Osakidetzako langile talde batek erabateko konfinamendua eskatu du

Osakidetzako langile talde batek erabateko konfinamendua eskatu du –

Hainbat zientzialarik idatzitako txosten bat oinarri hartuta, Osakidetzako langile talde batek konfinamendu osoa ezartzeko eskatu du. Eskaera egitearekin batera sinadura bilketa hasi dute eta dagoeneko ia 1000 profesionalen atxikipena lortu dute.

Osakidetzako langile talde batek erabateko konfinamendua eskatu du
Teherango metroa, Zoheir Seidanloo

Hemen duzu langileek idatzi duten oharra:

PREMIAZKOA ETA EZINBESTEKOA DA ERABATEKO KONFINAMENDUA AGINTZEA ETA FUNTSEZKOA EZ DEN EDOZEIN JARDUERA ERABAT GELDITZEA

Osakidetzako profesionalak garen aldetik, azken asteotan Covid19 pandemia lehen lerroan bizitzen ari garenok, aurreikuspen txarrenak saihestu asmoz eta kasu, kutsatze eta ospitaleratze kopurua ahalik eta gehien murrizteko, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu eskura dituen neurri guztiak hartzeko gure lurralde osoan funtsezkoa ez den jarduera oro bertan behera utzi eta herritarren erabateko konfinamendua lortzeko, modu urgente batean, berandu baino lehen.

Hainbat herrialdek jo behar izan dute erabateko konfinamendura, gure lurraldean gertatzen den bezala, kasu asko dituzten herrialdeek hain zuzen ere. Horrelaxe egin du duela gutxi Italiak eta hori da osasun publikoko nazioarteko adituek gomendatzen dutena, bai eta Txinako Gurutze Gorriak edota estatuko komunitate zientifikoak ere, martxoaren 21ean aurkeztutako eta 70 zientzialarik sinatutako ikerketa argigarrian ikus daitekeen bezala.

Badakigu garai zailak bizi ditugula eta oso kontziente gara horretaz, baina garai zailek askotan erabaki zailak eskatzen dituzte.

Arazoaren oinarrira jo behar dugu, kutsatzeak, eta hedapena ahalik eta gehien saihestu.

Ekonomia garrantzitsua da baina are gehiago pertsonen bizitzak.

Erabateko konfinamendua hemen eta orain.

Guztion artean aurrera egingo dugu, lortuko dugu.

 

Espainiar Estatuko hainbat zientzialarik argitaratu txostena:

Osakidetzako langile talde batek erabateko konfinamendua eskatu du
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude