Boston eta kazetaritza etikoaren mugak

Bostoneko atentatuen jarraipenaren karietara sortutako kazetaritzaren 10 pitxi utzi dizkigute 1001medios-eko lagunek. Jarraipena unean-unean egin genuen sare sozialetan, eta nago, kazetaritza etikoaren beraren mugetara iritsi ginela. Horren adierazpide hemen behean jartzen dizkizuedan irudiak.

Ohituak gara azal koloredunen odol exotikoko errekak ikustera ez, alta, mendebaldeko odola kalean ixurita ikustera. Eta gure klasekideak diren horiek sofritzen ikusteak barrenak kiribiltzen dizkigu, ala? Horren  sentsazioa izan nuen behinik  behin, atzo sare sozialetan jarraipena egiten ari nintzela. Baina (auto) kritika hau albora utziz, berriz ere, auzi bat datorkigu kazetari lana eginten dugunongana. Non dago kazetaritza etikoaren muga?

Atzoko adibide bat erabiliko dut, El País egunkariak berak, bere horretan, aurpegia ezabatu gabe, argazkia tratatu gabe publikatu zuena. Ziur nago bateren batek etxean botaka egin zuela.

mutilatua
The Atlantic egunkariak publikatu argazkia aurpegia ezabatuta

Minutu batzuk geroago El País-ek argazkia moztu egin zuen, mutilazioa ikus ez zedin. Eta beranduago webgunetik erretiratu zuen irudi polemikoa. Hedabide gehientxuenek bigarren formula hau aukeratu dute publikatzerako orduan.

bostonrl!
Zenbat odol, mutilazio eta abar ikusi behar dugu errealitatea ondo asimilatzeko? Non dago kazetaritza zintzoa eta zuzenaren eta kazetaritza horiaren muga? Irakeko irudi ankerrak publika daitezke, baina Bostongoak ez? Ankertasuna ez da kontatu behar hedabideetan? Morboa da soil soilik mutilazio bat erakustea? Zuek esango didazue.

Zer duzu buruan “Boston eta kazetaritza etikoaren mugak”-ri buruz

  • Hanka lehertu diote eta odolik ez? Ez da arraro xamarra? Agian argazkia izango da eta ni ez naiz medikua ezta lehergailuetan aditua bainan hanka nola duen ikusita arraroa egiten zait odol tanta bakar bat ez egotea. Torniketea egin diote agian baina horrelako zauri bat izanda odola erortzen egon behar zan nahiz eta tornikete bat egin.