Vocento taldeko editorialgile bat, ETBko politika saileko buru

Azken sei hilabeteotan kargua bete duen Ricardo Oleaga kontsumo programa baten zuzendaria izango da hemendik aurrera. Izendapen honek ezerezean uzten du beste behin Alberto Suriok eta Miguel Ángel Idígoras ETBko zuzendariak bere garaian iragarri zuten etxeko langileen aldeko apustua.

MzQ0NQ==

Sail honen edukiek askotan sortzen dituzten eztabaidak direla eta adostasunez izendatutako Politika saileko buru bat espero zen arren, ez da hala izan. Eztabaida eta ezegonkortasun horren ondorio dira 2009ko urrian besteak beste Arnaldo Otegiren atxiloketa eragin zuen ezker abertzalearen aurkako operazioari emandako trataera zela eta hainbat langilek pairaturiko kaleratzeak, eta egoera haren aurrean orduko Politika saileko buruak aurkezturiko dimisioa.

Bi hilabete eman zituen Suriok kargurako gizon egokienaren bila, Ricardo Oleaga karguan jarri zuen arte. Orain, karguan sei hilabete eman ostean, Juan Carlos Viloriak Vocento taldeko editorialgileak ordezkatuko du Oleaga.

Irudia | eitb | eitb | Creative Commons By SA
eitb, politika, Surio, viloria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude