Zerk lotzen ditu Harvard eta Ferrán Adriá?

Chef ospetsuenen sukaldaritzaren prozedura kimikoei men egin die Harvard Unibertsitateak, eta, “Zientzia eta sukaldaritza. Goi mailako sukaldaritzatik materia kondentsatu eta bigunera” ikastaroa inauguratu du hasi berri den kurtsoan. Fisikako irakasle David A. Weitz eta José Andrés sukaldari eta lagunaren laguntzaz erakutsiko dizkie estatubatuarrei esperimentazio zientifikoa oinarri duten teknika berritzaileenak.

MzI3OQ==

Baina, beste hainbat esperientzia ere izango dira ikasgai Harvarden datorren lauhilekoan, Joan Roca eta Carme Ruscalleda katalanen ala Etxe Zuriko gozogile Bill Yosses eta Blue Hill jatetxe newyorkarreko sukaldari Dan Barberren neurriko sukaldarien eskutik.

“XXI. mendeko gastronomia: ikasgai diziplinanitza” izenpetu duten mahainguruan, sukaldaritzaren arteaz eta industriaren etorkizunaz eztabaidatuko dute gaurkoan Adriá eta bere lankideek. “Sormen, ikerkuntza eta berrikuntzarekin lan egiten du Harvardek, guk bezalaxe” adierazi du Adriák, beren sormen ereduak ikusi nahi dituztela gaineratuz.

Harvarden ekimenak munduko unibertsitateetan eraginik izango duela arrikusten du sukaldariak, denek begiratzen baitiote unibertsitate estatubatuarrari.

Ostalaritzatik haratago

El Bulli jatetxea 2011an itxi eta 2014an aldi berri bat abiaraziko duela iragarri du Ferrán Adriák; izan ere, oostalaritzaz haratago egingo du katalak Bulli berrian, laborategi gastronomikoa izango baita.

Irudia | Ferran Adriá | Econ | Creative Commons By SA
Ferrán Adriá
Irati Elizalde

kazetaria-edo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude