Naziotik estatura. Zein fasetan gaude?

Naziotik estatura. Zein fasetan gaude?

Naziotik estatura. Zein fasetan gaude?

“Euskal nazionalismoa XXI. mendean” nazionalismoari buruzko masterrak II. Kongresua egin zuen atzo Bilbon. “Naziotik estatura XXI. mendean” izan zen atzoko gaia, eta arratsaldeko mahai-inguruan parte hartzera deitu ninduten, Gaizka Aranguren, Xabier Barandiaran eta Urko Aiartzarekin batera. Bi galderaren inguruan prestatu nuen atzoko saioa, eta ondoko lerroetan jarriko ditut atzo erran nituenak eta denbora faltagatik erran gabe gelditu zirenak.

Naziotik Estatura, nola ikusten duzue bidea? Zein fasetan egongo ginateke gu?
Hasteko, nolako euskal estatua irudikatzen dugu? Zazpi herrialdeak bilduko lituzkeena? Hori da abertzaleek nahi duguna edo amesten duguna. Errealitatea konplikatuagoa da, alde administratibotik eta, bereziki, politikoki. Alde administratibotik, hiru egoera baldin badaude ere, nik bi ikusten ditut, zazpi herrialdeentzako independentzia oztopatzeko heinekoak: Frantziaren menpe dagoen eremua batetik, Espainiaren menpe dagoena, bestetik.

Hego Euskal Herrikoa, teorian, borondate edo akordio politiko batekin gaindi daitekeen muga administratiboa da. Zergatik ezin da egin erreferendum bat Nafarroan eta EAEn bietan batera? Funtsezko arazoa politikoa da, edo bi eremuetako indar harreman ezberdina. Pertsonalki, eremu osoa kontuan hartuta, nazio sentimenduaren indarra ez dut aski handia ikusten, Hego Euskal Herriak bere osotasunean independentzia lortzeko.

Ipar Euskal Herriarekin, egoera are gehiago konplikatzen da. Ipar Euskal Herrian, Frantziari begira abertzaleek duten indarra zinez ahula da. Nahiz eta bozetan lortzen duten %10-15 bitarteko emaitzari esker, arbitro papera bete dezaketen, zenbaki horrek berak erakusten du Ipar Euskal Herriko zenbatek uste duten Euskal Herria dela beren nazioa: hamarretik batek, asko jota. Gehiengo handi batentzat nazioa Frantzia baldin bada, ia ezinezkoa da lortzea Ipar Euskal Herria Frantziatik bereiztea eta euskal estatu batean sartzea.

Azken hamarkadetako bilakaerak ez du itxaropenerako tarte handirik uzten. Abertzale kopurua nahiko egonkorra da. Eta kopuru horrekin bakarrik ezin da pentsatu Ipar Euskal Herria independentzia prozesu batean sar daitekeenik.

Egoera horren erroak oso sakonak dira. Batetik, Iparraldeko jendeak historikoki hainbat gerla egin ditu Frantziaren alde, frantsesekin eskuz esku. Hori funtsezko elementua da Iparraldekoen frantsestea ulertzeko. Hegoaldekoek, aldiz, harreman gatazkatsuagoa izan dute Espainiarekin.
Bestetik, ez dauka erakargarritasun maila bera espainiarra izateak edo frantziarra izateak. Euskalduna izatea baino ohoragarriagoa da espainiarra izatea? Zein da Espainiaren herentzia ezaguna? Berriena frankismoa, gizarte atzerakoi eta oso katolikoa, gaur egun mundu osoko “ikasle txarrenetarikoa”…

Aldiz, frantziarra izateak beste ohore bat ekar dezakeela uste du euskaldun askok. Frantziako Iraultzaren herentzia, “la grandeur de la France”, herri zibilizatuen erreferentzia, estatu prestigiosoenetariko bat… Frantziarekin batera gerla egiteaz gain, euskaldun askoren ustez, frantsesa izatea gauza ederra da. Eta anitzek nahiago izan dute euskara ukatu eta ez transmititu, eta frantses bihurtu. Hegoaldetik 36ko gerla garaian errefuxiatu gisa joan ziren euskaldun frankorentzat ere ohoragarria da beren seme-alabak Frantzian zein ongi integratu diren ikustea, eta hori maiz pasatzen da euskaldun izateko ordez frantses bihurtzetik.

Mugimendu abertzaleak ez du lortu egoera hori aldatzea, ez duelako nahiko baliabiderik, ez indarrik, eta beharbada estrategiarik ere ez.

Lurralde Elkargoaren alde lortu den batasun zabala itxaropen iturri izan daiteke. Baina, kasu! Aldekoen zati handienak ez du dudan ezartzen frantses izaten segitu nahi izanen dutela. Ez dute bat eginen independentziaren eskaerarekin. Behin lurralde elkargoa lortuta (noizbait lortzen bada), abertzaleak bakarrik izanen dira beren proiektuarekin. Lurralde Elkargoak aukera berriak zabalduko lizkieke beren ideiak gehiago zabaltzeko eta eragina handitzeko?

Balizko euskal estatu batek – lau herrialdekoa edo hirukoa – Lurralde Elkargoarekin edo gabe, erakarmen indar bat izan lezake, Iparraldeko jendearentzat. Eragin bat izan lezake. Lurralde Elkargoa ere existituko balitz, bi erakundeek harreman hurbila izango lukete. Horrek ere eragin baikorra izan lezake.

Zazpi herrialdeko estatua urrun ikusten dut, biziki urrun. Pragmatikoa ote litzateke eremu aitzinatuena estatu bihurtzea? Estatutik kanpo gelditu direnak erakartzeko aukera ikus daitekeen bezala, arriskua ere ikusten dut: are gehiago urruntzea. Iruditzen zait, gainera, azkenaldian Iparraldea eta Hegoaldea elkarrengandik urruntzen ari direla (1).

Ideia interesgarri bat sortu zen 1998an, Euskal Herria bere osotasunean josten zuena: nazio eraikuntzaren estrategia, Udalbiltzarekin besteak beste. Orain arte arrakasta lortu duten formulak horiek izan dira Euskal Herrian: ematen ez dizkiguten tresnak sortu. Iparraldean hori egin dute Laborantza Ganberarekin, eta noizbait ofizialki onartua izatea lortuko du, ikastolek lortu zuten bezala. Horren lekuko aurten Frantziako Laborantza ministroa izan zela Laborantza Ganberaren urteurren ekitaldian.

Zeintzuk dira gure ahuluneak eta indar-guneak?

Ahuluneak:
• estrategia garbirik ez dagoela;
• batasun politikorik ere ez, are gehiago, zatiketa giro handia EAJren eta EH Bilduren artean. EAJ ez da oso bero ageri;
• eremuen arteko egoera oso desberdinak (dena ez da Gipuzkoa, eta Gipuzkoan ere dena ez da Goierri);
• gehiengoa, abertzaleak barne, Espainiari eta Frantziari begira (ikus euskal hedabideek dituzten erreferentziak, ereduak…);
• zeinen menpe eta Espainiaren eta Frantziaren menpe egotea.

Indarguneak:
• Borroka armatua behin betiko uzteak sortu duen egoera berria, aukera berriak zabaltzen ditu
• Kanpora begira zilegitasun gehiago ematen digu
• Batasun batzuk sortzea ahalbidetu behar luke (ez da lortu)
• Eskoziako eta Kataluniako dinamikak lagungarri dira.

(1) Gaizka Aranguren-ek Gure Esku Dago-ren bideo-klipa jarri zuen bere diskurtsoa laguntzeko. Eta elementu oso adierazgarri batez ohartarazi gintuen. Bideoan ageri den kolorea berdea dela, ez dela horirik ageri: dauden plano guztiak Euskal Herri atlantikokoak direla; hots Nafarroaren zati handi bat eta Araba falta zirela. Horren haritik gehitu nuen nola ari zaizkigun egunero Euskal Herria EAEko eremura mugatzen, baita Euskal Herriaren zazpi herrialdeetako lurralde ikuspegia aldarrikatzen dutenak ere, datuen berriak ematean adibidez.

Entzuleen artean izan nuen galdera bati erantzun nion gero. Euroeskualdearen aukeraz galdetu zuen. Erran nuen azken urteetan ohartu naizela duela 10-15 urte baino gutxiago aipatzen dela euroeskualdea. Kasu guztietan, oraingoz Akitania-Euskadi litzatekeela eskualde hori, eta hor Euskal Herriak lurraldearen erdia baizik ez duela hartzen. Lurralde Elkargoarekin beste aukera bat sor daitekeela gehitu nuen. Eta ohar bat: isunak ordaintzeko akordioetara heldu badira ere, eguneroko bizitzan zenbateko trabak sortzen dizkigun bi estaturen menpe egoteak, telefono konpainiekin edo tren zerbitzuekin, adibidez.

Jatorrizko artikulua Eneko Bidegainek (@enekobidegain) idatzi du Blogberrin.

Naziotik estatura. Zein fasetan gaude?

artikulu interesgarriak ...

20 pentsamendu “Naziotik estatura. Zein fasetan gaude?”-ri buruz

  • Ebro-Garona?

  • Lehen arazoa: Ez dago batasunik.
    Ez politikorik, indar abertzale eta unionisten sakabanaketa edo ez dela gauza bera Arabako Errioxan edo Goierrian EAJ edo Bildu bozkatzea.
    Ez etniko-linguistikorik, ez harremanetan, etab.

    Eta hori bakarrik EAE kontuan izanda, zein fasetan gauden? oraindik nazioa/herria sortzen.

  • Kontrako botoei erreparatuta, aise ikus daiteke zein fasetan gauden.

  • Estaturik gabe, desagertze fasean. Asimilazioaren azken fasean bizi gara. Independentzia zertarako behar dugun ahantzi dugu eta etsaiaren ideologia barneratzen ari gara abiadura azkarrean. Ez badugu epe laburrera independentzia berreskuratzen herri hau galduko da.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-06-26 19:54

    Niri ez zait harritzen oraindikan colonizatuta jarraitzea, igerri bertzerikan ez dago estataliston gogo-egoera collectivoa. Ez dugu gure herriaren analysi egokirikan burutzen. Zazpirak Bat leloa lurperatu arte, hemen ezin izanen dugu deus ere onikan egin. Hemen Euskara Batua lurperatu arte, ezin izanen dugu deus ere sanorikan burutu.

    Hemen eta orain, Estatu berreraiki behar dugu, eta kito. Non dago estrategia? Arren ez iezadazu estrategiaren inguruan deus ere idatzi, ez badiezu colonoei colono deitzen. Eta kito. Dialectica Anticolonialista besarkatu arte, herri hau frantziar nahiz espainiar colonia izaten jarraituko du. Eta ezen borroka armatuaren inguruan ez dezala inork azken hitza erran. Hemen eta orain, gauza guztiak, azken buruan, gazteriak erabaki ditu.

    Espainiako Estatu inperialaren 2. Errestaurationea.
    Frantziako Estatu inperialaren 5. Errepublika.
    Euskal Autonomia Erkidegoa EAEa, eta hiru provintzia.
    Nabarroko Foru Erkidegoa NFEa, eta bortz merindade.
    Pirinio Atlantikoetako Departamendua PADa, eta hiru arrondissamendu.

    Garapen historiko orokhor bat dago. Inon ez dut irakurri geographia politikoaren garapena eta hizkuntzaren garapena betera jorratzen dituen libururikan. Gure gogo-egoera collectivo colonialak ez digu gehiago sakontzen uzten. Iparralde edo Hegoalde, eta kontent gaude. Bikain. Cambridge nahiz Oxford univertsitateetan ez litzateke horrelako askapen-mugimendu txepel bati inportantziarikan emanen. Zenbat urte iragan ditudan honi guztiari idazten. Badakizue? Nire iritzian gu colonia izatearen arrazon nagusia frantziak nahiz espainiak dute, baina guk lasterketa horretan merituak ere egiten ditugu.

    Biarno berreuskalduntzea? Zertarakotz? Frantziako administrazio inperialari estatalismoaren bidez erantzutea, zertarakotz? Batasuna? Ezker Abertzalea? Arren, ez iezadazu barre egin. Hemen eta orain, PNV nahiz UPN soziologia collaborazionista beraren isla baino ez dira. Hau aspertu arte errepikatu dut, baina herri honek ez du bere estatalitatea berreskuratu nahi. Hemen bi Estatu inperialen diktadura zorrotza dago, eta kito.

    Zer Zazpirak Bat? Hemen hiru administratione colonial baino ez daudenean…

    1958 — frantziar 5. Errepublika
    1978 — espainiar 2. Errestaurationea

    Hau da benetako errealitatea, benetako Dialectica Anticolonialista, eta zuek zer egiten ari zarete? Bilbaon conferentzia bat? Zuek zarete gure herriko benetako itelligentsia? Barregarriak zarete! Nazka ere ematen didazue. Zeuok guztiok hurrengo belaunaldi osoa independentziaren aldeko 5. gerrarat condenatzen ari zarete. Baina, zeuoi zer axola zaizue? Nik hau guztia hitzen bidez konpondu nahi nuen, baina alberrikakoa izan da guztia. Ni nazkatuta nago mundu misandro, antieuskaldun eta mediocre honetaz. Zeuok guztiak mundu horren baitakoak zarete. Ahuluneak? Indarguneak? Arren!

    Nine Inch Nails – Only:
    http://www.youtube.com/watch?v=mDsqpeiTqg8

  • DESCOLONIZATIONEAZ 1 - Andoni Errazkin Beratzadi 2013-06-27 20:01

    Gure nationea Estatu colonial batean bizi da. Egoera honek ez digu arnasten uzten. Azken 800EAEa, 500NFEa nahiz 400PADa urteotan ezin izan dugu gure universitatea garatu, eta beraz conzenzia collectivoa. Hala ere, azken urteotan garapen differentea ukan dugu. Gaur egun, gure lehenaldiarekiko conzienzia gehiago dugu, eta lehenaldiaren perspectiva osoki eraldatu zaigu. Ondorioz, askapen-mugimenduak bere coordenatuak eraldatu behar ditu.
    -violenziaren nabar monopolioa
    -violenziaren imperial monopolioa
    -Estatua gara. Boterea gara
    -Estatua euskara da
    -Nabarroko Euskal Estatuaren Lehen Errepublika
    -markoa: euskara oraindikan hitz egiten den lurraldea
    -markoa: euskara desagertu den lurraldea
    -markoa: orain 2000 urte Loira Duero
    -markoa: orain 1000 urte Garona Ebro
    -markoa: gathazka ekklesiastikoa: Vaticanoa
    -markoa: gathazka politikoa: Frantziako Estatu inperialaren 5. Errepublika
    -markoa: gathazka politikoa: Espainiako Estatu inperialaren 2. Errestaurazioa
    -historia: Arrigorriagako Batalla: arerioa Leongo Estatuaren Erresuma
    -historia: Orreagatko Batallak (3): arerioa Frantziako Estatuaren Erresuma
    -historia: 824 Nabarroko Estatuaren genesia
    -historia: 1620 Nabarroko Estatuaren conquista osoa eta hibernationea
    -historia: Estatuaren hedadura geographiko naturala: Garona eta Ebro artean
    -garaikidetza: euskara Eskozia iparraldetikan XII. mendean desagertu
    -garaikidetza: euskara Canariar Irletatikan XVI. mendean desagertu
    -garaikidetza: euskararen hedadura orain 2000 urte Loira Duero
    -garaikidetza: euskararen hedadura orain 1000 urte Garona Ebro
    -garaikidetza: euskararen hedadura gaur egun Aturri Arga
    -garaikidetza: khronogramma estatala 824 1620
    -garaikidetza: khronogramma coloniala gaur egun euskara hitz egiten den eramuan:
    -garaikidetza: EAEan: conquista 1200; foruen abolitionea 1876
    -garaikidetza: NFEan: conquista 1512: foruen abolitionea 1841
    -garaikidetza: PADan: conquista 1620; foruen abolitionea 1789
    -garaikidetza: foruen berreskuratzea EAEan 1936
    -garaikidetza: foruen berreskuratzea NFEan 1982
    -garaikidetza: foruen berreskuratzea PADan oraindikan ez
    -garaikidetza: estatalitatearen berreskuratzea eta harreman diplomatikoen egokitzea
    EAEan oraindikan ez
    NFEan oraindikan ez
    PADan oraindikan ez
    Jaun eta andereok, gaur egun egoera khonogrammatiko honetan aurkitzen gara. Noiz arte iraunen dugu EAEa, Nafarroa eta Iparralde bezalako nominalismoekin? EAEarekin analysi egokia egiten duzue, baina NFEarekin nahiz PADarekin ez. Aski da EAEzentrismoaz. Ukan dezagun perspectiva descolonizatu bat. Bihar bigarren, hirugarren eta laugarren atala.

  • DESCOLONIZATIONEAZ 2 - Andoni Errazkin Beratzadi 2013-06-28 19:58

    Borrokatzeak merezi du.

    Soilikan borrokatzeak eragiten ditu irabaztearen probabilitateak.

    Borrokatzailea beti imperfektua da.

    IMPERFEKTUA, LIBREA ETA ZORIONTSUA.

    Zer historiko unean bizi garen? Bada, erranen dizut: estatalitatea berreskuratzeke: iraultza.

    estatalitatearen berreskuratzea eta diplomatiko harremanen egokitzea:
    EAEan oraindikan ez
    NFEan oraindikan ez
    PADan oraindikan ez
    Estatuaren gainerako politiko geographiaz aunitz eztabaidatzeke dago.
    Bi zutabe ditu estatalitatearen berreskuratzeak:
    BATA, BORONDATEA
    BIA, HISTORIA
    Jendeak nahi izanez gero estatalitatea berreskura dezake, borondate kontua da.
    Beti ere Garonatikan Ebro bitarte. Frantziak nahiz Espainiak conquistatu lurraldeak.
    Notaire. Registrateur. Juge. Notario. Registrador. Juez.
    HERRIA GARA. LEGEA GARA. BOTEREA GARA.
    Beti ere EAEtikan, NFEtikan nahiz PADtikan hasita.
    Estatuaren izena Nabarroko Euskal Estatuaren Lehen Errepublika da.

    Nabarroa: naba eta harro hitzen elkartua da. Lurraldetasuna baino ez du aditzerat eman nahi. Bizitzekotz leku on bat. Bere hedadura Garonatikan Ebrorainokoa da. Hau historiaren arabera. Borondatearen arabera EAEarekin has gaitezke, zergatikan ez. Gero ethor daitezke NFEa nahiz PADa. Beti ere, bertokoek nahi izanez gero. Gure ofizial hizkuntzak euskara eta ingalara dira. Grekoak, txinoak eta sanskritoak status berezia dute. Frantziara nahiz espainiara coofizial hizkuntzak dira. Nabarroko arromantzeak eta bere dialektoek status berezia dute. Hebreoak eta arabeak status berezia dute. Hegoaldean landerriaz osatzen da. Iparraldean landerriaz osatzen da. Ertalde osoa baserriaz osatzen da, bai Kantaurian, bai Pirinioetan.

    Euskal Estatua: Hendrike II.aren, Joana III.aren eta Hendrike III.aren estatal erreformen bidetikan, euren traditionea gure traditionea da. Horrela, laiko Estatua, Zuzenbidezko Estatua edo Rational Estatua. Meritua aintzatesten da: sendikoikeriari ez, lagunkoikeriari ez, bazterkoikeriari ez, aukeren berdintasunari bai eta merituen saritzeari bai.

    Estatuaren sorkaritza euskarak markatzen, piercingtzen, tattootzen.

    Estatuaren lelo sorkaria: ESTATUA EUSKARA DA.

    Astelehenean: DESCOLONIZATIONEAZ 3 eta 4.

  • DESCOLONIZATIONEAZ 3 - Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-01 17:22

    Hirugarren sarrera honetan theoriko eremu bat ukitu beharrean praktiko eremu bat ukituko dut, edo bertzenaz praxistiko eremu bat. Hau da, praktika eta theoria bat egiten duten cognitivu espatio nahiz denbora. Nabarroko Estatuaren Erresumaren patuaz solastatu nahi dut, eta honetarakotz prototypo Hondarribia aintzatetsiko dut.
    //////Hondarribia 1181.ean Nabarroko Estatuaren Erresumak hiri bilakatutako udala da. 1200.eko gaztelar conquistaz gero, Hondarribia Espainiako imperial Estatuaren baithako udala da. Lehenaldia amnesiko modu batean jorratu dugu eta Tomás Urtzainki jaunaren La Navarra Marítima liburua argitaratu arte guk nabarrok ez genuen historiko egiaren scientifiko errealitatearen berri. Idoia Arrieta andereak Donostiako conquistaren documentua aurkitu zuenez gero inork ezin dezake Donostiaren nabar hiritartasuna uka. Hondarribiarekin gauza berbera gertatzen da.
    //////Baina, zer gertatzen da? Ezen edonor gertura dadila Hondarribiko Historiaren Interpretatione Zentrorat. Non aurkitzen da Nabarroarekiko aipamenikan? Guztia euskaraz nahiz espainiaraz idatzita dago. Eta frantziaraz nahiz ingalaraz, zer? Hondarribiko collaborazionista udalak historiko egiari muzin egiten dio; zergatikan? Bada, harreman estuak dituelakotz espainiar metropoliko udatiarrekin. Influentzia kontua da. Zer adierazten du Hondarribiko ezkerreko collaborazionista soziologiak? Deus ere ez. Isiltasuna.
    //////Hondarribia nabar hiri bat da, nahiz-eta Gaztelak conquistatu. Hondarribiak nabar hiri izaten jarraitu izan balu, Hondarribia osoki litzateke euskalduna. Zer differentzia egonen litzateke gaur egungo espainiar Hondarribiaren eta ukhroniko nabar Hondarribiaren artean? Bada, haundia.
    //////Bat: ez litzateke muga-hiri izanen. Mugak Garonan eta Ebron egonen lirateke. Hondarribiak beti Hiruinearekin harreman estua ukan du. Bai-eta Donostiarekin nahiz Baionarekin. Gaur egun Nabarroa indarrean balego, hiribilduen eta gazteluen sarea ere indarrean egonen litzateke. Gure urbano errealitatea differentea litzateke. Hiriek urbano garepen differentea ukanen zuketen, eta gure arkhitektoniko landagunea differentea litzateke. Adibidez, Hondarribiak, Hirunekin nahiz Hendaiarekin batera, Baiona eta Donostia arteko hiri bat osatuko zukeen. Baina, hau guztia mugak ekidin du. Horren ordez Hirun eta Hendaia diren muga-hiriak ditugu. Imperial muga-hiriak differente errealitatea sortu digu, bai-eta gu Frantziaren nahiz Espainiaren colonia izateak ere. Bodele nabar-frantziar soberano muga izateak nahiz Donandere nabar-espainiar soberano muga izateak hiri horien differente garapena ekarriko zukeen. Adibidez, Bordele osoki izanen zatekeen euskalduna eta bere natural memoriari atxikita biziko litzateke. Donanderek are garapen hobea ukanen zukeen, zeren-eta Donanderen ia guztia berriztatu egiten baitute. Prozessu hau XIX. mendeaz gero aczeleratu egin da.
    //////Bi: Hondarribian euskara idatziaren traditionea ukanen genuke. Jada, XVI. mendean, cinquecento bete-bete-betean, Erret-Etxeak nabarkundea edo nabar berpizkundea sustatu zuen, berton euskara sustatu zen. Prozessuak jarraitu izan balu, seguru aski gaur egun literario traditione sendoa ukanen genukeen. Non dago gure XVII. mendeko William Shakespeare jauna? Non dago gure XVIII. mendeko Jean Jacques Rousseau jauna? Non dago gure XIX. mendeko Johann Wolfgang von Goethe jauna? Hondarribia, Donanderetikan Bordelerat bitarte bezala, euskalduna zatekeen, eta bertoko udal idazkiek euskara ukanen zuketen traditione. Eskoletan gure classicoak ikasiko genituzke eta gure politiko cultura bertze bat izanen zitekeen.
    //////Hiru: arteak eta scientziak euren garapena ukanen zuketen. Akademiak literario traditione osoa ukanen zukeen. Horrela ez ziratekeen Hondarribian egin diren aberrationeak eginen. Lehen aberrationea Nabarroa Frantziaren nahiz Espainiaren colonia izatean oinarritzen da. Ez dugu akademiko traditionerikan. Ezin izan ditugu arteak nahiz scientziak euskaraz dominatu, ezin izan baitugu gure Estatua euskaraz dominatu, garatu nahiz kudeatu. Ezin izan dugu violentziaren euskal monopolioa euskaraz garatu. Hemen absolutu aberrationea da frantziaraz nahiz espainiaraz bizi beharra. Honek bere eragina du. Arteetan eta szientzietan, bai-eta ethiko, rational nahiz aisthetiko kriterioetan. Hau guztia arkhitekturan nabaritzen da.
    //////Lau: Hondarribian, Nabarro osoan bezala, ezin izan dugu gure urbano nahiz ingeniari errealitatea euskaraz executatu. Hondarribiko ingeniari-obrak espainiaraz executatu dira, bai-eta arkhitektura osoa ere. Baina, ez da soilikan hizkuntzarengandikako botere-arazoa, baizikan-eta ethiko, rational eta aisthetiko arazo bat. Hondarribia 1200.ean conquistatu zutenean, Donostia bezala, erromaniko stylodun hiribildua zen, nabar cultu hiribildua. Nabarroko Estatuaren Erresumak cultu tendentzia hori jarraitu nahi zuen, XVI. mendeko Pabeko hiriburuak phorogatzen duen bezala. Hondarribiak nabar cultu hiribildu izaten jarraitu izan balu Paberen itxura izanen zukeen. Hala ere, Donibane Garazi ere colonial hiribildu bat da eta ez dute hain gaizki zaindu. Hor frantziar colonizationea nabaritzen da, espainiar colonizationea okerragoa da. Baina, zergatikan Donostia cultu hiribildu bat da, eta Hondarribia folklorista aberratione hutsala? Bada, collectivu arazo bat dagoelakotz. Donostiak bere nabar cultu hiribildu izate hori ahantzi egin zuen, eta garaian garaiko tendentziak bere egin ditu. Alta, kontrarat, Hondarribian gogor gogoratu da nabar cultu hiribildu izatearen memoria.
    //////MEMORIAZ: XX. mende arte Hondarribiak bere colonial garapena ukan du. IX. mendetikan XIII. mende arte Nabarroko Estatuaren Erresumaren cultu hiribildu izan zen, hor Estatuak sustatu arkhitektura aintzatesten du: erromanikoa. Hondarribia, gainerako hiribildu aunitz bezala, Estatuaren arrotasuna da. 1181.ean hiritartasun estatala bereganatzen du. 1200.ean conquistaren ondoren muga-hiri bilakatzen hasten da. Prozessua XVII. mendean amaitzen da, Pirinioetako Tractatuarekin.
    //////UKHRONIAZ: zer gertatuko zatekeen baldin-eta Hondarribiak, gainerako Estatu osoak bezala, bere soberania gorde izan balu? 1200-1400 gothikoa. Hiruineko gothikoa bezala. 1400-1500 berpizkundea, quattrocento. Hiruineko cuattrocento-a bezala. Ikhus Olite eta Firentzeko eragina. 1500-1600 berpizkundea, cinquecento-a. Pabeko cinquecento-a bezala. Ikhus Orthezeko Universitatea eta Veneziako eragina. 1600-1750 barrokoa. Hor ez dago soberano estatalitaterikan. Guk nabarrok ez dugu eraiki Estatuaren kudeaketaz inongo barrokorikan. Egia da ere ezen barrokoan hasi zirela national hizkuntzak pizten. Gure barrokoa euskaraz eraikiko zatekeen. Eta gero Illustrationea eta bere neoclassicoa, eta abar, eta abar, eta abar. Ongi. Hau ez da horrela izan, eta gaur egun ez dugu euskarazko traditionerikan ez arteetan ez szientzietan.
    //////ERREALITATEAZ: gure errealitate eraikiak EAEan 800 urteko espainiar traditionea du, NFEan 500 urteko traditionea du, PADan 400 urteko traditionea du. Guk Estatu izaten jarraitu izan bagenu, gure hizkuntzak bere obrak zituzkeen. Eta barrokoa, neoclassicoa eta modernoa euskaraz proiektatuko ziratekeen. Baina, hau ez da horrela izan. Ez-eta Hondarribian ere. Anticolonialista Dialektika honek historiarekiko bertze interpretatione bat legatzen digu. Anticolonialista Dialektikak historia onhartu egiten du, eta ethorkizun bat proiektatzen laguntzen digu. Irudimenerakotz praxi bat garatzen uzten digu. Anticolonialista Dialektikak onhartu egiten du gure colonial ondarea. Den bezala. Deus ere gehitu eta kendu gabe. Baina, era berean, cultu coherentzia bat eskatzen du. Gurean barroko osoa frantziar imperial Estatuaren bidez nahiz espainiar imperial Estatuaren bidez executatu da. Hau da gure errealitatea eta gure ondarea. Baina, honek ez du ethortzear den Estatu berriaren praxia lausotzen. Guk munduari erakutsi nahi diogu ezen ahal dugula euskaraz Estatu bat constituitu eta instituitu. Eta arteen eta szientzien garapena osatu. Eta abar. Eta abar. Eta abar.
    //////ONHARTEZINA: baina, gauza batzuk onhartezinak dira. Hondarribia nabar hiribildua da oinharrian. Gero garapen espainiarra ukan du. Murru zaharra nabar murrua da. Murru berria espainiar murrua da. Elizak hainbat aldi ditu: oinharrian erromanikoa da, gero gothikoa, berpiztua eta barrokoa. Eraikinaren zabaltze bat berpiztua eta kanpandorrea barrokoa. Espainiar murrua berpizkunde eta barroko garaikoa da. Gazteluak bere nabar oinharria du, eta gero imperial gaztelu bilakatzen dute. Honek coherentzia bat du. Soberano aroa eta colonial aroa ongi definitzen ditu. Pirinioko Tractatuaz gero Hondarribiak estrategiko importantzia galtzen du eta burguan garatzen diren lanak bertze categoria bat hartzen du. Gerorat hainbat eraikin burutu dira, neoclassico ukituak eta bere romantiko garaia. Baina, hondamendia XX. mendearen bigarren ertaldean ethorri da. Batez ere, Espainiako imperial Estatuaren Diktaduran nahiz II. Errestaurationean.
    //////DESCRIPTIONEA: Frantziak eta Espainiak nahi erarat colonizatu dute Nabarroa. Behin invassioneak, occupationeak nahiz conquistak amaituta, foruen abolitionearen ondoren, colonizationea agerikoa izan da. Lotsagabea. Euskara frantziaraz nahi espainiaraz ordezkatu digute, eta euskarazko goi-cultura bat eragotzi eta frantziarazko goi-cultura bat-edo nahiz espainiarazko goi-cultura bat-edo ezarri digute. Bai-eta arkhitektoniko landagune oso bat. Adibidez, PADan urbano hazkunde barreiatua. Adibidez, NFEan nahiz EAEan urbano hazkunde conpactatua. Nolakoa zatekeen nabar urbano hazkundea? Bada, hau guztia ukhronian geratzen da. Adibidez, Hondarribiak, Hirunek, Biriatuk nahiz Hendaiak Donostia baino haundiagoa den hiri bat osa zezakeen. Eta abar. Eta abar. Eta abar. Alta, hau ez da gertatu, eta colonial garapenak bere arkhitektoniko landagunea legatu digu, eta hau onhartu egin behar da, historiko zerbait bezala. Baina, onhartezina den hori honakoa da: Hondarribian XX. mendearen bigarren ertaldean tendentzia txar bat gauzatu da. Gaztelua “Paradores de España” bilakatu dute. Medievalista korronte batek, immobiliarien interesekin bat, gure burgua suntsitu egin du. Ez da deus ere errespetatu. Honetan franquismoak nahiz PNVren traditionalismoak bat egin dute. Emaitza osoki kaltegarria izan da. Hala ere, konpongarria. Ehun urteko egitasmo batekin konpon daiteke. Benetako ikerketen ondorio. Taboo nagusia Manuel Manzano-Monís y Mancebo arkhitektoaren lana da. Espainiar colonizationearen erakusle. Hondarribia totalitarismoaren monumentuz josita dago. Aberrationea da. Baina, nor ausartzen da 800 urteko cultural colonizationearen salatzen? Agian, Hondarribia espainiar cultural colonizationeak duen phoroga gogorrena da. Espainiako imperial Estatuaren Dictaduraren baitan alde zahar bat eraberritu zuen, baina zer kriteriorekin? Zergatikan ez zuen eredutzat 1200 arteko EAEko arkhitektura, 1512 arteko NFEko arkhitektura nahiz 1620 arteko PADko arkhitektura hartu? Berreraikitzearen kriterioak ala cultural colonizatione hutsa? Espainiako muga, Frantziari erakusleiho? Miramar bizitzetxeen eraikina? Arren.
    //////ONDAREA ETA LEGATUA: Hondarribiaren arkhitektoniko colonizationea II. Errestaurationearen bere jarraipena ukan du. PNVk markak hobetu egin ditu. PNVk, eskuineko collaborazionista soziologia denez, ez du bere nabartasuna onhetsi, eta cultural colonizationean sakondu egin du. Manuel Manzano-Monís y Mancebo espainiar arkhitektoaren legatuan sakondu du. XX. mendearen lehen ertaldean hainbat obra egin ziren, espainiar murru gainean, nahiz han-hor-hemenka eklektiko obrak eraiki ziren. Factura egokia zuten. Lan interesgarriak ziren, baina imperial Estatuaren Dictadurak txartzat jo zituen eta gutinaka-gutinaka-gutinaka alde zaharra osoki eraldatu zuten. PNVk hori guztiari bere jarraipena eman dio; jarraipen mediokreagoa, gainera. Aberrationea da.
    //////ABERRATIONEAREN KONPONTZEA: kaltea eginda dago. Baina, Estatuak guztia eraberri dezake. Adibidez, PNVk lan bat ongi egin du. EAEko gobernuak authentiko eraikinak catalogatu zituen, eta noski La Plaza de Guipúzcoa edo La Calle de la Carnicería delakoekin ez zuen egin. Zer jarriko zuen EAEko gobernuak, XVI. mendeko plaza edo karrika? Orain, berriki eliza eta murruaren atal bat birgaitu dute, eta ez dago gaizki. Bederen nabaritzen da zer den authentikoa eta zer installatione berria. Baina, franquismoak egindako fantasmagoriko lan hori jasanezina da. Gainera turista-gidek gezurra erraten dute. Noski, offizialki Historiaren Interpretationearen Zentroan ez bada Nabarroko Estatuaren Erresumaren 1181.eko fundazionea agertzen, bada, atera kontuak.
    //////NABARRO BERRIA: Nabarroko Euskal Estatuaren Lehen Errepublikak egiteke duen lanetarikan bat Hondarribiaren urbano descolonizationea da. Jada, Hondarribia ez denez imperial Estatuaren baithakoa, gaztelua Paradores de España izatea absurdua da. Ondorioz, bere erabilera bat egokitu behar zaio: thermak. Turistiko erakarpen haundia ukanen luke. Alde Zaharraren medievalizazione tendentzia moztu, eta Feria Medieval delakoa antolatu beharrean Berpizkundeko Feria antolatu. Horrela, nabarkundea edo nabar berpizkundea gogoratuko litzateke. Margarita Nabarrokoa, Joanes Leizarraga nahiz William Shakespeare gogoratuko lirateke. Eta abar. Eta abar. Eta abar. Adibidez, Zuberoko maskaradak ekartzen ditu udaletxeak. Hori ona da. Joera ona da. Eta Feria Medieval horretarat NFEko nahiz EAEko artesanal ekoizkinak ekartzen dituzte. Hori ere, ona da. Plaza de Guipúzcoa, gehiago ematen du Plaza de Castilla, eraitsi eta Miramar bizitzetxeen eraikina ere eraitsi, eta moderno edo vernacular arkhitektura eraiki. Hondarribiaren berreraikuntza osoa garatu behar izanen litzateke. Musika Eskola eta aitzinean egin duten parkea-edo bertze bi aberratione dira. Ez, ez eta ez. Aski da. Hor egin den guztia Dictaduran nahiz II. Errestaurationean aberrationea da. Ez da gure traditionea. Gure traditionea Etxebarriaren, Ugartemendiaren, Kortazaharren nahiz Olagibelen neoclassikoa da. Gure traditionea Nabarroko cinquecento-a nahiz cuattrocentoa da. Cultural colonizatione honi guztiari ez. Aski da. Utz gaitzazue bakean. Guk gure traditionea dugu, eta guk gure traditionearen arabera bizi nahi dugu. Espainiako imperial Estatu obscurantistak nahiz marrontzaleak imposatzen digun barroco obscurantismoari nahiz marrontzale medievalismoari ez. Goiti koloreak. Goiti argia. Goiti arkhitektura.
    Urbano colonizationea natione batek bertze natione batek burut diezaiokeen dominatione formarikan ankerrena da. On bidean, arkhitekturaren eta euskararen arteko publiko praxi baten alde, gure cultural emantzipationearen alde, gure estatal bizitzaren alde.

  • Ados nago artikuluarekin. Independentzia urrun ikusten dut, 7 lurraldeetakoa, ez hainbeste 4 herrialdeetakoa, hego euskal herria hain zuzen ere. Demagun nafarroan hauteskundeak daudela eta bildu-geroa bai-IE gobernu bat osatzen dela (zergatik ez?). EAEn bildu eta eaj ados jarri litezke erreferendum bat egiteko, nahiz eta horren aurretik neretzat garrantzitsuagoa izango litzatekeen nafarroan erreferendum bat egitea hego euskal herri autonomia bat osatzeko. Edo, beste aukera bat EAEn eta nafarroan independentziaren galdeketa egitea (aukera hau zail ikusten dut, zer gertatuko litateke baten BAI ateraz gero eta bestean EZ?).

    Aukera asko daude, baina egisa esan nahiko pesimista naiz. Ziurrenik EAEn legegintzaldi hau erreferendum gabe bukatuko da, EAJ oso eroso baitago egungo egoerarekin.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-02 16:12

      Ni ez naiz bat ethortzen artikuluaren arimarekin. Gaur egun, EAEa EEan bilaka daiteke. Borondate kontua da. NFEak eta PADak itxaron dezakete. Gure Herria osotasun bat da, eta 824tikan 1620rat bitarte bere estatal isla ukan zuen. Hala ere, bere osotasunean soilikan IX. mendetikan XI. menderat arte. Conquistek euren phaseak dituzte: EAEa 1200.ean, NFEa 1512.ean, PADa 1620.ean. Gero, foruen abolitioneak: PADan 1789.ean, NFEan 1841.ean, EAEan 1876.ean. Gero, foruen berreskuratzeak: EAEan 1936.ean, NFEan 1982.ean, PADan oraindikan ez da gertatu, baina hori da euren hurrengo phasea. Egia da ezen espainiar colonial administratione diren NFEan nahiz EAEan foruen berreskuratzea osatuta dagoela, baina honek ez du erran nahi ezen bi-bi-biak prest daudenikan EEan bilaka daitezen. Hori soilikan de facto EAEan gerta daiteke. Hiru modu daude EEa lortzekotz: edo, hirurak bat, PADa eta NFEa nahiz EAEa; edo, birak bat, NFEa nahiz EAEa; eta, edo, batak bat, EAEa. EAEarekin seguru apustua da. Birak batekin complicatzen da. Hirurak batekin ezinezko bilakatzen da. Frantziako imperial Estatuak bere 5. Errestaurationearekin ongi domestikatu ditu PADko herritarrak. Espainiako imperial Estatuak bere 2. Errestaurationearekin ongi domestikatu ditu NFEko herritarrak. Itxaropen pizarra soilikan EAEarekin dut. Hor questionea hau da: edo, cuantitativu solutionea; edo, cualitativu solutionea. Cuantitativu solutionean gal gaitezke. Hemen eta orain, cualitativu solutionea importanteagoa da: EAEa EEan bilakatzeak estatal tresneriaz hornitzen du gure Herriaren, gure Nationearen zati bat. Harrez gero, gure Herriaz, gure Nationeaz, gure Estatuaz idaz dezakegu. Gure Herri biziaren zati bat espainiar imperial administrationearen menpe geratuko litzateke, eta bertze batek frantziar imperial administrationearen menpe egoten jarraituko luke. Alta, gure Herriak, gure Nationeak, bere Estatu berriarekin embaxaden bidez geopolitiko existentzia berreskuratuko luke. Gure Estatu horren izena Euskadia edo Euskaria izanen litzateke. Erdaretan: Vascony, Vasconie nahiz Vasconia. Soilikan cualitativu solutionea aintzatesten duen pragmatiko bide honek bertze molde bat ukan dezake. Alegia, Nafarroa edo Nabarroa izanen litzateke. Erdaretan: Navarre, Navarre nahiz Navarra. Izan ere, EAEa IX. mendetikan XIII. menderat bitarte Nabarroko Estatuaren Erresumaren baithakoa izan baitzen. EAEak bi estatalitate ukan ditu, bata nabarra, bertzea euzkotarra. Lehenak IX. mendetikan XIII. menderat bitarte iraun zuen. Bigarrenak XX. mendeko 1936 inguruko hainbat hilabetean. Telesforo Montzonek aitortu zuen ezen eurek de facto Bizkaian eta Gipuzkoan kudeatu zuten politiko geographia Estatu bat izan zela. Aitzitikan, cuantitativu bidea aintzatetsiz gero, NFEan zer gertatzen den itxaron behar izanen genuke. Probableena honako khronogramma da:
      1200 conquista EAEa 1200
      1512 conquista NFEa 1512
      1620 conquista PADa 1620
      1789 foruen abolitionea PADan
      1841 foruen abolitionea NFEan
      1876 foruen abolitionea EAEan
      1936 foruen berreskuratzea EAEan
      1982 foruen berreskuratzea NFEan
      2018 foruen berreskuratzea PADan
      2018 estatalitatearen berreskuratzea EAEan
      2036 estatalitatearen berreskuratzea NFEan
      2054 estatalitatearen berreskuratzea PADan
      Khronogramma hau teleologian oinarritzen da. Azken buruan, guztiok aski ongi baitakigu ezen gure Herriak, gure Nationeak, bere Estatua berreskuratu eginen duela. Patuan idatzita dago. Hala ere, daitekeena da ezen 2021erakotz NFEak nahiz EAEak EEa osatzea, hiriburua Hiruinean, eta PADak frantziar imperial administrationearen baitako Euskal Autonomia Erkidegoa, hiriburua Paben, Ekonomiko Conzertuarekin, Autonomiko TBarekin, Autonomiko Poliziarekin eta abar. Inork ez daki nola gertatuko den, baina patuan idatzita dago.

  • ESTATUA DA BIDEA, EZ HELBURUA: ASKE IZATEKO, DEMOKRAZIAN BIZITZEKO, GURE EKONOMIA AURRERA EGITEKO, GURE HIZKUNTZAN BIZITZEKO…FINEAN, ETORKIZUN BAT EDUKITZEKO. ESTATU PROPIO BARIK, INPERIALISMOA DA GARAILE.

    • Aizu, xoxo: ez duzu builarik egin beharrik, hizki xeheak irakurtzen ere badakigu. Xoxo baten txorrotxioa baino, bele baten karranka da zurea, eta oihu egiteagatik ez duzu arrazoi handiagoa izango.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-09 19:33

    ZU ZEU sare-orriak DESCOLONIZATIONEAZ 4 sarrera zentsuratu egin dit. Sarrera 2013 07 09 19:00 unean sartu dut. Non da adierazpenaren askatasuna? Moral mugak? Zentsura?

    • Andoni: Zure iruzkinak ez dira agertu gure zerbitzariak hainbeste esteka ikusita spam gisa hartu duelako. Sentitzen dugu. Oraintxe jarriko dugu. Hurrengorako eskertuko genizuke bazter guztietan zentzuratzaileak garela esan ordez, hori kontuan izatea, eta leporatze faltsu horiek egiten diren mezuak ezabatzea. Horrez gain, gomendatzen dizugu, guztion ulermenaren izenean, euskara egokia eta zuzena erabiltzea. Agur bero bat,

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-09 20:04

        Lehenikan eta behin: hori bada ez agertzearen arrazona barkamenak. Larritu egin naiz ZU ZEU bezalako sare-orri batek nire mezua sentsuratu izana sentitu dudanean. Aldez aitzin, barkamenak.

        Nire euskara zurea bezain egokia izan daiteke. Agian ez, agian bai. Eztabaida sakona da.

        Hala ere, barkamenak. BERRIA egunkariko eztabaidagunean gertakizunaren berri emanen dut. Ez-ulertu bat izan da. Zu Zeu albistariak ez du zentsuratzen. Oraintxe bertan idatziko dut.

        Eskerrak ezen azkar erreactionatu duzula, bertzenaz nire ezagun guztiei igortzeke nengoen.

        Barkamenak.

        Esker aunitz nire iritzia errespetatzeagatikan, eta nire mezua den bezala, bere polemika guztiarekin, argitaratzen uzteagatikan.

        Eskerrak eta barkamenak.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-09 20:13

        Agur ZU ZEU albistariaren langileok:

        Zin eman bezala honerat hemen BERRIA egunkariko eztabaidagunean nire aitortza:

        37 ZU ZEUK EZ DU ZENTSURATZEN – ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2013-07-09, 20:10
        ZU ZEU albistariak erantzun egin dit. ZU ZEU albistariak nire mezua spam gisa ulertu du, eta nire mezua ezabatu du. Errorea ez da gizatiar errorea izan, baizikan-eta makhinatiar errorea. Ez naiz ZU ZEU albistariari eragin ahal izan diodan kaltearen erantzule. Ez-eta ZU ZEU albistaria ere, nire eragin ahal izan didan kaltearen erantzule. Makhinatiar errore bat baino ez da izan. Hala ere, barkamenak. Eta esker aunitz nire mezua errespetatzeagatikan. Goiti Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeia.
        Lotura zuzena

        Hemen gehiago:
        http://www.berria.info/inkestak/379/

        Ez-ulertu hau mingarria izan zait. Ez-ulertu hau konpondutzat jotzen dut baldin-eta nire mezua osorikan errespetatzen bada.

        Barkamenak eta esker aunitz mezuaren berrezartzeagatikan.

        Agur bero bat.

        • Konponduta. Gaizki ulertuari buruzko mezuak ezabatuko ditugu laster batean, gainontzeko eztabaidari trabarik ez egiteko. Izan ongi.

  • Barkatu Azeri builaka ibilitzeagatik, ez ditut zure belarri finak kontutan hartu, letra xehez orduan: Estatua ez dago bidearen azkenean, Estatua da bidea.

    Zer moduz horrela? Beltza naiz eta horrela ikusten dut gure etorkizuna hain gauza sinplea ez denean ulertzen: 2+2= Gure Estatua behar dugu edozertarako, politikan gizonok asmatu dugun estruktura gorena eta mila urteetan izan duguna (600-1620).

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-11 16:22

    Esker aunhitz ZU ZEU albistaria DESCOLONIZATIONEAZ 4 argitaratzeagatikan.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-11 16:46

    Pentsatzen hasi naiz ezen benetan zentsuratu egin nauzuela, eta ezen zeuon artean eztabaidatzen ari zaretela. Bertzenaz ez dut ulertzen arazo xume bat konpontzeak egun batzuk irautea. Zalantza dut.
    Izan ongi.