Non dago?

Begiratu ongi irudiari. Zer ikusten duzu? Badaezpada neuk esango dizut: harri dotoretan zizelkatua HERRIKO BANKOA dioen inskripzio landua, apaingarri artean bildua. Badakizu non dagoen? Edo Non egon daitekeen?Non dagoSeguru asko izango dira gehiago, baina nik ez dakit non. Harri landuan egina, euskara hutsean eta banku baten iragarle izateko gainera, contradictio in terminis bat aldarrikatuz, bide batez. Zeren ez esan niri banku hitza eta herriko hitza elkarri estu helduta dantzan aritzeko eginak direnik.

Ez da denbora asko horrexi buruz idatzi zuela Peru Zaratek hemen, esanez bankariak ez direla, hain juxtu, jenderik maitatuenak munduan.

Baina noan harira jolas txiki honekin: ba al dakizu non aurkitu dugun argazki honetakoa? Hala bada, esaiguzu iruzkinetan. Seguru asko behin baino gehiagotan pasatakoa zara bere aurretik.

Eta ez badakizu ere bai, esaiguzu non egon daitekeen zure ustez. Eta areago, besteren bat ikusten baduzu berdina, bidal iezaguzu argazki jolasarekin jarraitzeko.

Non dago?

Airetik bizi naiz. Ia.

8 pentsamendu “Non dago?”-ri buruz