Txori Barroteko lau lagun epaituko dituzte gaur

Gaur ekinen diote Bilboko Txori Barroteko lau konpartseroren aurkako epaiketari. Gurutze Olagorta, konpartsako presidentea; Borja Irizar, diruzaina; Aitziber Urrengoetxea, idazkaria; y Alex Zuloaga, txosna arduraduna, Auzitegi Nazionalak epaituko ditu “terrorismoari gorazarre” egin dutelakoan. 2008. urtean haien konpartsak presoen argazkiak erakutsi zituen Areatzan jarritako txosnan eta horregatik eramanen dituzte Auzitegi Nagusira. Txori Barrote konpartsak prentsaurrekoa egin zuen, epaituak izango diren lau kideekin batera, eta elkartasuna ez dela delitu aldarrikatu. “Eraso” hau ez da isolatua haien aburuz, “hainbat pertsona dira egoera berdinean euskal preso politikoenganako elkartasuna adierazteagatik”. Dena-den, presoen egoera salatzen jarraituko dutela azaldu zuten: “delitua kartzeletan sistematikoki ematen diren eskubide urraketak dira”.MzI4NQ==

Konpartsako auziperatuek bi urteko espetxealdia, hamabi urteko inhabilitazioa eta 12.000 euroko isuna jaso dezakete argazkien afera dela eta. Horixe da Dignidad y Justicia elkarteak eta Fiskaltzak eskatzen dutena behinik behin. Txori Barrotek salatu du haiena ez dela delitua, “delitua dispertsio politikoa” dela. Elkartasuna kriminalizatzea eta haien senide eta lagunak “deshumanizatu” nahi izatea ere egotzi diote Auzitegi Nazionalari. Auziperatuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute gaur Plaza Biribilean, arratsaldeko 19:30ean.

Iruñean ere izan zen epaiketa Armonia Txantreana eta San Fermin peñen aurka. Orduan ere “terrorismoa goratzea” egotzi zieten, baina azkenean peñakideak absolbitu zituen justiziak.

Amnistiaren alde

 Txori Barrote amnistiaren aldeko konpartsa da. 1981. urtean sortu zen Xakilixut izenarekin eta 1986an paratu zioten egun duen izena. Haien ardatzak “euskal errepresaliatu politikoak eta Aste Nagusiaren jai eredu herrikoi eta parte hartzailea” dira, eta urtero errepresaliatuen aldeko ekimenak egiten dituzte. Prentsaurrekoan azaldu zuten bezala, haien helburua euskal presoen senideen egoera zehatza zein den kaleratzea da, “ez inori mina eragitea”. Orain arte txosna muntatu dute Areatzako jai gunean, baina aurten Bilboko Udalak ez zien baimenik eman, ezta Kaskagorri eta Komantxe konpartsei ere.

Irudia | Txori Barroteren txosna 2009. urtean | Barrenetxea | Creative Commons By SA
Aste nagusia, Bilboko Konpartsak, txori-barrote
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude