Lopez, kotoi artean gordeta

MzQ0NA==

Konturatuko zineten Lopez jaunak orain arte eskainitako elkarrizketa guztiak oso erosoak egin zaizkiola. Zuzeun batzuk bildu izan ditugu, esandakoak aztertuz; baina, egia esan, orain arte ez dute joku gehiegirik eman. Vocento taldeko El Correo eta El Diario Vasco egunkariei eskainitakoak dira orain arte egindako guztien estiloaren erakusgarri. Kotoi artean zainduta eduki dute alajaina.

Hau ordea ez da harritzekoa. Oroitzen al duzue, lehendakari izendatu ostean ETBn Otamendik egindako elkarrizketa? Horra biluzik joan zen. Hor bere abildadea erakutsi behar zuen… eta erakutsi zuen gero! Normala erridikulu horren ostean kotoi artean gordetzea. 

Zuen ustez zergatik ez die eskaini elkarrizketarik hedabide abertzaleei? Ezintasuna akaso? Beldurra? Ala soilik, bere alderdiko buruen debekua?

 

Elkarrizketa pare bat gehiago:

ETBn Otamendirekin

Feijorekin XL Semanal-en

Twitter elkarrizketa

Cuatron Gabilondok

Vocentoko El Correo eta Diario Vasco

Irudia | Patxi Lopez | Discotraxx | Creative Commons By SA
elkarrizketa, etb, Patxi López
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

4 pentsamendu “Lopez, kotoi artean gordeta”-ri buruz

  • Bere eskubidea du Patxi Lopezek hedabide separatistei elkarrizketarik ez eskaintzeko. Azken batean, gehien saltzen direnei eskaini die ezta?

  • Josemari Navascués 2010-09-29 12:58

    Uste baino luzeagoak egimgo zaizkigu “eskubidez” betetako “putxerazo-sasoiak”.

  • Eskubide guztia du Patxik egin duen eta egiten duen guztia egiteko. Horixe da arazoa.

  • BBCko kazetari honek galdera formulatu aurretik, Tony Blairri Irakeko ustezko armak aitzaki bat besterik ez zirela esaten dion bezala (7:41), posible al da, adibidez, ETBko kazetariren batek Lopezi ilegalizazioa aitzakia eta tranpa egitea besterik ez dela esatea, eta jarraian galderaren bat formulatzea?

    http://www.youtube.com/watch?v=USQKpvQ5R4Y

    Hori da Espainiako politikoen, komunikabideen eta demokraziaren nibeloia. Ea Euskal Herrian espainolei beharrean beste batzuri kopiatzen hasten garen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude