Itzubaltzetan, 2013ko ekainaren 1ean.

Auzokideen Aurkezpena 424x600

Gaur txistulari soinuekin esnatu naiz.  Inoiz baino koloretsuago ikusi dut herriko plaza. Mila kamiseta eskegita, gure auzoaren istorioa mila argazkitan islatuta, mila gazte eurek sortutako produktuak saltzen, beste hainbat haurrekin jolasean, mila persona alde batera eta bestera dana prestatzen eta kontrolatzen… Denak batera lanean. Eta batez ere, mila adinetako jendea elkarrekin hizketan, abesten, dantzan, jolasean. Bizitzen.

Auzo sortzailea garela ikusi dut. Ikusi dut kapazak garela birziklatutako materialekin urrun eramango gaituzten hegoak sortzeko, irri eginaraziko diguten gure jostailu propioak sortzeko. Ikusi dut gure auzoko dendak kapazak direla herritarrok ditugun beharrak asetzeko. Ikusi dut gure auzoko herritarrak kapazak dizela kantuz hodeiak uxatu eta ostarteak sortzeko. Ikusi dut gure auzoan, mila koloretakoa izanik, hemen jaio ez baina hemengo herritarrak ere badirenentzako lekua badagoela.

Ikusi dut gure auzoa kapaza dela bere kabuz hazteko, herritarren eskuei esker. Badugula indarra, baditugula gogoak eta, beraz, badugula etorkizunik. Danon artean auzoa sortzen dugula, herria sortzen dugula.

Jadanik banekizkien gauzak ikusi ditut gaur, baina batzuetan kanpotik ahaztarazi nahi dizkigutenak. Mil esker ERROMOKO AUZOKIDEEN ELKARTEARI gaur gure auzoaren koloreak plazara ateratzeagatik.

http://vecinosderomo.blogspot.com.es/

3 pentsamendu “Itzubaltzetan, 2013ko ekainaren 1ean.”-ri buruz

  • Aupa garazi! benetan polita eta sortzailea da gure auzoa, ea gero eta gauza gehio ateratzen ditugun guztion artean. Eta zelako gazte-gazta!!! jajaja!!

  • Zein polit, Gara! Zu bai sortzailea! ;D

  • Erromoko Auzokideen Elkartea 2013-06-12 18:40

    Eskerrik asko Garazi!