Menpekotasunean hezi (4): "entrevista al Lehendakari"

Menpekotasunean hezi (4): “entrevista al Lehendakari” –

Menpekotasunean hezi (4): "entrevista al Lehendakari"

Koronabirusak eragindako krisialdi larriarenpean, Mendebaldeko euskaldunen Lehendakariak españolez eskaini zuen bere lehen elkarrizketa.

Horra menpekotasun ariketa anitza: EiTBrena euskaldunekiko eta erakundearekiko, Lehendakariarena berarekiko eta bere herriarekiko, eta euskaldunok pairatutakoa noski.

Gero “harrituta” agertuko dira adituak, euskararen erabilerak ez duelako gora egiten…
Ez dago beste ezer gehitu beharrik.

“Segi horrela” Lehendakari.

Menpekotasunean hezi (4): “entrevista al Lehendakari”

JJ Agirre

ELAkide euskaltzalea (eta abar).

5 pentsamendu “Menpekotasunean hezi (4): "entrevista al Lehendakari"”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2020-03-26 13:32

    Egin zezakeen (lehenik) euskaldunontzako, ezta…!

  • Euskaldunok badakizue espainolez, ez dakit zer demontre kexatzen zareten!

  • JJ Agirre

    Ez da kexa, Gilentxo!
    Ikus dezakezunez, zoriondu egin dut Lehendakaria, “segi horrela!” iradokita.
    Izan ere, Altsasuko alkatea bezala, edo hedabide abertzale erdaldunen antzera, edota euskal hedabide erdal-kultura zabalduzaleak, edo beste lagun abertzale-abertzale erdarapraktikante asko bezala, bikain ari da euskaldunak “gure lekuan” jartzeko lanean, hots, bigarren mailatik behera, edo apal batean, abenduaren 3an, borondatezko ariketetan… Hau da, erdaldunei enbarazu egingo ez diegun tokian.
    “En la intimidad”, Aznarrek eta beste edozein unionistak esango lukeen gisa.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-03-26 16:07

    Alainan Jonjo ulertu zinuen gilentxoren humorea?
    Ala zu ere bigarren mailako humorez ari zara?

  • Halaxe ni ere… 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude