Oiana Blanco, Sugoi Uriarte eta Kiyoshi Uematsu euskal judokak, Tokioko Munduko txapelketan

MzI4NA==

2009ko Munduko Txapelketan (Rotterdam) domina bana ekarri zuten Oiana Blancok eta Sugoi Uriartek, aurtengoan aldiz hiru euskaldunek domina ekarri nahi dute Euskal Herrira. 

Uriarte sekulako emaitzak lortzen ari da 66 kg azpiko kategorian, munduko goi mailako txapelketetan; pasa den apirilean Vienan Europako txapelketa irabazi zuen. Uriarte Kiyoshi Uematsu bizkaitarrarekin batera joango da, honek 73 kg azpiko kategorian, 2008. urteko Europako txapelketa irabazi zuen eta Munduko Txapelketan brontzezko domina lortu. Biak taldeko esperantza dira gizonezkoen txapelketan. 

Nesken kategorian aldiz Oiana Blanco oriotarra da ordezkari euskaldun bakarra. Pasa den Mundialeko txapeldun ordea eta Europako txapelketan brontzezko domina lortu zuena da bera.

Futbolaz asko hitz egiten dugu etengabe, baina, ba al zenekien hain judoka onak genituela Euskal Herrian?

Irudia | Oiana Blanco judogi urdinarekin | zz | Creative Commons By SA

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.