Eguesibarko Udalari euskara egoki puntuatzeko Nafarroako Arartekoaren bigarren gomendioa

Eguesibarko Udalari euskara egoki puntuatzeko Nafarroako Arartekoaren bigarren gomendioa –

Eguesibarko Udalari euskara egoki puntuatzeko Nafarroako Arartekoaren bigarren gomendioa. Eguesibarko Udalari euskara egoki puntuatzeko Nafarroako Arartekoaren bigarren gomendioa.

EGUESIBARKO UDALARI EUSKARA EGOKI PUNTUATZEKO NAFARROAKO ARARTEKOAREN BIGARREN GOMENDIOA

Nafarroako Arartekoak 2020ko otsailaren 19an berriz erabakia hartu zuen Eguesibarko Udalaren aurka.

2019ko azaroaren 6an argitaratu zuen lan deialdi bat: Zerbitzu anitzetako peio izateko lanpostua betetzeko. Oposizio-lehiaketa zen.

Euskararen puntuazioa puntu guztien % 3 zen, horko Euskararen Ordenantzak ezartzen duen moduan. Baina merituen muga 20 puntukoa zen eta beste merituekin ere 20 puntuak lor zitezkeen, euskaraz jakin gabe.

Administrazioan Euskaraz Taldearen kexaren ondoren, Eguesibarko Udalak bere argudioak eman zituen: Euskararen Ordenantza betetzen zela; merituak horrela antolatzea legezko aukera zela; Geroa Baiko alkatea zuen lauko koalizioaren aurreko udal gobernuak horren inguruko gomendioa jaso (AETek eskatzen zuen moduan) eta onartu zuela, baina Navarra Sumako alkatea duen oraingo udal gobernuak ez zuela bat egiten irizpide horrekin.

Arartekoak ez du jarrera aldatu eta gomendio garbia eman dio: Ordenantzak dioen moduan euskara balora dezala, baina euskaraz jakin gabe lehiaketa aldiko puntu guztiak lortzea ekiditeko moduan.

Bi hilabete ditu orain Udalak gomendioa onartzen duen jakinarazteko. Jarrera, hala ere, bere argudioetan aurreratu du.

Zintzotasuna ez zaio falta Navarra Sumari: Bere jarrera nahiko ongi azaldu du. Aurreko udal gobernuak, ordea, bestela jokatu zuen: Gomendioa onartzen zuela erran eta hurrengo deialdian euskara ez zuen puntuatu.

Nafarroako Arartekoaren bigarren gomendioa.

Administrazioan Euskaraz Taldea