Hamar urtetan familia etxebizitzen eraikuntzarako onartutako lizitazioek 2.884 futbol zelai adina azalera hartu dute

Etxebizitza baimen kopurua Euskal Herrian

> Familia etxebizitzen eraikuntzarako lizitazioak %28,4 egin dute behera 2012n

>Lapurdik lurraldearen gaineko lizentzia dentsitate altua mantentzen du, kontra, Nafarroa Garaian beheak jo du

Eraikuntza lizentzia kopuruaren bilakaera

2012n Euskal Herrian 9.064 familia etxebizitza lizitatu ziren, 2011n baino 3.597 gutxiago (-%28,4). Bai Hegoalden (-30,3) zein Iparralden (-12,6), aurreko urtearekiko jaitsiera azpimarragarria izan da, Frantziako Ekologia, Garapen Jasangarria eta Energia Ministerioko datuen arabera Iparralderako eta Espainiako Sustapen Ministerioaren arabera Hegoalderako.

Datuen bilakaerak agertzen duenez Euskal Herrian komunean ezer askorik ez duten bi errealitate desberdin bizi dira. Azken hamarkadan, Hegoaldek “adreiluaren sukarra”ren une gorenenak eta gainbehera bizi izan ditu, batik bat, Espainiako higiezinen merkatuaren testuinguru espekulatiboaren baitan. Higiezinen burbuilak gaina jo zuen 2006 urtean lizitazioei dagokienean, guztira, 23.416. Kontra, Iparraldek erritmo propio bizi izan du, erregularragoa, izan ere bertako errealitatea zerbitzu eman eta bizitegi izatean oinarritu baita. Hala eta guztiz ere, AEBtan higiezinen merkatuan sorturiko beheraldiak eragina izan zuen lehenengo Lapurdin (-%35; 2008 urtean) eta jarraian Nafarroa Beherean (-%38,8; 2009).

Hirigintza testuinguru honetan, 2012ko familia etxebizitza lizitazioen beherakada handiena Nafarroa Garaian (-40,8) eman da eta txikiena, berriz, Lapurdin (-9,4). Bilakaera hau 2011 urte ostean gertatzen da, non Euskal Herrian lizitazio kopurua bikoiztu egin zen aurreko urtearekiko.

Euskal Herriak bizi duen hirigintza alorreko heterogeneotasunaren erakusle da 2012an familia bakarreko etxebizitzen bolumenak bizi izandako bilakaera. Euskal Herriko osotasunean lizitazio bolumenak 56,2 puntu (guztira 1.785) murriztu ziren bitartean EAEko efektua dela eta (-75,1), Lapurdin 5,0 puntu igo ziren (544 guztira).

Irakurri txosten osoa Gaindegiaren blogean.