez dakit nik. Espainiako estatuak ez du Frankismoa kondenatzen, ezta ere egin dituen tortura eta errugabeei egindako atxiloketak. Ezker abertzaleak ere ez du onartzen ETA 40 urtetan soberan egon denik. Hemen inork ez du ezer onartzen.

    Esatea gauza bat da, baina errealitateak beste gauza bat esaten digu. PPko gobernuak frankismoaren aurkako edozer gauza ezeztatzen, iragan frankista dutenei kargu politikoak eman eta Franco diktadore bat ez zela esaten dute, baina bitartean Bilduk ETAko kideei ongi etorriak egiten diete.

  • Joxean: autokritikatzen ari zara (partzialki bada ere) ?:
    .
    “..Espainiako estatuak ez du Frankismoa kondenatzen, ezta ere egin dituen tortura eta errugabeei egindako atxiloketak…”

  • ETAk ez du aitortzen jendea erahil duenik? Ezker abertzalea ez ditu ETAren ekintzak aitortzen? Bai, estatuak aitortzen du frogarik gabe kartzelaratzen duela jendearen idei politikoen arabera? Aitortzen du torturatzen duela? Beste gauza da bakoitzak egin duenaren iritzia, ondo ala gaizki dagoen, bainan nola eukiko du jendea iritzia ez badute aitortzen egindakoa? Erran nahi badute hau edo beste horrengatik egin zutela, ba errateko, bainan esistitu ere ez direla egin erraten dute.

    Eta Espainiaren historioan zer gelditzen da? Ba 6 milioiko subentzioa jaso ta gero, Espainiako historialari ofizialak liburu bat argitaratu zutela, hor Frankoren irudia zuritzen zan, eta beste putakume askorena ere, eta hori da “historioan” gelditzen dena.

    Orduan azkenean batzuk ezer egin ez dutela erranen dute, edo legez egin dutela… eta beste batzuk aitortzen dute egindakoak.

    Orduan jende askoren iritzian, estatuak inoiz aitortu ez duenez, ez du ezer egin, bainan besteak berdin du zergatik bainan egin dute beraz, argi dago nor “zuritzen” da hemen ez? Eta ez da ezer “zuritu” behar, dena kontatu eta aitortu behar da. Guztiak.