Sarean euskaraz: 3 Euspot sarituak

tximuaEuskararen erabilera bultzatzea eta euskarazko ikus-entzunezko sorkuntza sustatzea helburua. 22 lan aurkeztu dituzte Euspot euskarazko spot lehiaketan. Sariak banatu berri dituzte Aretxabaletan. Hiru ‘Euspot’ onenak dituzu hemen ikusgai.

Sare sozialak eta euskara. Hori zuten gai lehiaketan parte hartu nahi zuten guztiek. Aurten, iaz baino 13 ikus-entzunezko gehiagok hartu dute parte lehian. Kantitatez ez ezik kalitatez ere hobera egin duela nabarmendu dute antolatzaileek. HUHEZIko (MU) Komunikazio Departamentuak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkarteak antolatu dute Euspot bigarren lehiaketa. Hemen aurki ditzakezu parte hartu duten lan guztiak, eta jarraian hiru sariak:

Lehenbiziko saria Markos Goikolea iruindarrak eskuratu du, Bakoitzak berea lanarekin

Publikoaren saria Lekeitioko Aitor Abaroak lortu du, Ixi Boards iragarkiarekin.

Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean ere spot onenaren saria banatu dute dute. Amaia Urteaga beasaindarrak irabazi du. Euskara sarean #datsegit spot laburra sortu du.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.